ON67

Page 1

o001_on

31/5/10

17:38

Pรกgina 1

O ARSOALDEA N 2010eko maiatza 67. zenbakia

FELIPE URIARTE, ALPINISMOAREN

GAILURRETIK

ORAIN DELA 30 URTE MARTIN ZABALETAREKIN EVERESTEN IZAN ZEN MENDIZALEARI ELKARRIZKETA


o002_on

26/5/10

15:49

Pรกgina 1


o003_on

26/5/10

16:13

PĂĄgina 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Ibai Maritxalar

Hobby

B

atzuek koaderno txiki batean askatzen dituzte barrenak, idazle izatera jolasten dira. Beste batzuk Jaizkibelgo aldapa behar baino azkarrago igoko dute eta gurpilari kea aterata lasaituko dute beharra. Niri oihal merkeetan irudiak eraman nazan gustatzen zait, ideia argirik gabeko imaginak sortzea. Izan sasi idazle, pilotu, musikari, pintore edo moda diseinatzaile, barruko harra piztea da gakoa. Guztiok dugun, baina lokarrarazten dugun behar asegarri hori. Arrakastaren zama, onarpenarena, astunegia da momenturen batean helburu eta amets den horri

eusteko eta HOBBY bilakatzen dugu, zaletasun. Bigarren mailako nahien zerrendan kokatzen dugu geure bizitzako momenturen batean hain garrantzizko izan zen zeregina eta zertxobait itzaltzen gara, amestea mingarria dela ohartzen gara. Gehienok gustuko denbora pasa horrekin zentimorik ateratzea zaila dela ikusirik, serio jarri eta lanean hasten gara. Idazleak zorterik badu, notario izatera irits liteke eta kontratu eta eskrituretan metafora pare bat sartzeko aukera baliatuko du etxera pozik iristeko. Pilotua, lasaigarri batzuk hartuta, autobus gidaria izan liteke eta

gasolina usainak Xerezko zirkuitoan behin emandako bost bueltak ekarriko dizkio gogora. Pintorea aldiz, pintore izan likete eta Cepinsa kapela soinean, trazu eta konposaketa interesgarriak osatuko ditu rodilloarekin; hori guztia estali beharrak ozpinduko duela pentsatu gabe. Geure burua izendatzen dugunean, dugun ogibidea aipatzen dugu eta benetan garen, baina izan ezin dugun hori bazter batean geratzen da. Horregatik, ametsen gradua neurtzea komenigarria da, maila gorena lortu gabe ere nahi duzun hori izan zintezkelako.

iritzia

03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 67.a (2010eko maiatza) Urtea. VII.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 902 82 02 01 Tirada. 2.200 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azala. IĂąaki Berrio. Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

20 Felipe Uriarte. Orain dela 30 urte Martin Zabaletarekin Everestera igo zen mendizale sanjuandarrarekin alpinismoaz solasean.

Ibai Maritxalarren, Joxe Juan Ugalderen, Basagaitz GereĂąoren, Jon Mikel Garagarzaren eta Mikel Varelaren idatziak. nagusia

12 Kmk2010.

31 Istanbul.

Esne Beltzako Xabier Solanorekin kantari buruz solasean, eta Telmo Esnalekin eta Asier Altunarekin bideoklipaz

20

Juanra Cano antxotarrak Turkiako hiriburu koloretsuan ateratako argazkiak hil honetako Klik atalean.

31

12

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Harpidetza: 902 820 201 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

31/5/10

17:40

Pรกgina 1


o005_on

20/5/10

16:04

Página 1

iritzia Puntua

Kale gorrian xundituta geratu nintzen ikusi nuen lehen aldian. Hotz egiten zuen. Hotz ikaragarria. Bera erdi biluzik zegoen eta, aterki txiki bat eskuan, batera eta bestera zebilen bere garaian oso ospetsu izandako La Rosa inguru horretan. Egoera kafkiarra irudituta, bera zegoen lekura bideratu nuen autoa. Eta bai, emakume bat bere burua saltzen. Artean, gure inguruan ez nuen halakorik ikusi. Baina egia da: beti dago lehen aldi bat. Aitortu behar dut eszenak inpresioa, morboa, harridura eta jakin-mina eragin zizkidala. Egun batzuetan, argazki hura burutik kendu ezinda, emakume aterkidunaren eremura hurbildu nintzen Carrefour-era erosketak egitera joan nintzen batean. Batera eta bestera zebilen, ondoan pasatzen zen autoko gidariari begiradaz sexurako gonbitea eginez. Behin, autoz ondotik igarotzean, bazter batera joateko keinua egin zidan, bere edozein bezero anonimo banintz moduan. Zuzeneko proposamen hark larritu egin ninduen, eta denboraldi luze batean ez nintzen paraje apartatu horretara hurbildu. Halako batean, inguruan negozioa duen ezagun batekin hizketan… aizu, eta hori? Burutik eginda dago, Errenteriakoa izan behar du. Bere garaian La Rosara joan zen lan eske, pentsa!… Eta elkarrizketa hark areagotu egin zuen nire jakin-mina. Ikusita nago Bartzelonan Camp Nou inguruko prostituzio mugimendua, edota Madrilgo Retiro parkekoa. Halere, ikuskizun txundigarri horiek baino gehiago inpresionatu ninduen Oiartzun aldean emakume bakar bat kalean eta egunez ikusteak. Azken honek batez ere; sexu-eskaintza egunez eta agerian egiteak.

T Joxe Juan Ugalde

AUKERAN JAZARPENA BAINO EZ. Emakume aterkidunaren argazkiak jazarri egiten ninduen. Carrefour-era joaten nintzen aldiro, bere eremura begiratzen nuen errepide nazionaletik. Aurrerago, ikuskizuna kuriosoen prozesioak eragiten ari zela jakinda, hilabete batzuetara, zelatan joan nintzen ostera. Eta ertzainak! Inguruan ertzainak zebiltzala ohartu nintzen. Gutxienez hirutan. Eta, antza, er-

tzain-patruilen presentziak uxatu egin zuen denboraldi baterako aterkidun emakumea. Gaia Vox populi bihurtuta, emakume aterkiduna Oiartzundik Hendaia aldera joana zela jakin nuen, nonbait, 64 matrikula asko hurbiltzen zitzaiolako, eta, seguruenik, negozioa paraje haietan egon zitekeela iritzita. Hilabete asko eta asko igaro ziren 1-Nazional errepidetik aterki kutre hura ikusi gabe. Baina, halako batean, hara! Berriz ere hemen. Eta berriz ere inpresioa, morboa, harridura eta jakin-mina. Eta oraingoan lastima puntu bat ere bai.

H I POKR E S IA AZALE RAZ TE N D UTE N JOKABIDEAK.Lanbideari atxikitako kuriositate goberna ezinak, behin baino gehiagotan bideratu dut nire autoa emakume bakar batek okupatzen duen kanpo-libreko prostituzio eremu ezkutu bezain publikora. Hortxe baitago, azken finean, kontu honetan gakoa: jokabide pribatuak gune publikoan gauzatzea. Azken fase honetan gutxienez ez dut ertzainik ikusi. Tira! Bada zerbait! Baina… pasaera furtiboetan isiltasuna apurtzerainoko urratsa egin, eta lerro hauek idaztera bultzatu nauten bi argazki ikusi ditut. Batean, aterkidun emakumea bere eremuko bide bazter batean eserita zegoen, ondoan, 75en bat urteko aitona zuela. Bestean, parean gelditu zitzaion autoko gidari gazteari (hogeita piko urtekoa, gehiago ez) bularrak eta ipurdia erakusten ari zitzaion, gazte hura ganaduari hortzak ikuskatzen ari balitzaizkio bezala. Bi argazkiek bihotza txiki-mila-puska egin zidaten. Orain arte esan ez badut ere, gai honek gizartearen hipokresia zenbaterainokoa den jabe arazten lagundu dit. Nirea barne. Zeren eta… poliziaren bisita soil batzuk eskaini behar al dizkio gizarteak, emakume aterkidunari? Ez dakit zein den irtenbidea. Akaso gizarte zerbitzuen bulegoren batean izango dute erantzun zuzena. Ez ertzain-etxeren batean. Ez ikuskizuna ikustera joaten diren kuriosoen autoetako komentarioetan. Ez al zaizu iruditzen?

HILEKO ESALDIA «Errare humanum est.».

05


o006_on

25/5/10

16:56

Pรกgina 1


o007_on

20/5/10

16:05

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Kaltea egina dago aur egungo Europan adierazpen askatasuna pertsona guztiek dugun eskubide ukaezina da. 1948ko Giza eskubideen deklarazioak 19. artikuluan azaltzen duen bezala, pertsona guztiek askatasunez pentsatu eta adierazteko eskubidea dute, eta komunikabide guztiek informazio askatasuna eta pentsamenduak hedatzeko eskubidea. Giza eskubideen urraketa gaitzestea erraza da, herrialde azpigaratu edo diktaduratan gertatzen diren gauzatzat hartuta, baina gaur egun oraindik ere, gure artean eskubideak uste baino maizago urratzen dira. Zazpi urte igaro dira Euskaldunon Egunkaria Guardia Zibilak itxi zuenetik, polizia operazio entzutetsu batekin, euskaldunok euskaraz adierazteko genuen egunkari bakarra itxiz. 2001ean hasi zen guztia, Euskal kulturarekin harremana zuten hainbat enpresa Guardia Zibilaren susmopean egotera pasatu zirenean. Hogei enpresa ikertuak izan ziren, eta ondorioz, Auzitegi Nazionalera eraman zituzten. Justiziaren funtsa delitu konkreturen baten erantzulea bilatu eta auzipetzea da, baina badirudi ez dela beharrezkoa delitu bat egotea euskal kulturgintzan dauden enpresak tarteko, behin erruduna aukeratuta, zein delitu leporatu daitekeen bilatzea besterik ez da falta. Honetarako poliziaren esku zeuden ikerketa baliabide guztiak erabili zituzten 2001 eta 2003 bitartean: telefono deien kontrola, diru kontuen behaketa, Ogasun eta Gizarte-Segurantzaren azterketa... baina ez zuten ezer aurkitu. Hala eta guztiz ere, aurrera jarraitzea erabaki zuten, eta hasieratik susmopean zeuden hogei enpresetatik Euskaldunon Egunkaria bakarrik ikertzen jarraitzea erabaki zuten. Proba berrien faltan, Poliziak ETAri egokitzen zizkion eta lehenago hainbat erakundetatik eta epaitegitatik pasatutako paperak berreskuratu ziren, behin egunkaria itxita, egongo zen denbora probak bilatzeko, nahiz eta zein delitu leporatu ez argi egon. Honek ematen du beldurra: helburua aukeratzen da, ez inongo delituren itzalpean, euskalgintzan aritzea balizko delituen adierazgarritzat hartuz baizik, eta hortik aurrera edozein neurri har daiteke, egunkari bat ixtea adibidez.

G

Basagaitz Gereño

Egunkaria 2003ko Otsailaren 20an itxi zuten, eta hamar pertsona atxilotu zituzten. Hamar pertsona hauek bost egunez inkomunikatuak egon ziren: lehenik galdeketa Guardia Zibilaren aurrean, eta ondoren Del Olmo epailearen aurrean deklarazioa. Egunkariaren egoitza arakatu zuten eta baita atxilotutakoek lan egiten zuten beste zenbait toki ere, hala nola, Herri Irratia, eta Jakin eta Argia aldizkariak. Milaka dokumentu jaso zituzten, baina, ez dokumentu hauetan eta ezta atxilotutako pertsonei egindako galdeketetan ere, ez zuten ETA eta Egunkaria lotzen zuen probarik lortu.

ATZERABUELTARIK GABEKO ERABAKIAK, SUSMOETAN OINARRITUAK. Ez naiz luzatuko zazpi urte hauetan gertatutakoari buruz, asko idatzi baita auzi honen gainean: bi sumario ezberdinetan banatutako auzia, fiskaltzak auzia artxibatzeko eskaera eta herri akusazioan oinarrituriko epaiketa… zazpi urte luzeko amesgaiztoa. Azken hilabetea mugitua izan da, absoluzioepaia sumario nagusian eta sumario ekonomikoa gipuzkoara dator. Auzi honetan kaltetuenak dudarik gabe salatuta izan diren pertsona guztiak dira, baina baita Adierazpen Askatasuna ere, izan ere, guk geuk euskaraz komunikatzeko ahalegina egiten dugun heinean, ON aldizkaritik eta OARSOALDEKO HITZAtik eskualdeko berriak euskaraz zuenganatzeko ahaleginarekin, egunkaria ixtera eraman zuten argudio berdinez baliatuz susmagarri gara. Daniel Portero Dignidad y Justicia elkartearen lehendakariak (Egunkaria auzian herri akusazioa AVTrekin batera) bere mehatxua bota du, «Al Capone» bera delitu ekonomikoengatik kondenatua izan zen. Epaiak auziaren funtsa bera hankaz gora jarri duen arren, berak errudunak zein diren badaki, eta edozein delitu bilatu behar da pertsona horiek kartzelaratzeko. Arazoa ez da Daniel Porterok esaten duena, berak ere hemendik aldarrikatzen dugun eskubide berdina baitauka bere iritzia adierazteko. Arazoa epaileek probak kontuan hartu gabe, susmo eta iritzietan oinarrituz, atzera bueltarik ez duten neurriak hartzen dituztenean dator.

HILEKO ESALDIA «Justiziak bermatzen ditu gure eskubideak?». 07


o008_on

21/5/10

15:47

PĂĄgina 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Iosu Mitxelena

Handik

Facebook rain dela pare bat urte sakelako telefonorik gabeko jendea ez nuela ezagutzen konturatu nintzen, eta egun hauetan Facebook erabiltzen ez duen jendea aurkitzea oso zaila dela ikasi dut. Facebook zer den azaltzea ez du inolako zentzurik, nahiago dut zer suposatzen duen aztertzea. Facebooken bidez norberaren datu pertsonalak edonorentzako eskuragarri uzten ditugu, aldiz, Europan eta indarrean dagoen Legedian datu hauek babestu egiten dira, oinarrizko eskubideen modura. Hau kezkagarria izanda, pertsonen arteko harremanetan dituen eraginak askoz kaltegarriagoak iruditzen zaizkit. Gaur egun, facebooken bidez lortzen ditugu gure aspaldiko lagunen azken berriak eta gorabeherak, ez dugu gure artean hitz egiten, nahiago dugu ordenagailu batean idatzi eta bide batez, jende guztiak gure berri izan dezala! Aurpegira esaten ez ditugun iritziak, balorazioak; inorri erakusten ez dizkiogun argazkiak (egia esan jartzen ditugun argazkiak oso bitxiak dira, oso zaila da norbait era natural batean aurkitzea, aldiz, nahiago dugu lurrean, hankaz gora, buruz behera,

O

Jon Mikel Garagarza

08

txapel bitxi batekin edo eta James Deanen aurpegiarekin ilunabarra ikusten azaltzea), gustuko ditugun abestiak (ahal bada ez oso komertzialak) eta filmak, benetan daukagun adina, inongo lotsarik gabe facebooken jartzen ditugu. Gaur egun bizi dugun gizarte honetan, egunero ikusten ditugun arazoen eta ezberdintasunen aurrean, munduan gertatzen diren sarraskien aurka, ez gara batere inplikatzen. Hori bai, facebooken denok giza eskubideen aldekoak gara, SGAEren etsai amorratuak, zezenen, txakurren, katuen, itsas txakurren eskubideekin bat egiten dugu, emakumeek jasaten duten indarkeria gaitzesten dugu, bortxatzaileen zigorra eskatzen dugu,... Ordenagailua itzali eta gero, emakume bat jipoitzen dutenean, 14 urteko neskatila bat bortxatzen dutenean,‌ manifestaldira goaz? Epaitegiaren aurrean gure haserrea azaltzen dugu? Udan jaiak hasten direnean, gure herritan zezenak, idiak,‌ torturatzen dituztenean, gure jarrera argi eta garbi adierazten dugu? Gure pentsamenduak, iritziak eta nahiak birtualak bihurtu ditugu.


o009_on

21/5/10

15:52

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Zer dio? Eskualdeko preso politikoen senideak eta lagunak

Kartzeletara elkartasun martxa, ekainaren 5ean resoen senideek, preso oihek eta lagunek ondorengoa adierazi nahi dizuegu. Espainiako zein Frantziako estatuetako gobernu ezberdinek euskal preso politikoei zuzendutako espetxe politika berezia izan da azken 30 urte luze hauetan. Politika honek etapa desberdinak ezagutu ditu eta etapa bakoitza momentuko helburu politikoen araberakoa izan da, guztiatan zapalketa iraunkorraren bitartez gauzatuak izan direlarik. Oraingoan ere, politika orokorraren irizpideen baitakoa da Eusk al Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) aurka aplikatzen ari diren neurriak. Eta oraingoan ere, oinarrizko eskubideen zapalketa gertatzen ari da. Kezkatuta gaude, aurretik egin bezala, PSOEk Euskal Preso Politikoen Kolektiboa suntsitzeko benetako apustua berretsi egin

P

baitu. Kartzeletan presoei ezartzen zaizkien bizi baldintzen kaskartzeaz gain, presoen senitarteko, lagun, abokatu eta, oro har, elkartasun adierazpen oro kriminalizatu dute. Espetxe politika bidegabe hori salatu eta ozenki esan nahi dugu presoekiko elkartasun dinamikekin jarraitzeko asmo tinkoa dugula. EPPKk urtarriletik darama borrokaldian murgilduta. Horren karira, kalean hainbat ekimen burutu izan ditugu. Oraingoan, martxa baten berri eman nahi dizuegu. Dagoeneko zenbait kartzeletara egin diren martxen antzera, gure eskualdetik Herrera de la Mancha eta Alcazar de San Juan kartzeletara joango gara. Herrera de la Manchan, Oiartzungo Ander Errandonea Arruti aurkitzen da eta Alcazar de San Jaunen Pasai San Pedroko Jon Ander Urkizu. Bi preso hauek kondenak aspaldi beteak

dituzte eta hauekin batera Jokin Urain, Extanix Lopez, Juantxo Lasa, Jose Maria Mujika eta Josu Ziganda. Preso hauen berehalako kaleratzea eskatzen dugu. Nabarmendu nahi dugu Josu Zigandaren egoera. Gose greban dago Jaen II-ko kartzelan bertako kideekin batera. Maiatzaren 10ean ekin zioten gose grebari senideei egiten dizkieten miaketa umiliagarriak salatzeko. Beraz, datorren ekainaren 5ean Herrera de La Mancha eta Alcazar de San Juan kartzeletara egingo dugun martxan parte hartzera dei egiten dizuegu. Sakabenaketarik ez! diogulako; Biziarteko zigorrik ez! diogulako; Gaixotasun larriak dituzten presoen kaleratzea eskatzen dugulako; Euskal preso Politikoak Euskal Herrira dagozkien eskubideen jabe! Gauzatu behar delako.

Wenn ich Kultur hore ... ultura hitza entzuten dudan bakoitzean, nere pistola ateratzen dut». Berez Mola General frankistari edota Reichsmarschall Hermann Goering, Gestapo beldurgarriaren sortzaileari, egokitzen zaion esaldi bitxi hau lehen aldiz Baldur Von Schirach gazteari entzun nion, honek egindako ohiko diskurtso nazi batean. Hitlerren Gazteriaren buru zenak, aurreko beste aingerutxoekin batera, esaldi hau Schlageter jaunaren Hanns Johst antzerki obratik atera zuen ordea. Kontuan hartzen badugu azken honen lehen emanaldia Fuhrer agurgarriaren urtebetetzean izan zela, 1933ko apirilaren 20an, argi dago esaldiaren sortzailea zein den. Zorionak, beraz, Mr Schlageter! Ezin izango dut esan Mira Quien Baila saioaren jarraitzaile sutsuena naizenik (egia esatea nahi baduzue, Goenkaleren antzera, ez dut sekula ikusi), baina iritsi da nire belarrietara dantzalekuan sortutako polemikaren hotsa. Laestebanek dantza gaizki egiten du, oso gutxitan entseatzen du, baina publikoaren SMS bidezko botoak direla medio, kaleratzea ekiditen du. Honen harira, eta nolabaiteko aitzakia bilatuz, urrezko ilehoriak sekulako argumentu erabakiorra atera zuen maiatzeko saio batean: «Alde batetik oso ona den ikasle bat dugu. Asko ikasten du, berezko talentua du, nota onak ateratzen ditu... Bestetik, ikasle txarra daukagu: oso traketsa da egiten dituen gauza guztietan, ez

K

du inongo trebetasunik, ez da inoiz ezertan saiatzen (hemen bere buruari buruz hitz egiten ari zen, zalantzarik gabe...) baina txuleta bat du! Ondorioa: Biek nota bera ateratzen badute, ez dago inongo injustiziarik... bide batek zein besteak etikoki balore bera dute». Mujeres, hombres y viceversa bezelako egungo telebista saioek inteligentzia maila standarrak ezartzen dituzten heinean, Belen Esteban edota Schlageter jaunaren hitzek geroz eta balore gehiago hartzen dute, geroz eta ironia gutxiagoz har daitezke. Badago Kanadan Jeff Rubin izeneko lagun irudikorra, duela gutxi arte CIBC banketxe kanadiarraren ekonomisten buru izan dena. Gizonak teoria bitxia, -baina logikoa- du globalizazioari buruz. Bere esanetan, petroleoaren prezio garestiak Low Cost korrontea desegingo du, Londreseko asteburuko parrandei, eta are gehiago ere, gure zenbait jaki exotikoen dastaketari bukaera emanez (papayak utzi eta sagarra jan beharko dugu derrigor, lehenengoen garraio kostea garestiegia delako). Baina okerrena da telebistak ez duela petroleoaren beharrik uhinak munduan zehar zabaltzeko. Beldur naiz egun ezagutzen dugun globalizazioaren amaiera honek ez duela Jesulinen emaztearen etika geldiaraziko, eta jende askok «Wenn ich Kultur hore ... entsichere ich meinen Browning» oihukatzen ikusiko dugula laster...!

hONa

Mikel Varela

09


o010-011_on

25/5/10

17:08

Página 1

iritziassakONduz

Juanra Cano

Hilaren errepasoa Musikaste uskal Musikaren 38. Astea burutu da Errenteria-Oreretan. Aurtengoan, Juan Garcia de Salazar eta Luis de Pablo musikagileak omendu dituzte. Aurten hainbat estiloetako eta garaietako musika uztartu dituzte. Eliz musika, tangoa, ahots taldeak, aintzineko musika, musika eskoletako ikasleen emanaldiak, abesbatzak, ganbara musika, dantza eta musika garaikidea, haurrei zuzendutako kontzertu didaktikoak…primerako menua! Haietako estilo batzuk lehen aldiz entzun ahal izan dira Musikasten. Dena dela, datozen urtetarako falta direnak poliki-poliki uztartzen joatea ez legoke batere gaizki. Nahiko artifiziala iruditu zait beti musika «ona» edota klasikoa eta kaleko edo herri musikaren arteko bereizketa. Eresbilek berak ez du bere artxiboan desberdintasunik egiten: Bergarako Orfeoitik, Royal Canalera; Joseba Gotzondik Parasmara…Nire aburu apalean, musiken artean halako mailaketa egiteak musika berari kalte egiten dio. Gainera, halako ekimen baten zabaltzeak, nahiz eta esfortzu handiagoa eskatu antolaketan eta aurrekontuan, arrakasta handiago lortuko lukeela esatea ausartuko nintzateke. Musikak merezi du.

E

Maiatzaren Lehena otatzen ari denarekin… Maiatza euritsua izan dugu gainera. Zapatero presidenteak Espainiako estatuaren zorra kitatzeko (lehen) neurriak kaleratu ditu; Grezia nola dagoen ikusita, «goikoek» neurriak hartzera behartu dute. Neurriok, nola ez, betikoen kaltetan. BEZaren igoera jasan beharko dugu hemendik gutxira, uztailetik aurrera hain zuzen, eta «gastu soziala» deritzona, hemendik aurrera geroz eta murritzagoa izango da. Datozen hilabetetan aldiz, lan merkatuaren erreforma berri bat etorriko da. Oker ez banabil, azken 25 urtetan, bost alditan aldatu da, eta egoera orokorra zein den ikusita ezin esan aldaketek arrakastarik izan dutenik; akaso bai, enpresarientzat. Min ematen du bere burua «aurrerakoitzat» duen alderdiaren jokabide koldarra ikusteak; hainbeste urtetako borroken ondorioz lortutako eskubideekin zein erraz amaitu dezaken botere ekonomikoen mesedetan. Guzti honetan, sindikalismoak paper garrantzitsua du, eta gurean zer esanik ez. Estatuak, bere ordezkari lokalen laguntzaz, amildegira eramaten gaitu; ez gaitzala harekin eraman.

B

10


o010-011_on

25/5/10

17:08

Página 2

sakONduziritzia

Berri mazedonia ka mika handia sortu da San Pedron pilotalekuaren inguruan egiten ari diren lanak direla eta, kioskoa lekuz aldatu delako… Oiartzungo atez atekoa atzeratu egin da azpiegitura arazoak medio, ea hurrengo alerako zeozer esan dezakegun…Bonantza elkartekoek Donibaneko itsasertzen egoera negargarria salatu dute, eta dei egin diete bai Portu Agintaritzari baita Udalari ere egoeraz arduratu daitezen…Barruti berean, Bixi-Bixi Elkarteak egoitza berria zabaldu du. Hainbat ekitaldi arrakastatsu antolatu zituen horren inguruan… III. Euskal Herriko Bullshooter Azkon Txapelketa ospatu zen Antxoko Azokan Urtxintxa Bullekoek antolatuta. 200 lagunetik gora parte hartu zuten… Altzibarko Agerrealde Kultur Elkarteak 15 urte bete, eta dagokion moduan ospatu du… Poliziak, Errenteria-Oreretako gaztetxean sartu, miaketa egin eta gazteak identifikatu zituen…

I

25 urte skotan aipatu ditugu sail honetan eskualdeko gaztetxeen urtebetetzeak. Dena dela, ez da erraza 25 urte betetzera iristea. Horixe ospatu zen iragan maiatzaren 15an Pasai Antxon. Gazte Asanbladakoek lan handia egin zuten antolakuntza lanetan hilabetetan zehar eta nahiz eta eguraldiak gehiegi lagundu ez, eguna biribila izan zen. Txupinazoa, koadrilen arteko jokoak, kontzertua, bertso emanaldia…eta bazkari mundiala. 200 pertsonatik gora bildu ziren bertan, haietako askok garai batetan Gazte Asanbladako partaide eta egun herritik urrun bizi direnak. Aspaldi ikusi gabeko adiskideen arteko solasaldiak eta bitxikeriak betiere Gaztetxea eta Gazte Asanbladaren modelo autogestionatua oinarri. Zorionak eta urte askotarako.

A

11


o012-014_on

31/5/10

17:43

PĂĄgina 1

kilometroak2010nagusia

BOSTEKOEN DANTZA Luxuzko kolaboratzaileak izan ditu Pasaia-Lezo Lizeoak Kilometroetarako kanta eta bideoklipa egiteko. Abestia Esne Beltzak egin du eta Telmo Esnalek eta Asier Altunak zuzendu dute bideoklipa. Urriaren 3ko festaren atarikoak plazaz plaza dabiltza. Testuak: Olatz Mitxelena Argazkiak: IĂąaki Berrio/ Kilometroak2010

12


o012-014_on

31/5/10

17:43

Página 2

kilometroak2010nagusia antzagarria eta freskoa, ibiltzera animatzen duena». Adjektibo horiekin definitu du Esne Beltza taldeko abeslari Xabier Solanok Kilometroetarako sortu duten kanta. Lehengo maiatzaren 14an aurkeztu zuten, Antxoko ikastolan, Xabier Solano bertan zela. Abestiaren aurkezpenean ikasleak izan zituen lagun Solanok, kantari batzuk, eta dantzan beste hainbat, guztiak kantaren erritmo dantzagarriak ederki ikasiak. Lehengo urrian egin zion Pasaia-Lezo Lizeoak Esne Beltza taldeari Kilometroetarako kanta egiteko proposamena, eta haiek gustura asko onartu. Donostian, Kilometroetan eman zuten kontzertuan bertan helarazi zieten eskaera. Izan ere, antolatzaileek argi baitzuten zer nolako kanta nahi zuten. «Plazaz plaza ariko zen talde batek egitea nahi genuen, urriaren 3ko jai handirako udan motoreak martxan jartzen has zitezen», azaldu zuten. Emaitza ikusita oso pozik dira ikastolan. Lehen aldiz Lizeo Egunean aurkeztu zuten kanta, oraindik publikoki ezagutzen ez zenean, hezkuntza komunitaterako esklusiban, eta azaldu dutenez, harrera ezin hobea izan zuen. Orain, udan, herri guztietako jaietan en-

D

tzun eta dantzatu dadin nahi dute, eta ez dute zaila izango. Izan ere, Esne Beltzak disko berria kaleratu berria izango baitu aldizkari hau banatzerako (ekainaren 2an) eta bertan txertatu baitute. Esne Beltza taldeko kideak ere oso pozik daude esperientziare-

kin. «Oso esperientzia ona izan da, eta oso polita haurrekin batera kantatu izana» adierazi du Xabier Solanok.

BOSTE KOA ETA HATZ E N JOLASA. Kantaren letra Jon Garmendi Txuria hernaniarrak idatzi du, eta haurrentzako zela jakitun,

eskuarekin jolas bat sortu nahi izan du. «Letrak euskararen aldeko mezu argia du, eta umeek erraz ikas dezaten, letra beraiengana hurbiltzen saiatu gara, Kilometroetako Hona bostekoa leloa hartuta, eskuko hatz guztiekin estrofa bana osatuz», azaldu du Solanok.

Esne Beltza taldeko Xabier Solano ikastolako txikiei abestia kantatzen

Kantarako koreografia ere landu dute Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek; kanta aurkeztearekin batera, dantzan ere aritu ziren 13


o012-014_on

31/5/10

17:43

Página 3

kilomeroak2010nagusia

PASAITAR R E N

ETA LEZOARREN EGUNEROKOA.

Pasaia-Lezo Lizeoak Esne Beltzarengana jo zuen kanta beraiek egin zezatela eskatuz. Aitzitik, oso bestelakoa izan da bideokliparen sortze prozesua, etxekoa nolabait. Izan ere, Telmo Esnal eta Asier Altuna ikastolako gurasoak baitira; biak bizi dira San Pedron eta biek dituzte seme-alabak Lizeoan. Komunikazio Taldean dihardu lanean Altunak eta Ikuskizunen Taldean Esnalek. Baina biek aitortzen dutenez, bileretan baino, trebeak diren horretan ekarpena egitea nahiago. Zinemari lotutako izenak izateagatik, Telmo Esnalek eta Asier

Altunak bideoklipak zuzentzen badute eskarmentua. Korrikako bideoklipa egin zuten 2001ean, eta baita Gaztetxulokoa ere. Kilometrot akoa egitea izan dute azken erronka, eta pozik daude, «oso ondo» pasatu baitute grabatu bitartean. Pasaiako lau barrutietan izan dira grabatzen, eta baita Lezon ere, noski. Guztira, 60 pertsona inguruk parte hartu dutela kontatu dute. Helarazi nahi izan duten mezuaz galdetuta hala azaldu dute: «Kontua izan da jende asko azaltzea keinu beretsua egiten eta hori egin dugu. Jendea jarrera politean erakutsi. Nahi izan dugu

Telmo Esnal eta Asier Altuna, bostekoak grabatzen izan dira Pasaiako eta Lezoko hamaika bazterretan

jendea bere egunerokotasun horretan islatu: batzuk lanean, besteak ikastolan, ...ez dugu ez festarik, ez beste ezer berezirik egin. Erretrato bat egin dugu». Herritarrak ez ezik, herria ere erakutsi nahi izan dute, eta horretarako Lezon zein Pasaiako lau barrutietan «leku esanguratsuak» hautatu dituzte grabatzeko, «herria erakusteko» asmoz. Grabazioarekin bukatu dute

eta erreportaje hau landu bitartean muntaketarekin ari ziren. Aldizkari hau kaleratzerako, beraz, baliteke jada kalean izatea. Data zehatza ezagutzeke, aurreratu daiteke, behin bideoklipa muntatuta, euskarri fisikoan argitaratuko duela ikastolak ahalik eta gehien zabaldu asmoz, et a besteak beste, Kilometrotako webgunean ikus ahal izango dela, www.kilometroak.net helbidean.

hONA BOSTEKOAz potoloa kl Hatz potoloa saltoka doa Pasaia-Lezon baitu egun pasa oparoa eskura du euskara. Hatz erakusle milaka puzzle badiaren bost puntak non batzen diren ikusle eta eskura du euskara. Hatz bihotza da denen taupada kresalarekin haizean hedatzen den algara eskura du euskara. Hatz alferrena lotan zaudena zoaz anai-arrebekin bidean barrena eta eskura du euskara. HONA BOSTEKOA, ONA! EUSKARA BABESTEKO ETA EUSKARAZ JOLASTEKO HONA BOSTEKOA, ONA! EUSKARAZ SOLASTEKO ETA EUSKARAZ BIZITZEKO Hatz ttipiari begira adi ikastolarekin batera egingo da handi! eta eskura du euskara.

14

HONA BOSTEKOA, ONA! EUSKARA BABESTEKO ETA EUSKARAZ JOLASTEKO HONA BOSTEKOA, ONA! EUSKARAZ SOLASTEKO ETA EUSKARAZ BIZITZEKO


o015_on

20/5/10

16:19

Página 1

gizarteallarrugorritan

IBAN NIKOLAI Musikaria

Lurrarekin zerikusia handia duen soinua da didgeridooarena” Testua eta argazkia: Iker Vidal

L

iluratut a geratu zen Iban Nikolai (Oiartzun 1977) dideridooaren hotsa lehen aldiz entzun zuenean. Geroztik han eta hemen aritu da teknikak ikasten. Egun digerido irak aslea da et a negurako disko berria kaleratuko du. Non izan zenuen didgeridooaren berri? Nire arreba bisitatzera joan nintzen Londresera eta han nengoela kontzertu batera joan nintzen. Lehenengo kontaktu hartan liluratu ninduen didgeridooaren hotsak. Aurrerago Londresera joan nintzen denboraldi baterako eta banbuzko didgeridooa oparitu zidaten. Hor hasi zen dena. Zer sentitu zenuen, bada? Erakarrita sentitu nintzen. Soinuak guztiz harrapatu ninduen. Suertatu zen zerbait izan zen, ez dakit zergatik. Sentitutakoa didgeridoo musikari bati aipatu nion geroago eta berak esan zidan nik ez nuela aukeratu, didgeridooak ni aukeratu ninduela. Halako zaletasuna zergatik? Hasieran ez nuen hau bizimodu bezala ikusten, baina gutxinaka mundu honetan murgiltzen hasi nintzen eta nire buruari esan nion: zergatik ez izan didgeridoo jolea? Pixkanaka hasi nintzen Europan zehar mundu hau hobeto ezagutzen, eta gaur arte. Hemen nahikoa musika tresna ez eta Australiara joan behar? Gauza bat asko gustatzen zaizunean edozer egiten duzu. Polita litzateke didgeridooa Euskal Herrian ezaguna balitz, baina ez da horrela. Munduan zehar ikasi dituzu hainbat teknika.

Kulturak ezagutzeko aukera izan dut eta hori oso aberasgarria da. Australian aborigenen didgeridoo teknika ezagutu nuen eta esperientzia hori paregabea izan zen. Horrelak esperientziek hazi arazi egiten zaituzte. Zerk egiten du berezi didgeridooa? Bere soinuak, zalantzarik gabe. Lurrarekin zerikusi handia duen soinua da.

Ez du harremanik gauza arrazionalekin, subkontzientearekin baizik. Horrek liluratzen nau. Zerekin konparatuko zenuke didgeridooaren soinua? Lurraren naturako soinu guztiak batuko bagenitu, digeridoaren soinua lortuko genuke. Lurrarekin zerikusi zuzena du. Haizezko musika tresna da eta fisikoki ere bere zentzua du, ter-

mitek egiten duten instrumentua baita. Australiako ekialdean hazten den eukalipto enborra da. Tribuen kokapen geografikoaren arabera didgeridooa luzeagoa edo motzagoa da. Tamainak inporta du? Bai. [kar, kar...] Australiako ipar ekialdean eukaliptoak oso finak dira. Hori dela eta, sortzen den zuloa finagoa da eta didgeridoo hauek sortzen duten hotsa zatarra izaten da. Hego ekialdean, aldiz, kontrakoa gertatzen da. 40.000 urte omen ditu. Haizezko musika tresnarik zaharrenetako da. Indigenen kulturarekin lotura zuzena du, beraz, ez dago zalantzarik. Lurrari eskerrak emateko jotzen zuten antzina. Zer nahi diozu eskertu zuk lurrari? Jotzen dudan aldiro eskertzen diot lurrari horrelako soinua sortzeko aukera ematea. Nik sortzen dudan musika, lurrari eskerrak emateko adierazpena da. Musikoterapia egiteko erabiltzen da. Ez estresatzeko al da? Bai, energia asko mugitzen ditu, jotzen duenarengan zein entzulearengan. Soinuaz gain, didgeridooak sortzen duen bibrazio fisikoak ere erlaxatzeko balio du. Aborigenek, egun, horretarako erabiltzen dute. Zer proiektu dituzu orain? Disko berriarekin ari naiz eta negurako prest egongo dela uste dut. Acoustic Glorious formazioan ari naiz lanean, Kora (arpa afrikarra) jotzen duen Eneko Larrañagarekin, Antonio Lizarrarekin, Tiago Graderekin eta Ander Sanchezekin. Ikasten eta irakasten jarraituko dut, eta berriro Australiara joatea gustatuko litzaidake. 15


o016-019_on

25/5/10

18:00

Pรกgina 1

nagusia gizartean

TUPPERRAREN

SEKRETUAK

Tuppersex bilerak gero eta ohikoagoak dira inguruan. Adituek diotenez fenomenoak gurean ez du oraingoz beste hainbat tokitan duen arrakastarik lortu. Edonola ere, jostailu erotikoak ezagutzera eman eta horien bidez emakumeari bere sexualitatean laguntzeko asmoz ari denik bada gurean. Testua: Aizpea Amas Argazkiak: Itsaso Garayar 16


o016-019_on

25/5/10

18:01

Página 2

gizarteanagusia makume talde bat. Etxe batean, mahaiaren bueltan, eserita, bilduta. Pertsona bati entzutera doaz, baina ez edonolako pertsonari, eta ezta edonolako gaiaz ere. Tupperraren bueltan bilduko dira; tuppersexaren bueltan. Aurrez hitzartuta, pertsona batekin geratu dira. Maleta batekin etorriko da bera, eta maleta horren barruan, jostailuak ekarriko ditu. Jostailu erotikoak, edozein sex shop edo denda erotikoetan aurki daitezkeen jostailuak: bibragailuak, bola txinatarrak, bondage-eko produktuak… Duela hamar urte baino lehenago hasi ziren lehenengo bilerak egiten Europa Iparraldean eta Ameriketako Estatu Batuetan (AEB). Euskal Herrian, berriz, zertxobait beranduago hasi ziren tuppersex batzarrak egiten, eta geroz eta ezagunagoak dira. Oarsoaldera ere iritsi da fenomeno hori. Hainbat tokitan eskaintzen dute zerbitzua. La Maleta Roja-n edo Titi Goxon, esaterako. Maitane Eskudero ere horretan dabil. Los Placeres de Lolarentzat egiten du lan iazko urtarriletik. Bere eta beste baten artean banatzen dituzte Euskal Herriko bezeroak. Hala, inguruko herriez gain, Gipuzkoatik ere atera behar izaten du bilerak egitera. Kasualitatez deskubritu zuen Los Placeres de Lola Eskuderok. Jardunaldi feminista batzuetan hilerokoarentzako erabiltzen den mooncup-a ezagutu zuen, eta informazio gehiago lortzeko asmoarekin Interneten bilatzen hasi zen. Hortan ari zela Los Placeres de Lolarekin egin zuen topo. «Kuxkuxeatzeko» sartu zela adierazi du, eta «bitxia» iruditu zitzaion. «Entzunda neukan tupperraren istorioa, baina despedidekin eta horrelako gauzekin lotzen nuen kontua zen. Baina filosofia feministaren gainean eraikitakoa. Denda erotiko bat aurkitu nuen, eta kuriositatez sartu nintzen, eta email bat bidali nien egunean bertan». Azaldu duenez, Madrilen

E

daukate denda, baina komertzialak Espainiako Est atuan et a Hego Euskal Herrian dituzte. Behin beraiekin harremanetan jarrita, Madrilera joan zen ikastaro bat egitera. Ikastaroaren zati bat emakumearen sexualitatearen gainekoa zen. Eskuderoren esanetan, historian zehar emakumea asexuatua edo sexurik gabekoa izan da eliza katolikoaren eraginez, eta horrek gaur egunean zein eragin edo zein karga daukan izan zen ikastaroaren oinarria. Bestea, berriz, jostailuei buruzkoa izan zen; «teoriokoagoa» Eskuderoren iritziz. «Jostailu ba-

koitzak bere historia dauka. Adibidez, lehenengo bibragailuak medikuntzan erabiltzen hasi ziren, emakumeen atake isterikoak prebenitzeko. Medikuek hasieran eskuzko estimulazioaren bidez egiten zuten, eta horrek eragiten zuen takikardiaren eta odolaren fluxuaren bidez, emakumea lasaitzea lortzen zuten. Alegia, emakumeak orgasmo bat edukitzea. Bibragailuak lan hori eskuarekin ez egitearren sortu ziren», azaldu du.

BILERAK. Ikastaroaren ondoren, lehenengo bilerak egiten

hasi zen. Hasieran galduta. «Iristen zara maletarekin eta ez dakizu oso ondo zer aurkituko duzun». Batzuetan gertatu izan zaio bildu behar den jendea ezagutzea, eta kasu horretan lasaiago ibiltzen dela adierazi du. Baina normalean ezagutzen ez dituenak izaten dira beregana jotzen dutenak. Tuppersex bilera bat egiten duenean ea zer bilatzen duten galdetu ohi die taldekoei, bilera bideratu ahal izateko. Hasieran zertxobait «harrituta» egoten direla jakinarazi du, «baina normalean elkar ezagutzen dute, konplizitate hori dago eta oso erraz sartzen dira». 17


o016-019_on

25/5/10

18:01

Página 3

gizarteanagusia

Tuppersex zerbitzua eskatu duenak erabakitako topalekura iritsitakoan jostailuak mahai gainera atera eta horiek aurkezten hasten da bilera emango duena. «Jostailu bakoitzak ematen dizu aukera jostailuaz hitz egiteko: sexulitateaz, bizipenez, eta azkenean mundu guztiak kontatzen du zerbait, dudak azaltzen dira…». Eskuderok argi utzi nahi izan du bera ez dela ez medikua ezta ginekologoa ere, eta horrenbestez, sortzen diren zalantzak denen artean konpontzen saiatzen direla. Bilera horietara edonor joan daiteke, eta ez da taldekide kopuru minimorik edota maximorik eskatzen. Hori erabakitzea tuppersex batzarra ematen duenaren araberakoa izaten dela adierazi du Eskuderok: «Ez da berdin bilera bat 30 pertsonentzako egitea edo zortzirentzako edo tupper ireki bat gaztetxe batean». Berdin ez litzatekeela bideratuko azaldu du, «agian ez litzateke izango horren esperientzia pertsonaletatik hasiko, orokorragoa izango litzateke, baina seguru ateratzen dituzula gauzak ere». Eskuderoren arabera, bileretan normalean eskatzen den baldintza bakarra izaten da produkturen bat erostea komertzialaren gastuak ordaintzeko. Los Placeres de Lolan, esaterako, kide bakoitzari 10 euroko aportazioa egiteko eskatzen zaie bileraren au18

rretik, eta behin erosterakoan kopuru bera deskontatuko zaie, beti ere egindako erosketak 20 euroko muga gainditzen baldin badu. Bestalde, bileraren antolatzaileari %10eko deskontua egingo

diote bere erosketan. Egindako eskaerak hiru edo bost egunetan jasotzen dira.

BIBRAGAILUAK ERREGE. Mota guztietako artikuluak aurki

daitezke Eskuderoren maletan. Baina guztien artean eskaera gehien dutenak bibragailuak dira. Horien aukera ere zabala da: klitoriarrak, dobleak, g puntukoak, analak… «Jostailuen mundua oso zabala da eta jostailu bakoitzean milaka mota daude. Atentzio gutxien ematen dutenak, eta gero arrakasta dutenak latigoak eta bondage-eko materiala izaten da». Objektuak, oro har, jende gehienak ezagutzen ditu, baina beste gauza bat izaten da erabilpena. Hori ere nabaritu du Eskuderok bileretan, adibidez, txinatar bolekin. «Suposatzen da jartzen dituzula eta kaletik zoazela ibiltzen eta orgasmo bat edukitzen duzula. Ez da egia. Baliteke noizbait. Baina txinatar bolak oso medizinalak dira. Baginako muskuloak tonifikatuta edukitzea edo zerbaitegatik masa muskularra gutxiago baldin badaukazu hori indartzeko». Jostailuen erabilpena ez ezik, kontuan izan beharrekoa da materiala ere. Los placeres de Lolan, hain zuzen, horren gaineko informazioa nabarmentzen dutela adierazi du. Normalean materialaren kalitatearen araberakoa izaten da prezioa. «Silikonazkoak izaten dira garestienak. Zergatik? Silikona ez delako material porosoa, hipoalergenikoa da, eta ez du kalterik egiten». Beste material batzuk, elastomet esaterako, oso material porosoak dira. «Horiek konpartituz gero errazagoa da infekzioak harrapatzea. Horietan gomendatzen da oso ongi garbitzea, eta material batzuren kasuan kondoiarekin erabiltzea edo ez konpartitzea», jakinarazi du. Hala ere, garbi utzi nahi izan du produktu guztiek pasatzen dituztela kalitatezko neurriak. Materialaz gain, garrantzia ematen diote Los Placeres de Lolan harreman lesbikoak bisibilizatzeari. Maleta guztietan eramaten dute publiko lesbikoarentzako eginiko jostailuak. Horrez


o016-019_on

25/5/10

18:02

Página 4

gizarteanagusia gain, sexualiate analari karga negatiboa kentzeaz arduratzen dira.

FILOSOFIA. Tuppersex bilerak emakumeekin lotu ohi dira. Eta normalean ere hala izaten da. Hala eta guztiz ere, ez du esan nahi gizonek ere parte hartu ahal ez dezaketenik. «Berez egin daiteke mutilentzako eta emakumeentzako, edo mutilentzako bakarrik ere», esan du Eskuderok, azken finean, tuppersex bilerak eskaintzen dituenaren araberakoa baita. Eskuderoren kasuan berak emakumeekin egin ditu orain arteko bilerak, eta eurekin egitea ere nahiago izaten du giroa ere lasaiagoa izaten delako. «Ez dut neure burua imajinatzen bilera bat mutilentzako bakarrik egiten», azaldu du. Baina prest egongo litzateke bilera mixto bat egiteko. Dena den, ez du oraindik tuppersex egin nahi duen gizon baten deirik jaso. Emakumearen partaidetza hobesteaz gain, bere filosofiaren parte da ezkonduaurreko jaiak ez kubritzea. «Niretzako hau formakuntza da. Ez nik ematen dudan formakuntza, baizik eta nik tuppersexarekin bilatu nahi dudan informazio propio bat». Eskuderoren arabera, baina, guzti horren gauzarik politena da bizipen guztietatik zerbait ikasten dela: «Ni feminista naiz, eta emakumeen sexualitatea interesatzen zaidan gauza da, eta zabaldu egin nahi dut, eta landu egin nahi dut».

FORMAZIOA Formazioarekin lotzen du Eskuderok bere jarduna; emakumeek

fustrazioz betetako motxila daramatela dio, eta horrekin puskatu nahi duela Azken finean, «mikromundua aldatzea» da bere helburua, eta horretarako adibide bat jarri du: «Gaur egun oraindik bibragailu bat daukan emakumeak ‘zakil on bat ez daukalako’ dauka. Horrekin guztiarekin ez nago ados, eta hori aldatu nahiko nuke». Zentzu horretan lan asko dagoela egiteko iritzi dio. Izan ere, eliza katolikoak pertsona asexuatuak sortu ditu, eta askok erreprodukziorako bakarrik erabiltzen zuten sexua. Hala, horren karga gainean daramatela uste du. «Gaur egun emakumeok argi daukagu

sexua daukagula, eta hori lantzen ari gara. Hor dugu motxila bat, baloreekin eta frustrazioekin, eta lantzen ari gara, eta pixkanaka aurrera goaz; konsziente egin gara», esan du Eskuderok. Emakumeak aurreraka doazen arren, ez du uste gizonek maila berean egin dutenik aurrera. «Mutilen egoera zailagoa iruditzen zait. Beraiek beti eduki dute sexuatuak izateko eskubidea, eta ez dira konsziente zenbateko presioa jasaten duten, zenbateko frustrazioak dituzten, zenbateko ‘maila’ eman behar duten».

Emakumeen Mundu Martxaren baitan egin zuten lehen tailerra; ekianaren 4ean egingo dute hurrengoa, Oiartzunen, hango emakume taldeak antolatuta.

BILERA BERRIAK. Datorren ekainaren 4rako bilera bat egitekoak dira Oiartzunen. Bertako emakume taldeak antolatu du, eta bertan batik bat zoru pelbikoa zer den eta zer garrantzia daukan landuko dute. Bilera hori Eskuderok eta zoru pelbikoan espezializatutako fisioterapeuta batek emango dute. Guztia Emakumeen Mundu Martxaren harira hasi zen. Horren gaineko lehenengo bilera bertan eman zuten. «Jostailu erotikoak eta fisioterapia uztartu eta tailer antzeko bat egin genuen, eta oso ondo atera zen». Zoru pelbikoaren osasuna zaintzea oso garrantzitsua dela azaldu du Eskuderok, eta badira hori prebenitzeko eta sendatzeko jostailu erotikoak ere. Adibide bat jarri du horretarako: telebistan agertzen diren gernu jarioentzako konpresak: «Isurketak edukitzea 50 urterekin, 60rekin edo 75rekin ez da normala. Hori disfuntzio bat da, eta konpondu daiteke ariketekin eta tratamenduekin». Txinatar bolak, esaterako, gernu jarioa prebenitzeko onuragarriak dira. 19


o020-025_on

21/5/10

17:01

Página 1

nagusia FELIPE URIARTE Goimendi gidaria

Frankismoa nekez iristen zen mendira, eta nolabaiteko eremu librea zen” Testua eta argazkiak: Iñaki Berrio

afarroako Gaintza herrian, Balerdi mendiaren magalean duen etxetik jaioterrira etorri da elkarrizketarako Felipe Uriarte sanjundarra. Kazetaria hitzordura puntual iritsi arren, alde egin du. –Ezin ote geldirik egon?– Ez da guztiz egia. Alabortzaraino paseoan joan da, gazte zela eskalatzen zuen tokira. Bokalearen parean solasaldi pausatua hasi du; patxadaz, egoten badakiela erakutsiz, luze eta sakon hitz egiten du. Elkarrizketa kalean eginagatik, ezagunek birritan eten dute. Denei bina galdera egin dizkie: «Zer moduz bizi haiz?» Eta: «Aurten zer?» Sanjunandarrak arraun denboraldia hasteko grinaz dauden seinale.

N

Himalayan ibiliagatik zara ezagun, baino non jaio zen Felipe Uriarte?

Pasai Donibaneko Camara etxean, 1944an. Gaur egun jatetxea den horretan?

Bai, hantxe. Ni jaio nintzenean jatetxea zen baita ere. 127 urte omen ditu. Nola oroitzen duzu gaztaroa Donibanen?

Nire herria nolakoa den galdetzen didatenei esaten diet hemen jaio izan garenok zorte handia du20

gula. Donibane bezalako toki gutxi dago planetan, eta gu horietako batean sortu ginen. Mutiko batentzako hemen bizitzea izugarrizko pribilejioa da: Itsasoa eta mendia, kalean autorik ez, eta kale bakarra txoko ezkutuz beteta. Gaztaroa zoriontsua izan zen. Nongoa zaren galdetuko behar dizut berriz ere. Donibanekoa edo pasaitarra?

Donibanekoa naiz zalantzarik gabe, baina eskutik helduta pasaitarra. Traineruen kontura izan da lehia batez ere. Garai batean ni ez nintzen pozten San Pedrok irabazten bazuen, eta gaur egun bai. Uste dut Pasaia batu egin dela eta, zorionez, lehia haren izkin makurrenak goxatu egin direla. Pasaiak badu ate natural erraldoia. Ate horrek zer ikusia izan al du mundua ezagutzeko izan duzun grinan?

Sekula ez dakizu bizitzan zergatik egiten dituzun gauzak baina sumatu daiteke. Uste dut Donibanen bizitzeak, itsasoaren gainean eta mendien azpian, eragin handia izan duela nire bizitzan eta egin ditudan gauzetan. Oroitzen naiz mendian elurra ezagutu nueneko garaia, 22 urte inguru nituen. Piriniora joateko aukera


o020-025_on

21/5/10

17:01

Pรกgina 2

Mendianagusia

21


o020-025_on

21/5/10

17:02

Página 3

Mendianagusia

handirik ez zegoenez askotan itsasargira hurbiltzen nintzen eta olatuek eragindako aparra elurra zela irudikatzen nuen. Gure fiordo hau bakarrik ez, gure mendiek ere eragina izan dute. Mutiko ginela udan Jaizkibelen zegoen Lete baserrira bidaltzen gintuzten, Camara gure etxean lan asko izaten zutelako. Hango belarraren eta itsasoaren usainak izugarrizko eragina izan du nire bizimoduan. Nola irabazi zion mendiak itsasoari?

19 urte inguru nituela eskalada ikastaro bat egin nuen, gerora nire lagun izan diren kide batzuekin: Luis Mari Abalde, Rodolfo Kirch, Irigoien zena, Pako Lusarreta, Ricardo Gallardo... Horrez gain, beti, eta gazte nintzela nigan eragin handia izan duten bi liburu iritsi zen nire eskura. Batez ere Gaston Rébuffat mendi gidariaren Etoile et Tempête (Izarra eta ekaitza) liburua dut gogoan. 22

Bestea Le Premier de cordée (Sokataldeko Aurrekoa), Frisson-Rochena. Mendia eta men-

dizaletasunarekiko dituen ideia poetikoek asko erakarri ninduten. Eta azkenik, mendi elkartea aipa-

Hondarribitik Pasai Donibanera 2004ko maiatzean argitaratu zen ON aldizkariko lehen zenbakia. Kolaboratzaile askori esker ikusi zuen argia, tartean Felipe Uriarte bera. 34. orria zen berea hasiera hartan. Txoko horretan eskualdean zehar mendi ibilaldiak proposatzen zituen. Lehenengo zenbakiko proposamena San Pedrotik Donostiara izan zen. Sei urte beranduago ibilbide bat proposatzeko eskatu eta bokalearen beste aldera jo du. Hona bere aldarrikapen ibilaldia: «Ibilbidea zoragarria da. Ez dute Jaizkibel suntsitzea lortuko, ziur naiz, pisuzko hainbat arrazoi ditugu eta proiektua erokeria da. Ditugun tresna guztiak erabili behar ditugu erokeria geratzeko. Horietako tresna bat izan daiteke politikoei Jaizkibel mendiaren edertasuna erakustea. Hortaz, lehenbailehen, ekainean esaterako, jarriko dugu zita. ON aldizkariaren bitartez Miguel Buen, Markel Olano eta enparauari ibilbide hori elkarrekin egiteko gonbidapena luzatzen diet. Kostaldetik joango gara eta pare bat tokitan itsasoraino jaitsiko gara. Euskal Herriko itsasertzeko zatirik ederrenetarikoa ezagutuko dugu; toki oso politez gozatuko dute. Bide erdian, ezagutzen dudan iturri fresko eta sekretuan, sagardo botilak freskatzen gordeko ditut, han Buenekin eta Olanorekin edango ditugu, itsaso libreari begira. Bueltatu, eta begietara begira galdetuko diegu: Eta?»

tu behar dut. Hala ere laster deskubritu nuen ez nuela talde handietan ibiltzeko zaletasunik. Mendia oso gauza intimoa zela sentitzen hasi nintzen. Nongo Mendi Elkartea? Donibanekoa?

Bai, Itsas Mendi. Oso jende jatorra zebilen gainera, haiek erakutsi zizkidaten lehen gauzak. Rafa Otero, Bolita… nire adinekoak ziren, baina ni baino lehenago mendian hasiak. Garai hartan mendi taldeak abertzaletasunaren ihesbide al ziren? Ikurrinak ateratzeko lekua al zen mendia?

Mendia, nolabait, eremu librea zen. Frankismoa haraino nekez iristen zen eta ikurriñaateratzeko aukera ematen zuen lur eremu librea mendia. Horrela zen eta orain ere horrela jarraitzen du izaten. Lur eremu librea da, nahiz eta gaur egun helikopteroek eta 4x4 autoek estutu duten.Orain neo-frankismoaren


o020-025_on

21/5/10

17:02

Página 4

Mendianagusia garaia da, eta agian ikurrina fisikoki jartzeko premiarik ez dago, baina gure herriak lehengoko premia berberak ditu oraindik orain: euskara, burujabetasuna, demokrazia... Mendia eremu librea…

Bai. Garai hartan iraultzaren zentzua zuen, baina kontuan hartu iraultzak beti mendian egosi direla. Iraultzaileak mendietan gorde izan dira leku seguru gisa. Gaur egun ostiralean autoa hartu, Piriniora joan, mendia igo, eta astelehenean lanera. Ez da beti horrela izan, ezta?

Zeharo desberdina zen. Lehen helburua Jaka zen. Iruñearaino autobusez eta handik aurrera auto-stop eginez. Jacara edo Sabiñanigora iritsiz gero okinen lagun egin eta haiek igotzen gintuzten Canfrancera, Candanchura edo Formigalera. Bi eguneko lana izaten zen joateko eta beste bi itzultzeko. Asteburuko irteerarik ez hortaz.?

Ez, udan Piriniotako bidea aurkituz gero saiatzen ginen ahalik eta denbora gehien han ematen. Udan ez bazen, Aste Santuan joaten ginen sei bat eguneko txangoa egitera. Mendia garai hartan urrutiago zegoen, eta ondorioz abentura lehenago hasten zen. Himalayara bidean zein izan zen hurrengo pausua?

Alpeak. 1969an, zortzi hilabete egin nituen han. Mendia, mendia eta mendia, hura nuen buruan sartuta. Hurrengo urteetan ere Alpeak ziren nire helburu. Azkenean, 1974an, Himalayara joan nintzen, Tximist Everest espedizioarekin. Nola gauzatu zen proiektu erraldoi hura? Baimenak, informazioa….

1969an lehen euskal espedizioa egin zen Peruko Andeetara. Ordura arte igo gabe zeuden hiru mendi lortu zituzten. Talde oso jatorra sortu zen orduan: Juan Ignacio Lorente, Angel Landa, Angel Rosen, Paco Lusarreta, Kirch… Ikurrinaz hitz egin dugu lehen,

bada Landak espetxean bukatu zuen, ikurrina jarri zutelako. Handik urte betera edo, kasualitatez, Cegasa enpresako nagusi zen Juan Zelaiarekin bildu ziren eta hura izan zen amua bota ziena. Gai izango al zineten Everest igotzeko?

guztietan. Mendizaleek baietz erantzun zioten eta Zelaiak bere Tximist pilen publizitatea egiteko baliatu zuen proiektua. Hasieran diru arazorik ez zen egon, Cegasak gastuan kargu osoa bere gain hartu zuelako. Beste guztia geratzen zen egiteko.

Ez zen hortaz mendizaleen ekimena

Ez zenuten ideia askorik izango.

Juan Zelaia nor den jakin behar da. Mezenas bat da, euskararen aldeko oñatiar abertzalea, euskarari babesa eskaini diona maila

Gutxi genekien. Oker ez banago 1974an Everest ingelesek eta suitzarrek bakarrik zuten igoa, hortaz informazio gutxi genuen.

Txomin Uriartek eta biok auto zahar bat hartu eta hilabetez Europan zehar ibili ginen Nepalen ibilitako mendizaleen bila. Zer da eraman zenuten gauzarik xelebreena eta gaur aitortu daitekeena?

Ardoa, ardo ona. Asko ez baino zerbait bai. Eta ikurrina ongi ezkutatuta. Janari piloa ere bai, janari guzti-guztia. Sokak, aluminiozko eskailerak glaziarreko pitzadurak igaro al izateko... Garai hartan han ezin zen ezer lortu eta dene23


o020-025_on

21/5/10

17:02

Página 5

Mendiaagusia

tarik eraman behar izan genuen hemendik. 8550 metrotan geratu zinen 1974ko lehen espadizio hartan.

Hala ere, oroitzapen ona dut. Agian Everest nirekin ez zen oso ongi portatu. Mendiek bere nortasuna dute eta berekoiak dira… «Sanjuandar honi ez diot utziko», esan ote zuen?

Agian horixe esan zuen, bai! Hala ere hirutan egon naiz eta beti oso gustura sentitu naiz han. Batetik Nepal eta Sherpa herriarengatik, baita munduko mendi altuena delako ere, eta nola ez, estetikoki oso mendi ederra delako. Helburua, dena den, ez zen gaur egungoaren parekoa. Gailurra taldeak lortzen zuen orduan. Gainera talde handiak ziren ezta?

Ez, uste hori okerra da. Gu hamabi ginen, baina bi ez zeuden lanerako, antolakuntzarako baizik. 20 Sherpa genituen, haietako bost Beheko Kanpalekuko sukaldariak. Hau da 25 lagun lanerako.Gaur egungo espedizioak txikiak omen dira, baina Everesteko beheko kanpamenduan denera 500 pertsona bildu 24

Txomin Uriarte eta biok hilabetez Europan zehar ibili ginen Nepalen ibilitako mendizaleen bila” ziren 2009ko maiatzean. Horrek esan nahi du bidea askoz ere landuagoa dagoela. 1974an gu bak arrik geunden et a guk egin behar genuen lan guztia: Bideak zabaldu, sokak jarri, gauzak garraiatu… Bigarren saiakeran, 1980an, Martin Zabaleta hernaniarra eta Ghat herriko Pasang Temba sherpa gailurrera iritsi ziren. Omenaldiak herrietan, festa…Izugarria izan zen ezta?

Herriz herri ferianteen gisa ibili ginen. Halako lorpenak behar dituen herrian bizi gara, herriaren nortasunean sinisteko eta nortasuna eraikitzeko beharra dagoenean, horrelakoak ongi etorriak dira. Mendia eta abertzaletasuna, berriz ere.

Bada bai, zalantzarik ez. Kontuan hartu herri guztietan gertatu dire-

Ardo ona eraman genuen, eta ikurriña ongi ezkutatua. Janari piloa ere bai, sokak, aluminiozko eskailera..”

la horrelakoak. Alemaniarrak urtetan ibili ziren Nanga Parbat eta Manaslu mendien atzetik. Frantsesek oraindik ere behin eta berriz errepikatzen digute, lehen 8.000 metrokoa, Annapurna, beraiek egin zutela. Everest berriz oso ingelesa izan da. Espedizioak beti nazionalak izaten ziren, eta jakina, Euskal Herrian baita ere. Mendiak eta Herriak garai hartan sortu zenuen.

1976an sortu nuen. Mendian bizi nahi nuen eta mendi gidari izatea zen horretarako bidea. Zer da Mendiak eta Herriak?

Mendi gidarien elkarte bat da. Hasieran Julio Villar eta biok hasi ginen, Xabier Erro eta Martin Zabaleta gehitu ziren ondoren. Gerora Martinek alde egin zuen Ameriketara, Juliok utzi egin zuen eta Xabier Errok eta biok jarraitzen dugu. Jende asko etorri eta

asko joan da eta egun hamar lagun gabiltza, balore handiko jendea, oso prestatuta. Igor Lasa; Julen Reketa; Aitor Gonzalez; Gaizka Abanzabalegi; Garo Azkue; Karmel Leizaola; Josito Fernandez; Aitor Rufo eta Leire Urretxo. Alpeetan adituak gara, eta jakina Euskal Herrian eta Piriniotan ere bai. Eta Akonkaguan, Nepalen, Txilen, Kilimanjaron, Indian, Iranen, Ekuadorren,… Mendiak ezagun, baita herriak ere. Asko bidaiatu duzunez jakingo duzu zer dagoen hemendik kanpo.

Nahaste asko. Adibide batekin azalduko dizut. Iaz Irango 5.600 metroko Damavand sumendira joan ginen. Irailak 11ko dorre bikien aurkako atentatuaren ondoren, AEBek Irak, Afganistan eta Iran izendatu zituen gaitzaren bihotza. Iraken hasi ziren, hurrengo helburua Afganistan izan zen,


o020-025_on

21/5/10

17:02

Página 6

Mendianagusia baina Bushi soka bukatzen ari zitzaion eta Iran libratu egin zen. Hara iritsi ginenean, gaiztoak eta terroristak bilatzen hasi nintzen, bertakoek halakoak zirela esaten ziguten eta. Ikusi nuena, ordea, beste zerbait zen: aurpegi irribartsu borobilak. Iran oso ondo egituratutako herria da, oso ondo antolatuta eta jendea oso jantzia. Antzinako kulturari eutsi diote, eta harrera oso abegikorra egiten diete kanpotarrei. Arazoak ere badituzte, jakina, emakumeek batez ere, baina guk hemen ez al dugu arazorik? Prentsan irakur daitekenaren kontrakoa.

Irani buruz horrelako gezurrak botatzen badituzte, zer ez dute esango hurbilekoez?. Zorionez SMSak, internet eta sakelakoak

da garrantzitsuagoa, lanpostuak sortzea edo Jaizkibel moduko aisialdirako naturgune bati eustea?

Eta Euskal Herria, nola ikusten duzu?

mendi gailurrik preziatuenetarikoa tranpa eginez lortu du. Demokrata balitz pausoak eman beharko lituzke botoa emateko eskubiderik gabe geratu diren 120.000 pretsonek berriz ere boto eskubidea lortzeko.

Patxi Lopezek Euskal Herriko

Pasaiari itzulita, zure ustez zer

ditugu arnas pixk a hartzeko, baina oso kritiko izan behar dugu. Lau urtean behineko demokrazia, demokrazia hutsala da. Demokrazia bahitu egin digute.

“Mendizaleen artean inoiz ez da lehiarik izan” elipe Uriartek Edurne Pasabanek 13. zortzimilakoa egin berritan eskaini dio elkarrizketa ONi. Tolosarraren eta Oh Eun-Sun korearraren arteko 14 zortzimilakoen lehia 13na berdinduta eta puri purian zegoen orduan. Artean Juanito Oiartzabalen espediziokide Tolo Calafat bizirik zegoen. Uriarte oso kritiko ageri da himalayismoaren ikuspegi horrekin.

F

Herenegun Edurne Pasabanek 13. zortzimilakoa lortu zuen, bakarra falta du 14ak lortzeko. Juanito Oiartzabalek 8.000koen bigarren itzulia osatu nahi du…

erabaki dute. Gerlindek Everest bide zail batetik igotzea erabaki du, bere bikotearekin, beti egin duen moduan. Kaltenbrunneri eta Meroiri mendia nondik eta nola igo inporta zaie, alpinistak baitira. Pasabanek, berriz, korearrak ez duela Kanchenjunga igo esan du, eta pentsatuko du hori esanda bere buruari on egiten diola. Bada, bere buruari ez dakit, baina bere poltsikoari seguruenik bai. Mendizaletasunari ordea kalte izugarria egiten dio. Zer pentsatuko du mendizaletasuna ezagutzen ez duenak? Mendizaleak horrelakoak garela?

Banan, banan...Ez zait batere gustatzen gertatzen ari dena. Pasaban eta Oh Eun-Sun korearra lehian dabiltza eta mendizaleen artean inoiz ez da lehiarik izan. Lehia beti mendia eta mendizalearen artekoa izan da. Mendizaleak ez du lehiarik egiten beste mendizale baten kontra. Erabat arrotza da, eta ez hori bakarrik, arriskutsua ere bai.

Pasabanen jarrerarekin ez zaude gustura.

Ezkorra

Mendizale gogorra da, eta birtute asko ditu , baina akats handia: irudimenarik ez. Hainbeste mendi munduan eta hamalauak berriz errepikatzea ere…Sormena eta irudimena izan da mendizaletasunaren garapenerako ezaugarri nagusia. Eta baten eta bestearen mendizalet asunean sormenarik zero.

zara?

Badago zentzuz jokatzen duen jendea. Orain gutxi arte lau emakume zeuden nolabaiteko lehia horretan. Gerlinde Kaltenbrunner austriarra eta Nives Meroi italiarra ez dira lehia baldar horretan sartu. Zergatik? Horiek alpinistak direlako. Beste erritmo batera joatea

Nik Pasabani hamalau ez, hamalau mila mendi egin ditzala opa diot ez. Gainera politika tartean sartzen da. Pasaban Euskal Herria espainolagoa egiteko beste tresna bat bihurtu da. Bere espedizioa nork babesteten duen ikusi besterik ez dago. Banan bana, esan duzu, eta Oiartzabal?

Herriak garatu behar dira, baina zentzuz. Superportuak ez du inolako justifikaziorik. Lanpostuak sortzeko aukera bakarra dela esaten dutenek gezurra diote. Gure politikoek krisiari aurre egiteko naturgune babestu batean porlana pilatzea beste ideiarik ez badute, oraintxe dimitisioa eman beharko lukete. Superportua badugu Bilbon eta lurralde horren txikian ez dugu beste bat behar. Aldiz, hemen natura gutxi dugu, Jaizkibel ingurune babestua da, ekosistema berezia du eta errespetatu behar dugu. Portuak aspaldi egon behar zuen txukun, garbi eta behar den bezala.

Oso kritiko biekin.

Ez nago inor kritikatzen, alpinismoa defendatzen baizik. Jendeari egiazko alpinismoa zer den argitu behar zaio. Himalayismoaren oso irudi txarra eta maltzurra ematen ari dira. Oraintxe hil da Tomaz Humar mendizalea. Izugarrizko sormena zuen. 7.000 metroko batean bakarrik zegoen bide berria egiten. Inork ez zekien han zegoenik. Mendizaletasuna aktibitate intimo bat da. Euskal Herrian ere bi edo hiru izen ezagutzen dituzue, baina ehunka alpinista daude isilean lanean eta oso gauza ederrak egiten. Gertatzen ari dena da hedabideak elefantea kristaldegian bezalaxe sartu direla kontu honetan, eta, zoritxarrez diruaren truke haiei jokoa egiteko txoro batzuk topatu dituztela. Nola egiaztatu daiteke korearrak mendia igo ote duen?

Alpinismoan ez dago arau idatzirik, baina arauak izan badira, eta zorrotzak. Egia esatea da arauetako bat. Nork esaten du egia? Norberak. Zuk ez baduzu egia esan zure kontua da eta historiak noizbait argituko du. Historiak argituko du igo duen edo ez. Rosen eta biok Everesten 8500 metrotan egin genuen gaua eta hurrengo gaua 8.000 metrotan, bi egun egin genituen galduta. Oso erraza zen argazki txar bat atera eta gailurra egin genuela esatea. Baina mendizale bati ez zaio horrelakorik burutik pasatu ere egiten. Norbera da bere epailea. 25


o026-027_on

28/5/10

17:15

PĂĄgina 1

hilekoirudia atez ateko bilketah

Abian da Oiartzunen zaborra atez ate biltzeko sistema Lehengo maiatzaren 23an ekin zioten Oiartzunen zaborra atez ate biltzeari eta Udala oso pozik dago ÂŤbilketarekin berarekin eta lortutako emaitzekinÂť. Bilketaren lehen egunean 1.300 kilo materia organiko bildu zituzten Oiartzunen. Argazkia: Eihartze Aramendia 26


o026-027_on

28/5/10

17:15

Pรกgina 2

hilekoirudia atez ateko bilketah

27


o028_on

25/5/10

18:07

Página 1

Horoskopoa Jaxinta Izarzabal

Aquarius. (Urtarrilak 21–Otsailak 19) Arrainak itsasoan bezala, hala zabiltza zu lantoki berrian, erraz, lasai, gustura, etxeko. Hala ere eman denbora egokitzapenari. Ez zaude bakarrik lanean. Besteak zuri bezala, gainontzekoek ere egokitu behar dute zure lan modura. Izan zaitez ulerkor. Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Azkenean iritsi da hainbeste desiatzen zenuen udako giroa. Orain ez duzu aitzakiarik. Txankletak oinetan, galtza motzak soinean, itsasotik mendira eta menditik itsasora, hala ibiltzeko tenorea duzu. Goza dezazula, baduzu garaia eta. Aries.

(Martxoak 21–Apirilak 20). Ongi dago teknologia berriek eskaintzen dizkizuten abantailetaz gozatzea, baina azterketa garaian facebook eta tuentin orduak ematea nahiko susmagarria da. Zeren zain zaude ikasten hasteko? Aurten ere zezenak harrapatuko zaitu. Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Ez duzu meritu makala. Askoz itxura hobea duzu erretzeari utzi zenionetik, eta badakizu. Ingurukoak jabetzen dira egiten ari zaren ahaleginarekin eta harro daude zutaz. Ez etsi eta eutsi bizibide berriari. Ez zaizu damutuko. Gemini. (Maiatzak 22–Ekainak 21). Faltan botatzen dituzu atzean utzit ako lagunak, baina ez

28

zaude haiek berrreskuratzeko ezer egiteko prest. Pentsatu duzu akaso beraiek ere faltan somatuko zaitutela? Zergatik ez froga egin? Gogoa edukita, dei bat nahiko izan daiteke. Ikasi behar duzu merezi duen horri lehentasuna ematen. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Ez zaude bakarrik, askotan hala sentitzen zaren arren. Denoi egokitzen zaigu noizbait, patxada hartu, barrura begiratu eta egindakoaz eta ez egindakoaz hausnartzea. Deseroso izaten da maiz, gure kontraesanak azalarazten direlako, baina beharrezkoa gustoko ez ditugun horiek gugandik aldentzeko. Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Udan jaio zinen eta uda duzu gustoko. Bada, ez kexatu, ate joka dator eta. Prestatu al duzu oporretarako maleta? Et a neguko gau luzeet an amestu duzun bidaia, prest al duzu honezkero? Hasi da atzerakontua. Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Pertsona irekitzat zaituzte denek, baina egia jakingo balute!!! Kareta kentzen duzun egunean, patx ada ederra hartu behar duzu. Izan zaitez zu. Denok dugu tarteka mozorroen beharra, baina zintzotasunerako tartea gordetzea komeni da, eta lagunak benetako lagunak badira, zaren bezala onartuko zaituzte. Ez izan beldurrik.

Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Astebururo topatzen duzu aitzakiaren bat parrandak ordu txikiak arte luzatzeko. Ahaztu al zaizu badela aisiaz gozatzeko beste modurik? Lehen mendia gustuko zenuen, eta kirola egiten gozatzen zenuen. Zinema, literatura, antzerkia, ... non geratu dira horiek guztiak zuretzat? Eskorpius. (Urriak 24–Azaroak 22). Hitza eman duzu eta orain ezin duzu kale egin. Hala ere, hartu lasai. Konturatzerako agindutako guztiak eginak izango dituzu eta orduan askoz hobeto sentituko zara. Hori bai,hurrengorako hitza eman aurretik baloratu beharko duzu ahaleginak konpentsatzen ote dizun. Sagitarius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Kanpora ezingo zenula joan uste zenuen, baina aspaldi ikusi gabeko lagunak egin dizun proposamenak zirikatu zaitu eta orain alde egiteko aukera nola lortu beste ezer ez duzu buruan. Ondo ari zara, horrelako aukerak ezin dira alferrik galdu eta. Capricornius. (Abenduak 22–Urtarrilak 20). Sansebastianetan ospatu zenuen urtebetetzea. Atzo izan zela dirudi eta dagoeneko uda bidearen bueltan!! Bai azkar pas atzen ari zaizula urtea. Amets asko dituzu eta horiek lortzeko borrokan ari zara buru belarri, eta noski, ahaleginak hasi da frituak ematen. Ekaina izanda ere, zorionak!.


o029_on

21/5/10

16:12

Página 1

azken balada Gaur egun zaila dirudi nesketan edo mutiletan egitea Internet gabe, edo ez? Teknologia berrien abantailetaz eta desabantailetaz solasean topatuko ditu irakurleak Xamoa, Exte eta Ander bertsolariak. Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde

Sarean eroriak

A

rkaitz Oiartzabal, ‘Xamoa’.

«-Zemuz launbatin? Parran-

da ona? - Erra, tio. Zerbeza batzuk hartzen ai niñula neska bat kusi nin, arron politta zioken, ta bueno, beste batzuk ean ta geo, bazpare, begana jun niñun, t a... Bueno, bakik. Erki pasa genin, ligatu in nin, geyo eskatzeik etziok! -Ta? Nola izena zin, eo nongua yun, eo, telefonoik eo ba al duk, eo... - Ba egiya esan ez, enioken esk atu re in, biño bueno, facebook-en agregatu dit, jeje, oan lanin segitzia tokatzen tzik!» Etzekit zenbatetan ta zenbati attu zioten elkarrizketa hau. Ta etzekit nei iruitzen tziken azkarregi aldatu ttiyeula otturak, eo laxter norbean izaeran kontuk biño geyo baliyoko diken internetea zakaun konexiyuk... Azkenin egiya izango duk arrantzaako saria ber dukela.

Exteban Martiarena.

Arrantzarako, arrantzalia ta

arraya ber ttuk , geo arrantzako sistema nor beak beria garatu ber dik. Kustiyua, arrantza ittia duk. Irudiyan eta itxuran gizarte faltsu batin bizi gattuk. Itten duguna munduai eakusteko berra sentitzen yau eta in duguna itten miño geyo gozatzen yau in duguna besteei eakusten ai ganin. Parranda iten badugu, argazkiyak lau haizeta ( eo sareta?), ligatzen badugu, tuentin,beste batek intako poema bat gue mattiai eskeiniz gozatzen yau. Feisbuken launik ezpaduk eyaz ezer .... Ni, ne ilobai esker (aupa Lur ) «modernizatzen» ai nak. Andy, hik ligatzeukenin (ligatzen baduk, bintzat) non eakusten duk? Ander Lizarralde. Nik aurpegiyan eakusten dit...Nik ez dit gezurrik sango, nik e bazak at facebook-a t a noizbehinka sartzen nak bertan. Ne burutik hasita ta ne buruan bukatuta, kritika bat in nahi nikek. Iruitzen tzik, gaur eungo instrumentu gehinak (denak ez satetik), pertsonak bakar-

tzeko iñak zioztekela. Facebookakin gauza bera duk, begita san ezin ttiyeunak, holako instrumentun bitartez s aten ttiyeu, begit a lasai beitzeko instrumentuk man berrin, gue ezintasunak indartzeko mekanismuk maten tzizkiutek eskura. Ez al duk kuriosua, denak preziyua diken mundu hontan, MSN, Facebook, twitter? Nik ez dit kasualidadetan xinixten. Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Baño problema

tresnana al duk? Erabillera ez al duk aldatu ber yeuna? Ni ere enak bereziki teknologia zalia, biño onartzen dit sarian, armiarma-sarian, eroi nakela. Sare sozial batek irentsi zik, eta oaindik okerro, nere bizitza konpartittu berrin jendian kuriosidadik beitzen ttit. Nere kasuan esteke bereziyak gustatzen tzizkik, izango ttuk konpatibilidade testak ittia nayo dikenik. Biño geo begita beitu eziñik seiko yeu. Garayak erki aldatu ttuk Exte; jeje, hie garaiko Kaxianon kantak be antijungatik aldatu zizkiutek! Exteban Martiarena.

Arrazoi duk, Xam, drogake ettuk problema izaten, hain erabilera duk arazun gakua. Eta teknologia berriyan kasuan , gauza bea. Sariak aberastasun asko zakak, zaborra aña, kontua duk bata bestetik berexten ikasi berra zakayaula, eta hoi, askotan, zalla itten ziuk. Ne Kaxiano kuttunan antiju beltzak jazten ttiyaunin itxutu itten gattuk, neurriya galtzen yau et a, hala, sarian eroitzen gattuk, pelele batzun gixan . Teknologiak teknologia , nik begita beitzen seittu nahi dit eta harreman kontutan , uain arte hosti errak jasua izan arren , norbatten sarian eroitzeko, eztit interneteik nahi. Ta hik, Andy ? Ander Lizarralde. Harremanei itxiya eotia, ez duk antinaturala bakarrik, arazo baten ondoriyo duk, hobe santa bildurren batena. Tresnak ondo zioztek, ondo erabiltzen jakiñ ezkio, miño horrexeatik zioztek, erabiltzen etzekizkiyeulako. Harremantzen ahazteko iñoiz miño aukera geyo ziok ta iruitzen tzik ez dela launtza onegiya. Denak gaudek sarian harrapatuak, hala daudela kontuatzen dinak ezik.

29


o030_on

26/5/10

17:38

Página 1

denbora-pasa jakitekod

Gurutzegramak Begoña Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

1 2

Soluzioak

3

GURUTZEGRAMAK

4

2 1

6

1

2

3

4

5

7

8

9

10

11

12

30

3

1. *** (Nafarroan), Sakanan. *** (Nafarroan), Bortzirietan. 2. Italiakoak. Gogoratu. 3. Lore. Usoaren antzeko hegaztiak. 4. Bakarra. Soinuaren neurri. Mama goxoa. Iodoa. 5. Haragia. Nahiko. Astatoa. 6. Ataurre. Ald, ez zuzen. Uranioa. 7. Lehen kontsonantea. Gizon izena. Arto opila. 8. Inf, ekarri. Ald, erregela. Ald, kilkerraren onomatopeia. 9. Txartela. Ald, gako. 10. Erbioa. Moisesen anaia. Oxigenoa. Zilarra. 11. Behar. Gurasoen ondorengo arra. juntagailua. 12. More. Saski... aspaldiko joko. Zinka.

4

1. *** (Bizkaian). *** (Nafarroan). 2. Ald, berritzaile batzuk kafeari jarrri zioten izena. Ald, Bizkaieraz, gabe. 3. Kaltea jasaten dutenak. Neoia. 4. Izen arabiarra. Belardia. Litroa. 5. Bi erromatarra. Atzoko ordu ttikitan. Errep,... haur hizkeran, jo. 6. Burnizko soka. Beldurtiaren. 7. Gipuzkoako ibaia. Kasik. Santimamiñe inguruko baso famatua. 8. Kontsonante bikoitza. Estrontzioa. Ald, emaztearen gizon. 9. Matematiketan, gehitzen duten eragiketak. Ald, eta errep, gorotza. 10. Bigarren bokala. Ekilibrioa. Begira. Iodoa. 11. Ald, sail, atal. Koipe. Bigarren bokala. 12. Aralarreko bailara. Lehen bokalea. Basauntz mota. 13. Ikutuak. Atzizkia.

5

Goitik behera

6

Zeharka

7

B letraz hasten diren Euskal Herriko herriak

8

13

9

12

10

11

11

10

12

E L U R A B N E A L T A S R E N O M A N E S A K O I E A T Z G A N

9

E T K I A K R E E U A A R A A K S I O R K K

8

B A T U A R R T I Z I R E T K A O L O U A

7

B I L B O A T I A K K A L T E A L I L I I B A K A T E U R O L A R R S B A T U K E O R E R O L A A T A A U K I T

6

13

5


o031_on

31/5/10

18:01

Pรกgina 1

Argazkiak: Juanra Cano

Asia eta Europa arteko zubia,

ISTANBUL 31


o032-033_on

21/5/10

16:14

Sultanahmet Camii

Pรกgina 1

Dolmabahce Jauregia

Turistentzako tranbia

32


o032-033_on

21/5/10

16:15

Pรกgina 2

Urrezko adarra

33


o034_on

31/5/10

18:14

Pรกgina 1

Kaleko saltzaileak

Topkapi

Obeliskoa Hipidromoan

34

Sultanahmet Camii


o035_on

31/5/10

16:40

Pรกgina 1


o036_on

1/3/10

17:09

Pรกgina 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.