o001_on
25/6/10
17:39
Pรกgina 1
O ARSOALDEA N 2010eko ekaina 68. zenbakia
BAIKORTASUNAREN INDARRAZ,
PRINCESS
SIERRA LEONAKO BAKE NEGOZIAZIOETAN PARTE HARTU ZUEN PRINCESS KUMBA KOROMA TRINTXERPEN BIZI DA
o002_on
25/6/10
17:33
Pรกgina 1
o003_on
25/6/10
15:09
Página 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Ibai Maritxalar
Ihesak
I
magina ditzaket Zumeta eta Artze bidaia prestatzen: «Biyar goizin ordun, zazpitan nik ogiya erosiko dit ta hik ekartzak gasolina bidoya bazpare. Beste guztiya garajian ziok». Horrelako elkarrizketaren bat izango zuten, Vespa gainean Estocolmora abiatu aurreko egun hartan. 1962 urtea zela uste dut eta ordurako Jose Luis Zumeta gazteak egina zuen urtebeteko egonaldia Parisen. Rafael Balerdirekin estudio merke bat alokatu eta pintatzen, sormenean, ilusioan, zurgaketan edo la boheme bizitzan murgildurik. Joxean Artzek ere ordurako olerkigintzan
eta literaturan eginak zituen hainbat lan; Gerora Mikel Laboa eta enparauekin sortutako Ez Dok Hamairu haren hastapenetan. Garai oparoak izan ziren haiek kulturgintzan eta askatasun aldarriaren ozenak 60. hamarkada bereganatu zuen. Hego Euskal Herria, frankismo garai bete-betean murgildurik eta ederra da horrelako ihesak izan zirela jakitea. Usurbildik atera eta muga zeharkatuta, Parisera iritsiko ziren eguna amaitu baino lehen. Gaua ostatu merke batean pasatu eta Belgika zeharkatuko zuten, Brujasen zerbeza pare bat hartuta agian. Holandan bufanda eta artilezko jertsea soinean, Vespari motor erre usaina ze-
riola, Van Goghekin oroituko ziren seguru. Errotaren bat ere ikusiko zuten On Kixote eta Santxo Pantza euskaldunek! Gerra osteko Alemaniatik Danimarka aldera, paisaia berdeak eta amaren tuperreko azken apurrak: «Saltxitxa handi hoitako bat probatukoyeu?» esango zion agian Artzek poltsikoko pezetak zenbatzen. Estocolmora aste pare batean iritsiko ziren eta hango neskalaguna omen zuen Jose Luisek, hori bai inpultsua! Joxeanek haren lagunen batekin egingo zuen zirritan akaso eta «Hizkuntza bat ez da galtzen…» esaldi ezaguna buruan ote zuen ordurako? Ihesean?
iritzia
03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 68.a (2010eko ekaina) Urtea. VII.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 902 82 02 01 Tirada. 2.200 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azala. Itsaso Garayar Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak
22 Arrate Egaña. Haur eta gazte literaturan nabarmendu den idazleari elkarrizketa, bere lanaz, literaturaz zein hezkuntzaz solasteko
Ibai Maritxalarren, Joxe Juan Ugalderen, Jose Mari Carrereren, Ane Badiolaren eta Jon Mayaren idatziak. nagusia
12 Princess.
31 Emakumeak.
Seirra Leonako bake negoziazioetan parte hartu zuen bizilagun trintxerpetarraren testigantza erreportajean.
22
Nepalgo eta Indiako emakumeen erretratutak, Carlos Bayonen kamararen objektiboak erretratatutakoak.
31
12
OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Harpidetza: 902 82 02 01 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
19/6/09
18:53
Pรกgina 1
o005_on
18/6/10
16:37
Página 1
iritzia Puntua
Biziki interesgarria ar nadin zuzenean gaian. Biziki interesgarriak iruditu zitzaizkidan Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak ekainaren 6an Iruñeko Anaitasunan esandakoak. Bi hitzetan: geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuen, indarkeriarik gabe, modu demokratiko, aske, mugagabe eta inolako esku-hartze edo injerentziarik gabe. Eta bide horretan, Espainiako Estatuarekiko konfrontazio politikoa defendatu zuen. Erabat zilegi. Biziki interesgarria iruditu zitzaizkidan, hurrengo astean, Peio Urizar EAko idazkari nagusiak esan zituenak. Bi hitzetan: sukaldeko lanak ondo doazela… eta laster emango zutela ezker abertzalearekin sortuko duten bilgune edo dena delakoaren berri; seguru asko, lerrook argitara ematerako plazaratuta egongo dena. Biziki interesgarria iruditu zait, Nafarroan bederen, EA, ezker abertzale tradizionala eta Aralar (hau ere ezker abertzalea baita) harreman serio samarretan aritzea. Eta beste esparru batean Alternatiba ere bai. Biziki interesgarria iruditu zait eskubide zibil eta politiko ororen alde eratu den Adierazi EH, aipatutako horiez gain, CCOOeko bakarren bat eta PNVko alkateren bat barne dituena. Biziki interesgarria iruditu zait espetxeetako iritzia monolitikoa baino, normala, anitza, bizia… egiazkoa izatea. Biziki interesgarria iruditu zait Brian Currin-ek, tematuta, hemen segitzea. Aspaldi utzi zituen oinarrizko iritziak Errenteriako Niessen aretoan: indarkeriarik ez, bide politikoak bai… Ez dio axola aurreko prozesuan zerk egin zuen porrot. Kontua da, Currin-en hitzak entzutera joan ginenak ayatola edo mesias-en baten hitzen bila joan ginela… eta inor gutxik espero zezakeela, horren denbora gutxian, gauzak horren aurreratuta egotea. Ziur naiz hilabete gutxi horietan, bakarren batzuek sekulako lana egin dutela; lan oparo, eraikitzaile eta eskertzekoa. Azkenaldi honetan Bruselako adierazpenak
S Joxe Juan Ugalde
eman dit bereziki atentzioa… eta ezker abertzaleak ETAri eta Zapateroren gobernuari Bruselako adierazpena betetzeko egindako eskaerak. Berriz ere, bi hitzetan: indarkeria bazterrean utzita, hel diezaiotela elkarrizketari. Azken finetan, ingurumaria politiko horrek guztiak, honetan du gakoa: Zer egingo du ETAk? Eta zer egingo du Zapateroren gobernuak?
ITXAROPENARAKO ZERTZELADAK. Zapateroren gobernuak krisi orok omen duen «oportunitatea» izan lezake euskal gatazkan. PP, modu merkean, krisi ekonomiko orokorraren erru partikularra egozten ari zaion honetan, Zapaterok bakearen garaipenaz erantzun lezake. Baina, horretarako, bakearen bidean ausart jokatu behar du. Ausardia hori, egunotan egitekoa den Udalbiltzaren kontrako epaiketa indargabetzetik has liteke; Egunkaria auzia-n gertatu zen moduan, «dena ETA da» teoria pelagiko eta inpresentable hori indargabetzetik. Eta hortik aurrera… beste urrats batzuk eman. Bada, itxaropenerako beste zertzelada bat. Azken urteetako bake ahaleginetan punta-puntan izan den Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak ezker abertzalearen azken urratsak txalotzeaz gain, urrats horiek behin betikoak direla esan du… eta bakea ekarriko dutela; bere esanetan, etekin politikorik lortu gabe. Tira! Utz dezagun azken hori, esan beharrekoen zerrendan, egin beharrekoen zerrendan egongo den arren. Eta… ETAk zer? Bistan da ETAk ezin dituela gutxietsi euskal gizartean, euskal politikan eta, azkenaldian, prozesuan gertatzen ari diren mugimenduak. Brian Currin-ek Errenterian esan zuen indarkeriaren bidetik ez datorrela garaipenik, estatuak horri neurria hartua diola. Beraz, behingoz, amorruak bide politikoetatik bideratzeko tenorea izan liteke hau. Hau ere esan zuen gure Currin-ek: nazioarteko laguntzaileak ez daudela per secula seculorum guri esku bat botatzeko. Eta horrek… ultimatum kutsua du.
HILEKO ESALDIA «Mendi bat igo ondoren, igo beharreko beste batzuk ikusiko dituzu». Nelson Mandela
05
o006_on
22/6/10
17:37
Pรกgina 1
o007_on
18/6/10
16:38
Página 1
artikuluairitzia
Koma
Fais la fête altsa entzuten da kaleetan. Bi dantzari elkarri lotuak, euren gorputzak kiribiltzen, harrien gainean badoaz. Jendearen artetik badoaz, kale estuetan barrena; horma zaharretan etzan eta jarraitzen dute. Musikariak teilatuetatik teilatuetara doaz, kantaria dantzarien gainetik airean doa. Musika leihoetatik sartzen da, sukaldean pausatu une batez, janariekin nahasi, eta badoa: «Viens, fais la fête/Viens dancer toujours/ Célébrer l'amour». Sartzen da logelan dagoen gaixoaren azalean. Arkupeetako zuloetatik bidaiatzen du. Eta dantzariak irristatzen dira izkinez izkina. Kilima leunek hartzen dituzte jendeen barneak. Elkarrengandik hurbiltzen dira. «Séche tes larmes/Regarde autour de toi/Souris a n'importe quoi». Eta dantza amaiezin batean jartzen da mundu guztia. Baltsa dabil airean, gorputzetan, arimetan. Une batez kaleak festa bihurtzen dira. Jendea dantzan. Doinua gorputzetan haragitzen. Kantaria airean: «Suis les mots du poète/ Prends la vie/ Fais la fête»
B Jose Mari Carrere
H I R I I KUSTE Z I NAK, LITE RATU RAK IRUDIKATUAK. Italo Calvino idazle italiarrak Hiri ikusezinak liburua idatzi zuen. Irudimenezko hiriak. Marco Polok Kublai Jan enperadoreari azaltzen dizkio bere bidaietan ezagututako hiri harrigarriak. «Zer dira hiriak guretzat?» -galdetzen du Calvinok, liburuaren hitzaurrean- «Uste dut hiriekiko maitasun poema antzeko bat idatzi dudala, hiri bezala bizitzea gero eta zailagoa diren honetan. Agian bizimodu urbanoaren krisira heltzen ari gara eta Hiri ikusezinak amets bat da hiri ikusezinen bihotzetik sortzen». Beharbada gutako bakoitzak hiri ikusezin bat dauka bere gogoan, non tarteka biltzen den, bizimodu ikusezin bat egin asmoz. Eta batzuetan hiri ikusezin hori imajinatzen dugu ibiltzen ditugun kaleetan. Xabier P. Do Campo idazle galiziarrak Bidaia Imajinarioak izenburuko liburuan, gure barneko bidaiak aintzat hartuta, hamaika lurralde eta hiri bisita arazten digu. Bidaia horiek norberak bere barrua ezagutzeko aitzakiak dira. «Horregatik, bidaiariak egiten dituen bideak, ezagutzara eta eder-
tasunera daramaten bideak dira, gaiztakeria eta miseriatik hainbestetan erreskatatu behar den edertasun hori». Hiri bat bide bat da bere baitan, hiritar bakoitzak bere egunerokotasunean egiten duen bidea. Imajinatzen den hiriak bidaia imajinarioa behar du ezinbestean. Bizi ditugun kaleak, plazak, eraikinak, imajinazioaren galbahetik pasaraztean, hiri ikusezina gure barnean osatzen joango da. Hiritar ikusezinak kale ikusezinetan ibilaldi imajinarioak egiten. Ikusezintasun horretan agertzen gara besteen artean. Imajinarioan desagertu, berrituak agertzeko atzera.
NEONEZKO ZORIONTASUNA. Hiritartasuna, zibismoa aipatzen da azken aldian herri zein hiri askoren agintarien aldetik. Zuzentasunaren izenean, errespetuaren izenean. Nor jarriko da horren kontra? Jakina, guztiok nahiko genuke gure herriak elkar bizitza orekatuaren eremuak izatea, non norberaren askatasuna guztion askatasuna den. Oreka hori ordea, legedia eskutan ezarri ohi da, inongo elkarrizketarik gabe, inongo kontsentsurik gabe, hiri ikuspegi norabide bakarrekoaren haritik. Hiri aseptikoak eraikitzen dira, isiltasunezko hiriak. Segurtasunaren izenean grabatzen gaituzte, kontrolatzen, isilarazten. Beldurraren hiriak asmatzen dira, beldurra baita egungo jendartean sartu nahi diguten bizikidea, beldurra langabeziari, beldurra kanpokoari, beldurra pobreziari, beldurra bakardadeari. Eta kontsumoaren hiriak asmatzen dituzte, hiri kontsumituak, neonezko zoriontasuna, aisialdi eta komertzio guneetan seguruak senti gaitezen. Publizisten eskutan uzten dugu imajinatzearen lana. Gauza iragankorretan bilatzen dugu ustezko bizimodu erosoa eta modernoa. Do Campok aipatzen duen ezagutzara eta edertasunerako bidaia egiterik izango ote dugu? Bakoitzak imajinatzen duen herria, guztiona da eta norberarena era berean. Irudikatzen dugun horretan hazten gara; imajinatzea errealitatea aldatzeko modurik erradikalena baita, baltsaren erritmoan dantzatzen den hirian: «Ouvre tes portes/ Reçois la vie chez toi/ Gonfle ton coeur de joie».
HILEKO ESALDIA «Viens, fais la fête/ Viens dancer toujours/ Célébrer l'amour./ La Fête». Rodrigo Leão
07
o008_on
18/6/10
16:40
Página 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
Handik
Erosotasuna edo kontrol soziala? arrandan atera eta poltsa galtzea bezalakorik ez dago gaua zapuzteko. Egoera horretan egon den edonork baieztatuko luke esan berri dudana. Ez dirurik, ez sakelako telefonorik, ez etxeko giltzarik… kleenexak ere faltan sumatzen dira halakoetan. Poltsa galdu nuela (edo lapurtu zidatela) ohartu nintzenean bi aukera ikusi nituen: parrandan jarraitzea edo etxera joatea. Bata ala bestea hautatu, biharamunean damu bera edukiko nuen, beraz, parrandan jarraitzea erabaki nuen. Igande goizean esnatu eta bart gauekoa ametsa ote zen amestu nuen; bazirudien ezetz… Eduki nuen galeraren inguruan pentsatzen jarri nintzen: etxeko giltzak, sakelako telefonoa, diru-zorroa eta, nola ez, kleenexak. Kleenex paketeak barra-barra ditut etxean eta giltzen kopia bat ere beti izaten da txokoren batean. Sakelako telefonoren bat edonork izaten du soberan, beraz, alde horretatik ere arazorik ez. Diru-zorrora joan zitzaidan gogoa: «Beno, txarren txarrenean diru askorik ere ez nuen, pare bat txartel besterik ez». Txartel horien aitzakian, arratsaldean udaltzainetara igo eta salaketa jarri nuen. Gaur egun garesti irten liteke kalera identifikatu gabe ateratzea… Udaltzainak, salaketa orria betetzen ari zela, galdetu zidan:
P
Ane Badiola
08
-Zein dira ostu dizkizuten jabegoak? -Sakelako telefonoa, etxeko giltzak, diru-zorroa… -Zer zenuen diru-zorroan? -Diru askorik ez, baina txartel batzuk bai: Eroskikoa, unibertsitatekoa, fotokopia dendakoa, lurraldebusekoa, travel-a, Kutxakoa, Osakidetzakoa, odol emailearena, kiroldegikoa, NA-a… Eskerrak kotxeko gidabaimenik ez dudan! Zerrendak aurrera egin ahala nire aurpegia iluntzen joan zen (eta ez ajeagatik bakarrik). Hura zen hura txartel andana! Ez nuen lan makala: batzuk berritu, besteak ezeztatu… Ez da nolanahiko diruzorroa eduki behar hainbeste txartel gordetzeko! Pixa egitea ere ordaindu behar den gizarte honetan pixa egiteko txartela emango digute laster. Edozertarako baliatzen ditugu txartelak, guztia egiten dugu txartel bidez. Zergatik ote? Erosotasuna agian. Edo agian ez. Izen-abizenak, nortasun agiriko zenbakia, txipak… ez dira gutxi txarteletan agertzen diren datuak. Edozein erosketa, edozein mugimendu eginez gero erabiltzailearekiko etengabeko kontrola dute. Pixa egiten dugun aldiro ere kontrolatuko gaituzte laster. Bien bitartean gustura pixa egin eta kontuz diruzorroa galdu gabe.
o009_on
21/6/10
16:33
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Zer dio? Oreretako Txosna Batzordea
Madalenen haiseran koadrilen igoera protagonista ritsi dira madalenak! Beste urtebete joan zaigu eta berriro ere madalenak gainean ditugu, guretzako lan karga handia suposatzen duten egunak, baina bereziki disfrutatzeko egunak, gure herriko jaiak! Eta burura etortzen zaigun lehen une magikoa, nola ez, txupinazoa da. Zoritxarrez, urteroko erritual edo tradizio horretan azken urte hauetan beste protagonista batzuk izan ditugu (eta oraingoan ez gara ari uniformedunez; horiek beste baterako utziko ditugu): arrautzak eta irina. Tradizioak dioenez txupinazoan herritarrek merezi zuen «nota» jartzen zioten Udalbatzari, hots, Udalbatzak urtean zehar eginiko lana ontzat ematen baldin bazuten, madalenak botatzen zituzten udaletxeko balkoira, eta aldiz beraien lana ez baldin bazen ona izan (askotan gertatzen
I
zena) arrautzak eta horrelakoak botatzen ziren balkoira. Gu, noski, ez gara jarriko herritarren iritzia espresatzeko nahiaren aurka, baina tamalez, iruditzen zaigu azkeneko urteetan txupinazoan protagonista bihurtu diren arrautza eta irinak ez dutela zer ikusirik honelako protestekin, baizik eta festa ulertzeko era anker batekin. Gainera gogorarazi nahi dugu orain dela urte batzuetatik, txupinazoa ez duela Udalbatzak botatzen, baizik eta Oreretako herria ordezkatzen duten hainbat pertsonak eta eragilek: sukaldariek, euskaltzaleek, dantzariek, erraldoi eta buruhandien konpartsako kideek, kirolariek, etab. Arrautzen, irinaren eta bestelakoen jaurtiketak tamalez hainbat herritar txupinazotik uxatu ditu, hainbat jende ez baita animatzen
arrautza mordo baten azpian, bere begia, burua eta abar arriskuan jartzera. Herritar guztion eskubidea da txupinazoan parte hartzea eta herritar guztion inplikazioak ekidingo ditu horrelako ankerkeriak. Horregatik, Txosna Batzordean urtero horrelako egoerak ekiditearren, koadrilen igoera antolatzen dugu Herriko Plazara. Aurten, gainera, Udalari proposatu diogu gurekin batera txaranga etor dadila igoera honetan musika gehiago jartzeko, beraz, herritar guztiak gonbidatut a zaudete gurekin batera 18:00etan Txosna Gunetik aterako den igoeran parte hartzera, irin eta arrautza nahaspilarik gabeko txupinazo bat lortzeko. Gurekin ez daudenak gogoratuz, gozatu, dastatu eta ondo pasatu madalenak!
Panierreko autobusa totxa zaharrera aitarekin joan ohi nintzen. Ume mokoa nintzen eta normalean ez nuen tutik ikusten; besteak beste, zutabeek ez zutelako horretan askorik laguntzen. Coca-cola kaxaren gainean, tabernako barran eserita ikusten nituen partidak. Halako batean, Realak Liga irabazi zuen. Hogeita zortzi urte igaro dira ordutik, baina oraindik oso gogoan dut . Realeko jokalariak zeramatzan autobusa Panierreko zubian geratu zen, eta Zamora herritarrak garaikurra eskuetan zuela agurtu gintuen bertaratutako guztiak. Amarekin eta izeba Jerorekin nenbilen ni batetik bestera, Zamora beraren elastikoa soinetik kentzen ez nuela. Lehenengo herrian, gero Donostiako udaletxean eta geroago Foru Aldundian. Hara nondik, hogeita zortzi urte beranduago amari Zamoraren kamiseta hargatik galdetu diot.
A
Ez dakit inoiz aurkituko dudan, baina elastiko hartatik etorri zaizkit Real txapeldunaren oroitzapenak. Panierreko autobusa, Atotxa zaharra, Cocacola kaxa, aita, Alberdi-Eder, ama eta izeba Jero… Kriston festa. Eta hori dena itzuli da. Kaleak, umeak, jendea… dena txuri-urdin bihurtu da. Orain hogeitazortzi urteko Jon hura ikusi dut Anoetan. Markel izena elastikoan zeraman, eta aitaren besoetan ikusi du partida. Malko pare bat ere atera zaizkio Xabi Prietoren golan. Neurriz neurrigabea da futbola. Neurritik kanpo egiten du bidea, eta neurriz kanpo darabiltza bizitzako aktore denak. Poz kolektiboen beharrean, oroitzapen txuri-urdinari utziko diogu poz neurrigabearen kudeaketa. Ea beste poz kolektiboak ere aurki heldu diren. Baina ondo neurtuak.
hONa
Jon Maya
09
o010-011_on
21/6/10
16:25
Página 1
iritziassakONduz
Juanra Cano
Hilaren errepasoa Eredugarriak adira hainbat urte etorkinek euskara ikasteko aukera dutela AISA harrera ikastaroen bitartez. Gipuzkoan herri askok martxan jarri dutela badakigu: Ordiziak, Eskoriatzak, Zarautzek…eta gure eskualdean Errenteria-Oreretan esate baterako. Hil honetan, ordea, Oiartzungo taldearen berri izan dugu. Duela urte eta erdi, UEMA osatzen duten udalerriek etorkinei harrera egiteko materiala prestatu zutela komentatu genuen lerro hauetan; erroldatzean eman beharreko pauso zein gizarte zerbitzuen berri emango zien eskuorriaz hain zuzen. Era berean, Euskal Herriko berezko hizkuntza euskara dela eta ikasteko aukera izango zutela azaldu zitzaien bertan. Horri jarraikiz, eta AISAk ematen duen aukerarekin batera, munduko lau izkinetako hamabi etorkin euskara ikasten ari dira Oiartzungo AEKn, Udalaren laguntzarekin. Hasteko, 60 orduko harrera ikastaroa ari dira egiten. Haien aburuz, integratzeko euskaraz jakitea ezinbestekoa da, eta hizkuntzaz gain, kultura ere ezagutzen ari dira ikastaro horren bitartez. Zorionak hamabioi eta aurrera. Bertako batek baino gehiagok hariengandik ikasi beharko luke, bai horixe.
B
Berri Mezedonia labortza Eguna ospatu zuten Donibanen, azkena antza denez. Betiko legez, arrakastatsua oso. Ea behingoz erakundeek esku sartzen duten eta hondartza bere onera dakarten…Oiartzungo atez atekoa martxan da dagoeneko eta emaitzak oso onak izaten ari dira antza, izan ere Goierriko hainbat udal atez atekoa ezartzea aztertzen ari dira. Horren harira, Zubietan eraikitzekoa den errauste plantaren aurkako manifestazioa egin zen hilaren 20an…Hil honetan Don Bosco Lanbide Institutuak 50 urte bete ditu. Urte horietan guztietan, eskualdeko eta eskualdekoa ez den jende andana pasatu da ikastetxe horretatik; urte askotarako eta on egin!... Donibaneren itsasertzeko hamar arrapala eta zenbait horma konponduko ditu Portu Agintaritzak. Azkenean haien erantzukizuna omen zen. Lanak ekainean zehar hasiko omen dira eta lau hilabete irautekoak dira… Orain gutxi zabaldutako eraberritutako Beraungo pilotalekua gutxienez hogei astez itxita egongo da egin beharreko lan batzuk direla eta; «no comment» …Osakidetzak hartutako erabakiaren arabera, San Pedro-Trintxerpeko osasun etxea ez dute larunbatetan gehiago zabalduko…Baina denok lasai, Reala Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailan dugu berriz ere… BEZ igoera berri on!
A
10
o010-011_on
21/6/10
16:25
PĂĄgina 2
sakONduziritzia
Gerrikoak errikoa estutzea dagokigun garai honetan, gure hobebeharrez ari direnak Bigarren Gerrikoarekin etorri zaizkigu. Eskualdean txikizio itzelak sortu dituen azpiegitura honek, Donostiako saihesbidean egunero sortzen diren auto pilaketekin amaitzeko xedea du. Beharbada bere helburua lortuko du, berau kolapsatu arte behintzat. Dena dela, goiz samar da oraindik Hirugarren Gerrikoaz hitz egiteko. Hain obra handia ikusita, egunotan Antxon gertatzen ari dena gustu txarreko txantxa ez ote den pentsatzen hasia nago. Aldundia, Molinaoko biribilgunearen bitartez, ekialdeko sarrera hobetzen hasia zela eta, lur kutsatuak topatu omen, eta lanak auskalo noiz arte geldirik. Ondorioz, Marealtako sarrera itxita. Bestalde, Donostiako Udala Eskalantegi kalea zulatzen hasi da, herriko mendebaldeko sarrera itxiaz. Eskerrak Maiatzaren Lehenari noranzkoa aldatu dioten! Ekialdeko sarrera itxita dagoenez, Errenteriatik datozenak Buenavistaraino igo behar dute ondoren Maiatzaren Lehenaraino ailegatzeko, eta Buenavistan zer topatuko? Bingo! Beste obra bat. Hortaz gain, Herreran topoaren lanek auto pilaketa handiak sortzen dituzte. Hau panorama. Autoak arazo bat bihurtu direla nahiko argi dago; pilaketak, kutsadura, estresa, aparkaleku falta, erregaien prezioak‌eta gu isilik.
G Krisiaz ahiz et a Hego Afrik ako Mundu Koparekin jendea tontotu nahi izan, krisiak bere gordinean jarraitzen du. Azken hilabetean bi greba garrantzitsu jazo dira; alde batetik arlo publikoko langileek egindakoa maiatza amaieran, nahiko arrakastatsua eskualde mailan, eta bestetik ekaina amaierako greba orokorra. Biak Espainiako Gobernuak langileon eskubideen aurka hartutako erabakien kontra. Metaleko langileek ere borrokan jarraitzen dute lan hitzarmena dela eta; zer esanik ez eraikuntzakoak eta grafikagintzakoak. Ez dira bistan dauzkagun ondorio bakarrak; diru falta dela, Buen jaunak kosta ala kosta eraiki nahi duen kanpo kaiaren proiektua ia %50 murriztu behar izan dute. Ez al zen azpiegitura ÂŤestrategikoaÂť? Gutizi garesti bat besterik ez al da izango? Halako bidegabekerien errealitatea agerian uzteko balio badu, krisiak bere alde onak ere badituela esan daiteke.
N
11
o012-015_on
18/6/10
17:17
Pรกgina 1
gizarteanagusia
BAKEAREN PRINTZESA
Princess Kumba Koromak Sierra Leonako bake prozesuan parte hartu zuen. Otavio Sendoya bere bizitzari buruzko dokumentala egiten ari da. Testuak: Goiatz Labandibar Argazkiak: Itsaso Garayar/ Korna Films eta Racional Films 12
o012-015_on
18/6/10
17:09
Página 2
gizarteanagusia azen behin Koindun (Sierra Leona) bizi zen printzes a bat. Princess Kumba Koroma zoriontsu zen Freetownen ikasten, errebeldeek bere herria hartu zutela jakin zuen arte. 1991 urtea zen. Gerrak senideengandik urrundu zuen: lau urtean ez zuen euren berririk izan. Baina printzesa ausart hura ez zen kokildu, eta gerra bukatzeko ezinbestekoa izan zen: hilabete eta erdiz, Lomeko (Togo) bake negoziazioetan parte hartu zuen. Gaur egun, Trintxerpen bizi da. Sierra Leonak baliabide aberatsak ditu, baina egoera politikoa eta ekonomikoa kaskarrak ziren 90. hamarkadaren hasieran. Irakasleak eta ikasleak mobilizatzen hasi ziren. Militar ohi bat, aldiz, herriz herri gazteak biltzen hasi zen: «Gobernua aldatzea nahi baduzue, haren kontra armekin borrokatu behar da». Koindu izan zen gerrillariek hartu zuten lehenengo herria. Liberiarekin mugan dago 12.800 biztanleko herri hau. Nazioarteko merkatua izateak ekintza sonatua izatea ekarri zion gerrillari. Bederatzi urteko «infernuaren» hasiera izan zen. Emakumeentzako eta haurrentzako bereziki gogorra izan zen historiako gerrarik krudelenetako bat izan dena.
B
Dokumetalarako Pasaian grabatu dituzten irudiak.
mentuaren atarian zain egon zen, baina bueltan ekarri zioten gutuna: itxita. 1994an iritsi zen senarrarekin Euskal Herrira, Lasarte-Oriara, erakunde baten bidez. «Lasaitu eta itzuliko zara, esan zidan irakasle batek». Hona ere, tarteka, Sierra Leonako albisteak heltzen ziren: «Hiru hilabeteko haur bati bi besoak moztu zizkioten; berriz Gobernuari idazteko beharra sentitu nuen».
Argi mintzatu zitzaien Princess: «Aurreko Gobernuak ez zidan kasurik egin eta ez zuen lortu errebeldeekin bukatzea. Zuek berdina egiten baduzue, horrela bukatuko duzue». Sendoyari begiratu dio hau gogora ekarri duen momentuan: «Gustatuko litzaidake gutun hori erreportajean irakurtzea». Erantzuna jaso zuen: «Etorri laguntzera». Errebeldeei ere gutuna bidali zien, eta hurrengo egu-
nean deia jaso zuen: «Nor zara? Bihotzera heldu zait zure gutuna, prest gaude hitz egiteko». Hala ere, Lomeko negoziazioetan oso gogorrak izan ziren. «Batzutan dena bertan behera uzteko gogoa izaten nuen». Emakume bakarra zen negoziaketetan, eta diplomatiko askok gaitzetsi zuten arrazoi horregatik. «Baina Sierra Leonako liderrek kasu egin zidaten. Ados jartzea lortu nuen puntu askotan».
BAKE PROZESUAN PARTAIDE Gaur egun Trintxerpen bizi den Princess Kumba
Koromak Sierra Leonako bake negoziazioetan parte hartu zuen HITZEN INDARRA. Princessek, politikoa edo militarra izan gabe, bake prozesuan parte hartu zuen. «Maitasuna dagoen tokian dena lor daiteke. Nire herria, bertako haurrak, emakumeak… maite nituen». Gutunak bidaltzen hasi zen, lehendabizi Joseph Said Nomohren Gobernuari: «Errebeldeekin hitz egitea beharrezkoa da konpontzeko. Armekin ezin da inora heldu». Ordurako, bost urte ziren gerra hasi zela. Erantzuna ere jaso zuen: «Ez dugu errebeldeekin negoziatuko». Gero, Valentine Stasser kapitainak estatu golpea eman zuen. Berriz gutuna idatzi zuen Princessek: «Mesedez, hitz egin». Parla-
Princess bere alabarekin, Sierra Leonako jantzi tradizionalak soinean. .
13
o012-015_on
18/6/10
17:09
Página 3
gizarteanagusia
GUTXINAKA HOBETZEN . Gaur egun, Sierra Leonako egoera politikoa oso ona dela dio Princessek. Bi aldiz hauteskunde demokratikoak izan dituzte 2002tik. «Gerraren eragina sumatzen da oraindik: osasunean, eskola material gutxi dago… Baina gutxinaka hobetzen doa». Sierra Leonara itzultzeko data ere jarri du: 2017rako. Bertako bizitza politikoan eragile aktiboa izateko asmoz doa Princess. «Jendeak badu itxaropena egunen batean ni Gobernuan ikusteko».
BAIETZAREN GUDA . Optimismo hutsa da Princess. «Bizia da daukagun gauza bakarra; bizitzea gustatzen zait. Hiltzen garenean, ez dugu ezer». Gehien maite duen hori galtzeko prest zegoen Sierra Leonan bakea lortzeko. «Nire bizia, nire senarra… 14
ERAGILE POLITIKOA Sierra Leonara itzultzen den egunean hango bizitza
politikoan eragile aktiboa izan nahiko luke Princessek ahaztu nituen. Berriz egin beharko banu, egingo nuke». «Beldur handia zegoen. Bakea eskatu zuten guztiak hil zituzten: batzuk errebeldeen kolaboratzaile zirelakoan eta besteek, Gober-
nuaren zelatari zirelakoan. Baina ni prest nengoen baita hiltzeko ere». Nazio B atuen Erakundeari (NBE), lehendakariari, Nelson Mandelari, Espainiako Gober-
Euskal Herriari begira «Hemen ere gerra dago. Ez da Sierra Leonako gerra zibila bezain ikusgarria, baina familia askok sufritzen dute, Espainiako Gobernuak sufritzen du, ETAk sufritzen du… Ez da bukatuko hitz egiten ez bada, inoiz. Atxilotu eta preso sartuta, ez du ezer lortuko Espainiak. Beti daude belaunaldi berriak. Hemen ere norbaitek motibatu behar du. Emakume ausart bat behar da: «denok toki berean bizi gara, beraz, goazen akordiora iristera, umiliazioa, heriotzak… bukatzeko». Princessek laguntzeko prest dagoela dio, «aholku batzuk emateko». «Gerra zibilizatzen ari dira, hitzak aldatzen, baina gerra da. Bukatzeko, bake prozesua behar da, herria izan dadin onuraduna». Bide horretan, alderdi guztiek bizitza politiko normala egiteko aukera izan behar dutela dio Princessek. Euskal Herrian bakea lortuz gero, «oso lasai itzuliko naiz nire herrira. Ez naiz hemengoa, baina niri ere eragin dit».
nuari… idatzi zien. «Eta eragina izan zuten gutunek». «Pesimismoak indarrarekin, ideiekin, ametsekin bukatzen du», dio Princessek. Emakume honek inguruko denak liluratzen ditu bere indarraz. Dokument ala zuzentzen ari den Sendoyaren ustez, «borrok alari huts a da». «Eta gainera emakumea!», gehitu du Manterolak. 15.000 dolarreko hoteleko faktura jaso zuen Lomen, negoziazioet an. «Izutu egin nintzen! Baina norbaitek ordaindu zuen, eta ez dakit nor izan zen!». Algara batean kontatzen du bitxikeria, poza eta itxaropena kutsatzen duen bere barrearekin. Et a hau hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila ONeko plazan.
o012-015_on
18/6/10
17:10
Página 4
gizarteanagusia
Ausarten DOKUMENTALA Princessen bizitza ardatz ‘Thank you Princess’ dokumentala ari da grabatzen Trintxerpeko zine produktora bat Testuak: Goiatz Labandibar Argazkiak: Racional Films/Korna Films/Itsaso Garayar
tavio Sendoya beste proiektu batean lanean ari zen Trintxerpen duen produktoran otsaileko egun batez Princessi buruzko erreportaje bat irakurri zuenean. «Beti saiatzen naiz ezkutuan dauden pertsonak bilatzen, istorio ederrak dituzten eta gizarteari aportatzeko asko dutenak». Sendoya Princessekin harremanetan jarri zen eta dokumentala egitea proposatu zion. Aurretik komunikabide batzuekin izandako esperientzia txarra zuen gogoan emakumeak, Sierra Leonan bakea lortu zutenean berria za-
O
baldu nahi izan ez zutenekoa. Baina ausarta izatea erabaki zuen: «Ez naiz beldurtuko, dokumentala egingo dut emakumeren bat, hau ikusit a bere herrian bakea bilatzera animatu dadin». Sendoyak dionez, «Princessek oso ondo narratzen du eta gauzak errazten ditu. Baina zaila da dokumental osatua egitea». Zuzendariak argi du: «Dokumentalekin eta pertsonekin lan egitea zirraragarria da, baina era berean kezkagarria: gaur denak gaude baina agian bihar ez». Oraingoz, lehendabiziko zatia grabatu dute Euskal Herrian. Bi-
garren zatia, Ameriketako Estatu Batuetan eta Sierra Leonan grabatu nahi dute, bake prozesuan eta Princessen ibilbidean garantzitsuak izan diren hainbat lagun elkarrizketatzeko. Gainera, laster Princessen aita, Edward Kumba, errege izendatuko dute, eta une horretan han egon nahi luke Sendoyak. «Une adierazgarria da», dio Jon Manterola produktoreak, «literalki bihurtuko da Princess printzesa!». Beraz Thank you Princess dokumentala ikusi ahal izan arteko prozesuak luze joko du oraindik, hemen ez ezik kan-
pora ere joan nahi dutelako grabatzera.
PASAIA HERRI IRIKIA. Dokumentala ingelesez ari dira egiten. «Mugatu egiten digu hizkuntzak, baina mundu osora zabaldu nahi dugu. Oinezkoen istorio bat da, eta jendea motibatu dezake», dio Sendoyak. Jendeak Thank you Princess ikustea nahi luke zuzendariak. Horretarako, AEBtan eta Britainia Handiko dokumental zirkuitoetan erakutsi nahi dute filma, «jende asko mugitzen duelako han». Otavio Sendoya eta Jon Manterola eurek dituzten baliabideekin ari dira dena egiten. «Pasaian grabatu dugu lehenengo zatia, oso polita delako, Princess hemen bizi delako eta portuak esanahi handia duelako: gauza asko bidaltzen ditu kanpora, eta asko jaso. Herri txikia da, baina irekia egoteko bokazioa du. Princess ere horrelakoa da».
Ezkerrean, Iñigo Manterola, erdian Princess eta eskubian Otavio Sendoya
Domumentala grabatu bitartean, Donibanen.
Sierra Leona Hiriburua. Freetown. Biztanleak. 5.883.000. Bizi-itxaropena. 49 urte. Giza Garapenaren Indizea. 0,365 . BRITAINIA HANDIAREN KOLONIA IZANDAKOA 1961ean lortu zuen
independentzia. Ordura arte, Britainia Handiaren kolonia zen. 15
o016-020_on
21/6/10
17:31
P叩gina 1
nagusia gizartean
MUGETATIK HARAGO
ESKURIK ESKU
Lezoko eta Oiartzungo udalek lankidetza hitzarmena dute Basab端r端ako ikastolarekin. Hitzarmena erakundeetatik harago joatea dute helburu, Ipar eta Hego Euskal Herriko harremana indartuz. Testua: Eihartze Aramendia Argazkiak: I単aki Berrio/Oarsoaldeko Hitza 16
o016-020_on
21/6/10
17:32
Página 2
gizarteanagusia ogeita hamar urte luzez hamar ikasle inguru izan ditu Basabürüako (Zuberoa) ikastolak. Egoera ez da ona izan, azpiegitura aldetik zein lan arloan. Iaz bertako ikastolak eraikin berria estreinatu zuen Aloze herrian. Eraikin berriaren ekipamenduari eta ikasle kopuruan izandako igoerari aurre egiteko hara eta hona ibili ziren bertako irakasle nahiz gurasoak, Oiartzun eta Lezo euren bidean topatu zituzten arte. «Egoera nahiko larrian ginen, batez ere azpiegitura arazoak genituen, eta prekarietate asko zegoen», azaldu du Karine Ximitx Basabürüako ikastolako irakasleak. Nazio Eztabaida Gunean bidez Atharratzen proiektu bat aurrera ateratzeko beharra zegoela ohartu ziren Oiartzungo eta Lezoko udalak. Horrela, bertako Basabürüako ikastola laguntzea erabaki zuten. «Horren berri iritsi zitzaigun eta beraiekin harremanetan jarri ginen. Buelta batzuk eman eta hortik hitzarmen bat sortu zen», adierazi du Idurre Bera Oiartzungo Udaleko Kultura zinegotziak. Horrela udalek eta ikastolak lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horren arabera, Lezoko eta Oiartzungo udalek azpiegitura arazoak konpontzeko dirua jartzen dute (iaz 18.000 euro jarri zituzten, eta aurten 12.000) eta Basabürüako ikastolakoek urtean zehar prestatzen dituzten ikuskizunak eskualdean eskaintzen dituzte. Ximitxek hitzarmenaren garrantzia nabarmendu du: «Hitzarmen horrek garrantzia handia du guretzat. Batetik garrantzia sinbolikoa du, errealitate desberdineko euskaldunak lotzen dituelako; eta bestetik, diruaren aldetik oso garrantzitsua da, guretzako diru laguntza handia da, gure ikastola handitu denez, gure beharrak handitu direlako; beraz, diru laguntza horrek asko laguntzen gaitu». Aurtengoa hitzarmena sinatzen duten bigarren urtea da. Iaz ekitaldi nagusia Oiartzunen egin
H
zuten, eta aurten, berriz, Lezon. Belagileen trajeria izeneko pastoralaren zati bat eskaini zuten, hain justu. Hurrengo urteei begira ere jarri
dira bi udalak. Argi dute horrelako kontu batek ezin duela bi udalen menpe egon eta erakundeetatik harago joan behar duela. «Arrazoia dena delakoa izanda ere,
ezin dugu hango ikastola baten martxa hemengo bi udalen arabera hipotekatu», nabarmendu du Berak. Iñigo Esnaola Lezoko Kultura zinegotziaren arabera, «kon-
Goian, Oiartzunen iaz pastorala aurkeztu zutenekoa eta behean, aurten Lezon.
17
o016-020_on
21/6/10
17:32
Página 3
gizarteanagusia
Oiartzungo eta Lezoko udal ordezkariek Basabürüako ikastolan bisitan
txek: «Gure xedea, eta bereziki gurasoena, ikastola handitzea da. Orain 3 urtetik 7 urtera arteko ikasleak ditugu eta gela bakarra dugu. Gurasoek beste gela bat ireki nahi dute eta adina 11 urtera arte luzatu. Orain, beraz, Seaskarekin negoziaketan gira eta ikusiko dugu zer ateratzen den».
K I L O M E T R O E TA R A K O GON B I DAPE NA. Aurten Pa-
tua ez da dirua bakarrik, elkartruke bat egon behar da». Ximitxek ere bat egiten du ideia horiekin: «Iparraldekoen eta hegoaldekoen artean harremanak lantzea oso garrantzitsua da, gure artean egin behar dugu». Horrela, bien arteko elkar ezagutza dute helburu: «Egia da distantzia fisikoak ez duela askorik laguntzen, baina pixkanaka-pixkanaka harremanak landu behar ditugu. Momentu hauetan baloratzen ari garen kontua da», adierazi du Oiartzungo zinegotziak. «Erakundeek asko lagundu dezakete, baina ezin gara hor geratu, arlo kulturalean lan egin behar dugu. Buruan ditugun mugak gainditu eta bizkarra eman beharrean, aurrez aurre begiratu behar diogu elkar», azaldu du Lezoko zinegotziak.
E G OE RA HOB E RANTZ. Hamar ikaslerekin hasi baziren ere, gaur egun 22 ikasle ditu Basabürüako ikastolak, eta hurrengo urtean gehiago izango dituztela aurreikusi dute: «Egungo egoera aski ona da orokorki. Gure helburuak goratzen ari dira, aurten 22 ikasle izan ditugu eta heldu den urtean 22-26 ikasle ukaitea pentsatzen dugu». 30 urte luzez borrokatu ondoren, lokal berriak ditu ikastolak, eta hori lorpen oso handia dela na18
barmendu du Basabürüako ikastolako irakasleak. «Gainera langile bati kontratu iraunkorra egin diezaiokegu orain, urte asko pre-
karietatean izan gira», azaldu du.Jendea motibatua eta proiektuak aurrera ateratzeko gogotsu dagoela nabarmendu du Ximi-
saia-Lezo Lizeoak Kilometroak antolatzen dituela eta, gonbidapena luzatu diete Basabürüako ikastolakoei. Hauek gustu handiz erantzun dute: «Jendeak harat joateko emeia du eta autobus bat antolatuko dugu. Bertan izanen gira». Bostekoa luzatuz, eta erakundeak alboratuz, elkar ezagutza lantzeko parada izango da, beraz, urriaren 3a.
o016-020_on
21/6/10
17:32
Página 4
gizarteanagusia
DOMINIKA REKALT ‘TTITTIKA’ Pastoralaren egilea
“Pastorala gure historiaz jabetzeko modua da” elagileen trajeria pastoralaren zati bat eskaini zuten maiatzean Lezon. Pastoral hori Ttittika Rekaltek (1959, Altzai, Zuberoa) idatzia da, orain urte batzuk Oiartzunen bizi den zuberotarrak, hain justu. Pastoralak ikuskizun hutsa baino harago doazela iritzi dio, «euskal nortasunak eskaintzen digun hitzordu soziala». Oiartzunen hitzordua eginda, pastoralak gehiago ezagutzeko aukera eskaini dio ONi.
B
Belagileen trajeria pastorala ikusi ahal izan zen Lezon eta Basabürüako herritarrek hartu zuten bertan parte. Hasieratik horrela izan zen, edo herri horrek hartu zuen pastoral hori egiteko ardura?
Herri batek du hartzen, aurretik hitzartzen da. Kasu horretan, Basabürüako herritarrek hartu zuten bertan parte eta pastoral horren zati bat antzeztu zuten. Noiz egin zenuen zure lehenengo pastorala?
2006an bat egin ginuen lagun artean, kolektibo baten moduan. Sasi pastoral bat zen, araudi klasikoetatik aparte zegoen lan bat zen. Forman ezberdina zen eta fikzioan oinarritua zen, ez zen pertsonaje erreal batean edo gertakari batean oinarritzen. Eta hori izan zen lehena, eta Belagileen trajeria, bigarrena. Pastoralek dibulgazio lana behar dute?
Badira pastoralak ulertzen dituztenak, eta ez xiberutarrak bakarrik, bada pastoralaren publiko bat. Urtez urte beti jende kopuru berdintsua etortzen da, bi igandean ematen da pastorala, eta aldi guziz bizpahiru mila pertsona etortzen dira eta hori konstante bat da. Tartean badira xiberutarrak, baina badira probintziatik
kanpo etortzen direnak ere, Hego Euskal Herritik edota Lapurdi eta Baxe Nafarroatik. Urtero ere publiko berri bat bada, eta agian horrek ez du ulertzen edo ez zaio ongi iristen, baina bada aspaldidanik ulertzen dituztenak, eskemak, normak… nolakoak diren, eta beraientzako ez da zientzia bezalako difusioa egin beharrik. Agian bai publiko berri batentzat. Pastoralaren forma oso berezia da, antzerki bat da baina oso forma berezian, minimalista. Batzuk aspertzen dira eta ulertzen dut, baina badira zaleak ere bai. Pastoralak aldatzen joan dira?
Lehen eta orain desberdin egingo dira, beharbada. Iraupenean bai. Nik ez dut ezagutu, baina duela 50 bat urte egun osoan irauten zuen, goizean hasi eta ilunabarrean bukatzen zen, beraz, zortzi ordu irauten zuen arazorik gabe. Eta gero pixkanaka-pixkanaka munduaren martxa segitu du pastoralak, mundua korrika badabil, gero eta azkarrago, eta behar ditu gauzak formatu batekoak, gero eta denbora gutxiago dugu bizitzaren gozatzeko, gure aukeraz; beraz, eskaintzen ditugun gauzak ere jendearen eskaeraren araberako tamainakoak izan behar dute. Pastorala ere bai; zortzi ordutik hiru ordura jaitsi da iraupena. Pastoralgileen artean hainbat eztabaida izan dira gaurkotzearen inguruan, batik bat
Pastorala ez da produktu bat, urtero berrikuntzarik ote duen begiratzen da. Auto bat berria da, mikrouhin bat berria da, izozki bat berria da… Gauzak berritu behar dira gure fustrazio ak asetzeko, baina kultur eginkizun bati ez zaio esk atzen edo ez zaio esk atu behar berritzea. Mozarten obra 19
o016-020_on
21/6/10
17:33
Página 5
gizarteanagusia bat, ez dut pastoralarekin konparatu nahi, hiru mendez gero beti berdina da. Pastoralei zein beste gauzei nik uste ez zaiola berrikuntza baten atzetik ibili behar. Berrikuntza baten bila bagoaz forma bera desbideratu daiteke, eta forma bera Pastoral baten ezaugarria da, et a hori mantendu behar zaio. Berrikuntza gehiegi ekarriz igual komedia musikal batera iristen ahal gira eta hori ez da gehiago pastoral bat. Bada muga bat pas atu behar ez dena Nahiz eta hainbatek ez ulertu, jendea joan joaten da pastoraletara. Folklorismoarengatik, euskaldunak euskaldunago sentiarazteagatik, agian… Horrek onik egiten dio pastoralari?
Nik uste badirela benetan istorio baten segitzera etortzen den jendea, afizionatu batzuk badira eta segitzen dute istorioa, aztertzen dute. Ez dut uste norberaren euskalduntasuna adierazteko momentua denik. Kuriositate bat ere bada, ea beste euskal lurraldeetan zer dagoen bizi kultural bezala, eta ea ulertzen dudan beste Euskal Herri hori, Euskal Herria anitza baitugu. Zubietako Inauterietara joaten naizenean ez naiz nire euskalduntasunekin iristen harat, kuriositate bat da, ea nire anai-arrebek zer egiten duten edo nola bizitzen duten, edo zer ekoizten duen gure kulturak. Uste dut horretarako ere etortzen dela jendea. Bestalde, jendea goizetik etortzen da beren ogitartekoekin, kanpoan bazkaltzen du, eta urtean zehar ikusten ez diren pertsonekin topatzeko aukera ere bada. Euskal nortasunak eskaintzen digun hitzordu soziala da, Herri Urrats edo Kilometroak den bezala. Zerbaiten laguntzeko diren ekimenak dira, baina baita elkar topatzeko hitzorduak, aitzakiak. Pastorala ahozko literatura adierazteko modu bat zela esaten zen. Orain ere hala da?
Biak uztartzen ditu. Hala ere, idatzizkoa gehiago da. Denak bertsoak dira burutik buru, eta ahoz20
koa balitz esan ahal genezake oholtzaren gainera iristen diren aktore guztiek bertsoz inprobisatzen dutela, eta ez da egia. Testu bat idazten dute eta testu hori aurretik idatzia da, beraz, idatzizko lan bat da. Pier Paul Berzaitzek dio herria dela pastorala zer den esateko epailerik onena. Ados zaude baieztapen horrekin?
Ba… Ez dakit. Gure euskal ohiturei adierazpen bat eman beharrean gaude beti, ea zer den defintu nahian, baina niri berdin zait zer den. Hor dago, bizirik dago eta jendeari erakargarri zaion bitartean segi dezala bizitzen. Ez da zertan beti dena aztertu behar. Aztertzearekin gure burua bitxikeria balitz bezala hartzen dugu. Autoantropologo lana egingo bagenu bezala. Espainolei eta frantsesei eta beste estatu eraikiei ez zaie horrelakorik okurritzen. Egiten dugu eta ongi da. Beti euskaldunak autoflajelazioa egiten ari gira. Ez dut uste beti hori gauza ona denik. Pastoralak aruak ditu, eta bertako batek ikusi dituenak urtetan eta urtetan ezagutzen ditu arau horiek. Egia da publikoa jakintsuena dela, ezagutzen dituela araudiak eta badakiela zer den pastoral bat. Baina araudi horien barruan ere mugitzen ahal dira eta hori ez dagokio publikoari bakarrik, idazleari ere badagokio. Idazleak lan bat bideratzen du, mezu bat ematen dio eta hori idazlearen lana da; publikoak hori ondo jasotzen du edo ez. Giltza edo gidariak idazleak dira. Horrek du erabakitzen zer izango den berak idazten duen pastolal hori. Pastorala marko batzuen barruan anitza izaten ahal da, ez da monolito bat, nahiz eta formak k asik mugitu ezinak diren, baina gero barruan ñabardurak lortzen ahal dira. Jendeak ze iritzi du pastoralei buruz? Zein inpresio duzu?
Nik uste, tamalez, Ipar Euskal Herrian ez dela gure historia kontatzen. Gure historia Parisek du erabakitzen zein den. Pastorala
gure historiaz jabetzeko modu bat da, gure pastoraletan aipatzen baitira gure historian izan diren pertsonajeak eta gertakariak. Horretarako, oso tresna baliosa da. Nahiz eta istorio hori erromantizismo ikuspuntu batetik kontatua den, eta ez ñabardura guztiekin kontatu eta pertsonajeak idealizatuak ageri, gure historia berreskuratzeko tresna bat da. Agian egun batean gure historia Euskal Herrian kontatuko da, baina anartean, hori ez dagoenez, ditugun tresnak erabiltzen ditugu. Pastorala antzerki forma bat da eta antzerki guztiak bezala zerbaiten esateko egina da. Mezuak pasarazten ahal dira, salaketak egin… Pertsonaje historikoak aipatu izan dira luzaz pastoraletan baina beste gauzarik esaten ahal da. Emakume talde batek nahi baldin badu pastoral bat eraiki eta gizarte honetan beraien egoera aipatu, egin daiteke. Pastoralak zuberotarrez soilik egin daitezke edo oiartzuarrez ere, esaterako, sor daitezke?
Bai, noski, oiartzuarrez posible litzateke pastorala idazti. Oiartzuarrez egin baledi, Oiartzunek edo oiartzuarrek dituzten ezaugarriekin behar litzateke egin. Konbentzitua nago oiartzuar bat oholtza baten gainean ez dela xiberutar bat bezala ibiltzen, pausoen egiteko modua, alegia. Gure mendiak ez dira hemengo mendiak, eta hemengo jendea ez da hango jendea bezala ibiltzen. Hemengo jendeak ez du xiberutar batek bezala abestuko. Nik Oiartzunen izanki, egia esan, ilusio handiz egin nezake pastoral bat Oiartzungo jendearekin, baldin eta oiartzuarrek gogoa baldin badute. Eta gainera hemen bertsolaritzarako ohitura bada. Zuberoako pastoraletan hainbat pertsonak dantzak egiten dituzte, eta argi dago ez dudala hemengo pastoral bat ikusten hango dantzekin. Eta horrek, nolabait, desafio puntu txiki horrek ere, agian pauso bat emanen lioke pastoralari oro har.
o021_on
18/6/10
16:41
Página 1
gizarteallarrugorritan
MARITXU LEKUONA Arraiketaria
“
Emakumearen eskurik gabe gauza gutxik funtzionatzen dute” Testua eta argazkia: Iker Vidal
M
aritxu Lekuona Donibane k aleko arrainketaria da. Ia 30 urte daramatza Oiartzungo plazan arraina s altzen. Geroz et a arrainketari gutxiago dauden garai honetan, ofizioa dantzan jarri du Lekuonak. Arraina saltzen iaioa zara. Eta prestatzen? Bai. Gustatzen zait. Sukaldean lan egindakoa naiz tabernetan, eta ondo moldatzen naiz. Arrantzaleak normalki gizonek izaten dira, baina arrainketariak, emakumeak. Zergatik ote? Gehienak emakumeak gara, nahiz eta gizonak badauden. Arraindegi bat emakumerik gabe… esango nuke ez dagoela!. Komertzio gehienetan badago emakume bat. Negozioa den guztiak, emakumerik gabe ez du funtzionatzen. Gordean bada ere, emakumearen eskurik gabe gauza gutxik funtzionatzen du. Ergoiendarra zara berez, baratzeari eta abereei lotuago egongo zinen. Nondik nora bukatu duzu arrandegian? Nire ametsa ile-apaintzailea izatea zen. Baina ikasi egin behar zen, eta ezin zen garai haietan. 14 urterekin lanean hasi nintzen: esnea partitzen, umeak zaintzen, Altzibarko bakailao fabrikan, Niessenen, neskame Tolosan, Miren tabernan… Tabernan sei urte egin nituen; orduan arrandegi hau itxita zegoen, eta hartzea pentsatu nuen. Ile-apaindegiak eta arrandegiak ez dute zerikusirik,
baina hainbeste buelta eta gero, hementxe bukatu dut! Arraina kontsumitzeko era aldatu al da? Beti antzekoa izan da. Arrain mota beretsuekin lan egin dugu: bertakoarekin asko eta egunekoa, ahal den guztietan. Badira arrain berriak, baina hemen ez dira saltzen. Kanpotik datoz, baina ez ditut ekarri ere egiten, neroni ez zaizkidalako gustatzen.
Arraina jatea luxu bihurtzen ari al da Mota batzuk bai. Lehen txitxarroa oso merkea zen, eta gaur egun, hemengo txitxarro kilo batek ez du preziorik! Asko ordaintzen da eta asko ordainduko litzateke, ez dagoelako. Arrantzaleak askotan kexu dira euren lan baldintzengatik. Kate begi horretan hurrengoak zuek zarete?
Kexatu egiten dira, baina askotan hanka-sartzea ere berena da. Arrain txikia ekartzen dute. Antxoarekin ere hori pasatu da: lehen harrika ibiltzen zen. Urte batzuk pasatu dira eta ez dago! Ez dakit non dagoen muga: txitxarroarekin ere horixe ari da pasatzen. Pila bat sartu da, baina txikia, eta horrek ez du balio ez guretzako eta ez beraientzat, horren truke ez zaie ezer ordaintzen. Ezin dut nik esan zer egin behar den, baina pentsatu beharko lukete. Arrainketariaren bizimodua goizean goiz hasten da. Eta bukatu? Eguerdiko ordubiak, ordubi eta erdiak aldera bukatzen da. Goizean seiak laurden gutxitarako San Pedroko lonjan gaude. Arraina ikusten hasten gara, zer dagoen, zenbat… Eguneko arraina seiak eta laurdenetan hasten da sartzen eta antxoa edo txitxarroa denean, zazpietatik aurrera. Subasta izaten da, eta batzuetan ideia egina duzu hartuko duzula, baina haundikari bat sartzen bada, akabo, txikiak gabe gelditzen gara. Baina polita da lonjako giroa. Iloba ere arrandegian aritzen da lanean. Segida badu Maritxuk…? Ez dakit Itsasok zein asmo duen… Bi pertsona behar dira hemen. Hirugarrenarentzako lana ere egon badago. Goizetan bi pertsona behar dira: furgoneta kargatzeko, 20 kiloko kaxak mugitzeko… Eta jateko, zer duzu nahiago: arraina edo haragia? Nik arraina. Beti izan naiz arrainzalea. Baina etxekoak haragikoak gehiago dira. Jateko den guztia ona da, eta norbaitek prestatzen badu oraindik hobe! 21
o022-025_on
21/6/10
16:39
Página 1
nagusia ARRATE EGAÑA Idazlea
“
Istorioak hor egoten dira, bueltaka, eskaka, irteteko zain” Testua: Olatz Mitxelena Argazkiak: Itsaso Garayar
arrazioa du gustuko Arrate Egañak (ErrenteriaOrereta, 1963) eta bereziki Haur eta Gazte Literaturak eman dio horretan mugiltzeko aukera. Itzal handiko idazle batek eman zion hastapenetan bultzada, herrikide eta lagun Mari Asun Landak, eta gaur arte ez du damurik, garrantzi handia ematen baitio Egañak gustuko duen horretan jardun ahal izateari. Urteak ditu jaioterritik kanpora, aspaldi bizi baita Bermeon. Elkarrizketako galderak, baina, sorterrian erantzun ditu.
N
Azken urteotan nobela gutxi argitaratu dituzu. Zertan zabiltza?
Nik astiro-astiro idazten dut. Jarraitzen dut idazten, eta egia esateko umeentzako gauza batzuk ateratzear ditut. Hala ere, beste gauza batzuetan ibili naiz azkenaldian eta denborarik ez. Momentu honet an gidoigintzan nabil, Gidoifaktorian, eta oso gustura. Zergatik egiten zaizu erakargarri gidoigintza?
Beti gustatu izan zait piloa zinemaren mundua. Neri telebista gustatzen zait, baina batez ere teleseriak, telefilmak, pelikulak...gauza narratiboak. 22
Une honetan Goenkalean ari naiz lanean, eta oso esperientzi ona izaten ari da. Asko baloratzen dut egitea nire gustatzen zaizkidan gauzak. Azken nobela ‘Kixmi elurpean’ gazteei begira idatzi zenuen. Ordurarate haurrentzako aritu zinen. Denborarekin nola baloratzen duzu orduan emandako jauzi hura?
Ez dut uste horretan jauzirik dagoenik. Nire benetako jauzia litzateke literatura hobetzea. Berdin zait umeentzat, berdin zait gazteentzat, ... niretzat helmuga ez da nobela bat, esaterako, helduentzat. Niretzat literatura on-ona sortzea litzatele jauzia. Kixmiren ideia aspalditik nuen buruan, eta bota nuen, baina niretzako ez zen izan mugarri nire ibilbidean. Eta zure ustez ze osagai ditu ezinbesteko kalitatezko literaturak?
Zaila da hori erantzutea, idazle eta irakurle bakoitzak, bere gustuak dituelako. Baina nik esango nuke gaur egungo literatura ausarta izan beharko litzatekeela, eta uste dut horren falta badagoela. Estiloa zaindu behar da, baina ni ez naiz bat ere gongorina. Nik ez diot inoiz formari gehiegizko garrantzirik ematen. Eta
o022-025_on
21/6/10
16:39
Pรกgina 2
literaturanagusia
o022-025_on
21/6/10
16:40
Página 3
literaturanagusia gaur egun ematen zaiola uste dut, baina niretzat, narrazio batean, esaterako, garrantzitsuena da istorioa bera ondo egituratuta egotea eta pertsonaiak ondo garatuta egotea. Nik horretan jartzen dut indarra, edukian.
Bibliografia HAUR ETA GAZTE LITERATURA Haur eta gazte literatura. Printzesa puzkertia. 1999, SM. Benetako pirata.
Gazte eta haur literaturarako idatzi dituzu lan gehienak. Zergatik?
2001, Elkar. Maritxu. 2001, Erein. Naizen guztia. 2009, Erein. Izebak. 2008, Ibaizabal.
Ez zen planifikatuta izan. Nik Filologia Hispanikoa ikasi nuenean, ipuin batzuk idatzi nituen gazteleraz, eta ipuingintza asko gustatzen zaidanez, hortik joko nuela uste nuen. Mari Asun Landa ezagutu nuen eta oso garrantzitusa izan zen niretzat. Horrez gain bi alabak jaio ziren, beraz, egoerak nolabait eraman ninduen. Gainontzekoa jarraian etorri zen. Printzesa Puzkertiarekin sari bat irabazi nuen eta orduz geroztik jendeak esparru horretan kokatzen nau. Esparru horretarako esk atu dizkidate gauzak et a bidea hortik egin nuen. Printzesa Puzkertiak ireki zuen bidea oso ongi egon zen, nire izena ezaguna egin zelako, baina nolabait mugatu egiten zaitu. Horrez gain, hezkuntzan egiten dut lan eta gazteentzako idaztea asko gustatzen zait. Hori bai, egia esateko nahiago dut gazteentzat idatzi ume oso txikientzat baino.
NOBELA Kixmi elurpean.
2005, Elkar. Hizkuntza sekretuak.
2009, Elkar.
“
Estiloa zaindu behar da baina ez naiz bat ere gongorina. Ez diot formari gehiegizko garrantzirik ematen”
Zergatik?
Adin zoragarria iruditzen zait. Helduen bizimodua ahal duzu eraman nolabait, eta hala ere, gauza askotarako haurtzaroaren inozentzia handia gordetzen duzu. Kobinazio polita, baina era berean esplosiboa. Oso adin literarioa da. ‘Printzesa puzkerti’rekin Bapore Saria irabazi zenuen. Intentzionalidade handiko izenburua du ipuinak. Ba al da zure literaturan hezkidetzan eta bestelako baloreetan eragiteko nahia?
Bai eta ez. Niretzako, idazten dudanean, narrazioa sortzea da garrantzitsuena. Istorioak kontatzeko beharra: horretan datza dena. Istorioak hor egoten dira, buelta24
ka, eskaka, irteteko zain. Nik kezka batzuk ditut, nahi batzuk, hezkuntzan gai horiek ere asko jorratzen dira, eta hori dena nire baitan dago. Intentzionalidade hori naiz eta lehenengo pausuan ez egon, era naturalean ateratzen da. Hori bai, nik uste dut nire liburuak ez direla gai liburuak. Autore batzuek egiten dute hori, baina ez da nire kasua. Nik uste dut nobelak idazteko, nobelari eta literaturari eman behar zaiola aukera benetan espresatzeko.
Bi idazle, bi emakume, biak herri berekoak. Zein paper jokatu du Mari Asun Landak zure ibilbidean?
Ni Mari Asunengana joan nintzen Oarso Aldizkarirako artikulu bat idatzi nahi nuelako. Aspaldi. Berarengana joan behar nuenez, irakurri nuen berak idatzitako guztiguztia, eta izugarri gustatu zitzaidan. Herriko idazle bat baino gehiago, idazle unibertsala da. Berarekin hitz egin, eraman nizkion gauza batzuk berak eskatuta
“
Istorioa bera ondo egituratuta egotea eta pertsonaiak ondo garatzea da niretzako garrantzitsuena”
eta irakurri ondoren asko animatu ninduen. Berak ikusten zuen polita litzatekela haur literaturan gauzak egitea eta saiatu nintzen mundu horretan, nahiz eta garai hartan niretzako mundu berria izan. Lagunak egin ginen eta, egia esan, niretzako oso erreferente garrantzitsua da.
o022-025_on
21/6/10
16:40
Página 4
literaturanagusia
Ikasgeletatik kanpo zabiltza gaur egun, baina garai batean institutoetan aritu zinen. Zure ustez nahikoa lan egiten al da hezkuntzan gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko?
Saiatu saiatzen gara, baina uste dut ez dugula ondo egiten. Irakurzaletasuna zaletasuna da eta horrela tratatu behar da. Ikastetxeetan normalean liburu bat agindu, azterketa egin horren inguruan, eta askoz gehiagorik ez. Nik uste dut hori ez dela bidea-. Ildo metodologiko eta estrategia asko daude, baina are gehiago behar dira. Irakasleok filosofiaz aldatu behar dugu horrekiko eta benetako zaletasun bat bezala tratatu. Eta metodokogiak eta estrategia badira zergatik ez dira ikasgeletara eramaten?
Berrikuntzak irakasleen mundura iristea zaila da. Nahikoa eta sobera lan dute irakasleek, baina planifikazioa beharrezkoa da, goitik ezarria. Egungo irizpideek, meto-
“
“
Gazteek Verne eta Stevenson irakurri behar dituzte, baina baita helduok Joice, Proust eta Tolstoy”
dologian baino, liburuen aukeraket an jartzen dute indarra. Umeek eta gazteek klasikoak irakurri behar dituztela da irizpidea, eta ni horrekin ados nago, baina uste dut gaur egungo produkzioa garrantzitusa dela baita ere, gaur egungo produkzioak gaur egungo gauzetaz hitz egiten duelako eta zentzu horretan testuingurua askoz ere hurbilagoa zaielako gazteei. Euskal haur eta gazte literaturak gaur egun duen osasunaz zer iritzi duzu?
Idazle dezente daude, onak, emakume asko, gazte asko ere bai, eta uste dut oro har egoera ona dela. Produkzio ona badago. Ai-
Nostalgiak kutsatutako begiradaren bidez, nik nortasun gabeko herri bat ikusten dut”
tzitik, askok eta askok kritikatzen dute guk haur eta gazte literaturan egiten dugun lana. Nik uste dut, azken finean, literatura dela. Haur eta gazte literatura kritikatzea, Euskal Herrian literatura oro har kritikatzea bezalakoa da. Absurdoa topatzen dut. Gazte guztiek irakurri beharko lituzkete Stevenson edo Verne, baina helduek ere irakurri beharko genituzke Tolstoy, Proust eta Joice, eta beste gauza batzuk ere irakurtzen ditugu. Klasikoak bai, baina gauza berriak ere bai. Hogei bat urte dituzu herritik kanpo . Nolako lotura duzu gaur egun jaioterriarekin?
Zorionez, oraindik lagunak ditut
hemen. Egia esateko, ditudan oroitzapenak gustiz idealizatuta daude. Fisikoki herria politago dago orain, baina kanpotik, nostalgiak kutsatutako begiradaren bidez, nik nortasun gabeko herri bat bezala ikusten dut. Niretzat lehen oso nortasun indartsua zuen. Gauza asko egiten genituen hemen. Ni arteko klaseetara joaten nintzen Xenpelarrera, antzerki lan piloa etortzen zen hona, eta kalean mugimendua izugarria zegoen. Politikoa, jakina, baina baita soziala ere. Ziurrenik gaur egun ere egongo da, baina nik ez dut ikusten. Nik uste dut herri honek lehen nortasun gehiago zuela. 25
o026-027_on
25/6/10
17:03
hilekoirudia sanjoansuah
26
Pรกgina 1
o026-027_on
25/6/10
17:03
Pรกgina 2
hilekoirudia sanjoansuah
Sugarren inguruan dantzan Badu magikotik zerbait San Joan suak. Urteko gaurik motzenean udako solstizioa ospatzen da urtero, eta arratsa iristearekin bat han eta hemen ikus daitezke sugarren islada argitsuak, keinuka, udari ongietorria emanez, dantzarien erritmora ariko bailiran. Desioen eskean hainbatek, negu gorria atzean uzteko grinaz gehienek, txikiek zein handiek, festarako aitzakia ezin hobea izaten dute San Joan sua. Argazkia: Olatz Mitxelena
27
o028_on
25/6/10
17:35
Página 1
Horoskopoa Jaxinta Izarzabal
Aquarius. (Urtarrilak 21–Otsailak 19) Baikortasuna izan da beti zure bidelagun onena, azkenaldian ia-ia ahaztu zaizun arren. Motiboak ez zaizkuzu falta, egia esan, baina aurrera egin beste erremediorik ez duzu, beraz, eutsiozu tinko etsipenaren kontrako borrokari. Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Primeran pasatu zenuen aurrekoan arrantzan. Esperientzia ez zen izan zuk uste zenuen bezain aspergarria, eta ziur udan errepikatuko duzula. Nora jo ez da arazo izango harkaitzen eta itsasoz inguratutako zonaldean emango baitituzu oporrak. Zorionekoa zu. Aries.
(Martxoak 21–Apirilak 20). Kost a egiten zaizu pausua ematea, baina oraingoan ez zenioke uko egin behar egin dizuten eskaintzari. Zure etxea lagunentzako beti zabalik badago, zergatik sentitzen zara zu hain deseroso besteenean? Egin proba eta ziur ez zaizula damutuko. Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Politikoa bazina dimisioa eman beharko zenuke, baina maitasun istorioetan halakorik ez denez existitzen, hobe duzu hurrengorako ikastea. Nola ez zara aurretik konturatu? Nora begira aritu zara? Tristea da, baina ez duzu nahikoa estimatu izan duzuna galdu egin duzun arte. Orain beranduegi da, printze. Gemini. (Maiatzak 22–Ekainak 21).
28
Azterketen azken emaitzen zain, hurrengo ikasturtera begira jarri behar zenuke gogoa. Oporrak merezi dituzu, baina kontuan hartu oso berezia dela hurrengo urtean dugun erronka. Hala ere, ez gehiegi estutu, ziur merezi duela eta. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Urteak oporretan betetzeak badu bere xarma. Eguraldiak lagunduz gero, hamaika aukera daude ospatzeko, zein baino zein erakargarriagoa. Mendia, hondartza, txiringitoa, kaia aldean... Nora eramango dituzu lagunak eta familia aurten?. Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Nahikoa lotsatia zara eta hitz gutxikoa, baina maite dituzu lagunen arteko hizketaldi sakon antzekoak. Hala ere, entzule papera hartzen duzu zuretzako gehienetan? Noiz kontatu behar dizkiezu zureak? barruko korapiloak askatzeko, tarteka, komeni da lagunekin sentitutakoak eta bizitakoak konpartitzea. Beraiei kontatzeko gai ez bazara, nori kontatu behar diozu ba? Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Azkenean iritsi da aspalditik gogoan zenuen bidaia egiteko garaia eta urduri zabiltza motxilan sartu beharreko guztiak noiz prestatuko. Baina, lasai, kontrakoa dirudien arren, ez dituzu hainbeste gauza behar. Ilusioa, gogoa, bizi poza.... horiek baina bidaide garrantzitusgorik eza zaizkizu motxilan sartuko.
Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Aurten despistatu antzera zabiltza. Uda hasi da eta oraindik ez zara urte sasio honetan hain gustuko dituzun horiek egiten hasi. Noiz joan behar duzu liburudendara, eguzkitan eta errreka ondoan hain une goxoak ematen dizkizuten liburuak erostera? Noiz hasi behar duzu lagunekin urtero antolatzen duzun asteburu pasa hori prestatzen? Esna zaitez, mesedez. Eskorpius. (Urriak 24–Azaroak 22). Hobe zenuke Tourraren porran etapa bat irabaztea eta horrekin lagunak trago batera gonbidatzea. Egia da ekonomikoki gauzak ez zaizkizula oso ondo joan azkenaldia, baina ezin da beti lagunen kontura bizi. Noizko zure aldetik detailea? Sagitarius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Ilusio handiz landatu zenituen udaberri hasieran loreak, eta honezkero ederrak dituzu. Jazminaren us ainak hamak an ematen dituzun uneak lurrintzen ditu, eta gainontzeko loreen kolore biziek edertu dute txokoa. Lorezaintzak gero eta gehiago gogobetetzen zaitu. Capricornius. (Abenduak 22–Urtarrilak 20). Bero sapa ez duzu jasaten eta uda sargori datorrela esan eta esan ari dira. Uda erdia bertan lanean eman beharko duzula kontuan hartuta, hobe zenuke alternatibarik bilatzea. Berandu baino lehen eskatuiozu arduradunari biltegian aire egokitua jartzeko, bestela ito egingo zara eta.
o029_on
25/6/10
17:51
Página 1
azken balada Zabora biltzeko atez ateko sistema martxan jarri berri dute Oiartzunen. Xamoa, Exte eta Ander bertsolariek gaiari erreparatu diote Azken Baladan. Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde
Zaborra biltzeko, atez ate
A
nder Lizarralde.
Besteik ez duk aitzen bazter guzitan. Indiyun t a bakerun pelikula maten dik honek, batzuk alde bestik kontra...Atez ateko bilketan gañin ai nak noski. Maten tzin gue bizitzan kixton kanbiyua izango yula, ta elkarrekin diskutitzen ai giñula, itxea sartu duk, gue bizitzan s artu duk t a jende gutxi enteatu duk kanbiyuaz. Aklaratzen al yaz Xamoa noa bota ber ttuken itxeko zakarrak, o itxe aurrin sutan erretzen hasi yaz zakarra?
Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Hasi gattuk
aklaratzen, poliki-poliki baduk ere. Azkeneko bi astetan bi reportaje ikusi ttit Hernaniri buruzkuk, ta egiya esan emaitza, nunkamejorditxo, begien bistakua duk, seurasko baita sudurren usaimenekua re. Hain konplikatua izango yuna t a
hain zalla ta hain... azkenin hain garbiya bihurtu duk, Exte. Exteban Martiarena.
Bai , bai, eztuk nik uste nun bezain traumatikua izan. Atez atekua hasi aurretik jende asko gaizkiesaka entzun nin eta boikoten baten errezelua hartua nakaken, miño, zorionez, aldaketa oso naturala izan dela iruitzen zik. Pozik niok. Halare, trixte (beste zerbatte gorruo ez esatetik) xamarra duk jendia zaborra bereixten hasteko instituziyotatik inposatu ber izatia. Eta, Andy, gu ez gozek inpos aketen alde .... ez? Ander Lizarralde. Ni bai ba... Ez dit enteintzen, holako iniziatiba baten kontra zertik hitzeitten yaun o rebindikatzen yaun hanbeste, ta geo ez yau jarrera bea beste inposiziyo batzun aurrin. Norbatte kejatzen al duk adibidez, Perurenan in tteken txikiziyuaz, o au-
topist a patzez, o... Kontua duk, munduri holako onura k arko zioken iniziatiban aurrin, iñongo informaziyo gabe, kejan aitzia. Erraustegiyai buruz, galdeketaik eskatu al ttek atez atekun galdeketa eskatzen ttekenak, konpatziak beak lots a ematen tzik miño... Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa. Kontua hoi
duk. Eorrek san duk, munduri holako onura ekarko zioken proiektun aurrin... Dudik ez, onura izangoukela. Zoritxarrez hamaika aldiz entzun dit hitz hoi, onura, hain onuragarriyak ettuken proiektutan ere. Eorrek aipatutako autopistak, AHT bedeinkatua (derrepente Atapuerkatik Europa zibilizatua aurrerakoi demokratara eamango gattikena, orduko 300 kilometroko abiadan zehazki), Jaizkibelgo txikiziyua, beste izen bat ez jartzetik... Dena
duk onura, eta jende askok sinixtu. Hoi duk kontua. Kontua ta zikiña, Exte! Exteban Martiarena.
Instituziyuk gue oneako lana itteutela saten ttek ta guk ematen digutena onartu eo ukatu itten yau. Agintariyen kolorin arabera izateuk hoi. Gue herriyan, adibidez, zaborrakin gertatu duk; uain arte, geyenai, kezkatzen etziyon gai bat zena, gaur egun, erreziklatzia aleiya, razon de estado bihurtu duk ta konpostadora abertzalia ta ezkertiarra dela konturatu gattuk, besarkatu eta muxukatzeraño.... Erreziklatzin alde eta errausgallun kontra niok, noski, eta atez atekua jendia kontzientziatzeko bire bat izan dattekelare onartzeit, miño, abeatsai bezela, zaborra bila etxeko ateaño etortzen zaizkidala jakittik, lotsa punttu bat pixten zik.
29
o030_on
18/6/10
18:41
Página 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegramak Begoña Amonarriz 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
1 2
Soluzioak
3
GURUTZEGRAMAK
4 1
5
2
6
3 4
7
5
8
6 7
9
8
10
9 10
11
11
12
12
1
2
D U L A N T Z I
I N E R T Z I A K
3
4
5
6
7
M A D E A T U A G E N A O A B E A K A B A K O A N T Z I L I O A K A R U M I G E R R A X I A I T O L A N I
8
9
10
11
12
B A L A A L U A K L T M L Z A I N O K A O U Z K I I K A Z L N A E A L E E S O G O L A R E D E R I O
‘D’ LETRAZ HASTEN DIREN EUSKAL HERRIKO HERRIAK
Zeharka
Goitik behera
1. *** Bizkaian. *** Gipuzkoako kostaldean. Seigarren nota. 2. Nekatua. Gaiztoak, gogaikarriak . 3. Arau. Ald, behar. Tona metriko. 4. Garai. Hazienda zaintzen duen pertsona. 5. Nitoia. Bukatu da. ...geratu, jokoz kanpo geratu. 6. Norentzako atzizkia. Lehen bokala. Ipurdiko zulo. 7. Zintzilik jar. Azken kontsonantea. 8. Trebeak. Litroa. Nafarroako matrikula. 9. Errep, farrearen onomatopeia. Haurra. Egile atzizkia. 10. Iodoa. Gatazka. Ald, jateko gogo. 11. Letra grekoa. Mina adierazteako. Sagardoa egiteko makina. 12. Fabrika. Neu. *** Bizkaian.
1. *** Araban. Ixilik! 2. Indar mota, pluralean. Ilinioa. 3. Magia egiten duena. Ald, gailurra. Lehen bokalea. 4. Sartzeko edo irteteko. Antzezlea. 5. Uranioa. Ald, merkatu. Alemaniako bai haundia. 6. Kolpearen onomatopeia. Seinale, marka. Bat erromatarra. 7. Bigarren bokala. Ald, erretzeko gailu. Matematikaren laburpena. 8. Opakua inguruko gurutzedun gailur dotorea. Bilo, ule. Ald, musika nota. 9. Galderetan erabiltzen da. Azken kontsonantea. Erresuma batua ingeleseko hitzetan. Ald, hitza. 10. Ald, aspertu, kokoteraino egon. Barrura joan. 11. Erreketako andereak. Ald, komuna. 12. Nor pluralean. Noizbaiten galdera. Greziako itsaso famatua.
30
o031_on
25/6/10
18:19
Pรกgina 1
CARLOS BAYON
Bidaiatzea, mendian ibiltzea eta txirrindan ibiltzea maite ditu Carlos Bayon Oreretarrak. Nepalen ateratako argazki ikusgarriak utzi dizkigu, zure gozamenerako.
NEPALGO EMAKUMEAK 31
o032-033_on
32
18/6/10
18:04
Pรกgina 1
o032-033_on
18/6/10
18:04
Pรกgina 2
33
o034_on
34
18/6/10
18:07
Pรกgina 1
o035_on
22/6/10
16:29
Pรกgina 1
o036_on
22/6/10
16:30
Pรกgina 1