ON69

Page 1

o001_on

14/7/10

18:15

Pรกgina 1

O ARSOALDEA N 2010eko uztaila 69. zenbakia

PUNTAK

KATUOINETAN

ESKALATZEKO HIRU BIDE BERRI ZABALDU DITUZTE DONIBANEKO PUNTETAN, ZAILTASUN ERTAINEKOAK


o002_on

14/7/10

17:16

Pรกgina 1


o003_on

14/7/10

17:26

Pรกgina 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Ibai Maritxalar

Varanasi

G

anges bazterrean eraikitako sinismen errautsak dira Varanasi; Tenpluz betetako kaleak eta Shiva Linga jainkoari eskainitako monumentuak. Kundu indiar gaztea topatu dugu ibai bazterrean goizean goiz. Makina jende hurbiltzen zaio atzerritarrari hemen, jakinminez batzuk, interesez besteak, baina errespetuz beti. Kunduk erraustegira eraman gaitu. Egunero ehunka pertsona erretzen dituzte bertan, ekintza sakratua eta bizitzatzaren amaiera hindua. India osotik etortzen da jendea bertara hiltzera, familiak lagunduta eta kaleetan barrena garraiatzen dute gorpua, errezuak eta kantuak bultzatuta. Gorpua

erre aurretik, bost buelta ematen dizkio familiak; lurra, ura, airea, sua eta zerua dituzte jomuga, Nirvana egoerara iritsiko baita errauts artean. Ganges ibaira botako dute gero, ibai sakratura. Bidaia kide da Ganges eta goizeroko bainuen freskura. Txalupa baten gainean egunsentia ikustea bezalakorik ez omen da, herri baten sinismen irrintziek laguntzen dute ordu txikitako beroa eta paisaia koloretsuaren magiak harrapatzen du iritsi berria. Kunduk gidatu digu gero hamarnaka tenplu hindu eta mezkitan barrena. Hamahiru urte dituela dio lagunak, ingelesaz gain gaztelera eta japoniera ikasten ari dela eta ea bere osa-

baren arropa dendara joan nahi dugun galdetu digu. Etorkizunean gida internazionala izan nahi omen du Kunduk, iritsiko da, balio du eta horixe eskatu diot Hanuman tximu jainkoari. Varanasiko kale estuetan barrena, denboran atzera eta aurrera egiten du ezjakinak behi sakratu artean. Arropa dendak, janari postuak eta kotxe, klakson eta bizikleta artean munduaren zabalaz ohartzen zara. Atzerritarrok, turistok, inoiz ulertuko ez dugun barne bidaiaren zati izatera gonbidatzen gaituzte eta ahaztu ezinezko egunak izan direla ohartzen gara, non, nola eta zergaitik izan garen ulertu gabe.

iritzia

03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 69.a (2010eko ekaina) Urtea. VII.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 902 82 02 01 Tirada. 2.200 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azala. Joseba Elizegi Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

22 Alvaro Ledesma. Lezoko artista polifazetikoarekin solasaldi sakona eta luzea, artearen ikuskeraz, bere ibilbideaz, eta beste.

Ibai Maritxalarren, Joxe Juan Ugalderen, Ander Fernandezen, Itziar Navarroren eta Izaskun Etxebesteren idatziak. nagusia

12 Eskalada Puntetan.

31 Klik.

Donibanen eskalatzeko hiru bide berri zabaldu dituzte, eta eskualdeko eskalada eskolei erreparatu die ONek

22

Kolonbia, Peru eta Bolivian barrena ateratako argazkiak eman ditu argitara Eneko Ezeizak argazki erreportajean.

31

12

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Harpidetza: 902 82 02 01 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

14/7/10

15:54

Pรกgina 1


o005_on

15/7/10

14:52

Página 1

iritzia Puntua

Txartel gorria zenburu prebisiblea ez da? Bai, Hegoafrikan jokatutako Munduko Futbol Txapelketaren inguruan kokatuko dut udako azterketa hau. Ez da nik nahi orduko amaitu. Eta ez da nik nahi bezala amaitu. Agoniarik luzeena eskaini dit mundialak. Agonia gorria. Ez diezadala inork betiko eztabaida zaharreko argudio gastatua jarri. «Azken finean… futbola da; besterik ez da. Espainiako selekzioaren alde egoteak ez du beste ezer adierazten. Hemengo jokalariak ere badira selekzio horretan… eta ni horien alde nago» Ez! Hemen debatea sakonagoa da. Gizakiak badu bere erroak, bere nondik datorren, bere nongotasuna garbi edukitzeko premia. Galde diezagutela eskubidea baino oinarrizkoagoa den hori ukatua antzematen dugunoi! Nongoa izate horretan gizakiak bere ikurrak, bere egiaztatze-agiriak, bere talismanak sortzen eta aukeratzen ditu; azken finean, nondik natorren hori, norantz noan bezain garrantzitsua delako. Realak, futbolaz gaindi, gure nongotasuna indartzen du (denona ez, bistan da). Ni arbaso batzuk Hondarribikoak ditudalako naiz, arraunean, Ama Guadalupekoa traineruaren aldekoa, eta arraun elkarte horretako bazkide. Kolore txuri-urdinek eta berdeak aparteko garrantzia dute nire bizitzan. Bai. Ikur eta kolore batzuk etxekoak dira; besteak auzokoak. Nire uste apalean Hegoafrikako mundialak hausnarketarako gertakizun objektibo bat utzi digu: Espainiako selekzioak txapelketan aurrera egin duen heinean, handiagoa izan da tabernetan, kalean, koadriletan, partidetan izandako euforia. Euforia hori arrotza zen oraino. Lezon suziriak bota dituzte (batzuek) La Roja delako horrek gola sartu duen bakoitzean, eta tabernetatik oihu kolektiboak irten dira. Errenterian poteoa hilda egon da Espainiak jokatu duen bakoitean. Donostian, Madrilen eta Sevillan bezalaxe, hiritarrak kalera irten dira poza adieraztera. Ez gaitezen engaina: La Rojak ekarri duen urakanak sentimendu rojigualdoa sustatu du. Modu sibilino eta saiheskakoan nahi bada, baina rojigualdoa. Eta horretaz ondo baino hobeto ohartu

I Joxe Juan Ugalde

dira kalean pantailak jartzea eskatu dutenek, edota Eusko Legebiltzarretik zorion telegrama bidali zuenak.

KAZ ETETAKO M E Z U I N PLI Z ITOAK ETA DOKTRINATZAILEAK. Egunero-egunero dozenatik gora egunkari desberdin gainbegiratzea dagokigunok argi eta garbi ikusi dugu Espainiako Estatuko kazetek eta kazetari batzuek zer nolako gozatua hartu duten titularrak aukeratzerakoan. «La selección hace España», «España unida vence» eta gisakoak titular nagusietara ekarri dituzten kazetariek propio aukeratu dute esaldira ekarri beharreko hitz bakoitza. Eta titular nagusi horiek mezu inplizitoa eta doktrinatzailea izan dute kasu gehienetan; baita Euskal Herrian argitaratzen diren kazeta batzuetakoek ere. Kazetari horiek, politikariek eta soziologoek bezalaxe, ondo asko dakite garai globalizatuotan zein ahula den ikurretara eta slogan arinetara mugatuta dagoen gizartearen iritzi kolektiboa. Eta… horregatik eskaini digute halako bazka españolizantea. Gozo-gozo aritu dira, futbolaren aitzakian, nazionalismo espainiarra ereiten. Atmosferan utzi dute La Roja-ren atzean dagoen mezua. Kezkagarria iruditu zait haurrak kalean «EspañaEspaña» oihukatzen entzutea, beren gurasoek partidoak ikusteko plan familiarrak zein koadrilakoak antolatzea, edota gure herrietan eta hirietan horrenbeste kamiseta gorri saltzea. Ez dakit gerora zenbateko arrastoa utziko duen Hegoafrikako fenomenoak. Baina ekainaren 11tik uztailaren 11ra bizi izandako itolarria kezkatzekoa eta aztertzeko modukoa izan da. Gainera, beroaldi gorri horrekin bat egin du Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, elkar hartuta, turismoari begira plazaratu duten kanpainak, I need Spain (Espainia behar dut) izenekoak. Esaldi hori ere azpi esanahirik gabea dela ulertarazi nahi izan digute. Igual Espainiako selekzioa horren barruan bizi izan dutenek I need Spain jarriko dute beren kamiseta gorrietan edo etxeko balkoian. Orduan, dena argiago geratuko da

HILEKO ESALDIA «I need Basque Country and a basque soccer team» (Euskal Herria eta euskal selekzioa).

05


o006_on

14/7/10

15:56

Pรกgina 1


o007_on

15/7/10

16:50

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Itxi da karpeta monak esango lidake, ‘zu bai txoropitoa, nola agertuko naiz ba ni zure artikulu horietako batetan’. Beti irakurtzen zituen berak, jubilatu etxeko lagun batek itzultzen zizkion gero, ez zuen eta euskaraz leitzeko ohiturarik. Ederki ulertzen omen zituen. Hilabete bukaeran orri hauxe bera moztu eta etxera eramaten zuen. Hantxe dira denak, karpeta batetan gordeta. Bisitan joaten nintzaionean erakutsi egiten zizkidan, ‘begira Ander, hemen dut zure azkenekoa’, eta nik irakurri egiten nuen aurretik ordenagailu pantailan idatzitakoa. Alde handia dago etxean idatzi eta papera eskuetan amonari irakurtzearen artean. Hitzak bihurritu egiten dira, zentzu ezberdinak hartzen dituzte esaldiek ozen esanda. Gero berak laguntzen zidan idatzi gabe geratutakoa ahotsez osatzen. Oroimenari tira egiten nion, nik bizitu gabekoen memoria haragitzeko grinez. Amonak ez zekien eta ez zuen nahi, baina bera zen nire artikuluen iturri eta ezkutuko ahots. Bizitza ulertzekotan aski bizitako pertsonak ulertu beharra dagoelako. Jakin zer nola eraldatu den haien ingurua, zerk zimurtu zituen euren aurpegiak. Non asmatu eta zertan tronpatu ziren. Nahiz eta guk ere hein bereko harriarekin egingo dugun topo, edo horregatik hain juxtu. Esperientziak, bizipenak norberak bizi izanak arintzen ditu kontaketak, entzuleak du istorioa jelatu eta duen pisuaz betetzeko erronka. Esan, itxoin amona, nola esan duzu? Eta barre egingo du amonak, baietz ba, hala gertatu zen.

A Ander Fernandez

BONBAK EURIA ZIRENEKOA. Kalean topatzen nuen batzuetan, lagunekin pasioan, eta esaten zien, ‘nire biloba da, Maiterena, poeta da’. Eta ni gorritu eta musu ematen nion poeta batek egingo lukeen moduan. Uste zuen momenturo idazten nituela poemak, publikatuko nituela liburu pila, ikusiko ninduela telebistan idazle handiekin solasean. Eta hala esaten zien lagunei, ‘nire biloba poeta da’. Nik esaten nion, ‘zu zara poeta, amona’, eta erantzuten zidan berak, ‘bai zera, poeta ni, nik ez dakit

zer den hori’. Jakin gabe egiten diren poemak dira ederrenak, amona. Amonak ez zuen aukeratzeko paradarik izan. Bizitzara egokitzen ikasi zuten txikitatik gure arbasoek, zetorrena zetorrela, konpromiso zehatza zuten bizirautearekin. Neurri handian emakumeek hartzen zuten haien bizkarrean familiaren pisua, gizonena, zirela aita, anaia, senarra, semea. Zazpi seme-alaba izan zituen amonak, lana etxean eta etxetik kanpo egin behar izan zuen, haurrak hazi eta hezi. Malabarrak sosekin, denborarekin. Aitonak, amonak ezagutu zuen gizon bakarra, berrogeita hamasei urte zituela utzi zituen. Gerra garaietan ezagutu zuten elkar, zubi baten pean, kanpoan bonbak euri zirela eta jende andana zegoen han gordea, zubi hark estali ezin zituen gauza guztiak kanpoan utzita. Halako batetan, hirian burrunbak jasanezin zirela, ondoan zuena besarkatu omen zuen amonak. Orduan beldurrak eta tristeziak besarkada hartatik, zubipe hartatik at geratu ziren momentu batez. Isildu ziren bonbak, ahaztu zituzten hildako senideak, desagertutakoak. Betirako lurperatu zituzten etxe eraitsiak, ebaki zuten haurtzaroarekin lotzen zituen azken haria eta batak besteari eutsi zion heriotzari muzin egiteko aukera bakarra balira bezala.

AMONAK KONTATUTAKOAK, MEMORIAN IDATZITAKOAK. Ez zidan honela kontatu amonak baina halaxe oroitzen dut, halaxe idatzi dut memorian. Irakurriko balu ez zela horrela izan esango lidake, ‘ai, hala izan balitz, bonbek beste egun betez jarraitu zuten’, esango luke. Baina nik barre egingo nuke eta, ‘baietz ba, hala gertatu zen’, esango nioke. Askotan pentsatu izan dut amonarentzako idazten nituela artikuluok. Bizitzari ordain. Horregatik utziko diot orain artikulu hauek idazteari. Hilabete bukaeran amona joan ohi zen jubilatu etxera joango naiz eta testua itzuli diezadala eskatuko diot haren lagunari. Moztu eta karpetan sartuko dut besteekin batera. Itxi egingo dut karpeta ondoren.

HILEKO ESALDIA «Jakin gabe egiten diren poemak dira ederrenak, amona»

07


o008_on

14/7/10

15:53

PĂĄgina 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Iosu Mitxelena

Handik

Berriro ere, uda uela urte batzuk zutabe honetan bertan idatzitakoa izan dut gaur eskuetan. Oporrak nituen hizpide, eta belaunaldi bakarrean gure ohiturak izugarri aldatu zirela esaten nuen: kontsumoa gure bizitzaren erdi-erdian jarri dugu eta beste modu batera jokatzen hasi gara. Lehen, gauzak erosi edo oporretara joateko, lehenengo dirua aurrezten zen; orain, alderantziz egiten dugu, lehenengo kontsumitu eta gero, ordaindu. Horretarako munduko erraztasun guztiak eman dizkigu sistema ekonomiko honek, horixe behar baitu funtzionatzeko. Ordutik hona, egoera ekonomikoa asko aldatu da, zalantzarik gabe. Krisiaren erdi-erdian, gauzak beste modu batera ere izan zitekeela usten nuen, baina usteak erdia ustel. Ez dirudi aldaketa handirik egongo denik. Sistema honek, behintzat, berriro lehengo erritmo bera eskatzen du, krisitik atera ahal izateko. Bidai agentziak, dendak, hipermerkatu handiak, auto kontzesionarioak, guztiak eskain-

D

Itziar Navarro

08

tza bereziz beteta daude eta finantzatzeko arazorik izanez gero, lasai, finantza erakundeek kontsumorako edo oporretara joateko kreditu txikiak eskaintzen jarraitzen dute. Etxeko postontzian jasotako gutunetan horrelako gaietarako kreditu bikainak eskaintzen dizkigute. Ez dirudi, hortaz, ikuspegi horretatik, gehiegi ikasi dugunik eta gure jokabidea aldatuko dugunik, lehengo lepotik burua. Ederki bizi baikara horrela. Gainera, udan beti lasaitzen da giroa, zorionez, urtearen lehenengo erdia benetan gogorra izan baita. Azken hilabeteetan hainbat erabaki garrantzitsu hartu dira politika ekonomikoan. Eta inoiz baino argiago geratu da herrialdeek eta gobernuek zein erabaki ahalmen eta subiranotasun txikia duten beren ekonomiarako neurriak proposatzeko. Espainian gertatutakoa ikusi besterik ez dago. Aldaketa ugari, beraz, udazkenari begira. Ikusi egin beharko da nolako eragina duten gure bizitzan.


o009_on

14/7/10

15:57

PĂĄgina 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Zer dio? Xabier Isasa, Astarloza Taldearen izenean

Astarloza Taldea 006an sortu genuen Astarloza Taldea ofizialki. Sortu aurretik, familikoek eta lagunek hainbat bidaia egin zituzten Mikel Astarlozaren ondoan. Baina gertukoez gain, pertsona dezente zeuden Mikelen ondoan bidaiatu nahi zutenak. Eta hori azkeneko urte hauten frogatuta geratu da. Antolatu ditugun bidaietan eta beste zenbait ekintzetan, inguruko jendea hor egon da, beti laguntzeko prest. Astarloza Taldea aurkeztu genuen egunean jende asko etorri zitzaigun babesa emanez. Egun horretan bertan, pertsona dezente egin ziren taldeko bazkide. Izan dugun laguntza eta babesa eskertzekoa izan da azkeneko urteotan. Beraiek gabe ezin izango genuke hainbat ekitaldi aurrera atera. Herriko jendeaz gain, Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko jendearen animoak jaso ditugu.

2

2003an egin zuen debuta Astarlozak Tourrean. Hortik aurrera, urtero egon gara Frantziako errepideetan Mikeli animoak ematen. Tourraz gain, Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasika izan dira antolatu ditugun bidaia esanguratsuenak. Euskadiko Sei Orduetara ere joan gara. Bidaiez gain, hainbat ekintza antolatu ditugu. Esaterako, Pasai San Pedroko festetako triatloia. Orain dela lau urte hartu genuen antolatzeko ardura, eta gaur arte hor dihardugu lanean. Baina, orain arte burutu dugun ekintzarik politena eta deigarriena ÂŤOrhiko igoeraÂť (Platako itsasargira Igoera) izan da. Proba herrikoiena da, eta aldi berean interes gehien pizten duena gure artean. Igoera hau, Astarloza Tourretik itzultzen zenean hasi ginen ospatzen. Pasai San Pedroko Torretik Faroraino igo

behar da bizikletaren gainean, baina kontua da da Mikel Astarlozari irabazi behar zaiola. Astarlozak, Orhi taldeko kidea eta laguna bizikleta gainean duela egin behar du ibilbidea. Beti 30 pertsona inguru ateratzen dira, eta esan beharra dago erdia baino gehiago Mikelen atzetik geratzen dela. Gaur egun, San Pedro Txikietan ospatzen da proba. 150 bazkide ditu Astarloza Taldeak. Babes itzela, zalantzarik gabe. Herriaren eta ingurukoen jarrera goraipatzekoa izan da. Beti egon dira taldearekin. Elastikoak eta beste edozein produktu erosteko prest agertu dira momento oro. Gauza asko gertatu dira baina betiere Mikel Astarlozari ahalik eta babes gehien ematen egon gara. Azken finean, Astarloza Taldea familia bat da eta denok gara familia horren parte.

Paulen esanak urten bikotekiderik aurkituko al dut? Kontxan sanjundarren aldeko apustua egitea komeni al zait? Santakrutz egunean euria ala eguzkia egingo du? Paul olagarro aztiari bere webgune propioa sortu diote. Futbol pronostiko xumeak egitetik edozein gairi buruzko iragarpenak egitera pasa da, eta iragarpenak egitetik aholkulari lanetara. Eskerrak zortzi beso dituen denera iristeko. Ez naiz harritzen Paulen zerbitzuek izan duten arrakastarekin. Egunero hartu beharreko erabakien zama arintzeko, zeinek ez du olagarro azti bat nahi etxeko salan... Seguru nago, esaterako, gure herrian batek baino gehiagok gustura galdetu ziola joan den hilabetean, Paultxo, Paultxo, irabaziko al du Gorriak? Eta Gorriak irabaziz gero poztu naiteke? Dilema latza futbolzale batzuena, izan ere. Honekin ere ez naiz harritzen, benetan zaila izan behar du eta Gorriak irabazi eta gorritu gabe pozteak. Espainiarekiko lotura naturala saltzen di-

A

hONa gute, pantaila erraldoietan, lotura hori inoiz baino artifizialago eginaz, naturalki berez sentitzen den gertutasun pizar hori ere itzaliz. Zer egin orduan, etxafuegoak bota edo pozari eutsi? Paulek erabakitzea onena, zerbaitetarako da eta aztia eta inteligentea. Esan beharra dago batzuei suziriak botatzeko aholkatu ziela, bistan da. Aprobetxatu, beraz. Abuztuan oporretara joan behar eta bikotekidearekin eztabaida duzula? Olagarroari galdetu ea Piriniotara edo Saloura joango zareten, eta zuen gustukoa aukeratzen ez badu, ba olarru-zopa! Nik ere egin diot nire kontsultatxoa olagarroari; oporretatik bueltan ON aldizkarirako artikuluak idazten jarraitu behar ote dudan jakin nahi nuen, eta Paul ezezko kutxara joan da bitan pentsatu gabe. Nire aldetik besterik ez orduan, plazer handia izan da. Paulek esana... eskerrak zuri Paul.

Izaskun Etxebeste

09


o010-011_on

14/7/10

16:06

Página 1

iritziassakONduz

Juanra Cano

Hilaren errepasoa Sabecorekin bueltaka uela ia lau hilabete, Errenteria-Oreretako Sabecoko lan gatazkak betirako atea itxiko zuela bazirudien ere, arazoak itzuli dira. Donostiako auzitegi batek Murias Centerri (Niessen merkataritza zentroa kudeatzen duen enpresa) arrazoi eman dio Sabecoren kontra jarritako salaketan. Murias Centerren arabera, Sabecok ez du berarekin sinatuta duen hitzarmena bete, eta horregatik errenta kontratua haustea eskatu du, eta horren truke, baita kalte-ordain kopuru altua ere. Donostiako auzitegiak, behin-behinekoz, lehenengo puntuan eman dio arrazoia Muriasi. Epaiak emandako aitzakia horreekin, Enpresa Batzordetik salatutakoaren arabera, langileen etorkizuna kolokan dago, horren arabera, Sabecok epaia erabili baitezake langileak kaleratzeko. Dena dela, lerro hauek idatzitakoan, Udalak, Murias Centerreko akziodun gisa zein jarrera hartuko duen jakiteko zain jarraitzen dugu. Enpresen arteko liskarretan beti langilea galtzaile izan behar?

D

Berri Mezedonia ara Carracelas igerilariak Espainiako Txapeldun izatea lortu du berriz ere, 50 metro bizkar-estiloan eta 50, 100 eta 200 metro libretan. Orain Munduko Txapelketaren bila…Saharako haurrak iritsi dira berriz ere Oiartzuna uda igarotzera… Krisi ekonomiko garaian gabiltzala ez da berria; egunotan, gure udalek duten zorraren berri izan dugu: Guztira 19.605.000 milioi euro zor ditu Errenteriako Udalak. Oiartzun da eskualdeko bigarren udalerri zorpetuena. 7.847.000 milioi euroko zorrarekin, Gipuzkoako bederatzigarren zorpetuena da. Lezok 5.814.000 milioi euro zor ditu eta Pasaiak, berriz, 5.107.000 milioi euro. Piko ederrak… Hasiera batean Fiskaltzak bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eskatzen bazuen ere, eskaera hori atzera bota eta Greenpeaceko hamar kideentzako 18.600 euroko isuna eta komunitatearen alde 9 hilabetez lan egitea eskatu du Pasaiako termikako tximiniara igotzeagatik…Mobilizazioak hasi dituzte Antxoko herritarrek anbulatorio berri baten alde…Lehenagotik irekita bazegoen ere, ofizialki inauguratu dute Trintxerpen dagoen Portuenea gizarte zentroa. Bertan esklusio arriskuan dagoen jendea hartuko dute, eta gizabanakoen egoeraren azterketa eta jarraipena egingo dute…Orereta Txiki zein Landarbaso abesbatzek Txinan ospatu den World Choir Gamesen parte hartu dute, eta Alkartasunako dantzariek Japonia izango dute helburu abuztuan..

S

10


o010-011_on

14/7/10

16:06

PĂĄgina 2

sakONduziritzia

Uda giroa

Udalbiltza

ero hasi dugu uda, eta ez naiz soilik eguraldiaz ari. Eskualdeko herrietako zein auzoetako jaiak poliki-poliki pasatzen ari zaizkigu, eta krisia edota auskalo zer dela eta, giroa ez da garai batekoa bezalakoa. Ez dut nire burua Aitona Cebolletatzat aurkeztu nahi, baina ez da garai bateko jai giroa antzematen; kalean liskarrak eta rollo txarrak gehiegi ugaritzen ari dira azken urteetan. Ez dakit koiunturak edo testuinguruak horren erantzukizunik ote duen. Batzuek futbola estalki gisa erabili nahi duten arren, egoera sozio-ekonomikoa oso kezkagarria da, eta gainera ez zaio irtenbide errazik ikusten. Grebak izan dira eta gehiago etorriko dira aurrerantzean. Politikariek, egun, euren ipurdia bero mantentzea eta merkatua pozik izatea dute helburu, horretarako herritarren eskubideak zapuztu behar baldin badituzte ere. Europako lehendakari batek, halako krisi latzak errepika ez daitezen eredua berrikusi eta erreformatu egin behar zela aipatzea inozoki berri ontzat har bazitekeen ere, egiten ari diren kontrako norabideko aldaketak burujabetza izan beharko genukeenon aurka doazela ikusi da. Ze eskuetan ote gaude!

ztailaren 15ean hasi da 2003an egin zuten Euskal Herriko udalen elkartearen kontrako operazioaren aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. 22 auzipetu daude (tartean eskualdeko Xabier Alegria, Xabier Iragorri, Juan Carlos Alduntzin, Imanol Esnaola eta Larraitz Sanzberro) eta 10 eta 22 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin dituzte haien aurka, ETArekin lotura dutelakoan. Hau idatzi den unean, eskualdeko hiru udaletan zenbait hautetsi ohiek Udalbiltza auzia salatzeko mozioak aurkeztu, eztabaidatu eta onartu zituzten. Euskal Herriko 51 eragilek ere Udalbiltzaren epaiketaren aurkako manifestua adostu eta aurkeztu zuten Donostian. Horrez gain, hilaren 17an manifestazio handia egin zen Bilbon auzipetuekin elkartasuna adierazteko eta auzia salatzeko. Auzitegi Nazionalak, defentsak proposatutako 140 lekukoetatik 20 baino ez ditu onartu, eta aurkeztutako froga perizial eta dokumental den-denak atzera bota dizkio. Esanguratsua oso. Zorte on.

B

U

11


o012-015_on

14/7/10

16:07

Pรกgina 1

gizarteanagusia

BIZITZA OSOA BEZEROEN AURREAN

Ezkerrean, Angeli. Eskuinean, Divina.

Erraz esaten da, baina inork gutxi pasatzen ditu 46 urte toki berean lanean. Horietxek pasatu dituzte Campos ahizpek Kontzejuerreka kaleko janari dendan. Aurten erretiratzeko asmoa dute. Testuak: Nagore Vega Argazkiak: Nagore Vega

12


o012-015_on

14/7/10

16:08

Página 2

gizarteanagusia iartzunen nork ez ditu ezagutzen Divinak? Kontzejuerreka kalean, Landetxerantz, ezkerrean, janari denda horretako bi ahizpak? Oiartzungo hainbat eta hainbat belaunaldik ezagutu dituzte. Eta hainbatek eta hainbatek egin dituzte erosketak bertan. Divinak bezala ezaguna da denda, baina berez, Hermanas Campos izena du. Horixe da dendako ahizpen abizena. Maria Angeles (Angeli) eta Divina izena dute eta azken horren izenez da ezaguna denda ere. 46 urte eman dituzte bertan. Uztailean bete dute urteurrena. Bizitza osoa, alegia. Aurten erretiratzeko asmoa dute. Duela 50 urte inguru iritsi zen Angeli Oiartzuna. Berez, Zaragozakoa da (Aragoi, Espainia) Campos familia. Angeli Oiartzuna ezkondu zen, eta denda erosteko aukera sortu zitzaion 20 urte zituela. Aurretik ere denda zen Divinek hartu zutena. 300 urte inguru izango dituela uste dute egungo jabeek. Aurretik, Muguruza familiak zuen. Lehenengo amarena izan zen, eta gero alabek hartu zuten. Eta ondoren, Campos ahizpek. Laguntza handia jaso zuen Angelik aurreko jabeen eskutik. Juan Etxeberria senarrak ere asko lagundu zuen hasieran. Baina Etxeberria Arditurriko meategietan ari zen lanean, txandaka, eta Angelik laguntza behar zuen. Divina ahizpari deitu zion orduan. Administrari izateko ikasten ari zen ahizpa gaztea eta Oiartzuna iritsi zen Angeliri laguntzera, hamasei urterekin. Ordutik ez dira banandu. Etxeak ere bata bestearen ondoan dituzte eta elkarrekin lan egiten dute. Negozioak eta familia nahastea ez dela komeni diote askok. Bikote honek guztiz kontrakoa uste du: «Ez gara inoiz haserretu. Momentu gozoak eta gaziak bizitu ditugu, baina hitz egin behar izan dugunean, hitz egin dugu eta hor geratu da kontua. Haserretzera ez gara iritsi». Inoiz

O

Campos ahizpen denda kanpoko aldea.

ez omen dute eztabaidarik izan, eta ondo eramate hori bezeroek ere nabaritu dutela diote. «Arraroa omen da hain ondo eramaten diren bi pertsona topatzea, baina oso garrantzitsua izan da hori guretzako eta jendearentzat», azaldu dute.

D E N DAN

PASATZ E N DUTEN DENBORATIK ONENA, BEZEROEKIN HARREMANA.

Euren artean harremana ona izan bada, hobea izan omen da herritarrekin eta bezeroekin. Nabarmendu dutenez, etxean bezala sentitu dira beti. Kanpotarrak izateagatik inoiz ez dituzte baztertu eta oiartzuarrek besoak zabalik hartu dituzte. «Jendearen jarrera oso-oso positiboa izan zen hasieratik, nahiz eta gu kanpokoak izan. Baina ez gaituzte inoiz horrela sentiarazi, eta hori oso polita da. Maitatuak, errespetatuak sentitu gara beti. 46 urte daramatzagu hemen, baina dena izan da oso polita», diote. Horixe baloratzen dute gehien euren lanetik: jendearekin harremanetan egotea, kontaktu hori. Gustura egiten dute egiten dute-

na, eta ez lukete aldatuko izan duten bizitza eta lana. «Jendearekin oso harreman ona dugu, eta hori eskertzekoa da. Gu atseginak izaten eta gure lana ondo egiten ahalegindu gara beti. Eta, bereziki, bakoitzari behar duena ematen. Ez gara ari janariaz edo ez dakit zer produktuez. Hurbiltasunaz eta harremanez ari gara», dio Angelik. Ados dago Divina: «Jendearekin izandako kontaktua, horixe izan da urte hauetako guztietako onena. Nik 46 urte hauetan bizi dutena ez da bezero-saltzaile harremana izan. Gure helburua ez da saltzea bakarrik. Maitasun berezia sentitu dugu bezeroekiko. Esaterako, norbaiti zerbait gertatzen bazaio, ondo ez badago, ezin diot galdetu. Baina arduratu egiten naiz. Eta bestalde, asko disfrutatzen dut jendearekin. Gustura lan egin dugu eta bezeroek nabaritu dute beti».

MOM E NTU TXAR G UTXI. Inoren bizitzak, ordea, ezin du guztiz perfektua izan. Eta onartzen dute momentu txarren bat bizi izan dutela, baina gutxi.

Gehiago izan omen dira dendatik kanpo bizi behar izan dituztenak, dendan bertan baino. Momentu gogorrenet akoa Mamut eta Pryca ireki zituztenean bizi izan omen zuten. Jendea Mamutera joaten hasi zen, kuriositateak bultzatuta. Ondoren ireki zuten Pryca. Biak Oiartzunen. Hasieran, mina egin zieten merkatalgune handiek. Gogoan dute plazan hainbat eta hainbat denda zeudela garai batean eta pixkanaka ixten joan zirela. Bankuek hartu zituzten lokal batzuk, hurrengo belaunaldiek lanarekin jarraitu nahi ez zutelako. Eta besteak merkatalguneen eraginez itxi zituzten. Euren mina, ordea, ekonomikoa baino gehiago morala izan omen zen. Bezero batzuk galdu zituzten, bai. Baina ulertu zuten jendearen hasierako kuriositatea. Ondoren, batzuk etxe ondoan erostera itzuli ziren. Besteek Mamuten eta Prycan erosten jarraitu zuten. Horrek egin zien min. Hurbiltasuna, konfiantza eta etxekotasuna, handien hoztasunagatik eta urruntasunagatik aldatu zituztela uste dute, «prezioengatik

MERKATALGUNE HANDIEN MINA Campos ahizpen arabera, ekonomikoa baino

morala izan zen mina; bezero batzuk itzuli ziren denda txikira, beste batzuk ez 13


o012-015_on

14/7/10

16:08

Página 3

gizarteanagusia

baino gehiago». Errekuperatu ziren orduan. Lehen urteak ere gogorrak izan ziren: eskualdatzea ordaindu, gero denda erosi… Baina ilusioz eraman zituzten eta aldapa ez zen izan hainbestekoa. Beste momentu gogor-gogorrik ez dute gogoan. Pentsa, egungo krisia ere ez omen dute nabaritzen: «Hemen ez dugu inolako krisirik nabaritu. Jendea berdin etortzen da erostera. Ikusten duzu, dendan denbora guztian izaten dugu mugimendua. Ez gara geldirik egoten eta ez gara aspertzen. Hainbeste urteren buruan, eta begira! Ezin gara kexatu».

ASTELEHENETIK IGANDERA. Irribarrez eta lanean gustura daude. Halako itxura ematen dute. Itxura bakarrik ez dela nabarmendu dute, nahiz eta oso gogor egin duten lan. Hasieran, 14

Oiartzunen beti etxean bezala sentitu direla diote eta besoak zabalik hartu zituztela. Eurak ere ondo egokitu dira.

JATORRAK Erretiratzeko garaia dute. Denda saltzea da Campos ahizpen asmoa

eta denda hartzen dutenak jatorrak izatea espero dute, jendea ondo tratatzeko denda hartu zutenean, egunero zabaltzen zuten. Astelehenetik larunbatera, egun osoz. Igandeetan, berriz, goizez. Garai hartan, igandeetan baserrietako jende asko jaisten zen goizeko seietako

mezetara. Meza bukatuta erosketak egiten zituzten. Horregatik, goiz zabaltzen zuten denda Campos ahizpek. Bestalde, jendeak eskariak egiten zizkien eta etxera ere eramaten zizkieten.

Xanistebanetako txupina botako dute Oiartzungo Jai Batzordeak proposatuta, Iturri Merkataritza Elkarteak (Oiartzungo merkatari txikiek) botako du aurten Xanisteban Jaietako txupina. Aurten erretiratzen diren elkarteko kideak izango dira protagonista: Angeli eta Divina Campos, Maritxu Arrandegiko Maritxu Lekuona... Txupina Campos ahizpek botako dute. Pozik eta harro daude eurengan pentsatu izanagatik. Jai Batzordearen erabakiak badu arrazoia. Mamut eta Carrefour ondoan izan arren, asko dira Oiartzunen dauden denda txikiak eta urte luzez egon dira bertan, merkatalgune handiekin elkarbizitzen. Gainera, krisi egoeran, asko dira garai txar samarrak pasatu dituztenak. Urteetan egindako lana aintzat hartu du Jai Batzordeak. Era beran, Iturri Merkatari Elkarteko kideek oiartzuarrei eskerrak eman nahi dizkiete etxe ondoko dendetan erosteagatik eta horrela jarraitzea espero dute.

Dendan pasatu dute bizitza osoa, baina edonor bezala atera, juerga egin, ezkondu, seme-alabak eduki… denetarik egin dute, baina gero lanean konplitzen saiatuz. Angeli, esaterako, haurdun egonda ere, goizeko bostetan sartzen zen lanera. Bi semealaba izan ditu. Divinak ez zuen familiarik izan. Lana eta parranda egin du bere bizitzan, juerga asko gustatu zaiola dio, «baina gero fin aritu behar nuen lanean». Aitak argi esaten zien: «Parrandarako balio duenak lanerako ere balio du. Beraz, parranda egin bai, baina lana ere bai». Nola eramaten da hori guztia hainbeste urtez? Hasieran, gazteak ziren eta ilusioarekin hartu zuten dendaren erronka. 20 urte inguru pasatu zituzten igandee-


o012-015_on

14/7/10

16:08

Página 4

gizarteanagusia

tan ere lanean. Gurasoen laguntza garrantzitsua izan zen orduan, Angeliri haurrekin laguntzeko, esaterako. Horretarako gurasoak etorri ziren Zaragozatik. Campos familiaren lau-anai-arrebak Oiartzunen bizi ziren eta Angeli haurdun zegoela gurasoak etorri ziren laguntzera: «Ama izan dut beti ondoan, eta horixe zorte handia izan da: arropa, janaria, haurrak… Orduko hartan ez zegoen haur eskolarik». Seme-alabak hazita, eta eurek ere urte batzuk gehiago zituztela, igandeetan ixten hasi ziren. Egun, astelehenetik ostiralera lan egiten dute egun osoz, eta larunbatetan goizez. Urte hauetan guztietan bezeroekin hartu-emanean egon dira, publikoari begira. Jendearekin lan egiten duen edonork bezala, gauza asko jasan behar izan dituzte, pazientzia asko izan dute eta gauza asko isildu dituzte. Baina ez zaie iruditu hainbesterako izan denik: «Egindako lana gustura egin dugu, ez da gogorra

izan. Horixe du publikoaren aurrean egoteak. Jende zaila dago bai, baina era berean, zuk ere ezin duzu ordaindu gertatzen zaizuna jendearekin. Pazientzia izan behar dugu, baina baita besteek gurekin ere. Gustura egon gara».

E R R ETI RATZ E KO U N EA IRITSI ZAIE. Orain erretiratzeko ordua iritsi zaie. Angelik 66 urte beteko ditu, eta Divinak 63 ditu. Lau belaunaldi ezagutu dituzte dendan. Penaz daude denda utzi behar dutelako. Baina bukatu da bertako aldia. Denda s altzea da euren asmoa. Ez dute nahi inork beste zerbait bertan jartzea. Denda bezala salduko dute eta hurrengo jabeak lanarekin jarraitzekotan. Hainbat pertsonek interesa agertu omen dute, baina egoera ez da onena. «Guk saldu nahi dugu, baina gehienek alokairuan hartu nahi digute, ez baitakite nola joango zaien», azaldu dute. Gainera, banketxeek ere ez dituzte maileguak ematen. Gu kontuak era-

maten ari gara, eta dendak ondo bizitzeko adina ematen du. Frogatzeko zenbakiak egiten ari gara iaztik, baina… Zaila dago egoera». Baina alokatuz gero, dendaren aldia ez dute guztiz itxiko eta eurek guztiz deskonektatu nahi dute: «Gure etapa bukatu dugu. Elkarrekin hasi ginen eta elkarrekin bukatu nahi dugu. Oso etapa polita izan da, oso etapa luzea, bizitza osoa, baina bukatu da. Datozenei lagunduko diegu bai, baina guztiz deskonektatu nahi dugu. Eta bietako batek dendarekin harremanetan jarraituz gero ez dugu deskonektatuko». Bestalde, denda erosten dutenak jatorrak izatea nahiko lukete, eta eurek bezala edo hobeto tratatzea jendea: «Bezeroek ere pena dute. Baina bezeroek jabe berrietara ohitu beharko dute, eta baita alderantziz ere. Izan ere, pertsona guztiak gara ezberdinak. Kontua da, guk dagoeneko ezagutzen ditugula norberaren gustuak. Gainera, beti tratatu gai-

Krisirik ez dutela nabaritu diote Campos ahizpek.

tuzte ondo eta errespetuarekin eta horrek guk jendeari dena ematen saiatzea ekarri du. Ea ondo tratatzen dituzten eta gustatzen zaiena ematen dieten». Gomendioa ere luzatu diete interesa dutenei: «Hemen gutxienez bi pertsona behar dira, eta lan asko egiteko gogoa dutenak. Gauza asko dira, lan asko. Ohitzen zara, eta badirudi ez dela ezer, baina gauza asko dago egiten dira». Azkar pasatu zaizkie Campos ahizpei 46 urte hauek. Lanean murgilduta, baina gustura. Baina erretiratu behar dute, nahiz eta hori esatean begiak malkoz betetzen zaizkien biei. Badakite bertako aldia bukatzen ari dela, baina urte hauetako momentu goxoak eramango dituzte eurekin. Bestela, negozioa egoera onean uzten dutela diote. Oinordekoak maitasunez eta gogoz jardungo duten itxaropenean. Eta bezeroekin egun duten hartuemana faltan botako dutela jakinda.

15


o016-020_on

14/7/10

16:31

Pรกgina 1

nagusia eskaladan

GRABITATEARI

ERRONKA

Eskalada gustuko dutenek, badituzte hiru bide berri eskura Donibaneko puntetan. Berrikuntzak aitzakia eman dio ON Aldizkariari eskualdeko eskalada eskolei erreparatzeko. Testua: Olatz Mitxelena Argazkiak: Joseba Elizegi 16


o016-020_on

14/7/10

16:32

Pรกgina 2

eskaladanagusia onibaneko Puntek badute xarma berezia. Pasaiako bokale ikusgarriaren zati, inork gutxik ukatzen du tokiaren edertasuna, eta eskualdetik ez ezik, kanpotik ere jende asko eta oso desberdinak du handik pasatzeko ohitura: paseatzaileak, mendizaleak, arrantzaleak, itsas gizon eta emakumeak... baina bada Puntetako beste publiko mota bat: eskalatzaileak. Izan ere, han, Puntetako paretetan bada eskalatzeko bide andana zabalik, aspalditik. Inguruko eskalatzaileek gogoan dutenez, urte asko dituzte Puntetako eskalada bideek. Lezoko eta Donibaneko eskalatzaileek zabaldu zituzten orain dela urte asko, eta gerora Mendi Federazioak berriro ekipatu izan ditu. Baina, orain, bada berrikuntza erakargarria Donibaneko Puntetako eskolan. Izan ere, hiru bide berri zabaldu baitituzte aurten bertan.

D

Donibaneko Puntetan eskalatu ohi dutenen esanetan, lehendik han diren eskalada bideak, nahiko bide errazak dira, IV gradukoak, gehienez Vekoak. Beste bi

bide daude aukeran, baina horiek nahikoa zailak direla diote, 6b, 6c gradutakoak. Orain zabaldu dituzten hiru bide berriek, aitzitik, eskaladan ikaragarri ibili gabe

ere, honezkero maila bat duten eskalatzaileentzako aproposak direla diote, eta horrek egiten ditu, hain zuzen, publiko zabalarentzako erakargarri.

Magnesioa erabiltzen da eskaladan arrokari hobeto eusteko; Jaizkibelgo hareharria oso irristakorra da,

17


o016-020_on

14/7/10

16:32

Pรกgina 3

eskaladanagusia

B I D EAK ZABALTZ E KO TEKNIKAZ. Eskalada bide bat irekitzea ez da edozein moduko lana, eta tokiaren arabera zailtasun maila oso diferentea izan daiteke. Puntetara iristea, ordea, ez da bereziki zaila, eta zentzu horretan, han lanean aritu diren eskalatzaileei ez zaie jarduna bereziki konplexua suertatu. Bideak bukatzen diren tokira igo eta han dauden lotuneetatik soka botata, rapelatzen batzuetan eta yumarrarekin gora eginez besteetan, bideak eskatzen duen tokietan zuloak egiten dituzte harkaitzan, zulatzeko makinarekin. Zuloan sika deritzan pasta botatzen dute, ondoren espresa behar bezala itsatsi dadin. Itsasotik gertu egonda, kimikoak erabiltzen dituzte eskalada bideak ekipatzeko. Kresalari eusteko ekipamendu bereziak dira kimikoak. Bidea zabaltzen ari diren bitartean, bestalde, jarri berri dituzten espresak markatzen dituzte, ondo lehortu bitartean bertatik inor zintzilikatu ez dadin.

TOKIAREN BEREZITASUNAK. Eskalatzeko bidea erraza edo zaila izan, Puntetan eskalatzeak badu aparteko zailtasuna. Jaizkibel mendi osoan bezala, hareharria da Puntetako harkaitza, eta bere ezaugarriengatik ez da eskalatzeko harri mota erakargarriena. Erraz desegiten da, eta nahiko erraz puskatzen da. Ondorioz, eskalatzaileak tentuz ibili beharra du, erraza delako bertan irristatzea eta erortzea. Segurtasun ezaren sentsazioa nabaria da Puntetan sokatik zintzilik dabilenarentzat. Baina hareharriak, arriskutsutik duena du ederretik. Itsasoaren ondoan dago, eta erosioak oso forma bereziak sortzen ditu harkaitzetan, beste inon topa ezin daitezkeen horietakoak. Eskalatzen dabilenak olatuak entzutera eta itsasoa ikusteko aukera du Puntetan, gertutik, eskalada are erakargarriagoa egi18

nez. Eguzkia jaisten deneko arratsak dituzte gustukoen bertara eskalatzera jo ohi dutenek. Azken urteetan, gainera, lehenera itzultzen ari da badia inguruko uraren kalitatea, eta eguzkia lagun, bainu bat hartzeko paraje benetan ederra da Puntetakoa. Itsaso zabalean ez ezik, eskalada eskolatik oso gertu Alabortzako hondartza dago, eta, aurten, bestalde, urteetako etenaren ondoren, Kantina zabaldu dute berriro. Beraz, zer jan eta edan eskura du hara joaten den eskalatzaileak.

PAREAN, ARRANTZALEAK Puntetan ere, baina justu bestaldean, San Pedro aldean, Platako Itsasargiaren inguruan, Arrantzaleak deritzan eskalada eskola dago. San Pedrokoa hareharria da baita ere, baina pareta oso bestelakoa da. Plaka lauak dira Platako Itsasargiaren inguruan daudenak, eta plaka zartatuta egoteak ematen dio berezitasuna tokiari, hain justu harriaren pitzaduratik eskalatzen delako. Arrantzaleak Donibaneko Puntetako eskola baino ezezagunagoa da, eta ondorioz jende gutxiago ibiltzen da. Oinez baino ezin da iritsi bertara, Mendiola baserritik barrena. Ote tartean et a nahiko ezkutuan dago eskalatzeko tokia. Horrez gain, jendea gertu edukitzeak segurtasuna ematen dio eskalatzaileari eta, zentzu horretan, Arrantzaleak toki oso bak artia da.

ESKALADA TEKNIKA OSO DESBERDINAK. Puntetako bi aldeetan hareharria egonda ere, Donibanen edo San Pedron eskalatu, ez dago alderik. Harriaren formagatik eskaladarako teknika oso desberdinak erabiltzen dira toki batean eta bestean. Arrantzaleak deritzan inguruan itsasoak zuzen jotzen du harkaitzen kontra eta ondorioz, plaka lauak sortu dituzte olatuek. Itsaspen deritzan eskalada mota da Arrantzaleen aldean egiten dena.


o016-020_on

14/7/10

16:33

Pรกgina 4

eskaladanagusia San Pedro aldean helduleku gutxi ditu arrokak eta ondorioz, oreka ona duen eta pisuz arina den eskalatzailea hobe moldatuko da han. Aitzitik, Donibanen, indarra erabakiorragoa izango da eskalatzailearentzat.

E S KUALD E KO

B E STE ESKOLAK. Puntetakoak ez dira

eskualdean dauden eskalada es-

kola bakarrak. Itsasotik urrutiago badira bestelako tokiak eskalatzeko. Oiartzungo Arkale da horietako bat, nahiz eta gaur egun, oteak eta sasiak janda dagoen, inork gutxik eskalazen duelako bertan. Liken askoko arroka da Arkalekoa eta jendea ez bada ibiltzen liken horrek arroka jaten du. Gaur egun, berez, erabileratik kanpo dagoen eremua da.

Eskualdeko eskalatzaileentzako erreferente garrantzitsua Pikoketa izan da betidanik. Askok entrenatzen dute bertan, boulder egiten. Paretak ez ditu metro asko, baina harri oso egokia da entrenatzeko, eta lekuak Donostiatik Irunera arteko panoramika itzela eskaintzen du oskarbi dagoenetan. Nafarroa izanda ere, gertutasu-

nagatik, Kopakoarri da eskualdeko eskalatzaileentzako topagune estimatuenetako bat. Lesakako pareta, San Antonen gainean dago, Aritxulegin, eta granitozko eskola bakarra da Euskal Herrian. Aiako Harria ere granitozkoa da, eta bertan bada eskalatzea, baina ez urte osoan. Maiatzetik abuztura arte debekatuta dago hegaztien kabiak babesteko.

Paisaiak eta itsasoaren gertutasunak erakartzen ditu eskalatzaileak

19


o016-020_on

14/7/10

16:33

Pรกgina 5

eskaladanagusia

Iturria: Gipuzkoako eskalada gida. Egileak: Gorka Obeso eta Txingu Arrieta

Eskualdeko eskalada eskolak Pikoketa . Harkaitz mota:

konglomeratua. Ekipemandu mota: Parabolts eta espits. Bide kopurua: 16. Garaiera maximoa: 12 metro. Zailtasun maximoa eta minimoa: IV/6c. Orientazioa: Hegoaldea. Bitxikeriak: boulder egiteko gune interesgarria. Ez dago ur edangarririk. Aritxulegi Harkaitz mota:

granitoa. Ekipamandu mota: oro har parabolts eta espitsak. Fisureroak eta aseguruak bermatzeko, bestelako materiala eramatea gomendatzen da. Bide kopurua: 12. Garaiera maximoa: 40 metro. Batez beste 20 metro. 20

Zailtasun maximoa eta minimoa: IV+/6b. Orientazioa: Hegoaldea. Bitxikeriak: lehen sektoreari dagozkion bideak errepide ondoan daude eta autoekin ere ibili beharra dago. Aiako Harria Harkaitz mota: granito

zaharra. Ekipamandu mota: kimikoak, parabolts-ak eta espits-ak. Txurrumurrun eskalatzeko fisureroak behar dira. Bide kopurua: 6. Garaiera maximoa: 130 metro. Batez beste 30 metro. Zailtasun maximoa eta minimoa: IV+/6b+. Orientazioa: HegoaldeaHego-Mendebaldea. Bitxikeriak: kaskoa ezinbestekoa da. San Marko

Harkaitz mota: kareharria. Ekipamandu mota: Parabolts eta kimikoak. Bide kopurua: 22. Garaiera maximo: 15 metro. Zailtasun minimoa eta maximoa: IV/7b+. Orientazioa: Sektorearen arabera. Bitxikeriak: Bada plaka lau bat, pitzadura duena, ekipatu gabea eta era artifizialean eskalatu daitekeena. (A1+). Txoritokieta Harkaitz mota: kalitate

eskaseko kareharria. Ekipamandu mota: Parabolts. Bide kopurua: 17. Garaiera maximoa: 45 metro. Zailtasun minimoa eta maximoa: I6a/7b. Orientazioa: Iparraldea. Bitxikeriak: kaskoa eraman behar da.

Arrantzaleak Harkaitz mota:

hareharria. Ekipamendu mota: Kimikoak. Hainbat bidetan fisureroak erabil daitezke. Bide kopurua: 9 Gehienezko garaiera: 45 metro. Gutxienezko eta gehinezko zailtasuna: IV/6b+ Orientazioa: Iparraldea. Bitxikeriak: Itsasgorarekin bideak hezeak egon daitezke. Bideen altuera dela-eta goitik aseguratu beharra dago. Tximistarri (Jaizkibel-Lezo) Harkaitz mota:

harearria. Ekipemandu mota: kimikoak. Bide kopurua: 8 Garaiera maximoa: 8 metro.

Zailtasun maximoa eta minimoa: V+/6b+. Orientazioa: Hegoaldea. Bitxikeriak: itsasorantz jaitsita perretxiko itxura duen arroka topatu daiteke, boulder egiteko oso aproposa. Ez dago urik. Donibaneko puntak . Harkaitz mota:

hareharria. Ekipamandu mota: Kimikoak. Bide kopurua: 24. Garaiera maximoa: 20 metro. Batez beste 12 metro. Zailtasun maximoa eta minimoa: IV/6b+. Orientazioa: Ipar Mendebaldea. Bitxikeriak: puntetara bidean badira hainbat iturri ura hartu ahal izateko. Horrez gain, kantina zabalik dago Aste Santutik udara bitartean.


gizarteallarrugorritan

JUANJO BUJANDA Tabernaria

“

Nik suziria botatzen dudan arte herrian ez dira jaiak hasten� Testua eta argazkia: Iker Vidal

S

alts a guztiet an s artut a ibiltzea gustoko duen horiet akoa da Juanjo Bujanda Buji, (Errenteria-Orereta 19 4 8) et a baliteke hori izatea antxotarren artean hain ezaguna izateko arrazoia. Lartzabal auzoan jaiot akoa da Buji, baina harrotasunez esaten du urteen poderioz antxotarra bilakatu dela. Gazte garaian boxeoan et a arraunean aritu bazen ere, futbolzale amorratua da gizon nekaezina. Antxotar peto-petoa baino jaiotzez errenteriarra. Nola uler daiteke hori? Erraza da ulertzen. Errenterian jaio nintzen, baina urte gehiago daramatzat Antxon bizitzen eta antxotartzat dut nire burua. Nire hango lagunek hau entzuten badute haserretu egingo dira, baina ez dago arazorik, denekin ongi konpontzen naiz. Gaztetan boxeoan aritu zinen. Ezagutzen al duzu Lartzabalgo potroa? Ez dut ba ezagutuko ba!! (kar, kar, kar) Ni naiz Lartzabalgo potroa. Oroitzapen onak ditut. Gipuzkoako Txapelketa irabazi nuen, Arrasaten. Ehun borrokalditik gora egin nituen eta erdia baino gehiago irabazi nituen. Urtainen anaiarekin borrokaldi bat egin nuen baita ere. Arraunean ere aritu nintzen. Hibaikako lemazaina izan nintzen. Kirolean ez nintzen gaizki moldatzen. Tabernaria ere bazara. Zenbat atera dituzu KO tabernatik? Tabernatik KO gutxi atera behar izan ditut, zorionez, baina izan dira

mozkorraldi ederrak harrapatu dituztenak. Izadiko kroketak. Masan al dago sekretua? Ez dakit. Hori nire emazte Mari Carmeni galdetzen badiozu hobeto. Urdaiazpikoa izango ote da? Sekreturen bat eduki beharko dute, jendeak oso gustuko dituelako. Biltegitik tabernara eta tabernatik biltegira gurdiarekin bueltaka. Noizko motordun gurdia? Ez dut motordun gurdia nahi. Asko gustatzen zait orain dudana eta ez

dut aldatu nahi. Laguntza eduki baino nahiago dut gauzak nire kabuz egin. Lana. Goizean tailerran eta arratsaldean tabernan. Zer egiten duzu gauean? Goiz osoa tailerrean ematen dut eta bertatik ateratzean tabernara etortzen naiz emazteari laguntzera. Gauean lo pixkat egiten saiatzen naiz. Oso lo gutxi egiten dut eta gehienetan ez dut batere deskantsatzen. Sanferminak. Zuk esan arte jaiak ezin hasi?

Hori da. Nik elizako kanpandorretik suziria botatzen dudan arte herrian ez dira jaiak hasten. Suziria botatzeko irrikitan egoten naiz urtero, festak bukatzeko gutxiago falta dela esan nahi baitu horrek. Eromena da festet an t abernan lan egitea. Erretzailea zara. Laster suziria piztea ere debekatuko dizute. Ez dut asko erretzen. Astebukaera iristen denean purutxoren bat edo beste erretzen dut, baina oso gutxi. Debekatu arren puruarekin piztuko dut beti. Tradizioa, tradizioa da. Reala. Suziria bezala igo al da? Etxean oso barruan daramagun zerbait da Reala. Taberna nola dugun apainduta ikusi besterik ez dago. Asko sufritu dugu eta igo zenean behar bezela ospatu genuen. Baina zu, berez, nahiko zurigorria omen zara. Egia al da?. Zuri-gorria bai, baina kontuz, Pasajeseko zuri-gorria, ez dadila inor nahastu. Nik bi futbol talde dauzkat. Alde batetik Reala dago eta bestetik herriko t aldea, Pas ajes. Ezaguna zara herrian. Ba al dago Antxon ezagutzen ez zaituen norbait? Lagun batek esaten dit herriko ijituek ere ezagutzen nautela. Ez dakit zer esan. Nahiko saltseroa naizela argi dut. Herrian urte batzuk bizitzen daramatenek ezagutzen naute, baina orain gutxi etorri den norbaitek ak aso ez nau ezagutuko. Saltsa guztietan sartuta beti. Noizko herriko alkate? Nik ez nuke horretarako balioko, politika politikoentzako da eta ni ez naiz politikoa. Prest egongo nintzateke laguntzeko, baina hortik herriko alkate izatera tarte handia dagela pentsatzen dut. 21


o022-025_on

14/7/10

16:52

Página 1

nagusia ALVARO LEDESMA Sortzailea

Sormenezko jarduerak babesleku izan litezke” Testua: Erik Gartzia Argazkiak: Iñaki Berrio

lvaro Ledesmak (Errenteria-Orereta, 1975) jaioterriko Gabierrota auzoan du bere sorkuntza tailerra. Muntatzen ari den pianoak egiten du harrera, baina margolanak edo eskulturak ez dira falta. Diziplina asko ukitzen dituen artista da Ledesma, eta horiek guztiak dira bere gotorleku txikiak.

Beraz, lan munduan duzu oinarria?

Eskultura, pintura, musika… artearen hainbat arlo jorratzen dituzu.

Esperientzia pertsonalak dira nagusiki: sentimendu onak edo txarrak, esaterako. Egunkari mota izan daiteke. Urteetan zehar gertatu dena irudikatuta gelditzen da.

A

Bai, baita bideo-muntaia ere. Abiapuntua, hala ere, literatura izan zen, baina ez zen oso serioa. Orain ere ez da oso serioa, baina niretzako egiten dut.

22

Bai. Gero bakoitzak bere harrikada du eta burdinaren funtzionalitatetik at erabilerarik ez duen beste ikuspuntu batzuk aztertzen dituzu. Kontzeptu metafisikoetara jotzen duzu edo ideia pertsonalak islatu nahi dituzu. Zein ideia dira horiek?

Lau diziplina jorratuta, gizon errenazentista al zara?

Nola sartzen zara kontaktuan diziplina ezberdinekin? Eskulturaren kasuan lanarengatik izan zela diozu.

[Kar. Kar] Beno… baina ez dut inolako helburuarekin egiten. Pixkanaka diziplina ezberdinak ezagutzen dituzu eta, adinean aurrera zoazen heinean, gauza interesgarri gehiago ezagutu ditzakezu. Orain arte eskultura gehiago landu badut, galdarategi batean lan egin dudalako da. Han inguruan nuena erabiltzen nuen. Lehen eskulturak beti burdinezkoak ziren. Beste hainbat lanbiderekin harremana izanda (arotzak, eraikuntzakoak…), materiala eskatzen diezu.

Eskulturak egiteko ideia gehiegi dituzunean, batzuetan ez zaizu zirriborroak egitea besterik geratzen, eta horiek erreserbatzea. Pixkanaka marrazki horiek interesatzen hasi zitzaizkidan. Orduan hasi nintzen pinturarekin. Atsedena hartzeko ere bai, galdarategian bertan egiten bainituen eskulturak, et a nire gorputzak «kitto» esan zidan, oso asetuta bainegoen. Pinturak lasaitasun handiagoarekin lan egiten uzten zidan, esfortzu fisiko gutxiagorekin. Horrek etxean lan egiten


o022-025_on

14/7/10

16:52

Pรกgina 2

sormenanagusia

23


o022-025_on

14/7/10

16:52

Página 3

sormenanagusia uzten zidan, tailerrean hainbeste denbora pasatu gabe. Margotzeak beste espazio batzuetan lan egiten uzten zidan, gainera. Pigmentu ezberdinak bilatzen hasi nintzen, eskulturen materiala gogorarazten zutenak: organikoa, egurra, oxidoa… Betunarekin margotu ditut hainbat koadro, duen testura eskulturen materialaren antzekoa baita. Margotzeko modua zurekin identifikatu nahi duzu. Orduan diziplinak ez dira independenteak, garapena baizik.

Bai. Hainbat adar ukitzen dituzu. Bideoarekin eskulturei ateratzen nizkien argazkiak, katalogatzeko. Argazki horietan zerbait gehiago ikusten nuen, eta hainbat argazkirekin bideo erreprodukzio bat egin nuen. Lanpara bat mugitzen nuen eta hainbat itzal agertzen ziren. Emaitza gustatu zitzaidan eta horrela hasi nintzen bideoarekin. Eta horrela hasi nintzen musikarekin ere.

Beste diziplinekin alderatuta, ezberdina dirudi musikak. Nola hasi zinen?

Bideo horiei musika jartzeko helburuarekin hasi nintzen. Irudiak

lagun duten musikarekin ulertzen ditut. Beste abesti batzuk hartu beharrean ‘zer arraio! Nire musika sortuko dut’ esan nuen. Eta pianoarekin hasi nintzen. Bazenekien lehenagotik ezer jotzen?

Ez. Pianoarekin hasi nintzenean 31 urte nituen. Normalean musikariek txikitatik jotzea da normalena. Hori duzu buruan eta ezinezkoa dela dirudi. Bizitzan ezin diozu gauzak ikasteari utzi. Askotan gure burura mugatzen gara: urte batzuk ikasi eta hortik aurrera lan egin. Buru belarri sartu nintzen, eta gauza asko aurkitzen hasi. Musika oso eremu zabala da, eta esploratzeko hainbat bide daude. Artearen mundutik pixka bat aparte dago, baina adierazpen bera du, azken finean. Lezon hasi nintzen pianoa jotzen. Han bizi naiz, eta Tomas Garbizu Musika Eskola ikusten dut etxetik ateratzen naizen bakoitzean. Esan nien konposatu egin nahi nuela, eta giltzak utzi zizkidaten, etxean musika tresnarik ez nuelako. Eskerrak eman nahi dizkiet Lezoko musika eskolakoei. Zergatik pianoa?

Banuen sentsibilitate bat aurretik. Instrumentu bat aukeratzen duzunean beti dago identifikazio 24

bat. Gainera, gustatzen zitzaidan musikatik zati handi bat pianoa zen. Horrez gain, konposiziorako instrumentu egokiena zela pentsatzen nuen, horretara iritsi nahi nuela. Konposatzen hasi eta urtebetera, harizko instrumentuak zituzten konposizioak entzuten nituen buruan. Biolinarekin hasi nintzen orduan. Asko kostatzen ari zait… Baina esperientziarekin gozatzen dut. Orain egiten ari naizen musikan biolinaren eta pianoaren arteko oreka bilatzen saiatzen ari naiz. Nahastu egiten dituzu?

Orain gutxi arte gauza independenteak egiten ari nintzen, instrumentu bakoitzak bere izaera zuela ulertzen bainuen. Egun, biak batuta konposatzen ari naiz. Egiten dituzun konposizioek beste diziplinetan al dute oinarria?

Zerikusia badute. Esaterako, musika piezei nire eskulturek duten izena eman ohi diet. Batzuetan ideia bera diziplina guztietan islatzen dut. Besteetan, berriz, ideia bat gehiago ikusten dut diziplina batean edo bestean. Baina momentuan lantzen ari zaren diziplinaren araberakoa da askotan. Allende Arnaizekin elkarlanean aritzen zara, AL-AL proiek-


o022-025_on

14/7/10

16:53

Página 4

sormenanagusia tuan. Nola sortu zen egitasmoa?

Orain dela urte batzuk sortu zen. Mikelazulon pieza batzuk egiten genituen Oarsoaldeko sortzaileek, hilaren azkeneko ostiralean. Han Allendek bideo bat proiektatu zuen eta nik pieza bat jo nuen. Beste egun batean, kafea hartzen, bi bideo zituela esan zidan eta pasatuko zizkidala, musika jartzeko. Gustatu zitzaizkidan, indar bisual handia baitzuten. Indar bisual horrek inspiratu zintuen?

Bai, eta horrela funtzionatzen dut Allenderekin. Inspirazio truke jarraia da. Berak bideoak egiten ditu eta gero nik musika; eta alderantziz. Hainbat lan egin ditugu elkarrekin, eta egunetik egunera gehiago eskatzen diogu geure buruei. Lana eta teknika hobetu nahi ditugu. Batzuetan gaizki ere pasatu dugu, exijentzia maila altua dugulako. Baina elkarlanaren alde interesgarrienetakoa gure arteko komunikazioa da. Gure artean hitz egiten dugun guztia da irudiak eta musika egitera bultzatzen gaituena; ideia eta pentsamendu korronte handia dago bion artean. Ideia askotan bat egiten al duzue?

B ai, iritzi askot an bat egiten dugu, baina bakoitzak bere izaera du. Bera artista da, ni ere, eta bakoitzak bere lanak eman dion esperientzia du. Hasieran ez genuen bestearen lanari buruzko iritzirik ematen, baina hain ondo egin nahi genuen dena, ezen bat egin behar genuela gure iritzietan. Horrek gauzak zaildu zituen, gauzak neurrian egin behar zirelako. Baina horrek irudien eta musikaren arteko bat egite handiagoa ekarri zuen. Zein adinarekin hasi zinen artean?

Oso berandu. Eskulturarekin lehenengo esperimentuak egiten 2004ean-edo hasi nintzen. Musikarekin nituen zalantzak eskulturarekin nituen hasiera batean. Lehen esan dudana: hasieran

Bizitzan ezin diozu gauzak ikasteari utzi. Askotan gure burura mugatzen gara: urte batzuk ikasi eta hortik aurrera lan egin”

uste duzu lan asko egin behar duzula urte askotan, haur zarenetik. Baina hainbeste ematen zidan gauza bat topatu nuen, eta nik asko eman niezaiokeen… Aurkikuntza izan da niretzat; bizitza salbatu dit, nolabait. Bizitzan pixka bat galduta zaude, ‘zer hostia egingo dut nire bizitzarekin?’ galdetzen diozu zure buruari, ‘horretarako nago ni hemen?’. Ez, beste zerbait egon behar du. Eta beste hori bilatzen hasten zara. Egia esan, txikitatik egon naiz bila, baina aurkitu gabe. Kasu horretan, ez naiz asko aldatu. Literaturarekin zerbait aurkitu nuen, adierazteko modua. Baina oso intimoa zen eta ez nuen partekatzen. Galdaragintzan lanean hasi nintzenean utzi nuen alde batera literatura. Eskulturarekin hasi nintzen berriro hori bilatzen. Orduan guztiok eduki dezakegu beteko gaituen zerbait, agian ez dakiguna zer den, baina bilatu beharko duguna?

Baietz uste dut. Bilatzen duen orok aurkitu beharko luke, hasieran, eta bilatze horrek ahalbidetu

behar du aurkitzea. Norbaitek zerbait egiteko harra badu, gomendagarria da bilatzea, nahiz eta bere ustez berarekin ez datorren bat. Eta gehiago da, agian, horrek eman dakizukeena. Ez da ikuspegi profesional batetik ikusi behar, pertsonaletik baizik. Horrek asebetetzen lagundu lezake. Lan mundua, batzuetan, oso zaila da, momentu txarrak egon litezke. Sormenezko jarduerak babesleku izan litezke. Ez da ona barruan duzuna zuretzako gordetzea, askatu egin behar duzu. Gainera, oso positiboa da horrelako gauzak egiten dituzten beste hainbat pertsona aurkitzea. Zuk ez bazenitu egingo, gainera, ez zenituzke ezagutuko. Jende oso interesgarria ezagutu dezakezu, zure lanari ekarpenak egingo dizkiotenak. Gainera, besteen lanak zurearen akuilu izan daitezke. Lehia moduan?

Ez, ez. Era positiboan. Eurek egin duten zerbait ikusten baduzu, eta gustatzen bazaizu, zure buruari esaten diozu hori egiteak ‘la hostia’ izan behar duela. Senti-

mendu horietara hurbiltzeak pertsona bezala garatzen laguntzen zaituela uste dut. Erakusketa asko egin al dituzu?

Ateratzen direnean. Erakusketa batzuk egin izan ditut. Ez dago erakusteko toki asko, eta maila lokalean egiten baduzu, tokiak agortzen dira. Sortzen jarraitzeko pizgarria da zure lana ezagutaraztea. Ez du beharrezkoa izan behar erakusketa bat egiteak, baina ondo dator. Konpromisoa hartzen duzu erakustoki batekin, eta erakusketa horretan nahi duzun gauzak egotea beste gauzarik ez dago, eta modu horretan pixka bat gehiago exijitzen diozu zure buruari. Eta erakusketa horiek ez badituzu, zure burua astindu behar duzu lan egiteko. Nahiz eta obra putarik ez saldu, erakusketarik ez egin… aurrera egin behar duzu, konbentzituta egon behar duzu zure lanarekin. Hori da oinarrizko irizpidea, bakarra ez bada. Et a zure burua estutu behar duzu, gauza gutxirekin ez konformatu. 25


o026-027_on

14/7/10

17:56

Pรกgina 1

hilekoirudia alabortzah

Auzolanaren indarra 2005ean ekin zion Bonantza Auzo Elkarteak Alabortza Eguna antolatzeari. Ordutik urtero bildu dira sanjuandarrak, ekaineko egun batez, Alabortzako hondartza auzolanean garbitu eta Puntetako gunea herritarren aisialdirako gune gisa aldarrikatzeko. Herritarren lanak, azkenik, fruiturik eman du. Zonalderako proiektu bat ari dira lantzen erakundeetan, eta honez gero, aurrerapausoak izan dira. Garai bateko kantina martxan da berriz ere, eta Alabortzako hondartzatik harria kendu eta hondarra bota dute. Txokoa paregabea da udako egun beroetan itsasoan bainatu eta bokalearen ikuspegi paregabeaz gozatzeko. Argazkia: Olatz Mitxelena

26


o026-027_on

14/7/10

17:56

Pรกgina 2

hilekoirudia alabortzah

27


o028_on

14/7/10

16:59

Página 1

Horoskopoa Jaxinta Izarzabal

Aquarius. (Urtarrilak 21–Otsailak 19) Urpekaritza ikastaro hura egin zenuenetik ez duzu besterik buruan, baina itsasertzetik urruti bizi ez bazara ere, itsasoa ez duzu etxetik nahi bezain gertu. Agian bizilekua aldatzeko tenorea iritsi zaizu. Ez da erraza izango zuk nahi duzun inguruan etxea topatzea, baina gustuko tokian aldaparik ez. Saiatu eta lortuko duzu, ziur. Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Lagunek azken orduan aldatu dute oporretarako zenuten plana eta zuri aldaketa ez zaizu batere gustatu. Hala ere, ez zenuke hain gaizki hartu behar. Lagunek askotan egin dute zure neurriko plana eta kontuan hartu beraiek ere badutela tarteka aukeratzeko eskubidea, edo ez? Aries.

(Martxoak 21–Apirilak 20). Ezin duzu berriro data atzeratu edo damutuko zara. Urteak daramatzazu saiatuko zarela esaten, baina ez duzu behin ere pausoa ematen. Noiz hasi behar duzu barnetegian? Zure seme-alabak koskortzen direnean? Zeren zain zaude? Ez zenioke hainbeste beldurrik eduki behar erabakiari. Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Egoskor ospea duzu eta ez da harritzekoa. Temati jartzen zarenean zurea baino ez duzu ikusten. Noiz ikasi behar duzu aldamenekoak entzuten? Baduzu garaia. Hala jarraituz gero, gehien jasaten zaituzten horiek nazkatuko dira.

28

Gemini. (Maiatzak 22–Ekainak 21). Atzerrian eman duzu lehenbizikoz ikasturtea, eta orain, udako oporretan, etxera bueltan, dena aldatu dela iruditzen zaizu. Ez al zara zu izango aldatu dena? Baina, lasai egon, aldaketak ez dira, berez, txarrak. Kanpoan ikasitakoa zure hemengo egunerokora egokitu beharko zenuke, eta horrek denbora behar du. Lasai hartu. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Magia beti izan duzu gustuko, baina ez zenuen sekula imajinatu bidean mago batekin topo egingo zenuenik. Ederki pasatu duzu bere trikimailuak ikusten. Magia eskolarik ez dago, baina magia hain gustukoa izanik, agian baduzu berarengandik ikastea. Zergatik ez diozu ikastaroa eskatzen? Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Inork gutxik zuen konfiantzarik zugan halako abenturari ekin zenionean, baina azkenean frogatu duzu baietz, nahi duzunean gai zarela. Harro zaude, eta ez da harritzekoa. Segi bide beretik eta urrutira iritsiko zara. Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Ikasturtea orain gutxi bukatu da, eta ondo dago ikasketez ahazteko denbora hartzea, baina jaso dituzun emaitzak kontuan hartuta, hobe duzu gehiegi ez erlaxatzea. Gehien gustatzen zaizkizun horiek egiten indarra hartu eta ekin lehenbailehen iraileko azterketak prestatzeari, bestela ekai-

nean gertatu zitzaizun gauza bera gertatuko zaizu orain ere. Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Aurten bai. Udan jaiez jai ibiltzeari utzi eta mendian eta hondartzan orduak ematea erabaki duzu. Eta ez zaizu damutuko. Zure osasunak eskertuko du, eta baita zuk ere, ibilian sumatuko duzulako badela oporrak gozatzeko beste era bat. Eskorpius. (Urriak 24–Azaroak 22). Udan izaten duzu benet an gustuko dituzun liburu horiek irakurtzeko denbora gehien, beraz, baduzu ordua liburutegira jo, eta han, erreka ondoan, hamakan etzanda emango dituzun ordu horietarako irakurketak aukeratzeko. Gozamenarako tenorea heldu da. Ez ezazu alferrik galdu. Sagitarius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Suak beti erakarri zaitu eta faltan botatzen dituzun garai batean edozein kanpaldian piztu zitezkeen su haiek, gaubela goxoan, lagunartean, musikarekin edo isilik, izarrei begira... Surik gabe ere, aurten kanpoan, estalperik gabe lo egin beharko zenuke, zeruari so, orduko haiek berriro sentitzeko. Capricornius. (Abenduak 22–Urtarrilak 20). Ez zaitu ezustean harrapatu, baina bai zuk uste baino dezente lehenago. Lehenbiziko sustoa gaindituta ikaragarrizko pozak harrapatu zaitu. Orain hartu lasai, eta gozatu bizi duzun une gozoa, merezi duzu eta. Zure ingurukoak txoratzen daude zu hala ikusita. Zoriona kutsatzea ez da gauza makala.


o029_on

14/7/10

16:58

Página 1

azken balada Borondatea, militantzia, konpromisoa... euskaldunon ahotan maiz entzuten diren hitzak dira eta horiek dira, hain zuzen, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Exteban Martiarena eta Ander Lizarralde bertsolariei eztabaidarako aitzakia eman dietenak.

Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde

Ezetz esaten ez dakitenei

E

xteban Martiarena. «Hi

Exte, bertso afai bat antolatu yau. Eliteko bat, eskualdeko bat et a hi gayak jartzen. Elitekuai 210 emango zioau, eskualdekuai 90 eta hi afari truk. Krixtona armatu nahi yau, jaitako plater fuertia izan ber dik. Hi artixta yaz ta zerbatte bereziya prestatuko dukela bazakit, ezin diguk fallatu. Etorri halako auzora halako ordutan. A, ta ezetzik eyau onartzen, bakik porlakausa duk eta...». Hara Andy, antolatzalle batek ze mezu utzi zin lengun kontestadorin. Hamaika holako entzunak eta iñak gattuk. Ander Lizarralde.

Ordun enak bakarra! «Kausagatik» eozer itten yau, ta ni eniok ados. Mundu hontan, gauza oso oso inport antia iruitzen tzik ezetz esaten jakittia.

Neone ikasten hasiya niok, ta ez dakik bizimodua nola erraxten duken. Zein duk mundu hontako inport antina hietzako, X a m o a ? Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Izautzeit gal-

dera hoi. Eozer erantzuteitela re zerbatte zintzilik geatuko zik. Esango nikek nere ingurua dukela, biño ez duk beti hala, esango nikek ne burua dukela, biño s akrifik atzeko prest ere eon ninttekek. Beraz... hie aholkuai kaso iñez... ez. Ez dit erantzungo. Kausagatik eozer itteko fasik eoten ttuk, biño kasuangatik, kasu konkreto bakotxangatik aleiya, gastatzen juten tziuk. Zoritxarrez herri hontan, baietz esantako milla aldiyak miño inportantio duk ezetz esantako aldi hura... Zeñekin gaudek gu zorretan, Exte? Eo zertik sentitze yeu hola? Exteban Martiarena.

Herrigintzan ai galako

eta herriyan eskaerak betetzeko ohittura eta ardura hartua dugulako. Zenbat egi esan ttuzuten: ezetz esaten ikasi ber genukela (ni uaindik ikasten ai nak), behin ezetz esatik betiko putasemetzen gattula (gue herriyan modaz pasatzen ezten hitza), kausa guziyak gue kausa izan ber dutela( kausakin ados eon eo ez eon), enfin... Jendin borondate onan biktima bihurtu gattukela iruitzen zik. Andy, halare gue mundu hau, bertsuna aleiya, zenbat matte eta gozatzen dugun!!!! Ander Lizarralde.

Hoi dudik ez in. Nik asko matte dit behinpin. Halare, gue gogo ta nayetik atetzen ez padia iniziatibak, gorrot atzen buk atuko yau mundu hoi. Militantziyak, gogotik hasi ber dik, guetzako intako lana duk, bestela ibilbide motza eukiko dik. Nik, neonek nahi ditelako eman nahi dit

ta ez aurrekuk eman tzitelako. Ez dit aurrekun ardura kargaik sentittu nahi ne baitan. Hik zer diyok, Xamoa? Hik gerri errak ttuk kargak eamateko ta... Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Oporretan

niok eta ezkiak lanik jarri oan. Aurrekuk intakot atik bizi gattuk, prespektiba batetik beitzen bazekiyeulako. Militantziya halare hoi biño geyo duk, eo hoi dena biño xinplio akaso, etzekit. Aurrekuk in tziten guziya eskertu itten dit nik, eta hoixe duk gaur egun neonek itteko gogua pixten diken arrazoitako bat. Sinplifikatu nahi baduk aurrekungatik itten yeula esan posible yeu, biño militante bakotxak ulertuko dik esaten ai nakena. Guraso baldin baduk, etorkizun ere izango dik buruan, ez iragana bak arrik. Norbere gogua? Hoi baño gogo et a motibazio haundiyoik ba al tziok?!

29


o030_on

14/7/10

17:01

Página 1

denbora-pasa jakitekod

Gurutzegramak Begoña Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

1

10

11

12

13

‘S’ LETRAZ HASTEN DIREN EUSKAL HERRIKO HERRIAK

Goitik behera 1. *** Gipuzkoan. Lapurdin. 2. Agertuko, argituko. Barrika. 3. Txorien etxe. Baratz, larre. Mugitzeko erabiltzen den onomatopeia. 4. Bihiak. Ald, gaurren hurrengoa. Nitrogenoa. 5. Zerga mota gagaikarria. Motelak, indargabeak. Ald, dago. 6. Bidean jarri. Urez busti. 7. Kontsonantea. Gizon izena. Ald, portu. 8. Azkaratearrak. 9. Tantalioa. Iridioa. Iodoa. Erbioa. Bokal bikoitza. 10. Arazo, koska. Ald, lezoarra. Boroa. 11. Ald, ezti egile. Ald, iridioa berriro. Japoniako hiri famatua. 12. Lehen bokala. Ald, har ezazu. Trebetasuna. 13. Gosaltzeko erabiltzen ditugu batipat. Ald, gorotza.

2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13

Zeharka

Soluzioak GURUTZEGRAMAK 13 12 11 10 9 8

S O K O A L

7 6 5 4 3 2 1

S E G U R A 1

A K A B Z A L E A B E Z L I A D K A U S H K O R U O R A L O H A U I K P A B E L A A N D A 2

3

4

5

A N A T Z B Z A I I A K O A N A I T A R R A U R A O T T I K U Z E O R K E Z E O R E Z I A L T A K A K A B O 6

7

8

9

10

K I O T A

G A N O R K

E A L R I E R O R T I 11

12

A K A K A T I L U A K 13

30

1. Hedatzeak, banatzeak. 2. Ald, belardi, larre. Gogor, nekoso. Lehen bokala. 3. Eskasiak, faltak. Ald, arma...pun! 4. Donostiako auzo eta mendi. Senide, gaixo. 5. Radoia. Katu arra. Ald, lotan. 6. Ald, kea dario. Bera. Baratz. 7. Abesbatza. Ez haundi. Lehena. 8. *** Gipuzkoan. Oxigenoa. Ald, kiloa. 9. Borobila. Abisu, adierapen. Ardura. 10. Errep, txori mota. Ald, eguzki. Basauntz mota. 11. Ald, bete-bete, bikain. Arraunean atzera egin. Ingelesen begirada. 12. Bizkaiko ibaia. Langa, ataka. Ald, artikuluaren laburpena. 13. Baionatik Bordelerainoko eremua. Ald, egur beltz famatua.


o031_on

15/7/10

17:51

Pรกgina 1

ENEKO EZEIZA

Bost hilabeteko bidaia zirraragarria egin du Andeak zeharkatuz. Argentina, Txile, Bolivia, Peru, Ekuador eta Kolonbia ikutuz. Hona hemen, Bolivia ederra argazkietan.

Andeetatik barrena, BOLIVIA 31


o032-033_on

32

15/7/10

16:59

Pรกgina 1


o032-033_on

15/7/10

17:00

Pรกgina 2

33


o034_on

34

15/7/10

17:44

Pรกgina 1


o035_on

16/7/10

15:05

Pรกgina 1


o036_on

14/7/10

17:02

Pรกgina 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.