o001_on
27/10/10
16:29
Pรกgina 1
O ARSOALDEA N 2010eko urria 71. zenbakia
KARTZELAKO HORMAK NOIZ
PITZATUKO
ESKUALDEKO LAU LAGUN PALESTINAN IZAN DIRA UDAN, KULTUR BRIGADEKIN
o002_on
26/10/10
17:49
Pรกgina 1
o003_on
26/10/10
19:50
PĂĄgina 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Ibai Maritxalar
Non da Camille?
P
intatzean sarri, sortzen ari naizen horretatik urrundu, bi pausu atzera egin eta argiago ikusten dut irudia. Gehienetan distantzia laburrean zirudiena osotasunean aldatu egiten da, ihesean zebiltzan ezaugarriak ateratzen dira. Horrela bizi dut nire egunerokotasuna ere. Izan liteke nostalgia dosia, izan liteke beldurra, baina azken urteetan egin dudana aztertzen hasten naizenean nire buruarekiko dudan sentipena aldatu egiten da. Non nenbilen duela bost urte? Zein lan, bidaia, proiektu neukan esku artean? Orain ere ilusio berberak ditut ala aldatu dira? Zer-
gatik? Baliteke narzisismo ekidin ezinaren zorigaiztoko patuan erori izana; kanpoko gertaerek nigan eragingo ez balute bezala, ni osotasunaren parte nimiĂąoa ez banintz sikira. Errealitatea gailentzen da ordea, Espainiako datuen %19,3 horren baitan kokatzen da nire Cotton Club-a eta izan ditzakedan ilusioek bestelako dimensioa hartzen dute. Eta Camillerekin oroitzen naiz orduan, Nafarroako basoetan ihesean dabilen hartzarekin. Baliteke hamarnaka jet lag nozitu dugun belaunaldi akademizatuaren zoria hori izatea, exilioa. Errazegia da hori baina. Borrokatzeko ahal-
menik dugun ere ahaztu zaigu eta liburutegietako hemeroteketara joan beharko dugu gure gurasoen iraultzak, altxamenduak, barrikadak, grisak eta zailtasunaren gainean eraikitako ilusio dosien berri izateko. Gu garaipen haren biktimak baikara, ongizatearen anestesiak harrapatutako produktu moldagarriak. Guri dagokigu lehen lerroko hotza orain. Fatxoek, marrazoek errazegi irauli dute hiru dimentsiotan eta plasma pantailetan ezagutu dugun errealitate koloretsua. Bi pausu atzera egitea aski da osotasuna zein iluna eta gordina den ohartzeko.
iritzia
03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 71.a (2010eko urria) Urtea. VII.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 902 82 02 01 Tirada. 2.200 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azala. Jasone Parada Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak
22 Maitane Azpeitia. Bartzelonan bizi da egun atleta oiartzuarra, eta han ikasketak eta lehia uztartzen ditu; txapelketetan sariak pilatzen jarraitzen du.
Ibai Maritxalarren, Joxe Juan Ugalderen, Jon Mayaren eta Juanra Canoren iritziak irakur daitezke. nagusia
12 Sabel dantza.
31 Klik.
Mendealdeko dantza eta dantza tribalak aurkezten dituen Dilshad taldeko neskekin solasean erreportajean.
22
Arkaitz Iza oiartzuarraren argazkiak, Menorcan, piraguan irlari bira eman bitartean, Klik atalean.
31
12
OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Harpidetza: 902 82 02 01 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
25/10/10
19:13
Pรกgina 1
o005_on
25/10/10
15:35
Página 1
iritzia Puntua
Status Quo-tik haratago karagarria da herri hau. Elkarbizitza eta batasuna desiratzen bizi gara –hori esaten eta amesten dugu- eta, aldizka, oso gutxitan gertatzen diren hurbiltze egoerak behar bezala kudeatzeko ez gara gai. Horren azkar doan herri honen historian, oso atzean geratzen dira aurreko hilabetean gertatutakoak. Baina, bai, joan den hilean Bilbon debekuen kontra egindako manifestazioak ikasketa bikaina utzi zigun. Bakea lortzea bezain zaila da, nire iritziz, horren puskatuta eta banatuta dagoen gizarte honetan urratsak egitea. Eta… bizikidetza-arauak dira hauskorrenak. Badakizu zertaz ari naizen. Ez dut esango manifestazioan izandako portaerak zuzenak edo jokoz kanpokoak iruditu zitzaizkidan. Kontua da urrats bateratuen bila joan nahi bada, oso-oso garrantzitsua, gutxienez, formak zaintzea ere badela. Are gehiago, batzuek prozesurik ez dagoela eta beste batzuek prozesua egon badagoela irizten diogun garaiotan. Azken finean, lehertzera doanari kartak ematea da formak ez zaintzea. Eta horiek dira, manifestazioan beren burua erosoago edo deserosoago sentitu zutenen gainetik, etekina atera dutenak. Manifestazioaren arrakasta nabarmendu, eta debekuen kontra 46.000 pertsona elkartu izana baloratzea baino, oinarrizko protesta hartan izandako formak, ezinegonak, kontraesanak eta gisakoak izan dira albiste bazter guztietan. Egia da, baita ere, manifestaziora modu kalkulatuan joandakoek hizpide erraza eragin dutela bazterretan. Politika klabe horretan egiten dutenek, modu kalkulatuan alegia, arrisku hori hartzen dute. Eta beraiek ere badira, nolabait ere, beren kontrako txistuak eragiten dituztenak. Zeren, azken finean, politikan modu kalkulatuegian jokatzeak, edo, bi zelaitan nahi baduzue, mesfidantza eragiten du; eta gehiago garaiotan, sueten moduko etenaldia emanda dagoenean.
I Joxe Juan Ugalde
ALDERDIKERIAK BAZTERRERA. Ez da egoera politikoki erabiltzeko garaia. Ulertzen dut alderdiek, biziraupen hutsagatik askotan, urratsak etekin politikoren baten ordainetan egin nahi izatea. Are gehiago –gure gizarte honetan, beti hala ger-
tatzen da- etengabe hauteskundeen mamua, edo igitaia nahi bada, gainean dabilenean. Alderdi guztiak daude egoera politikoki erabiltzeko dinamikan sartuta. Bistan da PSOEk tentuz begiratu behar duela eskuin aldera, dena kontra jarri zaion honetan. PPk, ustelkeria fronte bat baino gehiago zabalik duen arren, aurrea ateratzen dio, behin eta berriz, eta gero eta handiagoa, denaren beharrean den Zapaterori. Are gehiago, langabezia, krisia, Madrilgo Alderdi Sozialista barruan izandako hauteskundeak… dena kontra duenean.
XEDEA, ELKARRIZKETA MAHAIA. Etxeko alderdiei dagokienez, denek badakite barealdi egoera honetara ez dela askotan iristen. PSEk ez du Madrilek baino urrats bat aurrerago egingo. EAJk bisagra modura jokatuko du, prozesuan sor litekeen edozein aukeratan atzean ez geratzeko. Gernikako Akordioaren baitan kosta egingo da, edukiak baino gehiago, erritmoak eta urratsak adosten. Eta pazientzia. Nola nahi ere, emari politiko hori guztia elkarrizketa mahai batera eramatea da erronka. Gernikako Akordioak elkarrizketa foroa sortu beharra aipatzen du. EAJk berak, Forondako Alderdi Egunean elkarrizketa abiatu beharra aipatu du. ETAk berak bi elkarrizketa edo negoziazio foro aipatzen ditu: Estatua eta bere artekoa… eta Euskal Herriko eragileen artekoa. Alde guztiek eskuzabal jokatzeko garaia da. Bakea eta normalizazio politikoa etorriko badira, bazterrean utzi behar dira kalkulu politikoak. Eta, aldi berean, konfiantza eremuak sortu. Azken hau ikasi genuen, besteak beste, Loiolako elkarrizketetan amaitu zen prozesuan. Tutelarena ere ikasi genuen. Eta badirudi –hala ulertu nuen Garak ETAri egindako elkarrizketa luzean- ETA prest dagoela prozesuaren gidaritzaren eta zaintzaren tentazioan ez sartzeko. Indarkeriaren aroa amaitu dela eta dinamika hori atzera bueltarik gabea dela pentsatzeak ez du deus bermatzen. Status Quo-a irtenbidea dela uste izateak ere ez.
HILEKO ESALDIA «Emari politiko hori guztia elkarrizketa mahai batera eramatea da erronka»
05
o006_on
25/10/10
15:30
Pรกgina 1
o007_on
25/10/10
19:45
Pรกgina 1
o008_on
25/10/10
19:37
Pรกgina 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Iosu Mitxelena
08
o009_on
26/10/10
19:10
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Zer dio? Kepa Olaiz, Gipuzkoako Errauste Plantaren Kontrako Kordinakundearen izenean
San Markoseko Mankomunitatean aldaketa? rte asko daramatzagu Oarsoaldean orain bat-batean jasangarria den hiri hondakinen kudeaketa jasanezina pairatzen eta bertan dugu horren testigantza: San Markoko zabortegia. Zeinek jarrai dezake orain artean luzatutako ereduaren bidetik? Nork sinets dezake oraindik ere berau bultzatzen duten alderdi politikoetan? Azkenengo 25 urte hauetan hondakinak zamatu eta zamatu jardun dute eta. Urteak pasatu dira irtenbide berriak aztertu gabe eta orain martxan jarri nahi dute hiri hondakinak xahutzeko makina, Zubietako errauste planta. Gizarte eragileek, berriz, urteak daramatzate beste aukerak jorratzen eta plazaratzen, materia organikoen bilketaren garrantzia nabarmentzen, murrizketa politika ezak salatzen, berrerabiltzea bultzatzen eta ekoizpen garbiaren aldeko apustua ahalbidetzen, hau da 0 hondakin-erako bidea gauzatzen. Baina Gipuzkoako agintariek behin eta berriz, beren autismo politikoari segika, okerreko bidea hartu dute hiri hondakinak kudeatzeko momentu historikoa izan litekeen honetan. Bi urteren buruan, Gipuzkoako Hondakinen Par-
U
tzuergoa osatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak hiri hondakinen kudeaketan eskumenak lor ditzan (orain arte ez zituenak) eta horrela mankomunitateen ahalmena gutxitu. Partzuergoa errauste plantaren bultzatzaile nagusia bilakatu da, sistema honen aldeko bandera-ontzia hain zuzen ere. Hala ere eta arazo zein oztopo guztien gainetik, San Markoseko Mankomunitateko zenbait herrik bere bidea egin ahal izan dute, argi eta garbi baieztatuz, errauste plantan erre nahi dituzten hondakin horiekin guztiekin beste kudeaketa bat egin daitekeela, jasangarriagoa, osasuntsuagoa eta ekonomikoagoa. Datuak argiak dira: Usurbilen, Hernanin eta Oiartzunen hondakinen birziklatzea %30tik %80ra igo da. Nola? Hiri hondakinen bilketa sistema aldatuz, atez atekoa eta materia organikoen bilketa eginez. Zalantzarik gabe, San Markoseko Mankomunitatea laguntzaile izan dute alor honetan, herri hauek apustu egin dute eta errausketa ekiditeko bestelako alternatibak badirela frogatu diote gizarteari. Dirudienez, bide hau hartu izana, ez da Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren gustuko izan eta are gutxiago San Markoseko Man-
komunitatearen barruan dauden zenbait alderdi politikorentzat, hala nola, PSE-EE, EAJ, PP, eta H1. Zuzendari aldaketa egon da Mankomunitatean, eta Juan Carlos Merino jauna izandatu dute presidente. Helburu bakarra errausketari bidea erraztea eta birziklapen politikari oztopoak eta trabak jartzea. Orain arte gezur biribil bati tiraka aritu dira. «Guk ez dugu zabortegirik nahi beraz errausketa behar beharrezkoa dugu». Baina ondo gordeta zeuzkaten esatera ausartzen ez ziren hainbat kontu; errauste planta moderno horrek 14.700 tona hondakin toxiko sortuko zituela urtean eta hori beste herrialdeetara esportatzen hasiko ginela, A Coruñara, Valladolidera edo Huelvara. Zeinek nahiko luke bada horrelako errauste-zabortegi pakete toxikoa? Benetan lotsagarria… gure izenean hondakin toxikoak beste herrialdeetara bidaltzea. Usurbilek, Hernanik eta Oiartzunek garbi dute eta hala erakutsi digute; birziklapenaren bidean badago zer egina! Guztiok birziklapenaren alde bagaude zergatik ez bide hau elkarrekin egin? Usurbilgo itunak hauxe dio ozen: «Sei urteko moratoria errauste plantaren plangintzari».
‘Ttkun Ttan Ttakun’ auerdia da, eta Bizkaiko Leioa herritik nator bueltan autoan. Juan Mari Beltran eta taldearekin emanaldia izan dut, Ttakun tttan ttakun ikusizunarekin, eta jende asko bildu ez bada ere saio txukuna izan da. Ikuskizuna lehen aldiz taularatu zenetik urte bat igaro da, eta ttirrika-ttaraka ari da bidea egiten. Musika arloan, eszenaratzean… ikuskizun ederra da, oso polita eta gomendagarria. Baina Ttakun tttan ttakun ikuskizun bat baino gehiago ere bada. Niretzako ttakun-ttan-ttakun, ttakun-ttan-ttakun… hotsak entzutea Juan Mari Beltran entzutea da. Orain bederatzi urte, 1937 ikuskizuna sortzen ari ginen garaian ezagutu nuen Juan Mari. Bere energiak eta hitz onomatopeikoek harridura sortu zidaten hasieran, baina horiek bere munduan barneratzeko ateak besterik ez ziren. Berdin Ergoien
G
hONa auzoan biribilketak jotzen, txalaparta eskolak ematen, Herri Musitaren Txokoan bisita gidatuak emanez, kontzertu handi batean parte hartuz, atzerrian hitzaldiak eskainiz, diskoak grabatuz, liburuak argitaratuz… Juan Mari mundu askotan barneratzeko atea da; gure ohituretan, izaeran eta kulturan sartzeko leiho bat. Hain exotikoak diren gauzak, orain dela ez hainbeste, gure etxe ondoan izan ditugula ezagutzeko leihoa edota miresten ditugun exotismoak adina exotismo hemen ere baudakagula erakusten dizkiguna. Helduko da garaia ekarpen hori guztia mirestua izango dena eta mugarritzat ipiniko dena. Orain sasoi betean da, eta etxe ondoan daukagu. Oiartzunen Herri Musitaren Txokoan, eta azaroaren 6ean Donostiako Kursaalen Ttakun tttan ttakun. Gozatzeko eta ezagutzeko aukera paregabeak noiznahi. Zorionak Juan Mari!
Jon Maya
09
o010-011_on
25/10/10
15:29
Página 1
iritziassakONduz
Juanra Cano
Hilaren errepasoa
Eragin larria urreko hileko testuak entregatuta zeudela argitaratu zuten berria. Portuko Agintaritzaren asmoek ingurumenean eragin larria izango luketela onartu du Agintaritzak berak 600 orrialdeko Ingurumen Iraunkortasun Txostenean. Kalte horiek leuntzeko hainbat neurri aurreikusten omen dituzte Portuko Agintaritzatik. Badirudi Buen jaunak, antza beste poltrona bat berotzera joan aurretik, proiektu txikitzailearekiko fideltasuna eskatu diola Aldundiari. Pasaiako birgaitzea eta kanpo kaiaren proiektua banatu izanak politiko profesionala urduri jarri omen du. Horren harira, Jaizkibia birsortu edo elkarte berria sortzea bultzatuko du Portuko Agintaritzak, egun Jaizkibian dagoen botere banaketa bere interesentzako egokia iruditzen ez zaiolako. Beharbada aurretik aipatutako presio horren baitan kokatu dezakegu ere Eusko Jaurlaritzak Lezoko Hirigintza Planeko Gaintxurizketako zatia bertan behera utzi izana, aurreko hilean ezagutu genuen plataforma logistiko erraldoiarekin bat egiten ez duelako. Azken hitza kasu honetan Aldundiak izango du. Bero dago giroa.
A
Berri Mazedonia erri pila hil honetan…Errenteria-Oreretan Emakume Arraunlarien Topaketa antolatu zuten Hibaika Arraun Elkartekoek… Pasai Antxoko Luzuriagako etxebizitzak 2011ko lehenengo hiruhilekoan eraikitzen hasiko direla jakinarazi dute… Herrera eta Buenavista arteko bidegorria eraikitzen hasi dira jada… Hamarna urte bete dituzte Oreretako Gaztetxeak, Arraguako Goiko Eskolak eta Pasaiako Laurak-Bat Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkarteak. Zorionak guztioi…Arrantzale bat desagertu zen Pasaiatik zortzi miletara; antza denez sareekin lanean zebilela erori zen uretara… Donibaneko erretiratuentzako gune berria zabaldu dute jada… Aste hauetan udaletan datorren urterako tasak eztabaidatzen eta bozkatzen ari dira; Udalen diru premia ezagututa beldurtzeko arrazoirik ez zaigu falta…Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkartea eta Pasaia Kayak taldeen egoitza berria egokitzen hasi dira dagoeneko; bazen garaia.
B
10
o010-011_on
25/10/10
15:29
Pรกgina 2
sakONduziritzia
Kilometroak ilabete pasatu dela badakit; entregarako epeak badakizue. Ez nuen zutabea aurretik idatzi nahi. Nahikoa da ekaitz bat festa eta artikulua hankaz gora jartzeko. Harira; zirimiriak susto bat eman bazigun ere, milaka lagun batu ginen Lezon, aurten Pasaia-Lezo Lizeoak antolatutako Kilometroetan. Ikusitakoaren arabera, eta antolakuntzatik ere aipatu zutenez, nahiko arrakastatsua gertatu zen jaia. Aurreikusitako jakiak eta edariak zenbait guneetan eskas geratu ziren, jende andana bildu zenaren seinale. Arrakasta hori dela eta, Lezon 0-5 urte arteko Lizeoko ikasleentzako ikastetxea zabaltzea gertuago dago. Datorren urtean, Kilometroetara joan nahi duenak Azpeitiko bidea hartu beharko du.
H
Odola uela urte pare bat gai honi heldu nion, esperientzia pertsonalekin uztartuz. Orain, Oarsoaldeko odol emaileek Bailarako Batzarra Trintxerpen ospatu berri dutela aitzaki, gaia berriz ateratzea pentsatu dut. Aipatu moduan, batzarrean, emaile beteranoei merezitako aitortza egin zitzaien eta ondoren, bazkari ederra izan zuten Oiartzunen. Era berean, azken asteetan odol erreserbak larriki jaisten ari direla irakurri ahal izan dugu prentsan; hortaz, izua alde batera utzi eta zuen ekarpena egitera animatzen zaituztet. Ez beldurrik izan, ez dituzue gaur egun hain modan dauden banpiroak topatuko eta pentsa halako keinu batekin bizitzak salbatu ditzazkezuela. Animatu.
D
11
o012-015_on
25/10/10
15:19
Pรกgina 1
sabeldantzanagusia
ALDAKA KOLPEAK
DILSHAD
Sabel dantza ikastaroak gero eta ohikoagoak dira inguruan. Gurean bada ekialde urrun hartako dantza exotikoa aspaldi deskubritu zuen hirukotea: Dilshad du izena taldeak. Testuak: Olatz Mitxelena Argazkiak: Joseba Elizegi/ O. M. 12
o012-015_on
25/10/10
15:20
Página 2
sabeldantzanagusia iru lagun eta pasio bat: s abel dantza. Hortxe Dilshad taldearen sorreraren gakoa. Nora Orbegozo, Miriam Gorospe eta Maialen Otermin sabel dantzako emanaldiak eskaintzen dituen Dilshad taldeko dantzariak dira. 2007az geroztik ari da taldean hirukotea, gustukoen duten dantza nahi duen ororen aurrean aurkeztuz. Donostiako Sebastopoleko Kultur Etxean ezagutu zuten elkar, sabel dantzako ikastaroan. Han ari zirela, eta beste ikasle baten bidez, Kantabriako herri batean dantzatzeko aukera sortu zitzaien. Bost lagun elkartu ziren orduan. Taldearen lehen emanaldia izan zen hura. Gauzak ondo irten ziren, eta bide horretan aurrera egiteko gogoa sortu zitzaien. Halako talde bat aurrera ateratzeak, ordea, dedikazio handia eskatzen du, eta boskotea hirukote bihurtu zen ia hasieratik.
H
MODA
BAT BAI NO GEHIAGO. Gero eta ohikoagoa
da sabel dantza ikastaroen eskaintzen artean topatzea. Dilshad taldeko neskek, baina, ez dute erabat argi moda kontu soila den: «Orain modan jarri da, baina gu hasi ginenean, ia ez zegoen inon egiterik», gogoan du Nora Orbegozok. Maialen Oterminek, baina, aitortzen du eskaintza ugaritu egin dela: «Urte batzuetatik hona edozein herritan aurkitzen duzu sabel dantza egiteko aukera». Modak baina, ez dio soilik sabel dantzari eragiten. «Nik uste dut ez dagoela sabel dantza bakarrik modan. Funkya, hip-hopa,... dantza bera eta dantza egitea jarri da modan», zehaztu du Miriam Gorospek. Edonola ere, dantza gustuko duten askok sabel dantzaren exotismoak erakarrita hautatzen dutela uste dute hirurek: «Dantza akademietara jotzen duen jendeak, behin dantzan hasita, sabel dantza hautatzen du, eskaintzen diren dantzen artean ezberdine-
na-edo iruditzen zaielako». Mendebaldeak ekialdean atzemandako azken altxorra dirudi sabel dantzak.
MODALITATE ASKO. Bestela eman dezakeen arren, sabel dantzaren etiketaren azpian dantza modalitate ugari daude. Dilshad taldeko neskek horiek guztiak uz-
tartzeko saiakera egiten dute: «Saiatzen gara denetik egiten. Ez dugu bakarrik folklorean geratu nahi, ez eta fantasian bakarrik. Dantza tribala egiten dugu, baita tribal fusioa. Denetik sartzen dugu, ikusleak ere denetik ikus dezan», zehaztu du Maialen Oterminek. Modalitate klasikoenetatik modernoenetara, fantasia deri-
tzan estiloa tartean. Honetan hamaika elementu erabiltzen dituzte: beloak, ezpatak, bastoiak, zetazko abanikoak, zutargiak, Isiseko hegalak, krotaloak, melaya izeneko belo handiak...
FORMAZIOA. Sebastopoleko Kultur Etxean hasi zen ikasten hirukotea, Jaione Albenizekin. 13
o012-015_on
25/10/10
15:20
Página 3
sabeldantzanagusia Horrez gain, gaian adituek han eta hemen eskaini ohi dituzten ikastaroetan parte hartu dute, beren formazioan sakontzeko. Iruñean, Gasteizen, Madrilen, Bartzelonan,... irakasle askoren eskutik jaso dituzte ikastaroak, besteak beste, Farida Fahmy; Bozenka; Saida; Tamalyn Dallal; Diana Tarkhan; Zaza Hassan; Munique Neith; Gloria Alba; Eva Chacón; Nesma; Cristiane Azem; Sonia Sampayo; Ana Saeeda... Dantza tribala ikasteko Kami Liddle; Unmata; Ariellah; Morgana; Amaru Sabat; Exotika eta Nuria Gallego irakasleekin ikastaro trinkoak egin dituzte, eta horrez gain, bestelako dantza disziplinetan sakondu dute. Hala nola, indiako edota polinesiako dantzetan.
I Z E NA, GOXOA, ALAIA. Bihotz alaiekoak. Horixe Dilshad izenaren itzulpena. Izena, baina, esanahiarengatik baino doinuarengatik aukeratu zutela diote. «Zerrenda luze-luzea egin genuen izena aukeratzeko, eta Dilshad belarrirako goxoa zelako hautatu genuen», azaldu du Nora Orbegozok. Izenaren grafiak, baina, ezustekoren bat eman die gerora: «Inork ez du ondo idazten. Bakoitzak bere erara jartzen du».
BETI SORTZEN. Dantza, eszenografia, jantziak.... agertokian aurkezten duten den-dena sortzen eta aukeratzen dute beraiek. Ordu asko ematen dituzte agertoki gainean erabiltzen dituzten jantzi koloretsuen eta ikusgarrien prestaketan. «Beti bada zerbait egiteko. Kolore guztietako jantziak izatea gustuko dugu, eta beti bada falta den baten bat», zehaztu du Miriam Gorospek. Nora Orbegozok, horrez gain, badu halako arropa s altzeko denda, Hernanin. «Hemen lortu ezin den arropa da. Gonak, galtza, topak, ... Indiatik eta Egiptotik ekartzen ditut normalean, Internet bidez erosita». 14
o012-015_on
25/10/10
15:21
Página 4
sabeldantzanagusia
Dantza mota bakoitzak, gainera, jantzi zehatz bat eskatzen du. Ikuskizunetan denetik erakusten dutela kontuan hartuta, jantzietan denbora eta ilusio inbertsio handia egiten dute. Osagarriak, askotan, beraiek eginak dira. Eurek erosi eta josten dituzte eredua dantzari profesionalen argazkietatik hartuta. Eztabaida saio luzeak egiten dituzte, musika hautatzeko, dantza nola egin erabakitzeko... Hala ere gustu beretsuak dituztela diote eta hori eztabaidetan lagungarri zaiela, normalean ez zaielako gehiegi kostatzen ados jartzea.
EMANALDIAK, NAHI BAINO GUTXIAGO. Azkenaldian emanaldi dezente egin dituzte. Urriaren 22an, Donibaneko kiroldegian dantzatu zuten. Sabel dantza ikastaroa ematen hasi dira kiroldegian, eta Dilshad taldeak emanaldia egin zuen bert an, doako lehen eskola ematearekin batera, jendeak proba zezan.
Urrian baita ere, Hernanin dantzatu zuten, kultur aniztasunaren alde diharduen Amher Elkarteak antolatutako jaian. Azaroaren 13an, bestalde, Ordiziako Plaza Nagusian dantzatuko dute, Sustraiez Blai taldeak antolatutako Munduko Kulturen X. Topaketan. Ez zaizkie emanaldiak falta, baina gehiago nahiko lituzkete: «Pena da gehiago ez edukitzea. Gauza asko ditugu prestatuta, guretzako oso politak direnak, eta jendearen gustukoak izango direla uste dugunak. Nahi baino gutxiago dantzaten dugu», dio Oterminek. Udal askotara jo dutela diote, baina oso erantzun gutxi jaso dituztela. «Euskal dantzak, mariatxiak eta kubatarrak... hortik aurrera ezer ez», kexu dira. S abel dantza ikuskizunak, gehienetan, zirkulu beretsuetan ikusten dira: munduko kulturen topaketetan, herrien asteetan eta antzekoetan baino ez. Arazoa, baina, ez da ikuskizun mota iza-
Harremanak Posta elektronikoa. dilshad.info@gmail.com Webgunea. http://sites.google.com/site/
danzadilshad/ Facebook. www.facebook.com/dilshad
danzaorientalytribal ten, gaiari buruzko ezezagutza baizik. «Jendeari ez zaio bururatu ere egiten. Jende gehienak telebistatik jasotzen duena baino ez daki mundu honetaz, hau da, lau aldaka kolpe eta besterik ez», azaldu dute. Horregatik hiruak bat datoz esatean harridura izaten dela nagusi beren emanaldietako ikuslegoaren artean. «Jendeak askotan esan ohi digu ez zutela halakorik espero», kontatu dute. Beren ikuskizuna, baina, erabat moldagarria dela diote: «denbora moldatzen dugu, espazioa, iraupena...dena antolatzaileen eskakizunen baitan», zehaztu dute. Era askotako eskenatokian
dantzatu dute; pilotalekuak, kanpinak, belar gainean alfonbra ipinita... ez dute horretan mugarik.
BEREZIETAN BEREZIENA, TRINTXERPEN. Egin dituzten emanaldi guztietara begira jarrita, pasadizo zerrenda oparoa dute, baina, bere esanahi bereziarengatik emanaldiren bat aukeratzeko galdetuta, ez dago zalantzarik. Adostasuna erabatekoa da. Trintxerpeko karmenetan aurten egin zuten emanaldia dute denetan bereziena. Trintxerpeko hockey taldeak antolatutako afarian dantzatu zuten, pilotalekuan, eta publikoaren harrera beroa dute gogoan. Inoiz ez bezala gozatu zuten emanaldi hura bitartean dantzan: «Jendea oso animatua zegoen. Afari bat zen. Publiko artean aimatzaile oso graziosoa izan genuen, eta jendea txaloka hasten zen dantza bukatu baino lehenago, ikuskizuna bitartean. Dantzatzen ari zarela jendea txaloka aditzeak asko animatzen eta motibatzen zaitu». 15
o016-020_on
27/10/10
17:05
Pรกgina 1
elkartasunanagusia
BEREN LURRA
GUREA ERE BADELAKO Biladi Hadi brigada kulturala uztailan eta irailan Palestinan izan da, hango egoera bertatik bertara ezagutzeko; eskualdeko lau lagunek hurbiletik bizitu dute esperientzia. Testua: Goiatz Labandibar Argazkiak: Iasone Parada 16
o016-020_on
27/10/10
17:06
PĂĄgina 2
elkartasunanagusia ure Lurra. Horixe esan nahi du Biladi Hadik arabieraz. Eta hain zuzen ere, horixe izan da Euskal Herritik Palestinara joan den brigada kultural-pedagogikoaren izena ere. Guztira, 40 lagunek osatu dute brigada, horien artean, bi lezoarrek eta bi oreretarrek. Pare bat aste pasatu ditu bakoitzak Palestinako lurretan, eta laurak ados daude. Biladi Hadi brigada kulturalean parte hartu duten lagunek ez dute berehalakoan ahaztuko Palestinako Zisjordaniako lurralde okupatuetan eta errefuxiatu guneetan ikusitakoa eta ikasitakoa. Gazara, Israelek ezarritako blokeoa dela eta, ezin izan dute sartu. Duela bost urte eskatu zion herri palestinarrak nazioarteari Israeli boikota egiteko, estatu sionistak Nazio Batuek Israelerako eta Palestinarako egindako ebazpenak errespetatzen hasi arte. Askapena erakundea, nazioartean Israelgo Estatuaren kontrako boikotaren estrategian, euskal kulturgintzan eta hezkuntzan eragile aktibo diren hainbat lagunekin jarri zen harremanetan eta brigada osatzea proposatu zien, hango mugimendu kultural eta pedagogikoa ezagutzeko eta, bide batez, Euskal Herriaren berri ere emateko. Uztailean 24 lagunek eta irailean beste 16k osatu zuten Biladi Hadi brigada (bigarren txanda honetan Gara-ko kazetari bati sarrera galarazi zion Israelek): irakasleek, ikasleek, musikariek, zinegileek, bertsolariek, pailazoek eta kazetariek osatu dute brigada berezia.
G
soen gurasoak‌ euren egoeraren berri eman zieten. Arantxa Urbe Hik Hasi heziketa egitasmoko kide oreretarra izan
da brigadako kideetako bat. Gatazkak haurrengan duen eragina nolakoa den ikusi nahi izan dute eta, era berean, poztasun pixkat
bat eraman haiei. Horretarako, luxuzko laguntzailea izan dute: Porrotx pailazoa. ÂŤKartzela handi batean bizi dira palestinarrak, uharte
H E Z K U N T Z A , ASKATASUNEKO BIDEA. Bila-
di Hadi brigada Palestinako alderdi ezkertiarrekin eta hainbat kolektiboetako kideekin bildu da, haien egoeraren berri jasotzeko: unibertsitateko ikasleak eta irakasleak, alkateak, feminista militanteak, Israelgo armadako militar ohi damutuen elkarte bat, pre17
o016-020_on
27/10/10
17:06
Página 3
elkartasunanagusia
isolatuetan banatu nahi dituzte eta zaila da egoera horretan hezkuntza sistema antolatzea». Hala ere, palestinarrek hezkuntzari garrantzia handia ematen diote: «Askatasunareko bidea dela badakite». Irati Mogollon et a Oihane Mikeo lezoarrak, aldiz, Euskal Herriko ikasle mugimenduko kide gisa izan dira han. «Ez dugu ezagutu ikasle mugimendu gisa antolatuko erakunderik, antolaturiko ikasleak normalean alderdi eta talde humanitarioen gazteria dira, eta ez ikasleen eskubideen defentsarako sortutako taldeak», azaldu du Mikeok. Ikasle palestinarrek aurrera daramaten borroka kaleko borrokaren jarraipena da: Israelen kontra nazioarteko presioa bultzatzea, presoen askatasuna eskatzea eta errefuxiatuen itzulera aldarrikatzea, baterez ere. Mogollonek ere harreman zuzena izan du ikasle mugimenduko kideekin. Bera izan da iraileko txandan parte hartu duen eskualdeko bakarra: «Mugimendu guz18
tiak daude oso zapalduak Palestinan; maila kulturalean, pertsonalean eta humanitarioan, txikizioa eta ukapena dira nagusi».
M US I KA,
H I Z KU NTZA INTERNAZIONAL HORI. Iasone
Parada oreretarra, berriz, Biladi Hadiko brigadarik kulturalenarekin ibili da hara eta hona. Musikariak, dantzariak, olerkariak, kulturguneak… bisitatu dituzte bi astean. «Oso denbora gutxi izan da benetan hango mugimendu kulturala ezagutzeko, baina saiatu gara zerbait egiten». Besteak beste, Fermin Muguruzaren Checkpoint Rock dokumentalean agertzen diren hainbat musikarirekin egoteko aukera izan dute. Fredi Paya eta Iñaki Viñaspre bertsolariak, Josu Martinez zinegilea, Patxi Bidart, Ezpeiz Mukaki musikaria… izan ditu bidelagun Paradak. «Edozein tokitan musika jotzen hasten ziren eta berehala hurbiltzen zitzaigun jendea, batez ere haurrak». Istorio gozo piloarekin itzuli da
o016-020_on
27/10/10
17:06
Página 4
elkartasunanagusia etxera farandulero koadrila hau: Porrotxek dantza garaikideko eskola bat arabierazko lau hitz euskararekin nahasita barre algarada jarri zuen hartakoa; lehendabiziko aldiz atzerritarrak iritis ziren herrixka batera ailegatu zirenekoak; bertsolari-olerkari palestinar batek eta Viñasprek eta Paiak egindako saio berezia; emakume bat taldeko neskekin batera dantzan hasteko prest agertu zeneko hura (gizonek bakarrik dantzatzen omen dute kalean)…
ISTORIO TXIKIAK, BIHOTZ HANDIAK. Baina, bulegoetatik
kanpo, Palestinako sukalde askotan ere izan dira brigadistak. Paradak dioenez, «oso jende erraza da palestinarra, segituan hurbiltzen zaizkizu eta euren ateak eta bihotza ireki». Berak, esperientzia guztitik, aberasgarriena jende arruntarekin harremanetan jarri eta haien bizipenak entzutea izan dela dio. Urbek testigantza horien gogortasuna nabarmendu du. «Askotan ezintasunez bihotza txikitxiki eginda itzultzen ginen; era guztietako gehiegikeriak kontatu zizkiguten». «Palestinarekin zilbor-hestea sortu dugu, bizitza ikusteko era, harremanak ulertzekoa eta eguneroko borrokan indartsuagoak, gogotsuagoak eta kontzienteagoak gara itzuleran», dio Mogollonek. «Norberak bizitu arte ez da ulertzen harria tankearen kontrako irudia, hainbestet an ikusi dugun hori», uste du Mikeok. Istorio gogorrak entzun eta bizitu dituzte: olibondoak ipurditik hiru aldiz atera dizkioten gizon hura, familiari ezin jaten emanez; kolonoek etxetik bidali eta oraindik ere, itzultzeko itxaropenarekin, giltza jasota duten palestinarrak; kale batzuetatik pasatzeko debekua duten palestinarrak, etxera itzultzeko ingurabide erraldoiak egin behar izaten dituztenak; harresiak banatuta gelditu diren familiak; kolono juduek etxeetatik botatzen dizkioten
Palestinako egoera ulertzeko 5 gako: Palestinako lurralde historikoa hiru eremutan dago banatuta: Gaza (Hamasen aginpean; erabat blokeatuta). Zisjordania (Palestinako Agintaritza Nazionalaren aginpean) eta Israel (1948an Nazio Batuek Palestinan bi estatu
sortzeko egindako plana onartu eta gero piztutako gerran Israelek eskuratu zituen eremuak). 1987an Intifada hasi zen. Israelgo okupazioaren kontrako herri matxinada da. 2000. urtean bigarren Intifada hasi zen, Ariel Sharon Israelgo lehen ministro
zena, Mezkiten Zabalgunera poliziaz inguraturik joan zenean. Gaur egun, ia 7.000 preso politiko palestinar daude. Al-Fatah eta Israelgo Gobernua negoziatzen ari dira: etorkizuneko Palestinako Estatuaren mugak (Israelgo Estatua mantenduz),
errefuxiatu palestinarren etorkizuna eta Jerusalem dira puntu garrantzitsuenak. Ameriketako Estatu Batuak dira negoziazio prozesuko moderatzaileak eta «bi estatu bi herrirentzat» oinarrizko ideiaren inguruan lan egiten ari dira.
19
o016-020_on
27/10/10
17:07
Página 5
elkartasunanagusia gauzetatik babesteko estalpea egin behar izan duten merkatariak («bizirauteko, kartzela sortu behar izan dute!», dio Paradak); 2.000 herritar preso dituzten herriak… Harresia ikustera joan zirenean, eurek ere pairatu zuten munduko bosgarren armadarik indartsuena denaren bortizkeria: Israelgo soldaduek manifestarien
20
kontra nola kargatzen zuten ikus ahal izan zuten.
M U N D UAR I KONTATU NAHIAN. Maiz, Palestinako eta Israelgo berriak (gehientsuenetan gogorrak) gure etxeko sukaldeetaraino sartzen zaizkigu, albistegien eta egunkarien bidez. «Palestina ez da kontatzen diguten hori: bere lurren edertasuna,
jendearen adorea eta umiltasuna, herriarekiko maitasuna… ezin da pantailaz helarazi. Han izan garenok bizitakoa kontatzen dugunean, batzutan zientzia fikziozko film bat dirudi, benetako mezuak ihes egiten baitu anekdoten artean», dio Mogollonek. Palestinarrek, izan ere, horixe eskatu diete: «Kontatu munduari hemen gertatzen dena, ez daite-
zen gutaz ahaztu». Eta han izan diren euskaldunen asmoa horixe da, «Palestina aske den neurrian izango baikara gu ere askeago». Han jasotako materialarekin hainbat egitasmo martxan jarri nahi dituzte. Baina, horretarako, lehenengo Madrilen erretenitu dieten materiala (apunteak, argazkiak, grabazioak…) berreskuratu beharko du Biladi Hadik.
o021_on
26/10/10
19:11
Página 1
gizarteallarrugorritan
RAMON GURRUTXAGA ‘TXOKOLO’ Mikelazuloko kidea
“
Sormenak pertsonen arteko
aurrez aurreko harremana ezinbestekoa du” Testua eta argazkia: Olatz Mitxelena
S
oilik bere amak ezagutzen omen du Ramon Gurrutxaga Zubizarreta izenez. Txokolo ezizenez ezagunagoa (Azpeitia, 1955), Errenteria-Oreret ako beheko kaleko Mikelazulo gobernatzen du. Han izan da ON berarekin. Ausarta behar du derrigor Oreretan alkoholik gabeko lehen taberna irekitzera ausartu zenak? Ez dut uste hura ausardia izan zenik. Nire lehentasuna beste bat zen. Elkargune xumea sortu nahi nuen, elkarrizketari, kulturari, sormenari eta produkzioari lekua egingo ziona, eta besterik ez. Alkoholari lotutako giroak ez ziola lagunduko erabaki nuen. Zer du Mikelazulok Likinianotik? Ez da galdera hau egiten didaten lehen aldia [barrez]. Egia esan, ez dut inoiz besteengan arreta gehiegirik jarri. Hamabost urte eta gero Mikelak zentzua badu, bertakoen egunerokotasunari lotuta dago, eta ez kanpoko ereduei begira. Literatura, zinema, musika, antzerkia... denak sartzen al dira Mikelaren zuloan? Mikelak zorte handi izan du, ateak ireki zituenean, pare bat lagunek zituzten ametsak zeudelako tartean, eta amets horiek asetu zirelako Mikela irekitzerakoan, kultur arloko jendea bertan biltzen hasi zelako. Beti pentsatu izan dut 40.000 biztanleko herri batean, tradizioz bo-
rrokalaria eta kulturarekiko historia handiarekin, Mikelak bazuela tokia. Sare sozialak omen etorkizuna. Zer du Mikelak saretik? Uff... Azken boladan karka sentimendua dut, sare sozialek urtikaria sorrarazten didatelako. Akaso, nik dut arazoa, baina sormenak pertsonen arteko aurrez aurreko harremana ezinbestekoa du. Teknologia berriak sormenarako oso lagungarriak dira, baina ez harremanetarako.
«Amets egitea ahaztu zaigu» dio Lobatoko graffitiak. Bat zatoz? Ahaztu ez, baina erreferentziak kendu dizkigute, amets egiteko tresnak. Zein dira ba, amets egiteko tresnak? Ask at asuna, magia, freskura, k u r i o s i t a t e a . . . Gizona ez bada txoria, zer da gizona (gizakia) zure ustez?
Niri egunero altxatzeko gogoa ematen didan zerbait. Jakin-mina sortzen didana, eta elkarlanerako behar beharrezkoa dudana, baita mait asuna egiteko ere bai. Zine Txiroak zer du aberats? Gaia bera, s akontzeko asmoa, azalean ez geratzekoa,.... Herrien Asteak zer kolore eman dio Mikelari? Asmoa, beti, mila kolore biltzea izan da. Orain dela 15 urte sortutako proiektua da, eta gure egunerokotasunean itsatsi nahi izan dugun zerbati lotuta dago, borrokatu nahi ditugun horiei begirakoak: arrazakeria dela, emakumeen kontrako edo eta botorearen bortizkeriak direla... Poesiak ba omen ditu hamaika ibilkera. Zeintzuk? Iazko Poesia Asteari jarri genion izena da. Nire belaunaldian, poesia, oso politikoa ez baldin bazen, tristea eta iluna izaten zen. Horregatik Mikelazuloren ariketa, hasiera-hasieratik, poesia zer den kaleratzea izan da. Urtero kaleratu dugu poesia, beste disziplinekin uztartuta, bakarka... iaz jendearen ibilerarekin lotu nahi izan genuen poesia. Mikelatik Txintxarrira eta Txintxarri zaharretik berrira. Zer gorde eta zer galdu da bidean? Orain dela 26 urte sortu zen Txintxarri. Orduan egin nintzen ni bazkide. Jakin-min eta kezka handiak genituen emakumeak eta gizonak bildu ginen proiektuan. Txintxarri herri honetako ezkertiar eta iraultzaile askoren kabia izan da, eta kabitik barrura baino, kabitik kanpora lan egiten jakin izan duena. 21
o022-025_on
25/10/10
15:13
Página 1
nagusia MAITANE AZPEITIA Atleta
“
Eguneroko bizitzarako beharrezkoak diren balore asko eman dizkit kirolak” Testua: Eihartze Aramendia Argazkiak: ON
agunekin egoteko aitzakiarekin hasi zen kontua eguneroko ogi bihurtu da Mait ane Azpeitiaren (Oiartzun, 1989) bizitzan. Atletismoa egiten du, gurasoek ez baitzuten futbola egiterik nahi. Gaur egun Bartzelonan bizi da eta ikasketak eta entrenamenduak uztartzen ditu. Kirolari lotutako hainbat alorrez hitz egin du ONek kirolari oiartzuarrrarekin.
L
Ikastolan hasi zinen entrenatzen, ezta? Nola gogoratzen dituzu garai horiek?
Une oso onak pasatu nituen ikastolan entrenatzen. Egia esan entrenatu, entrenatu… asko ez genuen egiten. Mingainari ematen genion gehiago. Lagunekin egoteko aitzakiarik hoberena zen. Zein izan da zure kirol ibilbidea? Ikastolan hasi zinen, eta ondoren non jarraitu zenuen?
Ikastolan entrenatzeak bere alde txarra zuen, ez zeuden atletismoa praktikatzeko instalazio onak, hau da, pista bat, materiala… Horregatik nire entrenatzailea zenak, Periko Sanromak, Donostiara eraman ninduen gaur egun oraindik Espainiako jauzien hautatzaile denarekin entrenatzera. Eta Donostiatik Bartzelonara joan nintzen, ikasketengatik. 22
Nondik datorkizu zaletasun hau?
Ba, egia esan, inondik ere ez. Nire familian ez dago inor atletismoa egin duenik. Denak oso futbolzaleak dira. Baina gurasoek ez zuten nahi nik futbolera jolastea eta korri egiten nahiko azkarra nintzenez atletismoa egitera animatu ninduten. Bartzelonan bizi zara. Beharrezkoa da Euskal Herritik kanpo joatea kirolari bezala formatzeko?
Ez da beharrezkoa. Atletismorako adibidez, oso instalazio onak daude Donostian (pista estali bat, mini-estadioa, gimnasioak...). Baina egia esan, ezin da konparatu Bartzelonan edo Madrilen dauden zentroekin. Ni orain goi mailako errendimendurako kirol zentro batean bizi naiz. Hemen instalazioak ezin hobeak dira entrenatzeko. Gainera zerbitzu ugari ditugu, kirol arloan (mediku fisioterapeuta, dietista…) nahiz ikasketekin lotuta dagoen arloan (zentroan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen dituzte, Unibertsitatea bost minutura dago...). Horrek guztiak asko errazten du kirola eta ikasketak aldi berean ondo egitea. Unibertsitateko ikasketak egi-
o022-025_on
25/10/10
15:13
Pรกgina 2
atletismoanagusia
23
o022-025_on
25/10/10
15:14
Página 3
atletismoanagusia ten zabiltza. Kirolak ez du etorkizun ziurrik?
Zehazki ekonomia ikasten ari naiz. Kirolean aritzea oso gogorra da. Zuk aipatu bezala etorkizuna ez da ziurra. Mila gauza gerta daitezke, lesio bat, goi mailako lehiaketarako balio ez izatea… Presio asko jasaten da. Horregatik, nire ustez, egin daitekeen gauzarik hoberena ikastea da. Gainera kontuan hartu behar da kirolean aritzea ez dela bizitza guztirako. Presio asko jasaten dela diozu. Kirolean fisikoki prestatua egoteaz gain, psikologigoki ere horrela egon behar da?
Txapelketetan eta entrenamenduetan psikologiaren garrantzia %50 baino gehiago da. Zu zeu ezagutzea beharrezkoa da; nerbioak, antsietatea, beldurra, presioa, lesioren bat…, momentu kritikoetan aurrera nola atera jakiteko. Nahiz eta munduko fisikorik onena izan kirol baterako, txapelketetan arazoei aurre ezin badiezu egin, ezingo duzu zure gaitasun guztia agertu. Aldiz, fisiko txarragoa duen beste pertsona batek, baina psikologikoki ondo prestatuta dagoena, barruan duen guztia atera ahalko du. Hori bai, psikologia fisikoa baino zailagoa da entrenatzea. Zein da zure helburua kirolari gisa? Helmugarik baduzu?
Kirolari guztiak bezala, Olinpiar Jokoetan parte hartzea da nire ametsa. Zer ematen dizu kirolari bizimoduak? Eta kendu?
Gauza asko eman dizkit. Kanpotik oso zaila da ikustea. Bizimodu honek bete egiten nau. Zorte asko dudala pentsatzen dut, leku ezberdinetako lagun ugari egin ditut, herrialde asko ezagutu ditut, esperientzia pila bat eduki ditut… Pertsonalki diziplina, konstantzia… eman dit, eguneroko bizitzarako beharrezkoak diren balore asko. Eta kendu… denbora. Ez dut denbora libre askorik izaten. 24
Hainbat sari irabazi dituzu, horien artean Espainiako txapeldun izan zinen, baina bigarren izan zinela diozu. Zergatik?
Espainiako Txapelketa irabazteagatik esan nuen hori. Espainiako hoberena ez nintzela aipatzeko esan nuen; izan ere, beste neska batek ni baino hobeto egin zuen proba, baina nik zorte gehiago izan nuen.
“
Lehia ez da soilik beste atletekin. Zure buruarekin ere lehiatu egin behar duzu” Kirola eta naziotasuna uztarturik joan behar dute zure ustez? Edo bi gauzak bananduta joan behar dute?
Nire ustez, kirolak eta politikak bananduta joan beharko lukete. Azken finean, galtzen ateratzen den bakarra beti kirolaria da. Zein garrantzia du (baldin badu) Euskal Herriak bere federazioa edukitzeak?
Politika arlotik bakarrik begiratuta egiten bada, ez du ezertarako balioko. Dauden eta etorriko diren kirolari euskaldunei laguntzeko izan beharko luke, diru laguntzak emanez eta gazteen artean promozio saioak eginez. Azken finean, kirolaririk gabe, federazioak ez du zentzurik. Bi arlo horietan tamalez Euskal Herrian nahiko gaizki gabiltza. Zergatik diozu hori?
Euskaldun kirolari eta entrenatzaile asko ezagutzen ditut Eusko Jaurlaritzatik laguntzarik jasotzen ez dutenak, ni barne. Gipuzkoan behintzat Kirolgi fundazioa dago gipuzkoar kirolariekin lanean eta hori eskertzekoa da. Beste erkidegoetan aldiz, kontrakoa gertatzen da. Kirola izugarri bultzatzen saiatzen ari dira. Promozio lanak eginez, diru laguntzak emanez kirolariei eta entrenatzaileei eta instalazio berriak eginez, besteak beste. Eta esan bezala, Euskal Herrian arlo horietan hobetu beharra dago. Horrela, euskaldu-
o022-025_on
25/10/10
15:14
PĂĄgina 4
atletismoanagusia
Datuak
teak lagundu egiten zaitu. Konpetizio barruan mantentzen zaitu eta zure gaitasun guztia ateratzen laguntzen du. Beraz, bai, positiboa da.
SARIAK (2010 URTEAN) 23 urtez azpiko kategorian: Espainiako txapelduna
hirukoitz jauzian. Espainiako txapelduna luzera jauzian. Espainiako txapelduna hirukoitz jauzian. Espainiako errekorra hirukoitz jauzian. Espainiako txapelketako errekorra hirukoitz jauzian.
Lehiakorra izatea beharrezko ezaugarria da?
Lehiaketarako ezinbestekoa dela es ango nuke. Lehiatzeak zer ematen dizu? Zer aportatzen dizu?
Urte guztiko entrenamendua praktikan jartzea du helburu. Benetako unea. Atletismoaren momentu politena da. Bertan hobetu duzun edo zert an hobetu behar duzun ikusten duzu. Lehia ez da soilik beste atletekin, zure buruarekin ere lehia egin behar duzu.
Aire librean: Espainiako txapelduna
hirukoitz jauzian. Espainiako txapelduna luzera jauzian. Espainiako 23 urtez azpiko txapelketako errekorra hirukoitz jauzian.
Parte-hartze hutsak ez du balio?
Absolutu mailan, pista estalian: Espainiako txapelduna
hirukoitz jauzian. Espainiako hirugarrena luzera jauzian. Euskadiko errekor absolutua hirukoitz jauzian. Absolutu mailan, aire librean: Espainiako bigarrena
hirukoitz jauzian. Espainiako Selekzio absolutuarekin parte-hartzea Iberoamerikako Jokoetan. Entrenatzailea. Antonio Corgos. Hiru
Olinpiar Jokoetan partu hartu du luzeera jauzian, eta denetan finalera iritsi da. Horietako batean bosgarren postua eskuratu zuen. Taldea. Krafft Atletico San
Sebastian. nen presentzia handitzea lortuko genuke kirol profesionalean. Topiko asko daude kirolean. Kirola mutilen gauza dela, neskei ez zaiela lehiatzea gustatzen, mutilek agresibitatea, ezinegona... kirolaren bidez askatu beharra dutela eta neskek beste bide batzuk topatzen dituztela ezinegon hori
askatzeko... Halako topikorik sumatzen al dituzu zure inguruan?
Gaur egun ez dut uste topiko horiek ematen direnik. Ni behintzat egunero ehun kirolari baino gehiagoekin bizi naiz, eta denetik dagoela esan dezaket. Topikoak, hori besterik ez dira, topikoak. Emakume zaren aldetik, diskriminaziorik sentitzen duzu zure kirolean? (sarietan, atentzio mailan....)?
Atletismoan, zortez, ez dago diferentziarik mutilen eta nesken artean. Diru laguntzak, klubetako kontratuak eta komunikabideetan presentzia, esaterako, berdin-berdinak dira. Alor honetan zer dago hobetzeko?
Nire kirolean gauzak ondo daude, baina egia esan, beste askotan, batez ere t aldeko kirolet an,
Azkar-azkar Oiartzun. Etxea. Bartzelona. Oraina. Naroa Agirre.
Ondo egindako lana. Konpetizioa. Bizia. Konpetibitatea. Lehia. Periko Sanroma. Oraina. Periko Sanroma.
Eskerrik asko denagatik. desberdint asun handiak daude oraindik. Emakumeok mutilen gaitasun berak ditugula erakutsi behar dugu eta ikusgarri egin dezakegula ere partida edo lehiaketa bat. Baina batez ere, kirolean nesken presentzia handitzen s aiatu behar d a . Zuk esana da: ÂŤPentsamendu positiboa izatea da lehiakorra izateaÂť. Zergatik?
Kirolerako hala da. Lehiakorra iza-
Nire kasuan ez. Asko entrenatzen dut, et a hori ez dut egiten soilik parte hartzeko. Helburua beti zure burua gainditzea da, marka hobetzea. Parte hartzera soilik etorri zarenaren pentsamenduak ez du horretan l a g u n t z e n . Psikologiak garrantzia handia du. Eguneroko bizitzan bezala, lan bat soilik egiteagatik egiten badugu, seguruena ez dugu ahal den bezain ondo egingo. Kirola definitzea ez da erraza. Batzuentzako osasuna da, besteentzako negozioa, eder mantentzeko modua, denbora pasa... Zuretzako?
Bizimodua. Kirolean zertxobait serioago egiten ari zarenean, kirolari bihurtzen zara 24 orduz ezinbestean. Orain zer duzu esku artean? Konpetiziorik-edo prestatzen zabiltza?
Oraintxe bertan aurredenboraldian sartuta nago. Entrenamendu gogorren garaia da. Urtarrila arte ez dut txapelketarik. Baina nire egutegian Europako 23 Urtez Azpiko Txapelketa eta Unibertsitate Munduko Txapelketa (Txinan) ditut markatuta. Aurten oso txapelketa politak edukiko ditut. 25
o026-027_on
25/10/10
15:32
Pรกgina 1
hilekoirudia hondakinenkudeaketah
26
o026-027_on
25/10/10
15:32
Pรกgina 2
hilekoirudia hondakinenkudeaketah
Kargu-hartze polemikoa Urriaren 5ean izendatu zuten Errenteriako alkate Jaun Carlos Merino San Markoseko Mankomunitateko presidente. PSEren, EAJren eta Hamaikabaten babesa izan zuen Merinok lehendakaritza eskuratzeko. Atez ateko bilketaren alde eta errauste plantaren kontrako herritarrek protesta egin zuten izendapenaren egunean, kargu-hartzearen helburua errauste planta bultzatu eta atez ateko bilketa oztopatzea dela iritzita. Argazkia: Gari Garaialde/Argazki Press
27
o028_on
25/10/10
15:34
Página 1
Horoskopoa Jaxinta Izarzabal
Aquarius. (Urtarrilak 21–Otsailak 19) Beti futbolean aritzen zara, baina hobe zenuke beste kirolen bat aukeratzea. Zer moduz igeriketan hasiko bazina? edo dantza? Beste zerbait frogatzeak ez zaitu gizenduko, lasai egon! Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Klasean, beti begira izaten duzu mutiko hori. Zergatik ez zara harengana joaten jolasorduan? Bera beti dago zuk noizbait zerbait esango zain. Ez izan hain krudela, ez du merezi eta! Aries.
(Martxoak 21–Apirilak 20). Beti geratzen zara begira lantokiaren ondoko arropa dendaren erskuslehioan. Garestiegia da hain gustuko duzun berokia, baina aurreztuz gero zurea izan daiteke epe ertainean. Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Zergatik ez duzu behingoz harremana hausten? Noiz arte jarraitu behar duzu horrela? Aspaldi utzi zenion zuk zeu izateari, eta horrek ez zaitu inora eramaten. Gai zara. Indarrak bildu eta berreskuratu bizitzeko poza. Gemini. (Maiatzak 22–Ekainak 21). Parrandak egitea gauza ona
28
da, baina denak du bere neurria. Zinema, lagunak, mendia... denbora libreaz gozatzeko beste hamaika aukera daude eta zu oraindik ez zara jabetu. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Batzuetan mundua zure kontra dagoela pents atzeko joera duzu, baina ez jarri beti zure arazoen ardura besteengan. Egia da azkenaldian ez duzula zorte gehiegirik izan, baina tematzen bazara eta baikor ekiten badiozu, lortuko duzu betidanik amestu duzun hori. Eutsi betiko baloreei eta lortuko duzu, ziur. Leo. (Uzt ailak 24–Abuztuak 23). Beti izan duzu gustuko literatura, baina azkenaldian ez duzu liluratzen zaituen eleberririk topatu. Baduzu generoz eta betiko zure sortzaileez aldatzeko tenorea, ez zaizu iruditzen? Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Kirola egitea ez zaizu gehiegi gustatzen, baian azken hilabeteotan tarteka izerdia botatzeak mesede handia egiten dizula ohartu zara. Zergatik ez zara Donostia- Behobia lasterketan irteten? Libra. (Irailak 24–Urriak 23).
Etxekoek aspaldi ez bezala behar zaituzte orain. Osasuna, arazo laboralak... Arazo gehiagi sortu dira bat batean, eta guztiak batera. Halakoetan maite dituzun horien ondoan izatea komeni dela ez ahaztu. Zuk behar izan duzunean ez zaituzte inoiz huts egin. Eskorpius. (Urriak 24–Azaroak 22). Urpekari ikastaro hori egiteko grinaz zaude, baina beti sortzen da zerbait izena ematea oztopatzen dizuna. Egoera behartu beharko duzu, bestela ez duzu inoiz egingo eta damutuko zaizu. Sagitarius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Telebist a aurrean egon ordez, ez al zenuke hobe lagunekin ateratzea? Etxean goxo-goxo egon daiteke, baina denak du bere neurria, eta zuk aire freskoa behar duzu, ez dago zalantzarik. Capricornius. (Abenduak 22–Urtarrilak 20). Gabonak gero eta gertuago daude eta oraindik ez duzu prestatu aspalditik pentsatuta zenuen bidaia. Zeren zain zaude? Ez badituzu egunak premiaz erabakitzen txartelak agortuko zaizkizu.
o029_on
27/10/10
16:54
Pรกgina 1
o030_on
27/10/10
16:37
PĂĄgina 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
1 2
Soluzioak
3
GURUTZEGRAMAK
8 7 6 5 4 3 2 1
A L E D 5
1
2
3
4
6
7
8
9
10
11
12
9
11
E U T S I
10
10
9
11
A E N E N O R K E R A T E A N B T O T E U R A I I KA L I
8
R E N A A I R L A K I O O Z I O A R I T I D A U A G L I N O N A I T A L O K
7
O
6
E A K Z I T A P A R D E R A N L B A E M A L T E A S K A E A A D I Z T E A K E Z K I
5
12
4
12
E LETRAZ HASTEN DIREN EUSKAL HERRIKO HERRIAK
Zeharka
Goitik behera
1. **** Bizkaiko famatuena. Umekien poltsa. Lehena. 2. Alproja. Emakume izena. 3. Fardoak. Galdegaia. 4. *** Bizkaian. Ez zuzen. 5. Litroa. Baldintza. Arazo. Irteera. 6. Ematen duena. Jardun. Ald. Nafarroa. 7. Letra izena. Ald, badauzka. Kontsonantea. 8. Libratu. Baztan aldeko antzinako biztanle diskriminatua. 9. *** berriro gure herria. Sufrea. Labore mota. Kontsonantea. 10. Batuketa. Sodioa. Mina adierazteko. 11. Edariak. Antzinako herri erromatarra. Sevillan. 12. *** Gipuzkoan, Goierrin. Ingeleses, ados. Litioa.
1. *** Lapundin. Irteera. 2. Aiako. Arren, faborez. 3. Enbarazu. Portuak. 4. Ald, lur eremu zabalak. Lehena. Aditz pluralizatzailea. 5. Ald, dagoela. Iraun, eraman. Oxigenoa. 6. Ald, AG ikurra duen metala. Errep, hodi. Bi bokal. 7. Bigarren bokala. Ald, trebea. Berrogehita hamar. Har ezak. 8. Naizen honek. Konpentsazioak. 9. Ald, jainko egipziarra. Borobila. Ald, lan tresnak. 10. Ald, gaztetako azaleko gaitz. Itsasontzi mota. 49. 11. Donostiako futbol zelaia. Kontsonantea. Neka, una. 12. *** Gipuzkoan, hemen bertan.
30
o031_on
27/10/10
16:46
Pรกgina 1
ARKAITZ IZA AMEZTOI
Kirolzale amorratua da eta eskalada nahiz txirrinduritza maite ditu gehien. Lagunartean, Menorcara piraguan egindako bidaiaren emaitza da ondorengo argazki sorta.
MENORCA,
ITSAS BARRENETIK 31
o032-033_on
32
27/10/10
16:40
Pรกgina 1
o032-033_on
27/10/10
16:41
Pรกgina 2
33
o034_on
34
27/10/10
16:43
Pรกgina 1
o035_on
22/10/10
15:21
Pรกgina 1
o036_on
25/10/10
15:38
Pรกgina 1