123

Page 1

udal aldizkaria

Banco Santanderrek Udalari egindako milioika eurotako erreklamazioa ez dute onartu epaitegiek Beramendiren garaian Arau Subsidiarioetan gaizki klasifikatutako lur batean izandako galerak konpentsatzeko 5 milioi € erreklamatzen zituen bankuak Euskadiko Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio Udalari, Banco Santanderrek bere kontra abiatutako auzian. Honek 5 milioi € erreklamatzen zizkion Udalari, Martin Beramendiren garaian (2003-2007) Arau Subsidiarioetan gaizki klasifikatutako lur batzuek eragin dizkioten galerak konpentsatzeko. Euskadiko Auzitegi Gorenaren ebazpenarekin auzia bukatu da, Banco Santanderrek ezin duelako errekurtsorik jarri. Gainera, Udalari 111.000 € baino gehiago ordaindu beharko dio orain. 2013an hasi zen auzia 2013an, bankuak erreklamazioa aurkeztu zion Udalari. Hiri lur gisa klasifikatuta zeuden Altzibarko lur batzuk (ALT-3) landa-lurrak zirela ebatzi zuten epaitegiek, partikular baten erreklamazioa aintzat hartuz. Ondorioz, lur horien balorea jaitsi egin zen eta Banco Santanderrek lurren jabe zen Bruesi egindako maileguan 4.919.221,58 €ko galera izan zuela kalkulatu zuen. Kopuru hori erreklamatu zuen.

2015eko EKAINA • 123. ZENBAKIA

Euskal Herria feministari begirada

Bilgune Feministak eta Emagin elkarteek argitaratu duten Gure genealogia feministak liburua aitzakia polita izan da Euskal Herrian mugimendu feministak izan duen ibilbideari begira jartzeko.

Udalak ez zuen erreklamazioa onartu eta bankuak epaitegietara jo zuen. Donostiako Auzitegiak Udalari arrazoia eman ondoren, Euskadiko Auzitegi Gorenean apelatu zuen Banco Santanderrek. Hango sententzia da orain jaso dena. Gaizki egindako kudeaketaren adibidea ALT-3 hiri-lur gisa klasifikatu zuenean Beramendiren taldeak, 103 etxebizitza eta saihesbidea planteatu zituzten eremu horretan. Teknikoek klasifikazioa zuzena ez zela jakinarazi zuten. Udala arrisku larrian egon da. Epaitegiek 5 milioi € ordaintzera behartu izan balute, egoera ekonomiko larrian geratuko zatekeen udalerria. Udalak defentsa lan handia egin du auzia konpontzeko. 2007ko arau subsidiarioetako gehiegikeriak zuzentzeko ere lan handia egin da azken bi legegintzaldietan. Auzi honek ere Beramendiren garaian egindako kudeaketa kaxkarra, beste behin ere, begibistan uzten du.

Pagoen kimaketa, txondorra prestatzeko

Joxe Manuel Etxarte Trumoia eta Joxe Billaluze Leatza hasi dira azaroa bukaeran Arditurrin piztuko den txondorra prestatzen. Horretarako, Oialekun pagoak kimatu berri dituzte, garai batean egiten zen eran, eta Alvaro Aragon historialariaren azalpenek gerturatutakoen jakinmina ase zuen.

Eskola Kirolera bizikletaz gehien joan diren ikasleak Elizalde Herri Eskolakoak izan dira Mugikortasun iraunkorraren alde egindako apustua saritzeko, bi bizikleta jaso dituzte Eskola Kiroleko jardunaldietara joateko mugikortasun iraunkorra sustatzeko egitasmoa bigarren urtez egon da martxan eskualdean. Eta bigarren urtez segidan, Elizalde Herri Eskolako ikasleak izan dira bizikletaz desplazamendu gehien egin dituztenak.

Ekobiran, merkataritza iraunkorra

Ekoguneak eta Udalak antolatutako Ekobira azokak erantzun polita izan du Oiartzunen. Artisau, merkataritza ekologikoa eta berrerabiltzea helburu dituen azokan herriko zenbait produktorek ere parte hartu zuten.

Garraiobide iraunkorraren aldeko apustua egin dutela saritzeko, gaur bi bizikleta jaso dituzte sari gisa eskualdeko udal ordezkarien eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun saileko ordezkarien eskutik. Kattalin Iriondo eta Ekaitz Segurola ikasleek jaso dute saria, eskolaren ordezkari. Elizalde Herri Eskolako ikasle den Ekaitz Iñigok, gainera, patinetea jaso du, bera izan delako eskualdeko ikasle guztien artean bizikletaz desplazamendu gehien egin dituena ikasturte honetako Eskola Kiroleko jardunaldietan.

Hauteskundetako emaitzak Oiartzunen

Urmendi Eguna ospatu da lehendabiziko aldiz

Gazteen Antzerki Taldean izen-ematea irekita

Elikadura lantzen segiko du Eskola Agenda 21ek

Joan den maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan oiartzuarren %63,99k (abstentzioa %36,01) parte hartu zuen. EH Bildurena izan zen babes gehien jaso zuen zerrenda (3.169 boto; %65,94) eta ondorioz, 2015-2019 legegintzaldian bederatzi zinegotzi izango ditu koalizioak Oiartzungo udalbatzarrean. EAJko lau zinegotzik osatuko dute udalbatzarra, 1.358 boto jasota (%28,26). PSE-EEk eta PPk ere aurkeztu zituzten zerrendak udal hauteskundeetara. PSEEEk 203 boto (%4,22) jaso zituen eta PPk, 76 (%1,58).

Urmendi Haur Eskolak, lehenengo aldiz, bere eguna ospatu du. 0-3 adin tarteko hezkuntza komunitatea osatzen duten guztiek -haur, guraso, aiton-amona, irakasle...parte hartu zuten egitarauan. Komunitate osoak aktiboki parte hartu zuen ekimenean, bakoitzak neurriko hondar alea jarriz. Guraso eta irakasleen antzerkiarekin hasi zen goiza, eta txokoak antolatu zituzten haurrek ongi pasatzeko (taloak, frutak, aurpegi margoketa, musika, herri kirolak eta madalenak apaintzekoak). Primerako giroa izan zen goizean zehar.

Datorren ikasturtean Gazteen Antzerki Taldean ikasi nahi duten gaztetxoek (12 eta 18 urte artekoei zuzendutako eskola da) hilaren 12a arte izango dute izena emateko aukera, ikastetxeetan eta Elorsoro kiroldegian. Herriko ikasleek 60 € ordaindu beharko dute ikasturteko eskolengatik eta 80 € kanpokoek. Astean ordu eta erdiko saio bat jasoko dute antzerkizale gazteek irailetik aurrera, asteazken edo ostiralean. Saioak Karaez kalean herriko Antzerki Eskolek duten lokalean izango dira.

Eskola Agenda 21en, elikadura iraunkorraren gaia landu dute ikasturte honetan Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Eskolako ikasleek. Hartu dituzten konpromisoak azaltzera eta Udalari gaiaren inguruan herrian egin daitekeenaren proposamenak aurkezteko, udalbatzar berezia egin zuten joan den astean. Besteak beste, ikasleek uste dute gurasoek eta irakasle ez diren ikastetxeetako langileek gehiago inplikatu beharko luketela Eskola Agenda21n. Datorren ikasturtean elikadura eta hondakinak gaia landuko dute.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.