124 aski prexko

Page 1

udal aldizkaria

2011-2015 legegintzaldia hasi da, udalbatzarra osatzen duten 13 zinegotzien kargu-hartzearekin EH Bilduko Jexux Leonet Elizegi izango da datozen lau urteetan Oiartzungo alkate; koalizioak 9 zinegotzi izango ditu eta EAJk, beste lau 2011-2015 legegintzaldia hasi da, joan den ekainaren 13an udalbatzarraren ondoren (11 zinegotzik hartu dute kargua, EAJko bik ez dituzte oraindik karguak hartu). Maiatzaren 24ko udal hauteskundetako emaitzak kontuan hartuz, EH Bilduk 9 zinegotzi izango ditu eta koalizioko Jexux Leonet izango da alkatea. EAJk, lau ordezkari izango ditu. Honela osatu da udalbatzarra: Jexux Leonet Elizegi (EH Bildu). Alkatea. Eneritz Arbelaitz Sarasti (EH Bildu). Iñaki Pikabea Lasa (EH Bildu). Agurtzane Lekuona Agirretxe (EH Bildu). Juan Inazio Ansa Martirena (EH Bildu). Josune Cousillas Aramendi (EH Bildu). Ioritz Aizpuru Lopez (EH Bildu). Domi Azpiroz Ubiria (EH Bildu). Enekoitz Marcos Azpiroz (EH Bildu). Segundo Garin Casares (EAJ). Iñaki Arbelaitz Mitxelena (EAJ). Rafael Bergaretxe Urdanpileta (EAJ). Maitane Larruskain Agirre (EAJ).

Uztailean izango da legegintzaldiko lehenengo udalbatzarra eta egun horretan osatuko dira batzordeak, alderdi bakoitzeko ordezkariak zehaztuta. Ohikoa den moduan, herritar ugari hurbildu zen kargu-hartze ekitaldira. besteak beste, bertan izan ziren orain arte EH Bilduko Gobernu taldea osatu duten zinegotziak, Aiora Perez de San Roman alkate ohia bera barne.

2015eko EKAINA • 124. ZENBAKIA

ABARAXKA AGUR ABARAXKA... ONGI ETORRI UDALEKUAK! Duela bi ostiral itxi genuen Abaraxka ludoteka aurtengoz. Haur pila ederra elkartu ziren ostiral horretan ludotekari falta zitzaizkion azken minutuei ahalik eta zuku gehien ateratzeko asmoz. Festa ere izan genuen: haurren nahia izan zen ludoteka merienda batekin agurtzea. Beraz, elkarlanean merienda goxoa prestatu genuen: sandwitxak, palomitak… bizkotxo bat ere izan genuen eta gustura aritu ginen denetik jaten! Ondoren, denak pantaila erraldoiaren aurrean elkartu eta urtean zehar egindako bideotxoak ikusi genituen. Zein gustura egon ginen horiek ikusten, egindakoa gogoratzen ilusio eta emozioz beterik! Baina Abaraxka agurtu izanak ez du esan nahi jolasak eta ongi pasatzea bukatu direnik, ez noski! Laster hemen ditugu udarako udaleku irekiak. Buru-belarri gabiltza horiek prestatzen; haurrek proposatutako ekintzak kontuan izanik eta guretzako haurrek bizi ditzaten ekintza interesgarriak buruan ditugula, datorren hilabetea itxuratzen ari gara.

P. de San Roman eta Leonet, alkate-makila trukatzen.

Xanistebanak Itsaso Urrutikoetxearen kartelak iragarriko ditu

Beraz, laster beteko ditugu Oiartzungo kaleak haurren barre, garrasi, abesti eta jolasez! Egiten ditugun ekintzen berri izango duzue, bitartean… Jaso gure ziztada goxua!

Aurten, 41 kartel aurkeztu dituzte artistek jaiak iragartzeko irudiaren lehiaketara Itsaso Urrutikoetxea Carrasco oiartzuarraren kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak, jaso diren 41 lanen artean hala erabaki baitu epaimahaiak. Epaimahaia Jai Batzordeko ordezkariek (Aldeguna, Antiju Morik, Arraztalo eta HELTA), pinturaren munduko adituek (Joxe Mari Isasa eta Espe Beasain), herri-komunikabideetako ordezkariek eta 2011-2015 legegintzaldian Kultura zinegotzi izan den Asier Legorburuk osatu dute. SARIAK: IRABAZLEA: Itsaso Urrutikoetxea. OIARTZUAR ONENA: Andoni Videira. 1. AKZESITA: Laura Sogues. 2. AKZESITA: Maider Kalonje. MARGOSOROKO BEKA: Aitor Aiertza.

Hilerriko koadrante bat husteko lanak hasiko dira

Udako igerilekuak irekita daude irailaren 13a arte

2016an 2 milioi € zertan inbertitu erabaki da

Terrazen ordenantza lantzen, ostalariekin

Aurrematrikula irekita urte bukaerakoentzat

Hilerriko koadrante bat hustutzeko lanak hasiko dira. Alzola eta Landarrik egingo dituzte lanak, lehiaketa publikoa haiei esleitu baitzaie. Gorpuak berreskura-tzeko eskatu dituzten familiek laister jasoko dituzte euren senideen hezurrak (guztira, 32 familiak eskatu dute euren senideen gorpuzkinak berreskuratu nahi dituztela). Koadrante horretan lurperatuak zeuden gainerako gorpuzkinen kargu Udala egingo da. Dauden tokitik atera eta herriaren hobi komunean lur emango die.

Udako igerilekuak irekita dago joan den larunbatetik irailaren 13a arte. Ekainean, abuztuan eta irailean 11:00etatik 20:00etara izango da ordutegia eta uztailean, 10:00etatik 21:00etara. Elorsoro kiroldegiko bazkideak dohainik sartu daitezke. Besteek eguneko sarrerak (7 € helduak, 3,5 € gazteak; bosnaka 28 € helduak, 14 € haurrak) edota hilabeteko zein denboraldiko bonoak erosi ditzakete. Bono hauetan hiru modalitate daude: familiakoa, helduen banakakoa eta gazteen banakakoa.

Foru Aldundiak 2016an eskualdean 2 milioi € inbertitzeko 10 egitasmo lehentsi dituzte herritarrek: auzo isolatuen komunikazioa; bidegorri berriak, sarearen azterketa eta seinaleztapena hobetzea; gaixo psikikoen pertsonen integrazioa; landa lurrak erabilgarri jartzea lantzeko; ENERTEK; Arditurriko parke tematikoa; mendien eta mendi-bideen zaintza eta garbiketa; adin txikikoen harrera pisuetarako baliabideak; euskaran epe-luzeko estrategia; eta emakumeen eta etxeetako langile etorkinen jabekuntza.

Herrian terrazen erabilera arautzeko ordenantza prestatzen ari da Udala. Azken asteetan, herriko ostalariekin bi bilera egin dituzte udal ordezkari eta teknikoek (bat, ordenantzaren nondik norakoak azaltzeko; bigarrena, ostalarien ekarpenak jasotzeko). Bilerez gain, ostalariek idatziz ekarpenak egiteko aukera ere izan dute aste hau arte. Orain, jasotako poposamen horiek guztiak aztertuko dira Hirigintza sailean eta ordenantza egokituko da, udalbatzarrean behin betiko onartu aurretik.

Urte bukaeran (azaroan eta abenduan) jaioko diren haurrentzako aurrematrikula irekiko du Urmendi Haur Eskolak hilaren 22tik uztailaren 3a bitartean. Haur Eskolako ordutegia 07:30etik 17:00etara da. Harremanetarako telefonoa 943 26 00 86 da, informazio gehiago nahi duenarentzako. Ohiko aurrematrikulazioa -0-3 urte arteko hezkuntzarakoegina dago, baina urte bukaeran jaioko diren haurren gurasoak orduan oraindik euren haurdunaldia hasiberria baino ez dutenez, orain egiten zaie eskaintza.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
124 aski prexko by Oiartzungo Udala - Issuu