125 ap

Page 1

udal aldizkaria

OKEko Nazional Mailako taldeari harrera

Kirol arloaz gain, lorpenak berdintasunaren arloan duen garrantzia azpimarratu du Udalak

OKEko Nazional Mailako taldeari, Superligara igotzea lortu dutenei, harrera egin die Udalak. Enekoitz Markos kirol zinegotziak Jon Alkorta entrenatzailearen taldeak lortu duena goraipatu zuen “kirol mailan lortu duzuenaz gain, berdintasunaren alde lortu duzuena izugarria delako. Oraindik ere gizon-emakumeen artean diferentzia handiak ditugu, eta futbolaren munduan daudenak zuek inork baino hobeto ezagutzen dituzue”.

2015eko UZTAILA • 125. ZENBAKIA

Udaleku irekiak, martxan

Udaleku irekiak hasi dira HH 2. mailatik LH 6. mailako 400 haur oiartzuarrentzat. Hilabete guztian zehar, ekintza ugari egiteko aukera izango dute, zenbait balore landuz.

Udalaren eskutik, oroigarria eta lore-sorta jaso zuten Alazne Inziarte, Anne Mugarza eta Nerea Abancens taldeko kapitainek, Eneritz Arbelaitz eta Domi Azpirozen eskutik.

Udako igerilekuan, uztaileko ordutegia

Udako igerilekuak uztailean izango du denboraldi guztiko ordutegirik zabalena. Honela, hilabete guztian zehar 10:00etatik 21:00etara egongo da irekita.

Arditurri Eguna, erromatarren garaira eta historiaurrera hurbiltzeko aitzakia Hilaren 12an izango da laugarren aldiz Hilaren 12an (igandea) izango da aurtengo Arditurri Eguna. Laugarren aldiz antolatuko da Arditurriko meatzegunea sustatu eta ezagutzera emateko eguna. 10:00etatik aurrera hasiko da festa giroa Arditurrin, eta erromatarrak eta haien garaiko bizimodua ezagutzeko aukera izango da: Erromatar garaiko azken aurkikuntzak azalduko ditu Mertxe Urteagak eta historiaurreko bizimodua probatzeko aukera ere izango da (sua egiteko teknikak, ehizakoak...).

Turismo bulegoa, udan irekita

Turismo Bulegoa irekita egongo da abuztuaren 31 arte. Mendiburu kaleko 5. zenbakian egongo da zerbitzua. Ordutegia honakoa izango da, astelehenetik igandera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Urteagarekin bisita egiteko aurrez izena eman beharko da 943 49 50 69 telefonora deituta, plaza kopurua mugatua delako. Meatzeak bisitatzeko, egunean bertan hartu beharko da sarrera (oinarrizko bisita, 2 € eta sakonekoa, 3 €). Haur jolasak ere izango dira.

Zinegotziei elkarrizketak, Udalaren webgunean

Bibliotekak udako ordutegia du

Juanito Arozenak botako du festetako suziria

Gobernu Talde berria eta oposizioa osatzen duten zinegotziei egindako elkarrizketak irakurtzeko aukera dago Udalaren webgunean. Oraingoz, Jexux Leonet alkatearena, Eneritz Arbelaitz eta Iñaki Pikabea zinegotziena. Datozen egunetan, Agurtzane Lekuonarena egongo da irakurgai. Hurrengo asteetan, gainerako zinegotzienak zintzilikatuko dira. Euren burua aurkezteaz gain, bakoitzak arduradun den arloaz duen ikuspegia azaltzeko dira elkarrizketak.www.oiartzun. eus-eko ALBISTEAK atalean irakur daitezke orain artekoak.

Manuel Lekuona bibliotekak udako ordutegia izango du uztailan hasi eta abuztuaren 31 arte. Honela, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara egongo da irekita eta larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara. Bibliotekako ohiko zerbitzuez gain, maileguan hartutako liburuak eta DVDak itzultzeko buzoia kanpoan badagoela ere gogora ekarri nahi dugu, bibliotekako ordutegian bertaratu ezin duenarentzat. Bide batez, gogorarazi nahi dugu Ikasle Gela itxi dela. Unibertsitateko hurrengo azterketaldian irekiko da berriz.

Juanito Arozena Egimendia txistulariak botako du aurten xanistebanetako txupinazoa, Jai Batzordeak hala erabakita. Urte luzetan egindako ibilbidea errekonozitu nahi zaio honela. Altzibarko Albisturrene etxean jaioa 1930ean, aita ere txistularia zuen. Txistu eta solfeo ikasketak egin zituen. 10 urte zeuzkala, San Inazio eguneko prozesioan, jo zuen lehenengoz txistua kalean aitarekin eta Joxe Mendizabal Txisturekin. Lartaun Txistulari Elkartearen sorreran parte hartu zuen eta 22 urte inguruz eskolak eman zituen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.