udal aldizkaria
Arditurri Eguna, historiaurrera eta erromatarren garaira bidaiatzeko aitzakia ederra
2015eko UZTAILA • 126. ZENBAKIA
ABARAXKA
400 eta 500 lagun artean hurbildu da meatze gunera aurtengoan Arditurri Egun arrakastatsua izan da azkeneko meategietan. 400-500 lagun hurbildu ziren goizean zehar bertara.
Kaixo! Oiartzungo udalekuetako Katxondeo taldea gara. Eta orain, udalekuetan bi asteetan egin dugunari buruz hitz egingo dizuegu:
Arditurrin egindako erromatar garaiko azken aurkikuntzak zaltzeko Mertxe Urteagak gidatutako ibilaldian 30 pertsonek hartu zuten parte eta meategietako ia bisita-txanda guztiak bete ziren.
Ezagutza jolasak egin ditugu; Altzibar ezagutu dugu; esperimentuak egin ditugu; piszinara joan gara eta errekan bainatu gara.
Suharren arkeologia tailerrak eta Abaraxkak antolatutako ekitaldiak ere arrakastatsuak izan ziren.
Eguraldi ona egin duenez askotan jolastu gara urarekin, maiz joan gara errekara eta piszinara. Horiek izan dira gehien gustatu zaizkigun ekintzak, aski prexko ibili baikara! Ikusten duzuen bezala, oso ongi ari gara pasatzen. Ea elkar ikusten dugun Oiartzungo kaleetan zehar!
Altzibarren auzo batzarra izango da aurtengo inbertsioa zehaztu eta peatonalizazioa ixteko Udalak proposamen berriak egingo dizkie auzotarrei, onartzen badute martxan jartzeko Altzibarren auzo batzarra izango da hilaren 22an (asteazkena), aurreko legegintzaldian irekitako bi prozesuri bukaera emateko: peatonalizazioa eta 2015 urteko inbertsioak. Bilera eskoletan izango da, 19:30ean eta hiru zinegotzik hartuko dute parte. Inbertsioak, haur parkeetan Altzibartarrek auzoan 2015ean inbertitzeko 20.000 â‚Źak jolas-parkeak konpontzera bideratzea erabaki zuten iazko urte bukaeran. Hala ere, ez zen erabaki auzoko zein parke konponduko zen.
Peatonalizazioa hizpide Honez gain, auzoaren erdigunea peatonalizatzeko hasitako prozesuaren inguruan ere proposamen berriak eramango ditu Udalak, auzotarren eta komertzioen iritziak jaso ondoren. Auzotarrek begi onez ikusten badituzte proposamenak, martxan jartzea izango da hurrengo pausoa Udalaren aldetik.
Udal teknikariek egindako azterketen ondoren, Udal Gobernu Talde berriak proposamena eramango du auzora: diru kopuru horrekin Klareneko eta Agerre-aldeko jolas-parkeak konpontzea proposatuko zaie auzotarrei. Onartuz gero, hala egingo da.
Ibaiei buruzko erakusketa, udaletxean
Xorrolaren hiru geltoki estaliko dira
Xanistebanetako soka dantzako prestaketa
Ostegunera arte (hilak 23) Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak prestatutako Ibaialde erakusketa dago ikusgai udaletxeko areto nagusian. Bederatzi paneletan banatutako informazioarekin, urari eta ibaiei buruzko informazioa jaso daiteke erakusketa honetan. Oiartzun ibaiaren konektibitatea hobetzeko azken urteetan egin diren lanak direla eta (Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean), Udalak gure ibaiek dituzten arazo nagusiak zeintzuk diren sozializatzea interesgarria dela uste du.
Xorrolarentzako estalitako geltokiak egiten hasi da udaletxeko brigada Altzibarren, Arraguan eta Iturriotzen. Altzibarko kasuan, Kaleberriako goiko aldeko geltokia (PeĂąene etxearen inguruan) estaliko da. Aste honetan geltokia izango denaren zorua hormigonatu dute, eta datozen asteetan estalpearen estruktura jarriko dute. Xorrolaren geltokiak estaltzeko eskaerak auzo batzarretan auzotarrek egindako proposamenen ondorio izan dira, eta Udalak aintzat hartu du herritarren eskaera.
Xanistebanen hasieran, txupinazoaren ondoren, udal hautetsiek egiten duten soka-dantza ikasteko entseguak hasi dituzte udal ordezkariek, Alaitz Bergaretxe irakaslearen laguntzarekin. Aurten, iazko irudia errepikatuko da eta Gobernu Taldea osatzen duten EH Bilduko 9 zinegotziez gain, oposizioan dagoen EAJko zinegotziek ere dantzatuko dute festen hasierako ekitaldian, herriko plazan. Lartaungo txistulariek joko dituzte soka-dantzako erritmoak laister iritsiko den abuztuaren 2an.