udal aldizkaria
Xanistebanetarako atzera kontua hasi da Lartaun abesbatzaren historia jaso duen liburua, Joxe Mari Isasari omenaldia, urtekariaren aurkezpena eta kartel lehiaketako sari banaketak izan dira protagonista Xanistebanak hasteko atzerakontua hasi da. Urtero bezala, abuztuaren 1eko kultur ekitaldia herriko festetarako girotzeko ariketa polita izan da aurten ere. Josune Cousillas Kultura zinegotziaren lehen kultur ekitaldi publikoa izan da. Hauek izan dira aurtengo protagonistak: Mugarri liburuan Lartaun Abesbatzaren mende erdiko historia jaso du Esteban Agirre taldekideak. Joxe Mari Isasa margolariak Udalaren omenaldia jaso du, urtetako ibilbidearengatik. 2015eko Urtekaria ere aurkeztu du Jaione Ugaldebere batzordekideak. Aurtengo elkarrizketa nagusia Arantxa Leteri egin zaio.
Xanistebanetako kartel lehiaketan saritutako bost artistek ere jaso dituzte euren sariak.
2015eko UZTAILA • 127. ZENBAKIA
Frankismoko trabajadoreei omenaldia
Katin Txikik Oarsoaldean frankismo garaian esklabu lanetan aritu ziren trabajadoreei buruzko dokumentala aurkeztu du. Aurkezpena trabajadore guztiei omenaldi gisakoa bihurtu zen. Jexux Leonet alkateak mantentzea hain garrantzitsua den memoria historikoa nabarmendu zuen. Luis Ortiz Alfau trabajadore izandakoak parte hartu zuen ekitaldian.
Herritar asko, aurten ere Herritar ezagun asko hurbildu dira aurten ere ekitaldia. Han ziren gaur egun udalbatzarra osatzen duten zinegotzi gehienak eta baita aurreko legegintzaldietan alkate izandako Aitor Etxeberria eta Aiora Perez de San Roman. Herriko kultur mugimenduak ezagunak dira jende asko ere hurbildu da ekitaldira. Besteak beste, aipamen berezia jaso dute Lartaun Abesbatzako zuzendari izan diren IĂąaki Altuna, Agustin Mendizabal, Alaitz guridi eta Maddalen Dorronsorok.
Altzibarren, gai konplexuak ixten
Altzibarren aurtengo inbertsioak ze parketan egin eta peatonalizazioaren inguruan proposamen berriak lantzeko auzo batzarrean 40 lagun inguru elkartu ziren. Udalak egindako proposamenak onartu zituzten eta besteak beste, Klarene plazako eta Agerre-aldeko parkeak konpontzea onartu zen.
Killirikupe, Udalaren soka dantzako gonbidatua
Artasoko zubiaren tokian barandak jarri dira
Abuztuan, ordutegi berria udako igerilekuan
Irakurketa Txokoa antolatzeko tailerra
Killirikupe elkartea omenduko du Udalak xanistebanetako soka dantzan, 25 urte bete dituelako. Taldeko kide diren emakumea, beraz, udaletxeko zinegotziekin batera dantzara aterako dira Doneztebe plazan abuztuaren 2an, Juanito Arozenak piztuko duen txupinazoarekin festak hasi aurretik. Urteurren borobila betetzeaz gain, Killirikupek emakumeen ahalduntzean urtetan egin duen lana eta herriko mugimendu feministan egin duen ekarpena eskertuko da soka-dantzarako gonbita eginez.
Karrikako Artaso elkartearen ondoan zegoen XVIII. mendeko zubia eraitsi zuten duela hilabete batzuk, auzotar batzuek horrela uholde arriskutsua gutxituko zela uste baitzuten. Zubia eraitsi zenetik, ingurua nahiko modu trakets eta arriskutsuan geratu zen, zubiaren bi ertzen inguruan errekara erortzeko aukerekin. Artaso Elkarteak Udalari ingurua txukuntzeko eta barandak jartzeko eskatu zion, arriskuak eta ezbeharrak saihesteko. Honela, joan den astean hesitu zen erreka ingurua, bi aldeetan baranda jarriz.
Abuztuan, 11:00etatik 20:00etara izango da udako igerilekuaren ordutegia (irailean ere ordutegi hori mantenduko du, ixten den egunera arte). Honez gain, jakinarazi nahi dugu Elorsoro kiroldegia itxita egongo dela abuztuan bi astez: hilaren 10etik 23ra, bi egun horiek barne. Urteroko moduan, itxita egongo den bi aste horietan mantenu eta konpontze lanak egingo dira kiroldegiko instalazioetan. Xanistebanetan, aldiz, irekita egongo da ohiko ordutegian, abuztuaren 3an izan ezik, herriko festa eguna delako.
Pello AĂąorga idazle, ipuin-kontalari eta irakasleak Irakurketa Txoko bat antolatzeari buruzko tailerra emango du urrian 0 eta 6 urte arteko haurren guraso, irakasle, bitartekari eta hezitzaileentzat. Zortzi orduko ikastaroa izango da, urriaren 21, 22, 28 eta 29an, 17:30ean. Ikastaroa dohainik izango da, baina nahitaez izena eman beharko da. Horretarako aukera dagoeneko irekita dago, Manuel Lekuona bibliotekan. Tailerrak parte-hartzaile kopuru mugatua izango du (zazpi lagun gutxienez eta 20 gehienez).