129 ap

Page 1

udal aldizkaria

Abaraxka ludoteka, ikasturtea hasteko prest Urriaren 1etik 9ra ate irekiak egingo dira zerbitzua ezagutu nahi duten haur eta gurasoentzako; Familia Eremuak ere astelehenero irekiko ditu ateak Abaraxka ludotekarentzako ikasturtea urrian hasiko da. Hilaren 1etik 9ra ate irekiak izango dira. 6 eta 12 urte arteko haurrek (LHko ikasle direnak) bertara joan ahal izango dute tokia eta funtzionamendua ezagutzera. Haurrek ez ezik, hauen gurasoek ere ludoteka ezagutzea da helburua. Horretarako, irailaren 30ean (17tan) aurkezpena egingo da.

Familia Eremua, astelehenetan Familia Eremua ere martxan egongo da ikasturtean zehar. Astelehentan, HHko haurrak eta gurasoak izango dira ludotekaren kudeatzaileak.

Ludotekako erabiltzaile izatea dohainik izango da, baina izena ematea ezinbestekoa izango da.

Abaraxka ibiltaria ere izango da aurten larunbatetan. Lehenengo saioa urriaren 3an izango. Festa batekin hasiko da ikasturtea.

Ludotekaren ordutegia asteartetik ostiralera 16:30etik 19:30era izango da. Hezitzaile eta arduradunak Nekane Martiarena, Garazi Aldaraborda eta Edurne Moreno izango dira.

2015eko IRAILA • 129. ZENBAKIA

Comète Sareak egindakoa gogoratuz

Comète Sareak II. Mundu Gerrako pilotu aliatuak salbatzeko egiten zuen lana eta ibilbidea berreskuratzeko, aurten ere Elurretxetik Errenteriara martxa antolatu dute. Josune Cousillas Kultura zinegotziak parte hartu zuen ekitaldian, Sarobe baserrira hurbilduta.

Hauentzako ere ate irekiak urriaren 5ean eta 26an izango dira, 16:30etik 19:30era. Guraso bilera 19an izango da, 17:00etan.

Zazpiak Bat, harremanak estutuz

Aurtengoan, Zazpiak Bat Eguna Alozen (Zuberoa) ospatu da. Eskualdetik harreman sareko kideak eta herritarrak joan dira. Oiartzungo Udalak ere ordezkaritza bidali du: Josune Cousillas eta Juan Inazio Ansa zinegotziek Zuberoako egoera bertatik bertara ezagutu eta hango senideekin hariak estutu dituzte.

Irakurketa Taldea, berriz ere martxan Irailetik ekainera, hilabetean liburu bat irakurri eta komentatuko da bibliotekan Irakurketa Taldearen bigarren ikasturtea aste honetan hasi da Manuel Lekuona bibliotekan. Taldekoen lehenengo tertulia Karmele Jaio idazle gasteiztarraren Ez naiz ni liburuaren ingurukoa izan da. Irailetik ekainera, hilean behin elkartuko dira irakurzaleak aurrez aukeratutako liburuari buruz hitz egiteko. Ikasturte honetako irakurgaien zerrenda ia osatu du Irakurketa Taldeak, Goiatz Labandibarren gidaritzapean.

EGUTEGIA eta IRAKURGAIAK: Urriak 20: Erraiak (Danele Sarriugarte) Azaroak 25: Haur besoetakoa (Jon Mirande) Abenduak 15: Gauaren usaina (Andrea Camilleri) Urtarrilak 19: Post-it bizitzak (Iolanda Zuñiga) Otsailak 16: Orube abandonatuak (Garazi Kamio) Martxoak 15: erabakitzeko. Apirilak 19: Andraizea (Irati Goikoetxea) Maiatzak 17: Intenperies (Lourdes Oñederra) Ekainak 14: erabakitzeko.

Arditurriko Bide Berdearen Eguna

Arditurriko Bide Berdearen Egunak batez ere Oiartzungo eta Errenteriako familiak erakarri ditu meategira. Horietako askok meategira sartu eta Aiako Harriaren erromatar garaiko barrunbeak ezagutzeko baliatu dute aukera. Aurtengoan, bizikleta martxak eskualde mailara zabaldu ditu besoak, eta Donostia, Lezo, Antxo eta Errenteriatik ere antolatu dira irteerak.

Irakurketa Taldean parte hartu nahi dutenek bibliotekako harreran galdetu dezakete. Han azalduko zaie funtzionamendua. Irakurtzeko liburuak Eusko Jaurlaritzako liburutegi sareak uzten ditu taldekoen esku.

Etorriberrientzako sarea osatzen herritarrekin

Talaiako garbigunea, egunero irekita

Sagarzazuri elkartasuna adierazi dio Udalak

Oiartzuna etorriberrientzako harrera plana prestatzen ari dira elkarlanean Euskara eta GizarteOngizate sailak. Harrera Planaren diseinuan beste urrats bat eman, eta herriko elkarte eta norbanakoekin partekatze tailerrak hasi dira, etorriberrien inguruan sare bat osatu asmoz. Hiru saiotan (dagoeneko bi egin dira), gure herrira heltzen direnei herriaren berri emateko da eta Oiartzunen integratzea errazteko baliabideak eta eginbeharrak idenfitikatzea da helburua, aurretik etorri direnen laguntzarekin.

Uztailaz geroztik, Talaiako garbigunea astelehenetik igandera dago irekita, Oiartzungo Udalaren eskariz. Hau da noizbehinka etxean sortzen diren hondakin bereziak uzteko gunearen ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:30-13:30 eta 15:30-18:30; larunbatetan, 09:30-13:00 eta 15:30-17:50, eta igandetan, 10:00-13:50. Zerbitzua doakoa da, norbanakoentzat. Erabiltzaileek garbigunearen ordutegia errespetatu behar dute eta hondakinak barruan utzi (kanpoan uztea isunarekin zigortutako legehaustea da).

Hilaren 22an Baigorren (Behe Nafarroa) Ramuntxo Sagarzazu eta beste hiru euskal herritarren atxiloketaren kontra, EH Bilduren mozioa onartu du Gobernu Taldeak ezohiko udalbatzarrean aste honetan. Sagarzazu herritarrari eta haren inguruari elkartasuna adierazteaz gain, “Euskal Herriak amesten duen bake bidean jarraitzeko konpromisoa berretsi” zuten koalizioak eta Udalak. Espainiako eta Frantziako estatuek bake prozesua oztopatzen egiten dituzten saiakerak gaitzetsi ziren. EAJ abstenitu egin zen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.