130 ap

Page 1

udal aldizkaria

Landetxeko udal lokala, gazteen egitasmoen lekuko Kuadrillategi eta gazte asanbladaren proiektua garatuko dira bertan Landetxeko udal lokala gazteria arloan herrian dauden bi eskariri erantzuna emateko bideratuko du Udalak aurrerantzean.

Honez gain, herriko eragileek gaztetxean dauden bilera gelak erabiltzeko aukera izango dute, eskaera eginda.

Batetik, gazte talde bat gaztetxea eta gazte asanblada pizteko proiektua prestatzen ari da, eta dagoeneko Udalarekin harremanetan jarri dira. Momentu honetan euren funtzionamendua nolakoa izango den erabakitzen ari dira gazteak.

Egokitzapen lanak egin dira Landetxeko lokala baldintza egokietan ireki eta erabili ahal izateko lanak eta inbertsioak egin ditu Udalak.

Bestetik, Euskara sailetik, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin elkarlanean, gaztetxoen hizkuntz ohituretan eragiteko gauzatzen den Kuadrillategi egitasmoa ere bertan txertatuko da.

2015eko URRIA • 130. ZENBAKIA

Ate irekiak Abaraxka ludotekan

Abaraxka ludotekan ate irekiak egin dituzte azkeneko bi asteetan, LHko haurrek eta euren gurasoek tokia ezagutu dezaten. Ume asko hurbildu dira tokia ezagutzera. Nekane Martiarena, Garazi Aldaraborda eta Edurne Moreno hezitzaileak arduratuko dira ludotekaz.

Lokala txukuntzeko, besteak beste, arotz lanak, komunak konpondu, margoketa lanak, aireztapena hobetu... dira.

Kuadrillategi, dorretxetik Landetxera Azken urteetan Iturriozko dorretxean elkartu dira DBH 1. eta 2. mailako gaztetxoak eta haien hezitzaileak. Dorretxeak, baina, ez ditu irisgarritasun baldintzak betetzen eta horregatik, Udalak tokia birpentsatu behar izan du. Landetxeko lokalak, berriz, betetzen ditu baldintza horiek.

Erreka garbitu dute Elizaldeko ikasleek

Elizalde Herri Eskolako LH 6. mailako ikasleek Oiartzun errekaren zati bat -Altzibartik Ergoiengo Goikoetxe bitartekoa- garbitu dute. Errekatik atera zuten zikinkeria garbigunera eramateaz udaletxeko brigada arduratu da.

Honela, ostiraletan 17:00etatik 21:30era Kuadrillategi egitasmoa gauzatuko da bertan, gaurtik Euskara eta Gazteria arloko udal arduradunak, Kuadrillategiko hezitzaileekin Landetxeko lokalaren aurrean. hasita.

TELP ikastaroan 11 lagunek parte hartuko dute Herriko elkarteetako kideei euskaraz eroso aritzeko tresnak ematea izango da EMUNek gidatuko duen ikastaroaren helburua TELP ikastaroa egingo dute herriko elkarteetan dabiltzan 11 lagunek datozen hiru asteetan. Parte hartzeko lehentasuna herriko elkarteetan dabiltzanei eman zaie, nahiz eta gainerako herritarrek ere parte hartzeko aukera izan duten. Besteak beste, Arraztalo eta Killirikupe elkarteetako kideak animatu dira.

Hausnarketatik ateratako eskaera Iaz Euskara Elkartera egitasmoaren inguruko hausnarketa egin zutenean Udalak, Ttur-Tturrek eta elkarteek, zenbait parte-hartzailek berriz ere TELP ikastaroa egiteko proposamena egin zuten, aurrez egindako saioak beraientzako erabilgarriak izan zirelako.

10 ordutako ikastaroa EMUNeko teknikari batek emango ditu saioak hilaren 16, 23 eta 30 arratsaldez, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan. Guztira, 10 ordutan euskaraz hitz egiten ari garenean, gazteleraz ari den norbaitekin topatzean deseroso ez sentitzeko eta euskaraz hitz egiten jarraitzeko baliabideak, estrategiak eta tresnak emango zaizkie TELPa egingo dutenei.

Torri Gukin martxan jarri da Arraguan

Elorsoron laguntza eskatzeko epea ireki da

Skate plazaren egoera azaltzeko, bilera

Torri Gukin egitasmoa berriz martxan jarri da, herriko erretiratuentzako Udaletik sustatutako aisialdi eskaintza. Astean behin Arraguako Aldeguna Elkartean elkartuko dira ikasturte honetan ere, Garazi Moreno hezitzailearekin. Gizarte-Ongizate sailaren aurtengo erronka Ergoien, Gurutze eta Karrikako erretiratuentzako Torri Gukin-en bigarren taldea sortzea da. Hauentzako espazioa Auzokalte Elkartea izango litzateke (Ergoienen) eta Arraguako taldearen dinamika bera jarraituko luke.

Elorsoro kiroldegian laguntzak eskatzeko garaia da. Azaroaren 13a arte eskaerak aurkeztu ahal izango dira, kiroldegiko sarreran. Elorsoro kiroldegia erabiltzeko bonoak ordaintzeko laguntza da Udalak ematen duena. Elbarrituak direnek edo muga ekonomiko batzuk gainditzen ez dituztenek izango dute jasotzeko aukera. Baldintzei buruzko informazio guztia kiroldegian bertan jaso dezakete interesatuek: bai zeintzuk diren laguntza jasotzeko baldintzak eta baita zer aurkeztu behar den.

Skate plaza egiteko prozesuaren egoeraren berri emateko bilera antolatu du Udalak. Prozesuan parte hartu zuten skatezaleei lehen eskuko informazioa ematea da helburua, izan ere, hasiera batean iragarritako datetan aldaketak izan dira eta atzeratu egin da skate plaza eraikitzea. Hortaz gain, skate plaza egokiagoa izateko, proiektua garatu ahal izateko diru kopuru handiagoa ere aurreikusi du Udalak. Honen guztiaren berri emateko bilera Elorsoroko aretoan izango da, urriaren 13an (asteartea) 18:00etan.

Soinu Zaharreko zapia berriz Oiartzuna

Izar Etxeberria Arruabarrena Olarriko dantzariak hirugarren urtez segidan irabazi du Euskal Herriko Soinu Zahar Txapelketa. Oso gutxitan gertatu izan da dantzari berak hiru urtez segidan irabaztea Euskal Herriko txapelketa. Urteroko moduan, oroigarria Udalari utziko dio, eskaintzan.


!

aski prexk aldizkaria

MANOLI ETXEBERRIA: “Emakumeen Mundu Martxak ‘feminista naiz’ esateko beldurra kentzeko balio izan du”

Klixk!

Manoli Etxeberriak Komite Internazionalistarekin duen harremana duela 20 urte hasi zen, Kubara brigadista joanda, eta ordutik hango eta hemengo errealitateak ezagutzeko aukera izan du.

Aiako Harria BTTren azken edizioak ia 500 txirrindulari elkartu ditu prestatuko bi ibilbideetan. Ibilbide luzean lehenengoa Ekleylson Da Silva izan zen. Lehenengo oiartzuarra, berriz, Iker Arruabarrena izan zen. Hiru emakumek hartu osatu dute aurten ibilbide motza.

Internazionalismoak zer eman dizu? Internazionalismoa esperientzien elkatrukea da. Beste prozesu iraultzaileetan borrokatzen duen jendea ezagutzeak gauzak egiteko beste modu batzuk ikusarazi eta ulertarazi dizkit. Beste toki batzuetan ere inperialismoaren eta kapitalismoaren kontra borrokatzen direla ikustean, zure borroka politikoan eta egunerokoan nola funtzionatu behar duzun erakusten dizute. Egon zaren herrialdeetan zer ikusi duzu? Kuban, Nikaraguan, Guatemalan eta Iraken egon naiz. Toki bakoitzak gauza ezberdin bat erakusten du. Kuban alderdiarekin eta inguruko erakunde sozialekin egon ginen harremanetan. Ikusi genuen nola antolatzen ziren emakumeak, gazteak, sindikatuak... Nikaraguan erakunde ttikiagoekin lan egin genuen, prozesu iraultzaile sandinistatik zetozenak, baina ez ofizialistak. Guatemalan Latinoamerikako toki askotan pasatzen dena pasatzen zen: nekazariak euren lurretatik bidaltzen zituzten -bere garaian gerrengatik, orain multinazionalengatik- eta komunitateetan elkartzen ziren. Dena antolatzen zuten: hezkuntza, osasuna, formakuntza politikoa... Irakera joan ginen Saddam Husseinen garaian zegoen azpiegitura ezagutzera. Inbasio momentua zen eta delegaritza bat joan ginen, pasatzen ari zena ikusteko. Elkartasun politikoa joan-etorrikoa da. Errealitateak ezagutzera joaten gara, baina gure lana hemen dago: hemen egin behar dugu presioa. Bozgorailuak gara. Zerbait eraldatu nahi badugu, borrokak kolektiboa izan behar du. Guk asko hitz egiten dugu askatasun indibidualaz, baina kubatarrek erakutsi zidaten askatasun indibiduala askatasun kolektiboarekin lotuta doala beti. Eta askatasun kolektiboak elkarrekin lan eginez lortzen dira. Uste dut momentu ona dela lanerako. Eta gure gizarteak nola erantzuten du? Euskal Herrian konplikatua da internazionalismoaz hitz egitea errealitate politiko, sozial eta ekonomiko oso konplexua dugulako. Hemengo borroketan inplikatzen gara. Kanpoko gaiak ekartzea batzutan konplikatua da. Hitzaldi bat antolatzen dugunean ez dugu erantzun handirik izaten, baina eraso inperialistak izan direnean -Irakeko gerra, Palestina...-, erantzuna badago. Orain komunikabideetan Siria eta errefuxiatuak dira hizpide. Nola ikusten duzu gaia? Sirian gertatu dena ezegonkortasun politiko eta sozialaren ondorioa da. Estatu Islamikoa ahulduta zeuden tokietan sartu da. Nork ezegonkortu ditu? Batez ere, AEB-ek eta Europako Batasunak, gobernu ustel eta basatiak baimenduz. Errefuxiatuen kontua oso konplexua da. Errefuxiatuak bazeuden Jordanian, Iraken... baina ezin dituzte orain dauden guztiak jaso, kuotak gainditu direlako. Nola kudeatuko den hori guztia ez dakit. Ez naiz batere fio Europako Batasunak zer egingo duen. Nork erosten dio petroleoa Estatu Islamikoari eta nork ematen dizkio armak? AEBek eta Europako Batasunak. Hori da arazoaren sustraia.

egitea oso zaila du. Irtenbide politiko bat behar du arazo honek, ez laguntza humanitarioa. Aste honetan Hassanna Aalia sahararraren atxiloketaren berri izan dugu. Lortuko al da ez kanporatzea? Saharako kontua berriz hartu behar da. Espero dut mugimendu sozialarekin errefuxiatu estatusa lortuko dugula Hassanarentzat. Askapenako zenbait kideren kontrako epaiketa hastear dago. Internazionalismoa arriskutsua da batzuentzat? Ezker abertzalearen inguruan dauden mugimendu sozial guztiak lupaz begiratu dituzte. Askapena bat gehiago da, Jarrai edo beste edozein izan den bezala. Ez dut uste internazionalismoak molestatzen duenik kasu honetan, baizik eta Askapena nor den horrek. Mugitzen den guztiak traba egiten du. Dudarik gabe, Komite Internazionalistak Askapenarekin gaude. Internazionalistak gara, baina ezin dugu kanpoko borrokekin solidario izan ez bagara gure herriko borrokekin solidario. Askapenakoak lagunak dira, gauza asko egiten ditugu elkarrekin. Feminismoarekin ere oso lotuta dago zure militante bizitza, ezta? Oiartzungo Asanblada Feministan parte hartzen dut. Internazionalismoan deskubritu nuen mundu honetan bi dominazio daudela: kapitalista eta patriarkala. Gizartea eraldatzeko borrokak nahitaez izan behar du feminista, beraz. Ez badugu patriarkatuaren eta kapitalismoaren kontra aldi berean borrokatzen, ez dugu ezer aldatuko. Feminismoa dominazio patriarkalaren kontrako borroka politikoa da. Oso zaila zitzaidan kapitalismoaren eta inperialismoaren kontra borrokatzea, ez banuen dominazio patriarkalaren kontra ere borrokatzen. Dominazio patriarkal, militar eta ekonomikorik gabeko mundu baten alde nago, horregatik nago inplikatuta internazionalismoan eta feminismoan. Iraultza feminista izango da, edo ez da izango. Emakumeen Mundu Martxa ere internazionalismoarekin lotuta dago, gizarte heteropatriarkala iraultzea aldarrikatzen baitu emakumeen arteko elkartasuna baliatuz, Kurdistandik Portugaleraino.

Auzoetako festen denboraldi bukaera

Ugaldetxoko festak izan ziren iraila bukaeran. Auzoetako festen egutegian azkenekoak izan dira. Azkenekoak izateak, baina, ez du esan nahi besteak baino kaxkarragoak direnik. Giro polita izan da auzoaren erdigunean, haur, gazte eta helduentzako moduko egitarauarekin.

Haurtzaro, Kilometroetako erronkan

Haurtzaro Ikastolako DBHko ikasleek Usurbilgo Kilometroen festan izandako Erronkan parte hartu zuten, Gipuzkoako beste zenbait ikastolatako ikasleekin batera. Ginkana modura prestatutako probak egin behar izan zituzten eta azkenean, laugarren postuan bukatu zuten oiartzuarrek.

Oso polita izan da. Oso emotiboa, batez ere neska gazteen inplikazioarengatik. Martxa Oreretara iritsi zen, baina Oiartzunen bi ekintza egin ditugu. Mundu Martxa festa izan da -nahiz eta aldarrikapen politikoa zen funtsa-. Pentsatzen eta hausnartzen hasteko balio izan du, feminista naiz esateko beldurra kentzeko. Eta Oiartzungo panorama nola ikusten duzu? Oso sentsazio ona dut. Oso eroso sentitzen naiz Oiartzungo Asanblada Feministan. Antiju Moreek maiteminduta naukate. Oso sortzaileak dira. Mugimendu ireki, malgua, dinamikoa, aktiboa eta emakumeen aniztasunari irekia sortu dute. Lortu dutena izugarria da.

Badirudi jendea errefuxiatuak hartzearen alde dagoela. Baina gizartea prest al dago? Arazo politikoa da, beraz, Gobernuek erantzun behar dute. Hau ez da Saharako haurrak udan bi hilabetez hartzea. Errefuxiatuekin pausoak eman behar dira. Etortzen diren kolektibo horiek integratu behar dira. Eta familia batek hori

BTT, Aiako Harria txirrindaz ezagutzeko

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Urriaren 9tik 15era Manoli Etxeberria, Nadia Hindi irakiarraren hitzaldia aurkezten.

Egunez: Losa Iglesias • Mikelete, 5 • 943 49 19 31 Gauez: Querejeta • Pablo Iglesias, 7 (Errenteria) • 943 34 45 18


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.