udal aldizkaria
Udala auzotarrekin batzartuko da azaroan
2015eko URRIA • 131. ZENBAKIA
ABARAXKA
Aurtengo lehentasunen jarraipena, 2016ko aurrekontuen azalpena eta lau urteko perspektibarekin auzoetan egin beharreko inbertsioak landuko dira Pasatako den ekainean legegintzaldi hau hasi denetik lehenengoz, auzo guztietako oiartzuarrekin bilduko da Gobernu Taldea datorren astetik aurrera. Horretarako, bi astean zehar (azaroan 2tik 12ra), auzo guztietan batzarrak egingo dira. Hiru gairen inguruan hitz egingo da: 2015eko auzoetako eskaeren errepasoa; 2016ko aurrekontuen azalpena eta datozen lau urteetan auzo bakoitzean dauden eginbeharrak adostea. Lau urterako perspektibarekin, Udalak auzo bakoitzean inbertsio handiagoak egiteko aukera duela uste duelako jarriko da martxan filosofia hau. Legegintzaldi osoko perspektiba landuko bada ere, Udalak urtean behin bederen auzotarrekin biltzeko konpromisoa berresten du.
EGUTEGIA: Altzibar: Azaroak 11, asteazkena, eskoletan. Arragua: Azaroak 3, asteartea, Aldeguna Elkartean. Elizalde: Azaroak 12, osteguna, Manuel Lekuona bibliotekan. Ergoien: Azaroak 9, astelehena, Auzokalte Elkartean. Gurutze: Azaroak 2, astelehena, Bizardia Elkartean. Iturriotz: Azaroak 4, asteazkena, auzo lokalean. Karrika: Azaroak 5, osteguna, Artaso Elkartean. Ugaldetxo: Azaroak 10, asteartea, Atamitxen. Batzar guztiak 19:30ean dira.
Ate irekiekin hasi dugu hilabetea. Pasa den ekainetik ludotekara bueltatzeko gogoz zeuden haurrak gerturatu dira, baita orain arte bertan parte hartu ezin zutenak ere! Izen-emate orriak bete, argazkiak ekarri eta txartel berriak prest dituzte ludotekako bazkideek jada. Txartel hauek zintzilik izaten ditugu ludotekan gauden bitartean. Familia Eremua eta ludotekaren artean jada 90 bazkide gara! Baten bat gogoz badago gerturatu dadila ludotekara, oraindik gurekin jolastuz hezteko aukera baitago! Ikasturte berriari hasiera emateko urriaren 3an festa bat antolatu genuen: puzgarri, landare, aurpegi margotze, merendola, proposamen panel eta guzti!
Auzoetako zinegotziak Legegintzaldi honetan auzoetako zinegotzien figura mantenduko da. Hauek izango dira auzoetako eskarien jarraipena egingo dutenak udalaren barruan, eta auzotarren eta Udalaren arteko lotura eta komunikazioa bermatuko dutenak.
Proposamen panelari esker, jada jaso ditugu ikasturte honetarako haurren desira ugari, besteak beste: ludotekan lo egitea, elurretan jolastera joatea, pizzak jatea…
Eskalada Eskolan izen-ematea, datorren astean Azaroaren 2an hasiko da lehendabiziko txanda, otsaila arte; aurten, hiru adin tarteri bideratutako taldeak eskainiko dira: haurrak, nerabeak eta helduak Eskalada Eskola martxan jarriko da azaroaren 2tik aurrera Elorsoro kiroldegian. Horretarako, datorren astea (hilaren 26tik 30era) izen-emateko garaia izango da, kiroldegiko harreran bertan.
Hemen gaude berriz ere ludotekako erleak beste urte batez elkarrekin jolastuz hezteko prest!
Udalaren, Girizia Mendi Taldearen eta Gipuzkoako Mendizale Federazioaren arteko elkarlanari esker jarri da martxan egitasmoa, iazko proiektu pilotuaren arrakasta positiboki baloratu ondoren.
Eta egunak pasa ahala Gau Beltzaren antolaketa egiten ari gara. Horretarako, larunbat honetan mozorro eta apaingarriak egiteko bilduko gara Arraguako Aldeguna Elkartean arratsaldeko 16:30ean: maindireak, arropa zaharrak, xaguxarrak, armiarmak, kalabazak… beharko ditugu herria atontzeko! Gau Beltzari buruz hementxe duzue informazio interesgarria: http://www.argia.eus/blogak/nora-barroso/2014/12/17/garai-bateko-usadioak-zaharberritzen/
Lehendabiziko txanda hau otsaila arte luzatuko da. Ondoren, bigarren txanda hasiko da. Lehenengo txandan izena ematen dutenei ikastaroa aurkezteko bilera hilaren 30ean (ostirala) izango da, 18:00etan Elorsoroko rokodromoan. Talde txikitan funtzionatuko du eskolak: gutxienez sei lagun eta gehienez, zortzikoak izango dira taldeak. Hiru adin-tarteri egokitutako eskaintza luzatu da: Haurrak (6-12 urte); Nerabeak (12-17 urte) eta Helduak (18 urtez goiti). Nerabeen kasuan, hastapen maila eta maila aurreratua egongo dira.
Euskaraz eroso aritzeko hausnarketa, TELPen
Altzibarko bi jolasparke berritzeko lanak, hasita
Etorriberrientzako Harrera Planaren aurkezpena
13 lagun -gehienak Killirikupe eta Arraztalo elkarteetako kideak, nahiz eta Elizalde Herri Eskolako eta Udaleko kideak ere parte hartzen ari diren- TELP ikastaroa egiten ari dira, Ttur-Tturrek eta Udalak antolatu eta EMUNek bideratua. Bigarren aldia da tailer hau Oiartzunen egiten dena, elkarteak euskalduntzeko egitasmoaren baitan. Hizkuntz ohituren inguruan hausnartuko dute partehartzaileek hiru saiotan Ainhoa Agirrerekin, euskaraz eroso aritzeko tresnak eta baliabideak izateko asmoz.
Altzibarko bi jolasparke -Klarene plazakoa eta Agerre-alde etxadikoa- berritzeko lanak hasi dira aste honetan. 2015ean auzoan egin beharreko inbertsioen artean, haurrentzako parkeetako bat konpontzea eta berritzea lehenetsi zuten iazko urte bukaeran altzibartarrek. Udalak, auzoko jolasparkeen azterketa egin eta hauen egoera ikusirik, hasieran lan horietara bideratzea erabakitako 20.000 € kopurua handitu eta parke bakarra beharrean, egoera kaxkarrean dauden bi hauek berritzea erabaki du.
Etorriberrientzako Harrera Plana aurkeztuko dute Euskara eta Gizarte-Ongizate sailak datorren asteartean (hilak 27, 19tan udaletxeko areto nagusian). Aurkezpenean Harrera Plana zer den azaltzeaz gain, aurrerantzean bizitzera Oiartzunera heltzen direnei emango zaien dvd-a ere erakutsiko da. Dvd-aren helburua Oiartzungo berri ematea da. Euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez dago ikus-entzunezkoa. Etorriberrien integrazioa errazteko herritarren inplikazioa bilatzea ere izango da bileraren helburua.