132 aski prexko

Page 1

udal aldizkaria

Etorriberriei ongietorria emateko plana antolatu da Gizarte-Ongizate eta Euskara sailetatik bideratu da, elkarte eta norbanakoekin elkarlanean Etorriberrientzako Harrera Plana landu dute Gizarte-Ongizate eta Euskara sailek herriko elkarte eta norbanakoekin elkarlanean. Joan den astean, bi arlo hauetako zinegotzi eta teknikariek jendaurrean aurkeztu zuten diseinatu den egitasmoa eta sortu den materiala (herriko baliabideen gida eta DVDa).

Norbanako eta elkarteen inplikazioa Jatorri ezberdinetako norbanakoez gain (Andaluzia, Sahara, Polonia, Kuba, Kataluinia...), herriko zenbait elkartetako ordezkariek ere parte hartu dute Harrera Plana osatzeko prozesuan (HELTAk, Girizia Mendi Taldeak, Harri Beltzak edota ElWatanek, esaterako).

Harrera Plana garatzen parte hartu duten norbanako eta eragileez gain, zenbait elkartetako ordezkariak ere hurbildu ziren (Oiartzun Kirol Elkartea, Ttur-Ttur Euskaltzalen Bilgunea...) aurkezpenera.

Hauekin definitu da etorriberriek nolako ongietorria jaso behar luketen Oiartzunen, eta beraien esperientziak aintzat hartuz sortu da, besteak beste, banatuko den materiala.

2015eko AZAROA • 132. ZENBAKIA

Auzoetako bilerak, hasita

Gobernu Taldea auzoz auzo egiten ari den errondan (2015eko lehentasunen egoera, 2016ko aurrekontuak azalduz eta auzoetako beharrak biltzeko) hiru auzotan egon dira. Datozenak Ergoien (9), Ugaldetxo (10), Altzibar (11), Elizalderen (12) eta Gurutzeren (16) txanda izango da. Batzar guztiak 19:30ean dira.

Lehenengo ongietorria, hilaren 17an 2014an hasi zen Etorriberrientzako Harrera Planaren prestaketa. Gizarte-Ongizate sailak prebentzioaren arloan, aniztasunari buruzko ikerketa bat egin zuen eta han gure herrira etortzen direnei ongietorria ematearen beharra nabarmendu zen. Lehenengo ongietorri saioa azaroaren 17an gauzatuko dute Udalak, elkarteek eta norbanakoek. Elkarte eta norbanakoek ere parte-hartze aktiboa izango dute, herritar guztien ardura delako ongie- Gizarte-Ongizate eta Euskara sailetako arduradun politiko eta teknikoek aurkeztu dute protokoloa. torria egitea oiartzuar berriei.

PTPko aldaketak azaltzeko Aholku Kontseilu berezia Hilaren 15a arte alegazioak tarteratzeko epea ireki du Eusko Jaurlaritzak; Oiartzungo Udalak berriz ekarpenak egingo ditu Donostialdeko Lurralde Zatikako Planean (LZP; PTP gaztelerazko laburduran) Eusko Jaurlaritzak egin dituen aldaketak azaltzeko eta haien gainean hausnartzeko, Planeamendu Aholku Kontseilu berezia izan da aste honetan, Udalak deituta.

Udalaren alegazio eta ekarpenen gaineko erantzunik ez Oiartzungo Udalak LZPari alegazioak eta ekarpenak egin dizkio (2010ean eta 2014an), eta haien inguruko erantzunik ez du jaso orain arte.

Azaroaren 15a arte dago irekita alegazioak jartzeko garai berria. Udalak epe honetan berriz ere alegazioak eta ekarpenak tarteratuko ditu, Oiartzuni zuzenean eragingo dion planeamenduko dokumentu hau hobetzeko asmoz.

Lore eskaintza memoria historikoari

Azaroaren 1ean 36ko gerran hildako errepublikazale eta abertzaleei kanposantuan egiten den lore-eskaintzan parte hartu du Udalak. Juan Inazio Ansak, Ioritz Aizpuruk eta Iñaki Pikabeak herriaren izenean loreak jarri zituen Peña Gantxegik oroimenerako diseinatutako monumentuan.

20 eragile ordezkatuta Planeamendu Aholku Kontseiluaren bilera berezi honetan herriko 20 elkarte egon ziren ordezkatuak, zenbait norbanarekokin batera. Hauek gaiaren inguruan zuten iritziak trukatu zituzten bileran.

Ileapaindegietan euskaraz egiteak, 100 €ko saria

Tronpeoko malda asfaltatu da

Saharan uholdeen kalteak konpontzeko laguntza

Ile-apaindegietan euskararen erabilera sustatzeko eskualdean egin den kanpaina izan da Euskaraz ederrago. Ilepaindegietan euskara txertatzeko lanketa egin da eta bezeroekin harremanak euskaraz izatea ere saritu da, 100 €ko balearekin. Oiartzungo 15 ilepaindegiek, dauden guztiek, parte hartu dute. Horien guztien bezeroen artean egindako zozketan, Kirikoketan ileapaindegiko bezero izan den Olatz Legorburu suertatu da bonoaren irabazle. Bertako arduradunak izan ditu berarekin saria jasotzerakoan.

Iturriotz eta Elizalde auzoak lotzen dituen Tronpeoko malda asfaltatu da. Egoera kaxkarrean zegoen herri barruko errepide hau, zuloz beteta, nahiz eta oso trantsitatua den. Ikastetxeak dauden gunera joateko bidea denez, egunero goizean, eguerdien eta arratsaldean autobusak, autoak edota oinezko ugari ibiltzen dira bertatik. Honez gain, bertatik joaten diren oinezkoen segurtasuna hobetze aldera egin zer egin daiteken aztertzen ari da Udala, Tronpeoko maldako mugikortasuna hobetzeko.

Saharako errefuxiatuak bizi diren Tindufeko kanpamentuetan izan diren uholdeek sortutako kalteak konpontzeko, 2.500 €ko laguntza bideratu du Oiartzungo Udalak bertara. El Watan Elkartea, herriko Sahararen aldeko elkartea, izango da Udalak egindako diru ekarpen hori bideratzeko bitartekari arduraduna. Larritasun egoera izugarria sortu dute uholdeek errefuxiatu guneetan, azken 40 urteetako desastre egoera larriena sortu baitira. Etxeak, ondasunak eta elikagariak galdu dituzte errefuxiatuek.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.