udal aldizkaria
Donostialdeko LZPri alegazioak jarri dizkio Udalak
2015eko AZAROA • 133. ZENBAKIA
ABARAXKA
Oiartzungo herri eredua kolokan jartzen du Jaurlaritzak egindako proposamen berriak Udala Donostialdeko Lurralde Zatikako Planaren (LZP) azken proposamenari alegazioak aurkeztu dizkio. 1997an hasi zen prozesuak geldialdiak izan ditu ia 20 urte hauetan, baina Eusko Jaurlaritzak egin dituen proposamenetako bakar bat ere ez da izan Oiartzungo interesentzako onuragarria. Udalak aukera izan duen guztietan alegazioak jarri ditu. Azkenekoz, 2010eko proposamenean. Orain aurkeztu duten proposamenean zenbait alegazio onartu dituzte, baina oraindik filosofian eta planteamentuetan hutsuneak daude. Prebarikazioarengatik epaiketa, hurrengoa Filosofia bera mantendu du Jaurlaritzak, hazkuntza eredu nabarmena sustatuz. Dokumentua kontraesanez beteta dago: lur berrien okupazioa ekidin behar dela dio eta Oiartzunen, Udalak Hirigintzako Plan Orokorrean (HAPO) baino hiru bider lur gehiago erreserbatzen ditu hirigintzarako (batez ere nabarmena Ergoien, Gurutze eta Karrikan planteatzen diren hektareak). Horretarako, besteak beste, kontzeptu berri bat asmatu du Jaurlaritzak, hiri inguruko landa. Oiartzungo Udalaren eskumenak urratzeaz gain,
Oiartzungo herri eredua goitik behera aldatzen du egindako proposamenak. Gaintxurizketa bertan behera uzteko eskaera Dokumentu berriak, adibidez, Karrikako saihesbidea ez du kontenplatzen, baina Gaintxurizketako polo logistikoa bere horretan mantentzen du, Pasaiako Portuko merkantzia garraiatzeko eta Irungo trenbidea lekualdatzeko aitzakiarekin. Portuak berak ez du egoki ikusten tokia, eta trenbidea eraikitzeko arazo topografikoak leudeke. Gainera, Gaintxurizketa eraikitzeak etorkizunean bigarren saihesbidea berreskuratzea ekar lezake. Udalak Gaintxurizketako egitasmo guztia bertan behera uzteko eskatu du alegazioetan.
Larrezabaleta ingurua kaltetuenetakoa litzateke.
Herrira etorriberriei lehendabiziko harrera egin da Domi Azpiroz zinegotziak eta, El-Watan eta Aldeguna elkarteeko ordezkariek 18 laguni ongietorria eman diete Oiartzunera Oiartzunen erroldatu berri diren 18 laguni ongietorria eman diote Udalak, elkarte eta norbanakoek. Jatorri anitzeko lagunak izan ziren hurbildu zirenak: Espainia, Nikaragua, Errumania, Euskal Herria...-tik etorritakoak. Adinari dagokioenez ere, helduak bai, baina haurrak ere izan ziren saioan.
Hurrengo saioa, lau hilabete barru Hurrengo harrera etorriberri kopuru esanguratsua osatzen denean egingo dute berriz ere Udalak eta elkarteek. Aurreikuspenen arabera, lau hilean behin edo izango dira bilkura hauek.
Ongietorria emateaz Domi Azpiroz (Gizarte-Ongizate saileko zinegotzia), Olga Leibar (El-Watan Sahararen aldeko elkartearen ordezkari) eta Loli Duarte (Aldegunako ordezkari) arduratu ziren. Hala ere, Ioritz Aizpuru Euskara zinegotzia ere bertan egon zen eta beste 10 oiartzuar ere bertaratu ziren, herritar berriak ezagutzera.
JOLAS EZ SEXISTAK Jolasa era askean eta berez sortzen da. Gozamena eragiten du ametsen antzeko funtzioa betez, nahiak gauzatzeko mekanismoa da. Jolasa da haurren ezagutzarako, ikasketarako eta adierazpenerako bide nagusia. Jostailua jolasaren euskarria da: tresna fisikoa, funtzio zehatz baterako egina edo umeak espontaneoki bilakatua. Gabonak datozela eta, gure seme- alabei opari egokiak egin ahal izateko Abaraxka Ludotekan duela bi asteburu, familiei eskainitako joku eta ipuin probaketa antolatu genuen. Bertan, Urtxintxa Eskolak argitaratutako informazioa partekatu nahi izan genuen bertaratu zirenekin eta orain zuei ezagutzera eman nahi dizuegu: JOLAS EZ SEXISTAK: • Sexuari lotutako generoaren rolak errepikatzen ez dituztenak. • Pertsona moduan ditugun gaitasunak bultzatuz, osotasunean garatzen laguntzen dutenak. • Genero estereotipoei erantzuten ez dietenak. • Generoak garatzen dituen gaitasunak baino askoz gehiago lantzeko aukera ematen dutenak. • Eredu zabal eta ez itxietan jolasteko aukera ematen dutenak. • Generoari dagozkion bestelako baloreak bultzatzen dituztenak (balore positiboak). • Bizitzarako eredu berri bat bultzatzen dutenak, parekidetasunean oinarrituta. NOLA AUKERATU JOSTAILUAK: • Umearen adina eta gaitasunak kontuan hartu. • Umearen ekintzak, irudimena eta gaitasunak sustatu. • Sexu eta rol estereotipoak errepikatzen ez dituztenak bultzatu • Jostailu belikoak edota jarrera bortitzak bultzatzen dituztenak ekidin. • Bizitzarako eredu anitzak bilatu. • Interesgarriak, erakargarriak eta atseginak diren jostailuak aukeratu. Bakardadea eta elkarrekintza bultzatu. • Era askotako jolasak hautatu; nahikoak, baina ez gehiegi. • Heldu eta haurren arteko elkarrekintzan esanguratsuak diren jostailuak eskaini. • Jostailu ziurrak bilatu. Jostailuek ez daukatela sexurik, ez dira maskulinoak ezta femeninoak ere. Helduen jarrerak eta portaerak, identifikaziorako eredu diren heinean, umeengan dute eragina. Jostailu belikoei dagokienez, bai neskatoek zein mutikoek esperimentatzen eta ikusten dituzten errealitateak errepikatzen dituzte.
Etorriberriei arrera egingo duten eragile eta udal ordezkariak aldatzen joango dira saio bakoitzean, txandatuz.
Ikasle Gela irekita dago urtarrila bukaera arte
Herriko puntu ilunen azterketa egingo da
Eskalada Eskola martxan 22 ikaslerekin
Arditurriko txondorra bihar piztuko da
Lehengo astetik urtarrilaren 31 arte irekita dago Ikasle Gela, Manuel Lekuona bibliotekan. Ohi bezala, ordutegia 09:00etatik 22:00etara izango da, astelehenetik igandera. Unibertsitateko azterketa garaian herriko ikasleei ikasteko erraztasunak eta aukerak emateko irekitzen da ordutegi berezi horrekin Ikasle Gela eta arrakasta handia duena zerbitzua da. Ikasle Gelako sarrera Ramon Zulaika idazlearen omenezko plaka dagoen plazatik egin beharko da, zementerio zaharraren aldetik.
Emakumeentzako puntu ilunak diren guneak aztertzeko lantaldea osatuko da. Bi saiotan (hilaren 23an eta 30ean, 18:00etan Manuel Lekuona bibliotekan) emakumezkoentzako segurtasun gutxiko tokiak direnak -ilunak, gutxi transtitatuak...- identifikatuko dira. Herriko edozein emakumek parte hartu dezake Oarsoaldeko Berdintasun Mahaitik martxan jarri den egitasmoan. Eskualdeko beste hiru herrietan ere lantaldeak sortu dira gauza bera egiteko. Aurrez, antzeko azterketak egin izan dituzte Donostian, Bilbon, Hondarribian...
Eskalada Eskolak lau talde izango ditu ikasturteko lehenengo txandan, 22 ikaslerekin. Aitor Gonzalez eta Aitor Rufo eskalatzaileak dira saioak gidatuko dituztenak, Gipuzkoako Mendi Federazioaren bitartez. Elorsoro kiroldegiko rokodromoan astean bi egunetan -astelehen eta ostegunetan- ariko dira Eskalada Eskolakoak. Otsailean ikasturte honetako bigarren ikastaroa hasiko da eta orduan berriz irekiko da izen-emateko epea. Aurrez inoiz eskalatu ez dutenek ere hasteko aukera izango dute orduan.
Bihar piztuko da Arditurriko txondorra, 17:00etan. Baina festa giroa ordubete lehenago hasiko da Arditurriko parajean: 16:00etatik aurrera, kalejira eta aurreko urtetako txondorren bideo emanaldiak ere izango dira, baita haurrentzako talo tailerra ere, Abaraxka ibiltariaren eskutik. Abenduaren 19a arte, txondorra ezagutzeko bisitak gidatuak egiteko aukera izango da, baita argazki erakusketa zein bideo emanaldiak ikustekoa. Erreserbak 943 49 45 21 edo 943 49 50 69 telefonoetan egin beharko dituzte interesatuek.