udal aldizkaria
Auzoetan jarrera aktiboa izan dute herritarrek Guztira 114 lagunek parte hartu dute 2016ari begira Udalak egindako saioetan 2016ari begira auzoetako errondan parte hartu duten herritarrei eskerrak eman nahi dizkie Udalak, herrigintzan izan duten jarrera aktiboarengatik eta egindako ekarpen aberatsengatik. Guztira, 114 lagunek hartu dute parte batzarretan (%61,4 gizonezkoak; %38,8 emakumezkoak). Udalaren iritziz, pena izan da 30 urtez beheitiko gazteen parte-hartze eskasa. Hala ere, parte-hartzaileek saioen balorazio positiboak egin dituzte. Filosofian aldaketa egin du Udalak, urtekako plangintza egin beharrean lau urtera begira jarrita proiektu handiagoak gauzatu ahal izango baitira auzoetan.
Datozen lau urteetan auzoetan gauzatuko diren egitasmo nagusiak: ALTZIBAR: Auzoko lokalaren erabilera zehaztu eta prestatzea. ARRAGUA: Lartzabal etxadi ondoa eta Ganboxa kalea txukuntzea. ELIZALDE: Parkeak biziberritu eta berrantolatzea; gune arriskutsuetan konponketak eta Elorrondo kalea konpontzea. ERGOIEN: Bidegorritik Arbelaitz bidera doan herribidea berreskuratzea. GURUTZE: Auzogunea berrantolatzea eta auzolana Bizardia inguruan. ITURRIOTZ: Beheko soroa eta Dorretxe ingurua biziberritzea. KARRIKA: Karrika kaleko hoditeria berritzea eta Arraskuko herribidea konpontzea, larrialdi irteera izateko. UGALDETXO: Errepideko arazoei irtenbidea emateko azterketa egitea eta neurriak hartzea, eta Txipitiko malda konpontzea.
2015eko ABENDUA • 134. ZENBAKIA
Txondorra ketan hilaren 19a arte
Arditurrin txondorra ketan ari da azaroaren 19az geroztik, orduan piztu baitzuen Jexux Leonet alkateak egurrezko tximinia, Leatza, Trumoia, Takalo eta Baxerri ikazkinek prestatua. Egunero hurbiltzen dira bisitariak txondorra ikustera Arditurrira.
Oiartzungo puntu ilunak, identifikatuta
Herrian emakumeentzako puntu ilun direnak (orduaren eta tokiaren arabera beldurra edo segurtasun eza sentiarazten dutenak) identifikatzeko parte-hartze prozesua egin da, Oarsoaldeko Berdintasun Mahaitik bideratuta.
Auzoetako batzarren akta guztiak www.oiartzun. eus-en topatu daitezke, Alkatetza atalean. Udalak herritarrei egitasmoen berri ematen segituko du. Ugaldetxoko auzo batzarra.
Muittu!, prebenjaminek jarduera fisikoa egiteko egitasmo pilotua jarriko du martxan Udalak Abenduaren 11 arte egongo da irekita izen-ematea LH 2. mailako ikasleentzat Prebenjaminentzako (LH 2. mailako ikasleak) Muittu! kirol egitasmoa eskainiko du Udalak, proba pilotu gisa, Haurtzaro Ikastola eta Elizalde Herri Eskolako ikasleei.
Izen-ematea, hilaren 11 arte ikastetxeetan Muittu!-n izen-ematea herriko ikastetxeen bitartez bideratuko da. Abenduaren 11 arte egongo da irekita.
Helburua, jokoen bitartez, haurrek era ludikoan gaitasun fisikoak lantzea izango da.
Horretarako, atzo eta gaur ikastetxeetan LH 2. mailako ikasleen artean banatu den izen-emate orria beteta entregatu beharko dute interesatuek Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako idazkaritzetan.
Astean ordubeteko bi saio Astean bi egunetan, ordubeteko saioak egingo lirateke haurrekin, urtarriletik ekaina bitartean. Saioak astelehen eta asteazkenetan, edo astearte eta ostegunetan izango dira; izen-ematen dutenen arabera. Ikasturtea urtarrilaren 18an hasiko da. Hilean 9 â‚Źko kuota ordaindu beharko da.
Udala eta gurasoak, atsolorra prestatzen 2015ean jaiotako haurrei (eta oraindik jaiotzeko daudenei) ongietorria emateko atsolorra prestatzen hasi dira Udala eta gurasoak elkarlanean. Bigarren bilera egin berri dute eta hurrengoa hilaren 17an izango da (17etan udaletxean).
Izena ematen duten haurren gurasoekin bilera egingo da urtarrilaren 11n Elorsoro kiroldegiko bilera gelan (17:00), xehetasun guztiak azaltzeko. Udalak proba pilotu hau martxan jartzeko, Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako zuzendaritzei gaia planteatu die.
Eskola Kirolako 23 talde daude ikasturte honetan
Duk eta Talaiako espaloien lanak hasi dira
Koxme Lizaso omenduko dute Udalak eta ingurukoek
Eskola Kirola egiten ari dira herrian 23 talde (LH 3. mailatik LH 6. maila arteko ikasleak). Eskualdeko mailako datuek erakusten dute Eskola Kirolaren arrakasta, adin-tarte horretan dauden ikasleen erdiak baino gehiagok (%51k) parte hartzen baitu kirol anitzak probatzean datzan egitasmoan. Gaurkoz, oraindik gehiengoa mutikoak dira, baina urtetik urtera 8 eta 12 urte arteko geroz eta neska gehiagok egiten dute kirola. Hori oso berri pozgarria da Udaletako Kirol zinegotzien eta teknikarien ustez.
Ugaldetxon Duk parean espaloia egiteko lanak martxan daude. Semaforoa martxan jarri ahal izateko, oinezkoentzako bide segurua egitea ezinbestekoa da. Era berean, Urkiatik Talaiara (Arragua) doan espaloi zatia konpontzeko lanak ere ari dira egiten, baita hoditeria berritzekoa ere. Inguru horretan, espaloi ondoan zeuden arbolen zainek espaloia hondatu dute, oinezkoak bertatik pasatzea asko zailduz. Arazo hau konpontzeko egingo ditu konponketa lanak Udalak. Epe motzean bukatuko dira bi lanak.
Koxme Lizaso bertsolaria izan zenari omenaldia egingo dio Udalak datorren larunbatean (hilak 12). 17:30ean hasiko da ekitaldia, udaletxeko areto nagusian. Udal ordazkariez gain, Lizasoren senideek, lagunek eta herriko bertsolariek parte hartuko dute ekitaldian. Omenaldi ofiziala bukatuta, bertso saioa izango da: Amets Arzallus; Patxi Etxeberria; Jon Martin eta Anjel Mari PeĂąagarikano ariko dira bertsotan eta Ander Lizarralde gai-jartzaile. Tokia bete arte, debalde izango da saiorako sarrera.