136 ap

Page 1

udal aldizkaria

Aurrekontu orekatuak eta herriaren beharrak erantzutera bideratuak izango dira 2016koak %9ko igoerak zenbait arlo indartzeko baliabideak jartzea erraztu du 2016ko aurrekontuak orekatuak eta herriaren beharrei erantzungo dizkietenak izango dira. Iaztik, udal aurrekontua ia %9 igo da eta horrek zenbait arlo indartzeko baliabideak jartzea erraztu du. Auzoetan, eragileen aldetik eta udaletxean jasotako ekarpenak, eta Gobernu Taldeak legegintzaldirako aurkeztutako herri programa kontuan hartuta osatu dira aurrekontuak. Eduki nagusiak 2016ko aurrekontuetan, apustu politikoa gizarteongizate arloa mantentzea eta kultura, euskara, hezkuntza eta kirol eragileak laguntzea izan dira, azken bi legegintzaldietako ildoa jarraituz.

2016ko URTARRILA • 136. ZENBAKIA

Prosa eta Poesiako sariak, banatuta

Prosa eta Poesia lehiaketan LH 3. mailatik batxillergoko 2. maila arteko 20 haur eta gazte oiartzuarren lanak saritu dira aurten ere. Hauen lanak eta aurreko bi urteetan saritutakoekin liburuxka argitaratuko du Udalak.

Inbertsioetarako bi milioi ₏ izango ditu Udalak aurten. Kopuru bat udal eraikinen mantenura bideratuko da: Egiar-enea, Arizmendi-enea, Madalensoro eta Elorsoro. Herri mantenua ere kontuan izan da: Lintziringo bidea konpontzea; ur-hoditeria sarea berritzea; bidegorriko mantenu lanak; industrialdeen biziberritzea‌ Auzoetara bideratutako partida ere indartu da. Legegintzaldi osoko ikuspegiarekin lan egingo da, arazo handiagoak konpontzeko. Baita ere erreserbak egin dira etxebizitzarako eta lehenengo sektorerako (auzolana, mendi mantenua, herribideen konponketa, baratza profesionalak‌). Elkarrekin egindako lana Herritarrekin (zortzi auzo batzarretan), eragileekin eta oposizioarekin konpartitu dira aurrekontuak, ekarpenak eta proposamenak jasoz. Horietako asko kontuan hartu dira. Herritarrek auzo batzarren balorazio positiboa egin zuten eta oposizioak ere eskerrak eman zizkion Gobernu Taldeari azkeneko udalbatzarrean.

27 emakume oiartzuar bizi dira euren erasotzaileengandik babesteko neurri judizialekin 2015 urtean zortzi salaketa izan ziren herrian emakumeen kontrako indarkeriarengatik Oiartzunen 27 emakume bizi dira euren erasotzaileengandik babesteko neurri judizialekin.

txista kasuak salatzen direnak baino bost bider gehiago izan ohi dira.

2015 urtean zortzi salaketa izan ziren emakume oiartzuarrek pairatutako indarkeria matxista dela eta. Aurreko urteetatik datozen aginduei gehituz gero, 27 emakumeren erasotzaileek dute urruntze agindua momentu honetan.

Protokoloa diseinatzen ari da Udala Datuek argi erakusten dute Oiartzun ez dela isolatutako uhartea eta gizarte heteropatriarkalean horren zabalduta dagoen lakra hau gurean ere badagoela.

Salatzen ez direnak, askoz gehiago Datu hauek Udalera heldu direnak dira, alegia, epaiketara heldu diren salaketak. Izan ere, epaiketara heltzen diren kasuak baino gehiago izaten dira indarkeria matxista pairatzen duten emakumeak, salaketa ez jartzeagatik ezkutuan geratzen direnak.

Hori dela eta, Udalak aurrerantzean ere indarkeria matxista guztien kontrako politiketan jarrera aktiboa izango duela berretsi nahi du.

Adituek diotenez, salatzen ez diren indarkeria ma-

Txondorra lagunartean itzali da

Pizteko momentuan ez bezala, txondorra itzaltzeko momentuan eguraldiak lagundu zuen eta Arditurrira herritar ugari erakarri zituen. Olentzeroren Laguntzaileek Lur Korta ipuin-kontalariaren laguntza ere izan zuten ikatza ateratzen.

Horregatik, besteak beste, azken hilabeteetan Feminismo eta Gizarte-Ongizate arloetatik eraso matxisten biktima diren emakumeei laguntza emateko Protokoloa diseinatzen ari gara, herriko mugimendu feministarekin elkarlanean.

Merkealdietan euskaraz aritzeko erraztasunak

Atletismo egokiturako margoketak Haurtzaron

Hobariak eskatzeko epea irekita otsailaren 28a arte

Neguko merkealdi garaia hasi berri den honetan, Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak herriko merkatariei jakinarazi diete aurten ere dohainik euren esku jarriko dituztela sasoi honetan erakusleihoetan eta denda barruan erakutsi ohi diren euskarriak, euskaraz. Behar dutenen kasuan, itzulpen zerbitzua ere eskaintzen da Euskara Merkataritzara egitasmoaren baitan -Udalak eta Ttur-Tturren artekoa-. Helburua, euskararen presentzia herriko merkataritzan areagotzea da.

Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan atletismo egokitua egin ahal izateko margoketak egin dira. Ekimena Haurtzaro Atletismo taldetik etorri da, eta Udalak margoketak egiteko baimena eman du (ikastolako pilotalekua eremu publikoa baita). Margoketak Haurtzaro Atletismo Taldeko kideek eta atletismoko federazioko epaile batek egin dituzte. Araututako neurriak ditu slalom zirkuitoak. Taldean atletismo egokitua egiten duen atletak eta eskualdeko atleta gehiagok egoki entrenatzeko modua dago orain.

2016ko zerga eta tasetan hobariak eskatzeko epea izango dira urtarrila eta otsaila (28a arte). Eskaerak udaletxeko informazio bulegoan egin behar dira, beharrezko dokumentuak bertan aurkeztuz. Epez kanpo egiten diren eskaerak ez dira kontuan hartuko, beraz, Udalak herritarrei datekin kontu izateko eskatu nahi die. Udal tasak eta zergak ordaintzea herritar guztiek duten betebeharra da, baina egoera ekonomiko berezian dauden herritarrei salbuespena aplikatzen die Udalak, euren ongizatea bermatzeko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.