udal aldizkaria
Oiartzunek jasotzen dituen zerbitzuen arabera ordaindu behar du San Markos Mankomunitatean
2016ko URTARRILA • 137. ZENBAKIA
ABARAXKA
Oiartzungo Udalari arrazoia emanda, Mankomunitateak kontrako bi epai jaso ditu EAEko Auzitegi Nagusiak Oiartzungo Udalari arrazoia eman dio eta San Markos Mankomunitateko 2014ko aurrekontuak baliogabetzeaz gain, udal bakoitzak jasotzen dituen zerbitzuen araberako ekarpen ekonomikoa egin behar duela baieztatu du. Hau bigarren sententzia da argudio berak eta epai berarekin, San Markoseko Mankomunitatearen kontra. Iazko uztailean ere, Astigarraga, Hernani, Lezo, Pasaia eta Usurbilek gai beraren inguruan jarritako helegitean ere udal horiei arrazoia eman baitzioten epaileek. Gehien birziklatzen dutenentzako zigorra Denis Itxaso (PSE) orduko lehendakariak atez ateko bil-keta sistema zuten herriak sailkapen tasa ttikiak dituzten bestelako sistemak finantzatzera behartu zituen 2014 eta 2015 urteetan. Injustizia hori zuzentzeko jo genuon Udalok auzitegietara. Hain justu ere, 2015eko aurrekontuak
errekurrituta daude arrazoi berarengatik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusian, erantzunaren zain. Egungo lehendakariari eskaera 2016ko aurrekontuak oraindik onartzeko dauden honetan, OIartzungo Udalak espero du aurten, azkenean, aurrekontuak ongi egingo direla, herri bakoitzak egin behar dituen ekarpen ekonomikoak egoki kalkulatuta, justuak izateko. Horregatik, legegintzaldi honetan San Markos Mankomunitateko lehendakari den Jaime Dominguez-Macayari (EAJ) Itxasok aurreko legegintzaldian izandako jarrera alde batera utzi eta justua izateko eskatu nahi diogu. Uste dugu hori hala izan dadin, Dominguez-Macayak kontuan izango duela EAEko Auzitegi Nagusiak esandakoa, eta aurrekontu justuak egingo dituela, berriz ere aurreko legegintzaldian egindako hankasartzeak errepikatu gabe.
Udal akten hustuketa euskaraz egin du artxiboak Oiartzunen eta beste bost herritan egin da orain arte lana euskara hutsean Oiartzungo udal artxiboak XVII. mendeko udal akten liburuen hustuketa egin du, euskara hutsean. “Berrikuntza eta meritu handia” da gure hizkuntzan lan hau egitea, Iago Irijoa Ereiten Kultura Zerbitzuak enpresako historialari eta hustuketaren arduradunak azaldu duenez, “oraindik ohituraz gazteleraz egiten da, azkarragoa delako”.
direlako”, zehaztu du Irijoak.
Honela, euskara hutsez hustuketak egin dituzte herri gutxitako bat bihurtu da Oiartzun (Asteasu, Getaria, Lezo, Olaberria eta Villabonarekin batera).
Udaletxean dauden akta zaharrenak XVII. mendeko aktak udal artxiboan dauden zaharrenak dira. Akta “bereziak” direla aitortu du Irijoak, “udal erabakiez gain, baimenak, garaiko gutunak... ere biltzen dituztelako”.
Euskaraz lan hau egiteak badu bere zailtasuna. Izan ere, ez dago Erdi Aroko eta Aro Modernoko terminologia zehazten duen historiako euskarazko hiztegi teknikorik. Horregatik, historialarientzako oinarri izango diren terminologia sortzeko ahalegina ere bada hustuketa euskaraz egitea. “Terminoak nahiko aldakorrak dira, proposamen hobeak baldin badaude aldatzen
Oiartzungo Udalak, zailtasunak zailtasun, lanak euskara hutsez egiteko erabakia hartu du, gure hizkuntzaren erabateko normalizazioaren alde eta udal artxiboaren lanerako hizkuntza euskara delako.
Egindako hustuketan, bi gauza garrantzitsu topatu dituzte historialariek: batetik, XVII. mendean gazteleraz idatzitako aktetan euskarazko hitzak daude; bestetik, toponimia arloari dagokionez, gaur egun ezagutzen ditugun formak modu desberdinean emanak, baita desagertuta dauden zenbait toponimo ere (gaur egungo toponimia XVIII., XIX. eta XX. mendeko dokumentuetan oinarritzen da).
Turkiak feminista kurduak hiltzea salatu du Udalak
Kirol Saria jasotzeko proposamenak
Muittu! egitasmoa martxan da 11 ikaslerekin
Oiartzungo Udalak, Emakumeen Mundu Martxarekin bat egiten duen erakundea den aldetik, Turkiak azken asteetan hil dituen hiru feminista kurduren erailketak salatu ditu. Sêvê Demir, Fatma Uyar eta Pakize Nayir militanteak Silopi hirian hil zituen poliziak, tiroz (Demirri, esaterako, 11 tiro eman zizkioten buruan). Demir Emakumeen Mundu Martxako antolatzaileetako bat zen eta Uyar Emakume Askeen Kongresuko kide. Azkeneko Emakumeen Mundu Martxa Kurdistandik abiatu zen, hain zuzen ere, iaz.
Oiartzungo Udalak, Kirol Astearen baitan Oiartzungo Kirol Saria emango du (martxoa hasieran izango da). Kirol arloan egindako ibilbidearengatik, jasotako emaitzengatik edota kirolaren alde egindako lanarengatik nabarmendu diren oiartzuarrak (herritarrak edota taldeak) saritzea da helburua. Horretarako, datorren astetik aurrera herritarren proposamenak jasoko ditu Udalak: otsailaren 11 arte, www.oiartzun.eus-en formularioa beteta edo kirola@oiartzun. org-era idatzita. Sariduna Kirol Aholku Kontseiluak erabakiko du.
Muittu! egitasmoa 11 ikaslerekin jarri da martxan. Egitasmo pilotu hau prebenjaminei zuzenduta dago (LH 2. mailako ikasleak), Eskola Kirola egiten hasi aurretik jarduera fisiko aniztuna egiteko aukera izan dezaten. Naiara Mitxelena entrenatzailearekin koordinazio ariketak, jolasak eta kiroletako ariketa espezifikoak egingo dituzte astean bitan, Elorsoro kiroldegian, helburua lehia izan gabe. Udaleko Kirol sailak jarri du martxan egitasmoa, ikastetxeetako zuzendaritza eta eskolaz kanpoko jardueretako arduradunen onespenarekin.
Abaraxka ludotekako eremuak itxura ezberdina izan du maiz. Izan ere, urtez urte sumatu ditugun beharren arabera espazioaren antolaketa aldatu dugu behin baino gehiagotan. Orain arte hezitzaileok hartu izan ditugu espazioaren antolaketari buruzko erabakiak. Sustatu nahi ditugun jolas eta ekintzen baitan antolatu dugu espazioa. Oraingoan erabakigunea ezberdina izango da. Erabiltzaileek, haurrek, erabakiko dute euren jolas eremua nola antolatu. Topaketa ezberdinak egingo ditugu datorren asteetan horretarako. Gurean, horrela hartzen baititugu erabakiak. Borondatez erabakitzen dute haurrek topaketan parte hartu nahi duten edo ez, baina guztiek dakite topaketan egiten direla proposamenak eta bertan hartzen direla erabakiak. Galdera ezberdinei erantzun beharko diegu topaketetan. Hurrengo batean kontatuko dizuegu nola joan den erabakitze prozesua eta erakutsiko dizuegu nola berrantolatu dugun ludoteka. Nahiago baduzue, gerturatu eta bertatik bertara ikusi!