138 ap

Page 1

udal aldizkaria

San Markos Mankomunitateko 2016ko aurrekontuak ez du epaitegien sententzia errespetatzen Lak itxiko dira Jexux Leonet alkateak, Luix Intxauspe eta Xabier Arregirekin batera (Hernani eta Usurbilgo alkateak) San Markos Mankomunitateko 2016ko aurrekontuek ez dutela epaitegien sententzia betetzen eta berriz ere, gehien birziklatzen dugun herriak zigortu nah dituztela salatu du. Hiru udalerriok jasotzen den zerbitzuaren araberako ordainketa egitea aldarrikatzen dugu eta 2014ko aurrekontuak errekurritu genituen horregatik. Euskadiko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman digu. Baina Mankomunitateko egungo agintariek

Xabier Arregi, Luix Intxauspe eta Jexux Leonet; Usurbil, Hernani eta Oiartzungo alkateak.

2016ko OTSAILA • 138. ZENBAKIA

Bigarren ongietorri saioa egin da

Bigarren ongietorri saioa egin da herrira etorriberriei. Azken hilabetetan, 70 lagun erroldatu dira Oiartzunen. Horietako 15 inguruk parte hartu zuten Udalak, elkarteek eta norbanakoek egindako harreran, herrian integrazioa errazteko.

(EAJ-PSE) entzungor egin diote epaitegien esanari aurtengo aurrekontuen diseinuan. Mankomunitateko herri guztientzako kaltegarria Jarrera honek Mankomunitateko herri guztiok kaltetzen ditu. Oiartzun, Hernani eta Usurbil, momentu honetan gehiago ordaintzen dutelako (177.000 € gehiago hiruren artean), baina egoera honek geroz eta urte gehiago iraun, beste herriek ordaindu beharko duten zorra ere handitzen ari da. Herri guztren berrikuntza GHK-k ere zigorren ildotik jo duela ere salatu dute hiru alkateek. Errefusaren eta organikoaren tratamentuaren tarifak igo dituzte aurten. Erraustegia eraikitzeak itsututa daude Foru Aldundia eta GHK. “Ez dugu ulertzen zergatik igo dituzten tarifak, teorian GHK-k gaikako bilketa saritzen badu”.

Udal aurrekontuak azaltzen ikasleei

Udal aurrekontuak nola egiten diren azaldu die Eneritz Arbelaitz alkateordeak Haurtzaro Ikastolako DBHko Ekonomiako ikasleei. Ikasgelan landutakoaz gain, euren herriko kasu praktiko eta erreala ezagutu dute honela.

“Gure herritarren interesak defendatzen ditugun bezala, Gipuzkoako agintariei gipuzkoar guztion ongizatea, osasuna eta ingurumena defendatzeko eskatu nahi diegu”, deia egin da Oiartzun, Hernani eta Usurbildik.

Elizalde auzoko Bidegaña auzunea txukundu eta berrantolatzeko lanak hasi dira Ergoiengo bidegorri zati batean hoditeria aldatzeko lanak ere hasi dira Bidegaña (Elizalde auzoan) berrantolatu eta txukuntzeko lanak hasi dira aste honetan. Bizilagunen eskaerak aintzat hartuta egin da berrantolaketaren diseinua. 72.000 €ko inbertsioa Egingo diren lan nagusiak hauek dira: espaloia konpondu; kanpoan dauden argiteriaren kableak lurperatu; seinalizazioa berritu eta jarri; eta aparkalekuak berrantolatu.

tan) hoditeria aldatzeko lanak hasi dira. Aiako Harria etxearen eta Ordozelaiko bidegurutzearen artean egingo dira lanak, hilabeteko epean. Tarte horretan, bidegorria itxita egongo da zenbait zatitan.

2015ekoen atsolorra, martxoaren 20an

2015ean jaio ziren 96 oiartzuarrei ongietorria emateko atsolorrerako eguna jarri dute Udalak eta jaioberrien gurasoek: martxoaren 20an izango da, udaletxeko areto nagusian. Bezperan (martxoaren 19an) Mari Karmen Basterretxea antropologoak hitzaldia eskainiko du. Haurren gurasoak eta Udala elkarlanean ari dira guztia antolatzen.

Azkenaldian, eremu horretan matxura ugari izan dira. Horrez gain, legeak pixkanaka herriko hoditeria berritzea eskatzen du.

Orain arte baterian aparkatu izan dute autoek. Lanak bukatutakoan, linean aparkatu beharko dira. Lanek 72.000 €ko inbertsioa egingo du Udalak lan hauetan eta bi hilabeteko epean bukatuko dira. Ergoiengo bidegorrian, hoditeria aldaketa Ergoienen ere, bidegorri zati batean (500 metro-

Ipuin Tailerra Pello Añorgarekin, otsailean

Bibliotekako ganbara Ikasle Gela izango da

Akuilari aurkeztuko du Behatokiak herrian

Pello Añorgak 0 eta 7 urte arteko haurren gurasoentzako ipuin tailerra emango du bigarrenez Manuel Lekuona bibliotekan. Tailerrak bi helburu nagusi ditu: batetik, ipuinak kontatzeko aholkuak ematea eta bestetik, etxeko ipuin txokoaren antolaketa gidatzea. Tailerrak 20 ikasleko kopuru mugatua du eta dagoeneko beteta dago, aurreko saioan interesatu agertu baina toki faltagatik kanpoan geratutakoekin. Datorren astetik aurrera, lau saio izango dira, bakoitza ordu eta erdikoa.

Manuel Lekuona bibliotekako ganbara Ikasle Gela bihurtzeko egin beharreko lanak hasi dira. Teilatuan pladurra jarri, argiteria pasa eta sute alarma jarri, zorua aldatu eta margotu ondoren, altzariak jarriko dira. Ganbara ikasturte guztian ikaslei helduei bideratzea da asmoa, bibliotekako ordutegi barruan eta honela, goiko solairuan dagoen toki faltari konponbidea ematea. Hala ere, unibertsitateko azterketa garaian beheko ikasgela irekiko da, ordutegi zabalagoarekin (astelehenetik igandera, 8etatik 22etara).

Euskaldunon hizkuntz eskubideak defendatzeko Akuilari aplikazioa aurkeztuko du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak hilaren 16an (asteartea) udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Oiartzungo Udalak eta herriko euskalgintzako eragileek herritarrak gonbidatu dituzte aurkezpen saiora. Garbiñe Petriati Behatokiko kideak emango ditu tresnari buruzko azalpenak. Akuilari telefono mugikorretarako sortu den aplikazioa da, hizkuntz eskubideen urraketak salatzeko edota jarrera onak txalotzeko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.