udal aldizkaria
Kirol Astea izango da hilaren 7tik 12ra Oiartzungo lehenengo Kirol Saria banatuko da, Girizia kirol eta kultur elkarteari Kirol Astea izango da hilaren 7tik 12ra. Emaitzak alde batera utzi eta kirola zertarako? galdera erantzuten saiatuko dira modalitate ezberdinetako kirolariak. Herriko ikastetxeetan ere galdera-erantzunen jolas baten bidez Kirol Astean parte hartuko dute LH 1. mailatik DBH 4. maila arteko ikasleek. Elikadura, euskara, berdintasuna eta Oiartzungo kirolaren historia landuko dituzte era ludikoan. Herritarren proposamenak jaso dira Aurten, egitaraua osatzeko eta lehenengoz banatuko den Kirol Saria emateko, herritarren proposamenak jaso dira. Egitaraurako 38 proposamen jaso dira eta Kirol Sarirako, 265.
Kirol Saria, Girizia kirol eta kultur elkarteari Jasotako proposamenen artean, Kirol Aholku Kontseiluak erabakita, Girizia kirol eta kultur elkarteak jasoko du Kirol Saria, 40 urtean kirol modalitate ezberdinak errotzeko egin duen lanarengatik (sokatira; pilota; pala; mendia; eskalada; mendi lasterketak; BTT; zikloturismoa...). EGITARAUA: Mahai-inguru guztiak udaletxeko areto nagusian. ASTELEHENA 7, 19:30: Alberto Iñurrategi: Porrotaren alde. ASTEARTEA 8, 19:00: Joko Olinpikoak (Xabier Leibar; Mikel Odriozola; Leire Olaberria eta Aitor Puertas. Moderatzailea: Mikel Astarloza). ASTEAZKENA 9, 19:00: Emakumea eta kirola (Josune Cousillas; Itziar Igartua; Alazne Inziarte; Karmele Irastorza eta Onintza Mitxelena. Moderatzailea: Goiatz Labandibar). OSTEGUNA 10, 19:30: Triatloia (Aitor Alberdi; Janire Estevez; Maider Gaztañaga; Hektor Llanos eta Mikel Lopez. Moderatzailea: Mirari Martiarena). OSTIRALA 11, 19:30: Kirol Saria eta herriko kirolarien mahai-ingurua. LARUNBATA 12, 10:00 (Uztapide plaza): Mendi lasterketako saio teknikoa, Oihana Kortazarrekin.
2016ko MARTXOA • 140. ZENBAKIA
Kontxa Murgia Egañari omenaldia
Aurten ere Udala Trintxerpeko galiziarrekin elkartu da, elkarrekin Kontxa Murgia Egaña omentzeko. Aurten, hitzaldi bat eta poesia errezitaldi musikatua ere izan dira, ekitaldi ofizialaz gain.
Skate parkaren lanak, martxan
Iturriozko Gaetxe eremuan skate parka egiteko lanak hasita daude. Azkeneko hilabetean udaletxeko brigadak eremua txukundu, zuhaitzak kendu, hesiak jarri, hoditeria pasa... ditu. Datorren astean, Zut Skate Park enpresa parkea bera eraikitzen hasiko da. Hiru hilabete baino lehen, prest egongo da.
Lurbizi egitasmoa martxan jarri da, lehenengo sektorea profesionalki sustatzeko Baratzak martxan jartzea izango da lehenengo proiektu zehatza Udalak Lurbizi egitasmoa martxan jarri du, lehenengo sektorea sustatzeko. Egitasmo zabala izango da, Udaletik lehenengo sektorera bideratuko diren proiektu guztiak bilduko dituena. Aurten, 40.000 € bideratuko dira egitasmora.
Baratza profesionalak, lehenengo proiektua Lurbiziren aterkipean martxan jarriko den lehenengo proiektua baratza profesionalak garatzea izango da, Udala eta Behemendiren arteko elkarlanean martxan jarriko dena.
Herrian lehenengo sektoreak duen egoeraren adierazle dira jarduera profesionalaren %0,92 baino ez dela eta etxebizitza huts gehien landa-eremuko baserriak direla (94, guztira).
Lur-eremu egoki bat alokairuan bideratuko da baratzak lantzeko. Ustiatzaileak Behemendik kudeatuko duen lehiaketa publiko bidez aukeratuko dira.
Elikadura burujabetza berreskuratuz Egitasmo honekin, elikadura burujabetza berreskuratzeko ahalegina ere egin nahi du Udalak. Ildo horretan, badaude aurrekariak herrian: Agroaldea edota Arraztalo, adibidez. Eskola Agenda 21n ere ikasturte honetan gai hori ari dira lantzen herriko ikasleak, duen garrantziaz jabetu daitezen.
Bularreko minbiziari buruzko hitzaldia
Bularreko minbiziari buruzko hitzaldi informatiboa eskaini du Arrate Plazaola medikuak, Katxalin Elkarteak eta Gizarte-Ongizate sailak antolatuta. Minbizi mota honetan prebentzioak duen garrantzia azpimarratu zuen Plazaolak.
Lehentasuna oiartzuar eta langabetuek Lehenengo sektorera profesionalki aritzeko lehentasuna Oiartzunen erroldatuek eta langabetuek izango dute. Lehiaketan beste ezaugarri batzuk ere baloratuko dira: arloko ikasketak eta esperientzia profesionala, esaterako.
Euskararen arnasguneak: erakusketa eta tailerra
Argazkilaritza ikastaroak Arditurriko parketxean
M8ko ekitaldietan parte hartzeko gonbita
AISAn 34 lagunek ikasiko dute euskara
Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea irekita
Euskararen arnasguneei buruz erakusketa antolatu dute Udalak, UEMAk eta Ttur-Tturrek, hilaren 7tik 18ra egongo (udaletxeko areto nagusian). Gaiari buruzko tailerra, berriz, Oiartzunen euskaren egoeraz hausnartzeko saioa izango da, hilaren 17an (18etan udaletxean). Arnasguneak euskara nagusi diren eremuak dira. Gure hizkuntza normalizatzeko eta bizitzeko beharrezkoak dira. Oiartzun horietako bat da. Euskararen erabilera beheruntz doa hala ere. Kezka horrek bultzata antolatu dira jarduera hauek.
Arditurriko parketxean hiru argazkilaritza ikastaro eskainiko dira hilabete honetan. Lehenengo datorren igandean (hilak 6) izango da, kameraren erabilerari buruz. Hurrengo saioak hilaren 13an (natura argazkilaritza) eta 20an (gaueko argazkilaria, meategi barruan) izango dira. Ikastaro bakoitza 4 ordukoa izango da (09:30etik 13:30era eta 50 €ko przeioa izango dute. Ikastaroa Katiuskak argazki estudioko arduradunek emango dute. Izena eman nahi dutenek, 943 52 82 74 telefonora deitu dezakete.
Gaurtik, Oiartzungo Feministen Asanbladak martxoaren 8aren harira antolatutako egitaraua hasiko da. Oiartzungo Udalak aurreko asteko udalbatzarrean Emakumeen Egunaren harira, gizon-emakumeen arteko berdintasun errealaren alde herrian emateko zenbait ekimen zehatz onartu zituen. Horien artean, herriko mugimendu feministak egun hauetarako antolatutako ekimenekin bat egin zuen. Herritarrei egitaraua begiratu eta parte hartzeko gonbita ere luzatzen diegu.
AISA ikastaroen baitan, 34 lagunek eman dute euskara ikasteko lehenengo urratsa Oiartzunen. Astelehenetik aurrera hasiko dira ikasten bi taldeak: goizez bat eta arratsaldez bestea (ikasleen ordutegira ahalik eta hoberen egokitzeko). Intxixu AEK euskaltegian jasoko dituzte eskolak, Josu Ostolaza irakaslearekin. Etorriberriak euskarara hurbiltzeko lehenengo urratsa ematea garrantzitsua da etorkizunean euskara ikasten jarrai dezaten. Harrera Planaren helburuetako bat hori bera da.
Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea irekita dago apirilaren 30a arte. Zergen eta tasen ordainketak helbideratuak dauzkaten herritarrei apirilaren 1ean kobratuko zaie ibilgailu bat izateagatik herriari ordaintzea dagokien kopurua. Bide batez, gogorarazi nahi dugu ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea hilabete honen 15ean bukatuko dela. Epea bukatuta ordainketa bideratu ez dituzten herritarrek errekargua izaten dutenez, datak errespetatzea garrantzitsua dela gogorarazi nahi dugu.