udal aldizkaria
Atsolorra ospatu da, 2015ean jaiotako oiartzuarrei ongietorria emateko 97 haur jaio ziren herrian iaz; horietako 38k parte hartu dute festan bigarren urtez, herriko jaioberriei ongietorria eman zaie atsolorraren bidez. 2015ean jaiotako 97 oiartzuarrak gonbidatu ziren Udalak eta guraso tqalde batek antolatutako ekitaldira. Horietako 38k, haien gurasoek, senideek eta aiton-amonek hartu dute parte ospakizunean. Imanolen sehaska kanta bat eta Pirritx eta Porrotxen Amatxo, kantu-jolas batzuk, 2015eko oiartzuarren zuhaitza osatu eta gurasoek ekarritako hamaiketakoa izan ziren festaren osagaiak. Bezperan, Mari Karmen Basterretxea antropologoak atsolorrari buruzko hitzaldia eskaini zuen.
2015ean jaiotako oiartzuarrak: Aiara; Laiene; Julen; Hodei; Kattin; Aitor; Arima; Ainhoa; Raquel; Hodei; Mattin; Iker; Hegoi; Xumar; Xuban; Arane; Martin; Unax; Lizar; Sidi Brahim; Aimar; Federica; Noa; Siraj Mohamed; Arene; Irati; Laida; June; Brahim; Oñatz; Laida; Nahia; Xumar; Danel; Eki; Aroha; Iraide; Mattin; Itsasne; Ibai; Iulia Cecilia; Firdaus; David; Huda; Aratz; Ibai; Nahia; Leire; Maddi; Ikhlasse; Iker; Alazne; Euri; Anartz; Eneritz; Maddi; Endika; Aiora; Arhane; Enara; Nahia; Eidan; Laia; Hodei; Enara; Hur; Oxel; Ane; Danel; Irakus; Jokin; Irai; Ami; Ganix; Anouk; Aroa; Haritz; Darwin Adan; Anje; Yassin; Irati; Lander; Maren; Ines; Laiene; Nikko; Manex; Auritz; Beñat; Ekaitz; Iune; Axier; Bella Azenose; Yoel; Nora; Izai eta Uxuri.
2016ko APIRILA • 142. ZENBAKIA
Euskarara hurbiltzeko pausoak, AISA
34 etorriberri euskarara hurbiltzeko lehenengo urratsak ematen ari dira Oiartzunen, AISA ikastaroaren bidez. Ekaina bitartean, astean lau ordu eskainiko dizkiote gure hizkuntza ikasteari, Intxixu AEK-n.
Joxe Lasa ‘Axeigorri’ gogoan
Euskal Jaia Oiartzungo Udalak Joxe Lasa Axeigorri trikitilari izandakoari omenaldi ttiki bat egiteko baliatu zuen. Haren seme-alabek, Nikolasek eta Tomaxik, aitak trikitilari gisa egindako ibilbidea errekonozitzeko oroigarria jaso zuten Josune Cousillas Kultura zinegotziaren eskutik.
Bidez Bide eta Bidelagun hobeak
Bidez Bide eta Bidelagun programak garatzeko ibilgailu egokitu berria erosi du Behemendik. Programan 65 urtez goitiko edo mugikortasun arazoak dituzten edozein herritarrek parte hartu dezake; lehentasuna landa eremuan bizi direnek dute.
Elkarretaratzea giza eskubideen alde
Luisa Isasa Olanok 100 urte bete ditu
Martxoaren 22an Bruselan (Belgika) izandako erasoen harira, elkarretaratzea izan zen biharamunean herrian, EUDELek eta EH Bilduk egindako deialdiekin bat eginez. Munduko herrialde guztietan giza eskubide guztiak errespetatzeko aldarrikapen isila izan zen. Oiartzungo Udalak egindako adierazpenean, Euskal Herriak harremana duen herrialde guztietan giza eskubideak defendatzen jarraituko duela berretsi zuen. Udal ordezkari eta langileez gain, zenbait herritarrek ere bat egin zuten deialdiarekin.
Constantina Luisa Isasa Olano Etxebeltza Goikoako iturrioztarrak 100 urte bete zituen joan den martxoaren 25ean. Mendeurrenera iristen diren herritar guztiei eskaini ohi zaien gisara, Udalaren aldetik lore-sorta bat jaso zuen Isasak, Jexux Leonet alkatearen eta Domi Azpiroz Gizarte-Ongizate zinegotziaren eskutik. Gazte Izanak elkarteko bazkide ere badenez Isasa, han ere egin zioten omenalditxo bat eta bere auzotarrek, iturrioztarrek, ere lore-sorta oparitu zioten urtemuga borobila ospatzeko.