143 ap

Page 1

udal aldizkaria

Segurtasunik gabe sentitzen diren 17 puntu ilun identifikatu dituzte emakumeek Oiartzunen

2016ko APIRILA • 143. ZENBAKIA

ABARAXKA

Identifikatu den puntu ilun bakoitza hobetzeko proposamenak ere egin dira Oiartzungo emakumeek herrian segurtasun eza eragiten dieten 17 puntu identifikatu dituzte. 26 emakumek eman dute euren iritzia parte hartze prozesuan. Esparru publikoan dauden arriskuak eta segurtasun eza ezberdin bizitzen dituzte gizonezkoek eta emakumezkoek. Hiri-antolamenduak ere eragiten du segurtasun ezaren pertzepzioan.

gaia mahai gainean jartzea eta beste udal arlo batzuei aurrera begira hausnarketarako eta informaziorako tresna eskaintzea dira. Puntu bakoitza hobetzeko, proposamena Puntu bakoitzeko egoera hobetzeko proposamen bat ere egin da azterketa honetan: argiztapena hobetzea, txukuntzea, ikus-eremua zabaltzea, ispiluak jartzea... dira horietako batzuk.

Xanistebanei buruz hausnartu nahi dugu. Haurrekin eta beraien inguruko komunitatearekin (gurasoak, senideak, hezitzaileak, familiak, lagunak, bizilagunak, herritarrak…) herriko festetan haur eta familiei zuzendutako eskaintzaz hitz egin nahi dugu.

Azterketa honen balio nagusia puntu ilunen eta emakumeak kalean segurtasun gabe sentitzearen

Mendi publikoetarako Larre Plana diseinatuko da Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia herriko abeltzainekin elkarlanean arituko dira

Abeltzainekin elkarlana Mendi publikoetan ganadua duten herriko abeltzainekin elkartu dira bi erakundeak, Larre Planaren helburuak aurkeztu eta proposamena helarazteko.

Eta nolakoa da ba bizi nahi dugun errealitate hori?

Horretan aritzen gara egunerokoan eta larunbat honetan eskaintza bereziarekin gatoz!

Oiartzunek duen egiturak, auzoak sakabanatuak egoteak eta distantziak baldintzatu dute, hein handi batean, puntu ilunen azterketaren emaitza.

Larre Plana mendi publikoak garbitzeko eta mantenu lanak egiteko plana izango da. Lehen urrats gisa, aurten Bianditz eta Zaria arteko eremuak garbituko dira. Horretarako, erakunde bakoitzak 30.000 € bideratuko ditu.

Apirilaren 16rako, larunbata, ALTERNATIBEN OIHARTZUNA eguna antolatu dugu herrian eragile ezberdinen artean. Eraiki eta bizi nahi dugun mundua sortzeko alternatibak ezagutzeko aukera izango dugu egun osoan zehar.

Guk haurrak entzun nahi ditugu, haurrak beren aisialdiaren jabe egin eta nahi duten hura sortzeko beharrezko diren tresnak eskuratzeko bidelagun izan nahi dugu.

Herri egiturak baldintzatutako emaitzak 17 puntu identifikatu dituzte emakume oiartzuarrek Altzibar, Arragua, Elizalde, Iturriotz eta Ugaldetxon. “Parte hartzea txikia izan da, beraz, ez gara iritsi auzo guztietako sentsazioak biltzera”.

Herriko mendi publikoak garbitzeko Larre Plana diseinatzeko adostasunera heldu dira Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

XANISTEBANETARAKO HAUR EGITARAUA OSATZEKO JAI BATZORDEA

batzuekin bildu ziren bi erakundeetako ordezkariak. 75 ganaduzalek erabiltzen dituzte mendiak Oiartzungo mendi publikoetan 75 ganaduzale inguruk dituzte haziendak.

Guztien nahiak eta beharrak asetuak ote dauden ezagutu eta festak gozagarriago izateko proposamenak entzun, konpartitu eta sortuko ditugu elkarlanean. Beraz, sei eta 12 urte bitarteko haurrak bereziki, eta baita komunitate honen inguruan zabiltzaten herritar guztiak, larunbat honetan 17:00etan ludotekan biltzera gonbidatu nahi zaituztegu!

Lur horietan ganadua edukitzeagatik, tasa bat ordaintzen diote Udalari. Foru Aldundia da, aldiz, mendi publikoen gainean eskumena duen erakunde publikoa.

Oiartzungo Ganaduzale Elkarteak sei ordezkari izan ditu Udalarekin eta Aldundiarekin elkarlanean aritzeko. Bai Udalak eta Aldundiak, erabiltzaileekin plana diseinatzea ezinbestekotzat jo dute. Larunbateko aurkezpenaren aurretik ere abeltzain ordezkari

Euskal Herria, Joko Garbiko selekzio ofiziala

Zuhaitz Eguna, igande honetan Usategietan

Prosa eta Poesia liburuxka eskuratu daiteke

Euskal Herriko selekzioak ofizialki parte hartuko du aurtendik aurrera Joko Garbiko nazioarteko txapelketetan. Euskal selekzioaren estreinaldi gisa, Valentziako selekzioaren kontra hiru partida jokatu berri dituzte Euskal Herrian, horietako bat Oiartzunen. Valentziatik etorritako taldeari ongietorria eman ondoren, Jexux Leonet alkateak eta Josep Miquel Morera Valentziako Generalitateko kirol-zuzendariak egin zuten ohorezko sakea Beheko Plazan jokatutako hiru partiden aurretik.

Zuhaitz landaketa izango da igandean (hilak 17), Karrikako Usategieta parajean -Sorondo inguruan-. Aurtengo neguan nahita su eman diote inguru horri, eta haritzak eta zuhaixkak landatuz, eremua berreskuratuko da. Eremura joateko bi aukera izango dira: oinez (09:00etan abiatuta) edo autobusez (10:00etan abiatuta), biak Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Autobusa dohainik izango da, baina han doazenek izena eman beharko dute aurrez. Bukaeran, parte-hartzaileei hamaiketakoa banatuko die Udalak.

Prosa eta Poesia lehiaketan azken hiru urteetan saritutako lanen liburuxka jaso nahi duenak, Euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri daiteke: euskara@oiartzun. org edo 943 49 38 42 telefonora deituta. Herriko ikastetxeetan banatu dira dagoeneko liburuxkak. Soberan geratu direnak interesaturik dauden herritarren artean banatuko dira. 2013 eta 2014ko lan saridunak digitalki bakarrik publikatu ziren, krisi ekonomikoaren ondorioz egindako doikuntzengatik. Aurten, 2015eko irabazleekin batera argitaratu dira haiek ere.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.