udal aldizkaria
2016ko APIRILA • 144. ZENBAKIA
Altzibarko erdiguneko trafiko berrantolaketaren prozesua bukatu da aste honetako batzarrarekin
Zuhaitz Eguna, mendiko suteen kontra
Iazko uztailetik martxan dagoen sistemarekin jarraitzea adostu dute Udalak eta auzotarrek Altzibarko Mikelete kaleko trafiko arazoa konpontzeko, 2014an trafiko aldaketak martxan jarri zituen Udalak, Altzibarren. Ia bi urteren ondoren, prozesua bukatutzat eman da, auzotarrekin izandako azken bileran (pasa den astelehenean) hala erabakita. Azkeneko bilera honetan, Altzibarko erdiguneko trafiko sistema iazko uztailetik egon den bezala (Donepetri kaleko irteera bat ireki zen orduan) uztea erabaki da, helburuak bete dituelako. Prozesu bukaera Jexux Leonet alkateak eta Eneritz Arbelaitz auzoko zinegotziak aurkeztu zuten. Bi urteko prozesua eta bost bilera auzoan Prozesuak iraun duen bi urtean, Udalak hartu dituen erabaki guztiak konpartitu ditu altzibartarrekin. Guztira, bost aldiz elkartu da altzibartarrekin. Horietako batean, merkatariekin bakarrik.
120 lagun elkartu ziren pasa den neguan nahita erretako Karrikako Usategieta parajea berreskuratzeko Zuhaitz Egunean. Haritzak eta zuhaixkak aldatu zituzten bertan eta esker onez, Udalak prestatutako hamaiketakoa ere dastatu zuten.
Mikelete kaleko egoera hobetu da Egin diren trafiko aldaketei esker, Mikelete kaleko ibilgailuen trafikoa gutxitu da eta kale seguruagoa da oinezko, haur eta ezinduentzat, batez ere. Gainera, aparkaleku berriak sortu dira auzoan (tokirik ez zegoela ere identifikatuta baitzegoen) eta udaltzainek egin duten jarraipenari esker, dakigu astean zehar 15 plaza daudela libre (asteburutan, 12). Beraz, Udalak esan dezake Altzibarko auzotarrek Mikelete kalean identifikatua zuten arazoa eta Udalak ere egiaztatua zuen puntu beltzaren egoera hobetzea lortu dela egin diren trafiko aldaketei eta jarraipenari esker.
Xanistebanetako Jai Batzordea, martxan
Xanistebanak prestatzeko Jai Batzordea hasi da martxan. Lehenengo bilera egin da, 20 elkarte eta eragileren presentziarekin. Hurrengo hitzordua maiatzaren 17an izango da.
Lehenengo proposamenarekin zenbait zalantza azaldu zituzten altzibartarrek eta iazko uztailean, alternatiba berri bat proposatu zuen Udalak. Begi onez ikusi zuten auzotarrek eta aurtengo apirila arteko epea eman zen, probatarako. Tarte honetan, auzotar batzuk bolondreski Udalarekin elkarlanean aritu dira, Jarraipen Batzordea osatuz. Hauek, Udalarekin batera, erabaki dute prozesuari bukaera nola eman.
Bretainiako ikasleei ongietorria
Errenta aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte oiartzuarrak Udalak, Ttur-Tturrek eta herritarrek Iaz, oiartzuarrek egindako errenta aitorpenen %34,42 izan ziren euskaraz
Gwessenyko diwaneko 37 ikasleri ongietorria eman zieten Oiartzuna Eneritz Arbelaitz eta Domi Azpiroz zinegotziek. Haurtzaro Ikastolako ikasleekin trukea egin dute astebetez, Bretainian bretoieraz ikasteko aukera eskaintzen duten ikastetxe bakarreko ikasleek.
Errenta aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte oiartzuarrak Udalak, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta dagoeneko euren diru kontuen aitorpena euskaraz egiten duten zenbait herritarrek. 2004ko aitorpenetatik, urtetik urtera geroz eta gehiago dira Ogasunarekin egin beharreko tramitea euskaraz egiten duten oiartzuarrak. Iaz, herritarren %34,4k erabaki zuen errenta aitorpena euskaraz egitea.
33 lagun erorketak prebenitzeko tailerrean
Lurgintzak aitorpena egiteko bulegoa ireki du
Enpresa ttikietan euskara gehitzeko egitasmoa
Udalbiltza diruz laguntzea, legezkoa
64 urtez goitiko herritarrek izaten dituzten lesioen portzentaje handiena erorketen ondorioz izaten dela jabetuta, Udaleko Gizarte-Ongizate eta Kirol sailek, herriko anbulatorioarekin elkarlanean, adin-tarte horretako oiartzuarrei, haien senideei eta zaintzaileei bideratutako tailer praktikoa antolatu du aste honetan, erorketen inguruko prebentzioa lan-tzeko. Datu batzuk azaldu, aholku batzuk eman eta ariketa erraz batzuk egin zituzten saioan. Guztira, 33 lagunek parte hartu zuten.
Ekainaren 21a arte, FermiĂąenen errenta aitorpena egiteko bulegoa egongo da irekita, astelehen eta asteartetan, 08:30etik 16:30era. Lurgintza Nekazal Kooperatibak baserritarrei errenta aitorpena egiten laguntzeko propio horretarako teknikari bat jarri du aurten ere Oiartzunen. Errenta aitorpena egiteko aurrez txanda eskatu behar da 943 81 14 31 telefonora deituta. Bide batez, gogorarazi nahi dugu Lurgintzaren bidez errenta aitorpena egiten dutenek ere euskaraz egin dezaketela.
Herriko enpresa ttikietan (50 langile azpitik dituztenetan) euskararen erabilera gehitzeko diagnostikoa egingo du Udalak datozen hilabeteetan, Ahize AEK-ko hizkuntza aholkularitzako teknikariekin. Enpresa ttikiekin zuzeneko harremanean osatuko da diagnostikoa eta datozen urteetako ibilbide-orria diseinatuko da, baina gaian interesa duten eragileek ere izango dute parte hartzeko aukera. Horientzako guztientzako aurkezpen irekia izango da maiatzaren 12an (osteguna), 19:00etan Elorsoro kiroldegiko bilera gelan.
Udalbiltza diruz laguntzearen kontra Espainiako estatuko ordezkariak jarritako salaketa baztertu du Euskadiko Auzitegi Nagusiak bigarrenez. Espainiak Oiartzungo Udala salatu zuen 2014an Udalbiltzari (Oiartzungo Udala kide den erakundea) 10.000 â‚Źko ekarpena egiteagatik. Epaitegiek Oiartzungo Udalari eman zioten arrazoia, baina Carlos Urquijok errekurtsoa aurkeztu zuen. Orain, Euskadiko Auzitegi Nagusiak berretsi du Oiartzunek diruz lagundu dezakela bera kide den erakunde hau eta Espainia epaiketen gastuak ordaintzera zigortu du.