145 ap

Page 1

udal aldizkaria

Udako kirol eskaintzan bederatzi jarduera egiteko aukera izango da Oiartzunen

2016ko MAIATZA • 145. ZENBAKIA

ABARAXKA

Oiartzuarrek eskualde mailan antolatutako beste 26 kirol ere aukeran dituzte Aurtengo udan ere 35 kiroletan jarduteko aukera izango dute oiartzuarrek, eskualdeko lau herrietan. Eskualdeko lau herriek osatzen duten Kirol Mahaiak elkarlanean antolatu dute aurtengo udako kirol eskaintza ere, orain arteko esperientzia positiboaren ondoren.

guztiak daude 30 €tik 60ra bitartean. Informazioa Elorsoro kiroldegiko sarreran jaso daiteke. 80 gaztetxok hartu zuten parte iaz Iaz 80 gaztetxo oiartzuarrek parte hartu zuten antolatutako ikastaroren batean. Oiartzuarren artean arrakastatsuenak kirol udalekuak eta BTT izan ziren.

Honela, oiartzuarrek gure herrian antolatutako jardueretan ez ezik, Errenterian, Lezon edota Pasaian antolatutakoetan parte hartu dezakete bertakoek aukera berean.

UDALEKUAK 2016 Udalekuetan izen-emateko epea apirilaren 29an itxi genuen, eta 410 haur oiartzuarrek eta 5 sahararrek eman dute izena. Lehengo urtearekin alderatuta, aurtengoan haur gehiagok eman dute izena eta uztaileko hilabetean zehar, bai HHko haurrak baita LHkoak ere, Haurtzaro Ikastolan elkartuko gara egunero-egunero udalekutan. Ekainaren 20an, 17:00etan Elorsoro kiroldegian, haurrekin bilera eta topaketa egingo dugu, aurtengo udalekuen harira dituzten proposamenak eta nahiak entzun eta jasotzeko. Ekainaren 22an 17:30tan aldiz, udaletxeko pleno aretoan izango da udalekuetako gurasoei zuzendutako bilera nagusia.

Bederatzi aukera Oiartzunen bertan Oiartzunen bertan bederatzi kirol jarduera egiteko aukera izango da ekainaren 20tik aurrera: eskalada; aerobik; spinning; padel; igeriketa; zirkoa parkean; gimnasia akrobatikoa; lerro irristaketa eta kirol udelakuak.

Laster arte!

Jarduera bakoitzaren prezioa ezberdina da,

Eragileek antolatutako rock maratoian musika taldeen lana ezagutzeko deia egin du Udalak Herriko zortzi taldek joko dute erabakitzeko eskubidearen aldeko astean Bihar (hilak 14) herriko zortzi taldern rock kontzertuak izango dira OMTE, Goiko Eskola, Ugaldetxoko Eskolak, Kataxulo gaztetxiak eta oiartzungo Gure Esku Dagok antolatuta.

eta A tiro limpio. 22:00, Doneztebe plazan: The Bobbys, Yakovlev42 eta Kaos Urbano (Madril).

Udaleko Kultura sailak elkarte horiek guztiak elkarlanean bildu izana eskertu nahi izan du publikoki, eta oiartzuarrak herriko musikarien lana ezagutzera animatu nahi ditu. Kontzertua Gure Esku Dagok antolatutako beste ekimenak osatuko ditu: trikipoteoa, herri bazkaria, kriseilu hegalariak eta sinadura bilketa. KONTZERTUEN ORDUTEGIA: 12:00-13:00: Doneztebe plazan. 18:00, Ibargain parkean: Etiam, Autobus Magikoa eta Nonguayazz. 19:30, Landetxen: Jonpe ta Zetas, Mil demonios

Josune Cousillas Kultura zinegotzia; Ugaldetxoko Eskolako Endika Loiola; Gure Esku Dagoko Imanol Areizaga eta Judith Arruabarrena; OMTEko Iñaki Olaziregi, eta Kataxulo gaztetxeko Beñat Ibargoien eta Julen Etxebeste.

Gaetxeko skate parka, hormigoituta

DBHko ikasleak euskarara motibatzen

Herritarrentzako berrikuntzak webgunean

Gaetxeko skate parkeko lanak aurreikusitako erritmoan doaz aurrera eta eremua itxura hartzen ari da. Aurreko astean hormigoia bota dute Zut enpresako langileek, skate park-ak izango dituen elementuak dagoeneko bistan utziz. Laister, erabilera arauak zehaztuko dituzte prozesuan parte hartu duten gaztetxoek. Horretarako, beste herrietako ereduak biltzeko laguntza eskatu du Kirol sailak. Eredurik ezagutzen duenari, argazkia atera eta kirola@oiartzun.org helbidera bidaltzeko eskatu zaio.

Herriko DBHko ikasleekin euskararen motibazio saioak egiten hasi dira Ttur-Ttur Euskaltzaleon bilguneko bi suspertzaile (Aitzol Mendiburu eta Irati Odriozola), Udalaren Euskara sailetik bideratuta, gazteen artean euskararen egoeraz hausnartzeko eta erabileran herriko gaztetxoek hiztun gisa duten garrantzia azpimarratzeko. Aurreko astean Elizalde Institutuko geletan egin dituzte saioak eta ekainean, Haurtzaro Ikastolako ikasleen txanda izango da. Motibazio saioak ikasturtero bideratzen dira Udaletik.

Udalak herritarrekin duen harremana hobetzeko, bi berrikuntza txertatu ditu www.oiartzun-eusen: alde batetik, kexak eta iradokizunak Internet bidez egiteko formularioak jarri ditu herritarren eskura (ez dute izaera ofizialik nahiz eta kontuan hartuko diren; gaiaren arabera, udaletxean egin behar da eskaera ofizialak). Bestetik, Udala saileko Auzoetako Lanak atalean herritarrek auzo batzarretan egindako lanen momentuko egoeraren berri izan dezakete oiartzuarrek, etengabe egunaratzen den zerrenda bati esker.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.