146 ap

Page 1

udal aldizkaria

Herriko enpresa ttikietan euskararen erabilera gehitzeko egitasmoa diseinatuko du Udalak 50 langile baino gutxiago dituzten 500 enpresa daude Oiartzunen Herriko enpresa ttiki eta ertainetan (50 langile baino gutxiago dituztenak) euskararen egoera zein den aztertzeko eta erabilera areagotzeko egitasmoa prestatzen hasi da Udala. AEK-ko Ahize hizkuntz-aholkularitza enpresako bi teknikarik (Aitzol Perez de San Roman eta Mikel Urdangarin) lagunduko dute proiektuan. Bilera irekiak eta espezifikoak Maiatzetik urria bitartean, herriko enpresa ttikien diagnostikoa egingo dute, baita datozen hiru urtetarako lan-ildoak markatu. Horretarako, enpresari ttikiekin zuzeneko harremanetan egongo dira, haien ekarpenak, proposamenak eta ikuspuntuak kontuan hartuko baitira egitasmoa diseinatzeko orduan.

2016ko MAIATZA • 146. ZENBAKIA

Ikasleak Madalensoron bertsolari

Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako LH 5. eta 6. mailako ikasleek ikasturtean zehar bertsolaritza eta ahozkotasun arloetan ikasitakoa erakusteko bertso saioa egin zuten senide eta lagunen aurrean, Madalensoro pilotalekuan.

Aurkezpenean 29 ordezkari Egitasmoaren aurkezpena joan zen astean egin zen, Udala, euskalgintza eta lan-munduko eragileen arteko langunea osatzeko. 29 eragiletako (enpresa, sindikatu, langile, euskalgintza...) elkartu ziren, gaiak interesa pizten duenaren seinale. Jexux Leonet alkateak ongietorria eman zien guztiei, eta euren jardunak herriko alde ekonomiko zein sozialean duen garrantzia azpimarratu. Mikel Irizar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak Lanin egitasmoaren aitzindaritasuna azpimarratu zuen, “espero dugu egitasmo hau ongi atera eta Gipuzkoa osora zabaltzeko aukera izango dugula”.

Elkartasuna antzerki bihurtuta

Lampedusako errefuxiatuekin lotutako proiektu bat finantzatzeko, Kuadrillategin Mundundutik kantu kontari ikuskizunaz gozatu dute. Gaur, Abaraxkan Dejabuk Idazlea zeu zara irakurtzen duzulako emanaldia eskainiko dute, helburu berarekin.

Hiru bilera ireki egingo dira (ekainak 30, uztailak 14 eta urriak 6) baita enpresekin bilera espezifikoak ere (ekainaren 14, 15, 16an).

Skate parka inauguratzeko prestatzen

Eskola Agenda 21eko ikasturtea bukatu da gaur, udalbatzar bereziarekin

Gaetxe ondoan eraiki den skate parka inauguratzeko prestaketak hasi dira, erabiltzaileen eta Udalaren artean. Skate parkaren erabilera arauak eta gunearen dinamizazioaren inguruko adostasunera ere heldu dira, parte-hartze saio irekian.

Ikasleek elikadura burujabetzan eta hondakinetan hobetzeko proposamenak egin dituzte Eskola Agenda 21eko ikasturtea bukatu da gaur Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako ikasleentzat, Jexux Leonet alkatearekin eta Ander Santesteban Ingurumen teknikariari urtean zehar ateratako egindakoa azaldu, ondorioak kontatu eta hondakinen zein elikadura burujabetzaren inguruan herria hobetzeko proposamen zehatzak eginda. Datorren ikasturtean mugikortasun iraunkorraren gaia landuko dute.

Gazteen Antzerki Eskolan izen-ematea irekita

Hauteskundetako mahaikideen zozketa

18 arropa denda eta mertzeria, euskaldunago

Irakurketa taldearen saio irekia ikasturte bukaeran

Datorren ikasturterako Gazteen Antzerki Eskolan izen ematea irekita dago ekainaren 10a arte. 12 eta 18 urte arteko gaztetxoentzako eskaintza da. Astean ordu eta erdiko saioa bat izango dute (astezkenetan edo ostiraletan, 14:45etik 16:15era), Lur Kortarekin. Izen-ematea ikastetxeetan edota Elorsoro kiroldegian egin daiteke. Izen-emate orriarekin batera, kuota ordaindu izanaren ziurtagiria ere aurkeztu beharko da. Oiartzuarrek 60 €ko kuota ordaindu behar dute. Informazio gehiago: kultura@oiartzun.org.

Ekainaren 26an izango diren Espainiako kongresu eta senaturako hauteskundetako mahaikideen zozketa egin zen atzo (maiatzak 26), udaletxean. Ekainaren 1a arte, herrian egongo diren 13 hautesmahaietan eledun eta ordezko izatea egokitu zaien herritarrei jakinarazpenak banatuko dizkiete udaltzainek euren etxeetara. Zozketan mahaikide izatea egokitu zaienek errekurtsoren bat aurkeztu behar badute, abisua jasotzen dituztenetik zazpi egin dituzte euren arrazoiak aurkezteko Hauteskunde Batzordean.

Eskualdeko lau herrietan, merkataritzan euskararen erabilera areagotzeko kanpainak aurten arropadendak eta mertzeriak izango ditu jomuga. Oiartzunen, 18 komertziok hartuko dute parte egingo diren ekimenetan (zozketak, oihalezko poltsen banaketa, deskontuak...): Alcampo (jantzien atala); Azkar (bi dendak); Baobab; Begoña Zalakain; Carrefour (jantzien atala); El Paso; Intersport Extreme; Kinkila; Lurdes arropa denda; Mas por menos; Oiartzun Running Shop; Oiartzun Zone; Orratz; Oskarbi; Pukas Outlet; Stock Factory eta Zumitz.

Datorren hilean, Manuel Lekuona bibliotekako helduen Irakurketa Taldeak 2015/2016 ikasturteari bukaera emateko saio berezi eta irekia egingo du, taldekideak ez direnentzako ere bai. Joxe Iriarte Bikila idazlearen azken liburua, Kamaradak, izango dute hizpide, idazlea bera bertan dela. Honela, irakurleek Bikilari nahi dutena galdetzeko aukera izango dute irakurgaia hizpide hartuta eta liburuaren inguruko inpresioak idazlearekin berarekin elkartrukatzekoa. Hitzordua ekainaren 14an, 20:00etan, da Fermiñenen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
146 ap by Oiartzungo Udala - Issuu