147 ap

Page 1

udal aldizkaria

Bihar hasiko da udako igerilekuaren denboraldia, irailaren 11 arte luzatuko dena

2016ko EKAINA • 147. ZENBAKIA

ABARAXKA

Elorsoroko bazkide ez direnek sarrerak lortzeko modalitate ezberdinak dituzte Bihartik aurrera, udako igerilekua irekita egongo da. Ekaineko ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da.

beheiti). Sarrerak bosnaka erosteko auekra ere badago: 28,50 €tan helduenak eta 14,30 €tan gazteenak.

Irailaren 11n bukatuko da aurtengo denboraldia, ohiko festarekin.

Hilabeteko kuotak ere egongo dira: 103,20 € familiakoa; 61,65 € helduena eta 37,80 gazteena.

Ordutegiak Ordutegi aldetik, ekainean, abuztuan eta irailean 11:00etatik 20:00etara egongo da irekita udako igerilekua. Aldiz, uztailan 10:00etatik 21:00etara.

Denboraldi osoko kuotak (hiruhilekoak) hauek izango dira: 206,40 € familiakoa; 123,30 € helduena eta 75,60 € gazteena.

Abuztuaren 3an (asteazkena) itxia egongo da, herriko jai egun ofiziala delako (gainerakoan, eguraldiarengatik ez bada, behintzat, irekita egongo da).

Elorsoroko bazkide ez direnek, aldiz, modalitate ezberdinak dituzte igerilekura sartzeko. Eguneko sarrera 7,15 (16 urtez goiti) eta 3,60 € (16 urtez

Herri euskaldunen eguna, UEMA Eguna, Leitzan izan da aurtengoan. Oiartzungo udal ordezkariak (Ioritz Aizpuru Euskara zinegotzia, Josune Cousillas eta Iñaki Pikabea kideekin eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikariarekin) han izan ziren. Herriko zenbait euskaltzalek ere parte hartu zuten antolatutako ekimenetan.

Jende dexente hurbildu zen: haur, guraso, aiton-amona… oso giro polita sortu genuen denon artean. Itxierarako haurrek eskatutako ekintzak egin genituen: nola ez, hain atsegin ditugun jolasak; dantzak eta antzerkiak; eta hain goxoak diren pizzak ere egin genituen. Oso goxoak gelditu ziren. Festa honetan ezin ahaztu urte honetan gurekin izan diren hainbat herritar eta eragile. Beraien jakituria gurekin konpartitu dute: zientzia. irrati, sukaldaritza, itsasoari begira eta sendabelar tailerrak izan ditugu eta, kanpandorrea eta elizako organoa ezagutu dugu, Soinueneakoekin hilabetero egin dugu ekintza bat eta baita Torri Gukineko aiton-amonekin ihoteetako oihalak apaindu eta mahai-jolasetan jolastu.

Prezioak Elorsoro kiroldegiko bazkideek udako igerileku zerbitzua euren kuotan sartua dute, beraz, ez dute gehiago ordaindu beharrik.

Oiartzun ere UEMA Egunean

Ikasturtea bukatu dugu. Pasa den ostiralean, ekainak 3, ludotekako itxiera festa egin genuen. Baita gozatu eta ederki pasa ere! Agurra guri gustatzen zaigun moduan, familia giroan, egin genuen. Abaraxka ludoteka familia txiki bat delako eta etxekoekin konpartitzea gustatzen zaigulako.

Urmendi Eguna, bigarrenez

Herriko haur eskolak bere eguna ospatu du: Urmendi Eguna. Maria Garaiar plazako haur eskola haurrez, hauen guraso eta senidez, eta aiton-amonez bete zen. Ttikien neurrira antolatutako festa izan zen: Jolasak, hamaiketakoa eta gurasoek prestatutako antzerkia Txanogorritxu-ren istorioa moldatuta, photocalla...

Nolabait beraiei gure esker ona adierazi nahi izan diegu, Abaraxka komunitateko kide direla adierazi eta bertako ateak irekiak dituztela gogorarazi. Ekitaldi xume bezain polita egin genien. Testutxo bat idatzi eta irakurri zieten haurrek, horrekin batera argazki bat eman zitzaien, bakoitzari bere ekintzakoa eta Abaraxkako erletxo batek tronpeta jo zuen denon gozamenerako. EDERRA BENETAN!!! Abaraxka itxi eta udalekuetan murgildu gara dagoeneko baina datorren ikasturtean hemen izango gaituzue berriz ere jolasean hezitzeko prest. Bien bitartean udara ongi pasa, asko jolastu eta gozatu bizitzaz! Jaso ezazuen gure ziztada goxua.

Gaetxe ondoko skate parka, erabilgarri

Xorrolaren Iturriozko geltokia tokiz aldatu da

LANIN, enpresekin biltzen hasiko da datorren astean

Gaetxe ondoan dagoen skate parka erabili daiteke jada. Behinbehineko araudia hau da (Udalak eta erabiltzaileek elkarrekin adostua): 8 urtetik beherakoak helduen ardurapean ibili behar dute; kaskoa derrigorrezkoa da (bestelako babesak gomendagarriak); patinak, monopatinak, scooterrak eta BMX-ak soilik erabili daitezke eremuan (MTB bizikletak, baloiak... ez); ezin dira pintaketak egin eta arranpak ezin dira txirrista gisa erabili. Uztailerako inaugurazioa prestatzen hasi dira Udala eta erabiltzaileak.

Datorren astelehenetik aurrera (hilak 13), Xorrolak gelditzeko toki berria izango du Iturriotzen: Bidezarra kalean (Gure Txoko tabernaren inguruan), hain zuzen ere. Honez gain, Xorrolarentzako markesina ere jarri da bertan. Auzotarrek egindako eskaera izan da estalpea jartzea. Ugaldetxon ere, Talaiako autobus geltokian jarri da makersina (Ekialdebusa eta Xorrola pasatzen dira bertatik). Garraio publikoaren erabiltzaileentzako erosotasuna da -batez ere eguraldi txarra dagoenerako- aterpea izatea.

LANIN-eko aholkulariak eta udal ordezkariak (herriko enpresa ttiki eta ertainetan euskararen erabilera aztertu eta gehitzeko egitasmoa) enpresetako ordezkariekin biltzen hasiko da datorren astean, lan-munduan euskarak duen egoera zuzenean ezagutzen hasteko eta datozen hiru urtetarako lan-ildoa diseinatzen hasteko. Bilera espezifiko hauek hil honen 14an (asteartea, ABB Niessenen, 12:30ean), 15ean (asteazkena, Luberrin, 19:00etan) eta 16an (osteguna, Carrefourren, 19:00etan) izango dira.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.