udal aldizkaria
Eskola Kirolako jardunaldietara bizikletaz gehien joan direnak, ikasle oiartzuarrak Elizalde Herri Eskolako Daniel Picazok monopatin bat jaso du bere jarrera saritzeko Aurten ere, Oiartzungo ikasleak (Elizalde Herri Eskolakoak eta Haurtzaro Ikastolakoak) izan dira Eskola Kirolako jardunaldietara bizikletaz gehien joan direnak, eskualde osoko ikastetxeak kontuan hartuta.
Garraio iraunkorra sustatzen, hiru urte Eskualdeko Kirol Mahaia duela hiru urte hasi zen Eskola Kirolako jardunaldietara joateko mugikortasun iraunkorra sustatzen: garraio publikoa, kotxe partekatua edo bizikleta, horien artean.
Elizalde Herri Eskolako Daniel Picazo, bizikleta gehien erabili duen ikaslea Ikasle guztien artean bizikletaz gehien ibili dena ere oiartzuarra izan da: Elizalde Herri Eskolako LH 6. mailako Daniel Picazo.
Orain arte Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du egitasmoak, baina aurten Aldundiak babesa kendu du.
Bere jarrera saritzeko, monopatin bat jaso du Enekoitz Markos Kirol zinegotziaren eta Jaione Karrikiri Errenteriako alkateordearen eskutik. Eskolan ekitaldi ttiki bat antolatu zen sari-banaketa girotzeko. Saioren bateran bizikletaz joan diren ikasle guztiek ere opari bana jasoko dute, irailean.
Etxebene Hipatiaren lorategi bihurtu da Haurtzaro Ikastolako LH 4. mailako ikasle batzuen proposamena izan da Haurtzaro Ikastolako LH 4. mailako zenbait ikasleren proposamenez, Etxebeneko lorategia Hipatiaren lorategia izango da aurrerantzean.
2016ko EKAINA • 148. ZENBAKIA
LANIN, bilera espezifikoak hasi dira
LANIN egitasmoko bilera espezifikoen lehenengo erronda egin da herriko enpresetako langile eta jabeekin. Banakako elkarrizketak egiten ere hasi dira dinamizatzaileak, herriko enpresetara zuzenean joz.
Haur eta gurasoak, udalekutarako prest
Udaleku irekiei buruzko bilerak egin dituzte antolatzaileek parte hartuko duten haurrekin (irudian) eta hauen gurasoekin. Arauak eta aholku praktikoez gain, haurrek adibidez, udalekuetan egitea gustatuko litzaiekenaren berri eman dute. Aurten, uztaileko udalekuetan 420 haurrek parte hartuko dute eta 46 begirale arduratuko dira hauen aisialdi hezitzaileaz.
Kartela, lehenengoz herritarren eskura
Xanistebanetako kartela aukeratzeko lehiaketa irekia egin da aurten, lehenengoz herritar guztiek izateko aukera. Jai Batzordeko eta kultur arloko adituek aurrez aukeratutako zortzi lanen artean. Datorren astean jakinaraziko da irabazlea.
Ikasleek filosofatzeko toki aproposa dela adierazi zioten Udalari, eta zakarrontzi bat eta iturria konpontzeko eskatu. Udalak begi onez ikusi du ikasleen proposamena, eta zentzuko arrazoiak eman dituztela uste du: “Hipatia emakumezkoa eta pentsalaria zelako gustatzen zaigu�. Inaugurazio ekitaldi osoa ere ikasleek eurek antolatu eta gidatu zuten.
Indarkeria sexista, agendaren erdigunean
Udan, merkealdiak eta otorduak euskaraz
Haurtzaro Ikastolak botako du festetako txupinazoa
Herriko ostalarientzako eta Txosna Batzordeko eragileentzako indarkeria sexista saihesteko formakuntza tailerra antolatu du Feminismo sailak. Txosna Batzordeko eragile batzuetako kideek parte hartu zuten, gonbidapena zabala izan bada ere. Era berean, aste honetan Krisi Mahaia bigarrenez elkartu da, xanistebanen aurretik udalak eta eragileek irizpideak bateratzeko, baita bi saioen artean egon diren genero indarkeria kasuak-eta aztertzeko: urtarriletik, beste hiru urruntze agindu egon dira Oiartzunen.
Uztailaren 1ean hasiko dira udako merkealdiak eta, urtero bezala, Udalak eta Ttur-Tturrek merkealdia jartzen duten herriko merkatariei euskarazko materiala jarriko die eskura, euskararen presentzia bermatzeko. Era berean, otordua ematen duten ostalariei uda partean ere menua euskaratzeko edo zuzentzeko doako zerbitzua erabil dezaketela gogora ekarri zaie. TturTtur Euskaltzaleon Bilgunearekin (943 29 01 82/merkatariostalari@ tturttur.eus) jarri behar dute harremanetan interesatuek.
Xanistebanetako txupinazoa (abuztuaren 2an) Haurtzaro Ikastolak botako du aurten, xanistebanetako Jai Batzordeak hala erabakita aurreko astean egindako bileran. Haurtzarori herriko festei hasiera emateko ohorea ematearen arrazoi nagusia 2016/2017 ikasturtean ikastolak 50. urteurrena beteko duela izan da. Gisa honetan, herrian euskarazko hezkuntza egotea posible egin zuten guraso eta irakasle haiek guztiak ere gogora ekarriko dira. Haurtzaro Ikastola Jai Batzordeko kide aktiboa ere bada, xanistebanetan ekintzak antolatzen dituena.