149 ap

Page 1

udal aldizkaria

Andrea Villamor irundarraren kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak

2016ko UZTAILA • 149. ZENBAKIA

ABARAXKA

Lehenengoz herritarren botoekin aukeratu da irabazlea; 50 bozka jaso dira Pin-pin-pin: LH eta HHko hegaldiya Uda aireportuan lurreratzea doa soinuarekin eta alletu dia bai, alletu esanez hasi dira Oiartzungo 2016ko udaleku irekiak. Hegaldia uztailaren 4an lurreratu zen. Turbulentziak izan genituen baina gidariek ederki lortu zuten hegazkina lurreratzea. Bertatik turista mordoa jaitsi zen. Hori parodiatuz hasi dira udalekuak. Begirale eskoziarrak, txinatarrak, surfistak, ingelesak, hawaianoak… iritsi dira Haurtzaro Ikastolara. Hilabetea Oiartzunen pasatuko dute, euskal kultura, abesti, jolasak, txokoak… ezagutuz eta hilabete bukaeran hegazkina hartu eta beraien herrira abituko dira berriro, baina gure ziztada goxoarekin.

Aurtengo xanistebanak Andrea Villamor irundarraren kartelak iragarriko ditu, Doneztebe plazaren maketa koloretsu bat irudikatzen duenak. Lehenengoz, herritarrek aukeratu dute xanistebanetako kartela (aurrez Jai Batzordeko eta pintura arloko adituek aurre-aukeraketa eginda). 50 oiartzuarrek parte hartu dute bozketan. SARIAK: IRABAZLEA: Andrea Villamor Sanchez. OIARTZUAR ONENA: Eneko Salaberria Gonzalez. 1. AKZESITA: Onintza Etxebeste Liras. 2. AKZESITA: Iosu Mitxelena Unsain. MARGOSORO SARIA: Aritz Aparicio Pagadizabal.

Horrelaxe eman diogu ongi etorria aurten udalekuei. Jadanik astebete pasatu zaigu, eta egia esan ekintza mordoa egin ditugu. Arraztalokoekin izan gara letxugak landatzen eta patatak ateratzen; Soinueneara ere egin dugu bisita; Petra Lekuonako aiton-amonengana hurbildu gara bertsoak abestuz eta aurreskua dantzatuz; ur jolasak -nola ez-; igerilekuan ere busti ditugu gorputzak; dantzan eta kantuan gozatu dugu eta baita herria ezagutu sorginaren bila genbiltzala Urkabe mendira igo garenean eta orientazio jolasarekin. Hurrengo hiru asteetarako ere plangintza polita dugu osatua: Luberrira goaz; Baleionea; Aiton Etxera; Ane Asensio txapeldunaren bisita izango dugu eta berarekin egingo dugu kirol egokitua; Idoia Beratarbide eta Lur Korta etorriko zaizkigu; kale artelanak egingo ditugu; Sahara Eguna…

Auritz Urkizuk eta Jone Boadak bozkan parte hartzeagatik sari bana jaso dute.

Arditurri Egunaren bosgarren edizioa, bihar Etxeko txikienak alaitzeko Irrien Lagunen Klubekoak bertan izango dira Bosgarren urtez, Arditurri Eguna ospatuko da etzi (hilak 10), goiz-eguerdi partean, meategietan, Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta.

Pin-pin-pin: LH eta HHko hegaldiya abitu da. Ongi izan eta hurrengo urte arte!

Goizeko 10:30etik eguerdiko 14:30era meategiak prezio murriztuan ikusteko aukeraz gain (oinarrizko bisita 2 €tan; sakonekoa, 3 €tan; sarrerak han bertan erosi beharko dira), historiaurreko bizitza esperimentatzeko aukera ere izango da (11:00etatik 14:00ak arte): gezi-jaurtiketa; egurrarekin sua egiteko teknikak; suharrizko tresneriaren lanketa; labarretako arteari buruzko oinarrizko kontzeptuak... Aurten, Irrien Lagunen Klubekoak ere bertan izango dira, etxeko txikienen gozagarri. Haurrentzako jolasak, dantzaldia eta kantaldia prestatu dituzte 11:30etik aurrera.

Aurtengo udalekuetan indar berezia harri nahi dugu sormenean, haurren sortzeko gaitasunean eta nola ez hezkidetzan. Gure udalekuak hezitzaileak diren neurrian, haur parte hartzaileak, kritikoak, sortzaileak, hezkideak, euskaldunak, herritarrak nahi ditugu. Horretarako espreski prestatu ditugu hainbat ekintza eta hor jarriko dugu aurten gure indarra.

Historiaurreko bizimodura gerturatzeko aukera izango da aurten ere Arditurri Egunean.

Skate parka bihar inauguratuko da

Baratza profesionalak jartzeko proiektu bila

Xanistebanetako hesien zaintzarako langileak

Saharako bost haurrek, ‘Oporrak bakean’

Gaetxe ondoko skate parka bihar inauguratuko da, hilak 9, larunbata. Skate, scooter eta lerro irristaketa eskolak (17:00); saio librea skate parka probatzeko (18:00); skate, scooter eta bmx erakustaldiak (19:00; Quentin Larralde bmxzalea bertan izango da); bi skate eta bi scooterren zozketa (20:00) eta saio librea skate parka probatzeko (20:10) antolatu dira. Udalak prozesuan parte hartu duten skatezaleekin batera antolatu du saioa, Muturreko Kirolak-en laguntza ere izan badu ere.

Makutsoko lurretan (Iturriotz) baratzagintza profesionalerako bi sail martxan jartzeko Udalak eta Behemendik egin duten hitzarmenaren harira, Behemendik interesatuak dauden proiektuak jasotzeko lehiaketa martxan du, hilaren 15a arte. Besteak beste, baloratuko diren ezaugarriak hauek izango dira: nekazari gaztea izatea; langabezian egotea; Oiartzunen erroldatua egotea; baratzagintza ekologikoa egitea; lan-esperientzia sektorean... Informazio gehiago: 943 49 02 19 edo behemendi@ behemendi.eus-en.

Xanistebanetan hesien zaintzan lan egin nahi dutenek hilaren 15a arte eman dezakete izena udaletxeko harreran. Hiru baldintza bete behar dira nahitaez: 18 urte beteta izatea, euskaraz jakitea eta oiartzuarra izatea. Euskararen ezagutza dagokion titulu eta akreditazioekin bermatu beharko da (bestela, Euskara zerbitzuan elkarrizketa egingo zaie hautagaiei). Izena ematen duten guztien artean, hilaren 26an 16:00etan egingo da zaintzaile izango direnak ateratzekp zozketa, jendaurrean, udaletxeko areto nagusian.

Tindufeko errefuxiatu guneetan bizi diren bost haur sahararrek uda Oiartzunen pasatuko dute, Oporrak bakean programaren baitan. Programaren helburua haurrak Saharako uda gogorretik urruntzea eta hauei osasun-arloko jarraipenak egitea da. Udalak euren bidaia finantzatu du eta udaleku irekietan parte-hartzea ere bere gain hartu du (Nabil Salma hezitzailea beraiekin egongo da, propio). ElWatan Elkarteak haurrak etxeetan hartuko dituzten familiak bilatu ditu eta uda guztian zehar haurren jarraipena egingo du.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.