151ap

Page 1

udal aldizkaria

Xanistebanetako kultur ekitaldia, festen bandoa Mugarri liburua, ‘Oiartzun 2016’ urtekaria, emakume baserritarren kolektiboa, Izar Etxeberria dantzaria eta kartel lehiaketako sarituak izan dira protagonista Xanistebanen bando gisakoa izan ohi da bezperako kultur ekitaldia. Atzo, udaletxeko pleno aretoan protagonista izan ziren Mugarri liburuaren egileak (Kaparetasuna eta odol-garbitasuna Oiartzunen. XVI-XIX. mendeak, Denis Alvarez eta Iñaki Garridok egina); Oiartzun 2016 urtekaria egin dutenak eta agertzen direnak (Adolfo Leibar bereziki gogoan izan zen); kartel lehiaketako sarituak; emakume baserritarren kolektiboa (historikoki egindako lana bisibilizatzeko omendua) eta Izar Etxeberria dantzaria (Euskal Herriko Soinu Zahar txapelduna izateagatik Udalari eskainitako garaikurra itzuli zaio, bera delako jabea).

Hala ere, jolasean, igerian, dantzan, antzezten, kontzertuan, paseoan, lagunartean… gozatu dugu.

Izar Etxeberriari Soinu Zaharreko trofeoa itzuli zaio.

Andrea Villamor xanistebanetako kartelaren egilea, Ioritz Aizpuru zinegotziaren eskutik saria jasotzen.

ABARAXKA Azken eguna ere iritsi zaigu. Bukatu dira 2016ko uztaileko udaleku irekiak. Eguraldiak ez digu asko lagundu eta behin baino gehiagotan programazioa aldatu behar izan dugu edo eta ezin izan dugu programazioa behar bezala bete.

Jexux leonet alkateak eta Josune Cousillas Kultura zinegotziak gidatu zuten saioa.

Mugarri aurkeztu zuen Denis Alvarez historialariak.

2016ko ABUZTUA • 151. ZENBAKIA

Aurten, urtero bezala, flashmoba ere grabatu dugu. Pirritx eta Porrotxen Amalur abestia hartu dugu oinarri eta adin tarte bakoitzak bere mundua irudikatu du: txikien mundua; aniztasunaren mundua; loreen mundua; baserritarren mundua; mimika mundua; mundu koloretsua; beldurrik gabeko mundua; pentsamenduaren mundua. Mundua haurren ikuspegitik, mundu anitzak mundu bakar batean. Haurrak beraiek izan dira protagonistak berriz ere. Koreografia, mundua, mozorroak… gure laguntzarekin, baina beraien desio eta nahiak entzunaz. Horrelaxekoak dira gure udalekuak. Haurrentzako eta haurrekin sortuak. Haurrengana hurbilduaz, beraien ahotsa entzunaz. Horrelakoxeak izatea espero dugu, haziak behetik gora jaiotzen direlako eta goitik beherako inposaketetan sinesten ez dugulako. Oraingoz bagoaz, baina urrian berriz ere bueltan izango gaituzue gure proiektu berriak partekatzeko gogoz, eta ilusioz.

Haurtzaro Ikastola, 50 urte bete dituelako, omenduetako bat izan zen.

Emakume baserritarren lana Ane Narbarteren koadro batean irudikatu da. Atzo erakutsi zen.

Bidegorria seinaleztatzeko lanak hasi dira

Elorsoroko teilatua berritzeko lanak hasi dira

Mendibilgo espaloia konpontzen hasi da

Bidegorriko seinaleztapen horizontala markatzen eta bertikala berritzen hasi da Udala. Gipuzkoako Foru Aldundiak bide berdeentzako araututako seinalistika errespetatuz egingo dira margoketak lanak eta seinaleak ere homologatuak daudenak jarriko dira. Oinezkoentzako eta txirrindularientzako errailak bereiziko dira, bidegorriko elkarbizitza hobea izan dadin. Lanak Arraguan hasi dira eta Arditurrin bukatuko dira. Bidegorriko hesiak berritzeko lanak ere ia bukatzeko puntuan daude.

Elorsoro kiroldegiko teilatua berritzeko lanak hasi dira. Honez gain, udan bestelako lanak egingo dira. Ohiko mantenu lanez gain, rokodromoan mantenu lan sakona egingo da; bilera gelako irisgarritasuna hobetuko da eta ate mekanikoa jarriko da solairuak banatzen diren tokian. Erabitzaileei ahalik eta traba gutxien sortzeko moduan planifikatu dira lanak. Irailaren erdialderako, lan guztiak bukatuta egongo dira. Gogorarazi nahi dugu hilaren 6tik 21era itxita egongo direla Elorsoro kiroldegia eta Madalensoro pilotalekua.

Mendibilgo espaloia (Rafael Pikabea etorbideko Auñamendi etxetik Mendibil baserria arteko tartean) konpontzeko lanak hasi dira. Lanak egin bitartean, oinezkoentzako bidea Mendibil etxaditik egokitu da. Ugaldetxoko auzotarrek Mendibilgo musika lokalaren aurrealdea konpontzeko eskatu zuten, eta lan horiek egiteko orduan, Udalak zati guztia berritzea hobetsi du. Epe motzean, Katalintxo pareko espaloia ere konponduko da (Intxixu parekoa), auzotarrek hala eskatuta. Egitasmoa dagoeneko onartua dago.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.