153 ap

Page 1

udal aldizkaria

Etxebizitza Bulegoa martxan dago Etxebizitza hutsak alokairu duinera bideratzeko egitasmoa bertatik sustatuko da Etxejabe eta maizterrentzako informazio gunea Udalak eta Eusko Jaurlaritzak egin duten hitzarmenari esker, Etxebizitza Bulegotik sustatuko da etxe hutsak alokairu duinera bideratzeko egitasmoa. Herrian etxebizitzaren inguruan dagoen problematikari aurre egiteko alternatibetako bat izan daitezkeelakoan, ASAP eta Bizigune programak Saioa Etxebeste teknikaria izango da herritarrei ha- sustatuko dira. rrera egingo diena. Aldez aurretik zita eskatu beharko da buelgora joateko (943 49 41 29; astelehe- Etxe hutsen jabeek eta maiztergaiek, biek jasoko netik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara). dute aholkularitza Etxebizitza Bulegoan: programetan parte hartzeko baldintzak eta abantailak azalduko zaizkie bertan (tartean, Udalaren laguntza programa). Etxebizitza Bulegoa hasi da zerbitzua eskaintzen Oarsoaldea Garapen Agentziaren Mamuteko bulegoan. Udalaren Etxebizitza Plan Integralaren barruan, urrats bat da bulegoa irekitzea. Zerbitzu integrala emango du herritarrentzako erosoa izan dadin: informatu, gestio lanak egin, laguntzak bideratu...

Lehenengo urrats gisa, alokairura bideratzeko etxe hutsak behar direnez, etxejabeak euren jabetzak alokairu duinera bideratzera animatu nahi ditu Udalak. Onurak guztientzako izango dira: etxe hutsen egoera hobetuko litzateke; etxebizitza beharrean dauden herritarrei irtenbidea eskaini; auzoak biziberrituko dira...

Jexux Leonet alkatea, Agurtzane Lekuona Gazteria zinegotzia, Saioa Etxebeste teknikaria eta Fernando Nebreda Oarsoaldeako kudeatzailea, bulegoan.

INFORMAZIO PRAKTIKOA: Helbidea: Astigarragako bidea 2, 2. solairua. Mamut merkatalguneko Oarsoaldeko bulegoak. Telefonoa: 943 49 41 29. E-maila: etxebizitza@oiartzun.org. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara (zita eskatzeko).

Iturriozko Beheko Soroa konpontzeko lanak egin dira Altzibarren eta Ugaldetxon, autobus geltokietan lanak egin dira Iturriozko Beheko Soroa konpontzeko lanak egin dira. Auzotarren eskaeretatik abiatuz, lau eserleku aldatu dira, lehen telefono kabina zegoen paretik pasabidea ireki da eta eskilaretan zeuden kroskak bete dira.

doan jartzeko falta zen baranda jarri zen lehengo astean. Ugaldetxon, aldiz, Matteoko autobus geltokian eserlekua jarri da.

2016ko IRAILA • 153. ZENBAKIA

ABARAXKA Abaraxka ludotekak bere ateak zabaltzen ditu berriz ere. LUDOTEKA: LHko haurrentzat txokoa, asteartetik ostiralera 16:30-19:30. GURASO/AURKEZPEN 17:00etan ludotekan.

BILERA:

Irailaren

29an,

osteguna,

ATE IREKIAK: Urriaren 4tik 14ra. Lekua ezagutu eta matrikulatzeko. FAMILIA EREMUA: HHko haur eta gurasoen txokoa, astelehenetan, 16:30-19:30. GURASO BILERA: urriaren 3an, astelehena, 17:00etan ludotekan. ATE IREKIAK: urriak 3,10,17eta 24. LUDOTEKA IBILTARIA: Larunbatero 16:30etik aurrera auzoz auzo ibiliko gara. Urriaren 8an, 16:30etik aurrera... HASIERA FESTA!!! Kontzejupe plazan (ludotekako plazan). Izen-ematea DOAKOA izango da eta horretarako fitxa bete eta karnet tamainako bi argazki behar dira. Oharra: Bileretara haurrekin etorri nahi duten gurasoek aukera izango dute. Gure berri www.gazteoiartzun.net, www.oiartzuarrak.org eta GOTTI BETTIn izango duzue. Tortzizte! Jaso gure ziztada goxua!

Gainera, dagoeneko Tronpeoko malda norabide bakarreko izateko proba hasi da ikastetxeetako sarrera-irteera ordutegietan: 07:45etik 09:15era eta 16:00etatik 17:00etara. Altzibar eta Ugaldetxoko autobus geltokiak hobetzeko lanak Honez gain, auzoetan bestelako lantxoak ere egin dira. Altzibarko Kaleberriako goiko geltokiaren on-

Euskara hobetu eta ikasteko deia herritarrei

Urtekariak eta Mugarri bilduma digitalizatu dira

Parke ondoko pasabidea argiztatzeko lanak

Euskara ikasi edo hobetzera animatu dituzte herritarrak Udalak eta herriko euskaltegi homologatuak. Matrikulazio kanpaina irailaren 30ean bukatuko da. Udalak beka sistema du, matrikularen %70 arte finantzatzen duena baldintza batzuk betez gero. Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak, Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak eta Saioa Ballesteros Intxixu AEKko zuzendariak elkarrekin aurkeztu zuten kanpaina Arraguan, Oiartzungo auzo guztien artean euskara gutxien entzuten den auzoan.

Oiartzun urtekariak (2012tik 2016ra argitaratutako zenbakiak) eta Mugarri bilduma (1994an sortu zenetik aurtengora artekoak) digitalizatu ditu Udalak. Agerkari horiek guztiak www.oiartzun. eus-eko Kultura atalean jarri ditu sarean, edonoren eskura. Horiekin batera, sarean ikusgai daude baita ere 2016ko xanistebanetako kultur ekitaldiaren (abuztuaren 1ean izan zena) eta txupinazoaren bideoak, youtuben. Mikel Mendizabal errealizatzaileak grabatu eta editatutako lanak dira azken hauek.

Kontzejupe plazatik Elorsoro kiroldegira doan pasabidea -Elizalde Herri Eskolaren eta Ibargain parkearen artekoa- argiztatzeko lanak hasi dira. Aurreikuspenen arabera, lanek ia bi asteko iraupena izan dute eta 60.000 â‚Ź inguruko aurrekontua. Elizaldeko batzarretan auzotarrek egindako eskaeretako bat da gune hortako argiztapena hobetzea. Era berean, iaz emakumeekin herriko puntu ilunak identifikatzeko egindako azterketan ere agertu zen Elizalde auzoko pasabide hau, segurtasun gabezia eragiten duten guneen artean.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.