154 ap

Page 1

udal aldizkaria

Makutsoko baratze profesionalak, martxan Elika Kooperatibak eta Arraztalo Elkarteak kudeatuko dituzte bi eremuak Makutson (Iturriotz) bi baratze profesional martxan jarri dituzte Udalak eta Behemendik, Lurbizi egitasmoaren baitan. Lehenengo sektorea biziberritzeko plan orokorra da Lurbizi, eta baratzeen proiektua da martxan jarri den lehenengoa.

landuko dituzte Elika Kooperatibaren lurrak.

Jexux Leonet alkateak eta Eneritz Arbelaitz Ingurumen zinegotziak legegintzaldi honetan “estrategikotzat” jo dute lehenengo sektorea ekonomia aukera gisa indartzea Oiartzunen.

Eremua egokitzeko lanak, Behemendik Udatik hona, Behemendi Makutsoko eremua egokitzen aritu da jarduera profesionala martxan jartzeko: ur-hartuneak, kaxotak, lurra goldatu.. Urria bukaeran hasiko dira lanean bi esleipendunak.

Mikel Zendoia Behemendiko teknikariak baratzeen proiektua “lehen aldiz lur pribatuetan martxan jartzeak duen balioa” nabarmendu du.

Arraztalo Elkarteak 2010ean hasitako bideari jarraituko dio, gaixo psikikoen gizarteratzea lehenengo sektoreko lanari esker gauzatzen.

2016ko URRIA • 154. ZENBAKIA

Kuadrillategin, 140 gaztetxo

Kuadrillategi egitasmoa martxan da berriz ere. DBH 1. eta 2. mailako herriko 140 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute aurten aisialdian ere euskaraz aritzeko egitasmoan. Bost hezitzaile arduratuko dira saioak gaztetxoekin batera dinamizatzeaz.

Abaraxkan, ludoteka eta familia eremua

Elika Kooperatiba eta Arraztalo Elkartea Baratzeak Elika Kooperatibak eta Arraztalo Elkarteak kudeatuko dituzte. Lehiaketa publiko bidez egin da esleipena, lau proiekturen artean.

Abaraxka ludotekan (LH 1. eta 6. maila arteko haurrentzat) eta Familia Eremuan (astelehenetan HH-ko haur eta gurasoek elkarrekin egoteko duten tartea) guraso bilerak eta ate irekiak hasi dira aste honetan.

Elika Kooperatiba herritar batzuek osatu dute, garaian garaiko barazkiak eskaintzeko oiartzuarrei, Oiartzunen bertan ekoitziak. Joannes Añorga, Udaleko eta Behemendiko ordezkariak, Arraztalo ElkarJakobe Beramendi eta Joritz Mitxelena nekazariek teko eta Elika Kooperatibako kideekin Makutson.

2017ko Zerga Ordenantzaren behin-behineko bertsioa onartu du udalbatzarrak Irizpide nagusia tasak eta zergak bere horretan mantentzean izango da 2017ko Zerga Ordenantza onartu zen, behin-behinean, azkeneko udalbatzarrean. Hilabeteko epean jendaurrean egongo da, nahi duenak erreklamazioak egin ahal izateko.

Lurraren balorearen gainkarga ere berrikusi du Foru Aldundiak eta horretan %1eko igoera aplikatuko du Oiartzungo Udalak, jabetza aldaketak daudenetan.

Irizpide orokorra zergak eta tasak bere horre- Familia ugarientzako hobariak tan mantentzean izan da, baina zenbait kasutan Familia Ugarien Elkartean eskatuta, familia ugarientzako hobari berriak izango dira 2017an. Bateigoerak eta hobari berriak ere planteatu dira. tik, familiako diru-sarrerak 70.000 € gainditzen ez badituzte kontribuzioan hobaria jasoko dute. BesKontribuzioan, aldaketak Aldunditik Aldaketa nagusia kontribuzioan gertatuko da. Gi- tetik, ibilgailuen zergan ere hobaria izango dute. puzkoako Foru Aldundiak balore katastralak berrikusi ditu, eta Oiartzunen, baloreak asko igo dira. Uraren tasa berria ostalarientzat Uraren tasa izango da igoko den gutxietako bat Aldundiak ezartzen duen balore katastral horren (%1), Añarbeko Urak-ek ere Udalari kobratzen dion arabera aplikatzen ditu tasak Udalak. Herritarrei faktura %4aren bueltan igoko delako. ahalik eta gutxien eragiteko moduan landu du tasaren moldaketa Udalak. Horrela, 2017an, kontri- Herriko ostalarien eskaera bat kontuan hartuta, buziotik jasoko dena aurtengo kopuru bera izango eurentzako tasa ere sortuko du, etxebizitza eta industriaren arteko zeozer. da.

Bisita gidatuak elizako organo eta kanpaietara

Prosa eta Poesian lehiatu daitezke gaztetxoak

Elorsoro kiroldegiko laguntzak eskatzeko epea

Feminismoan, eskualde mailako ildoak berretsi dira

San Esteban parrokiako CavailleColl organoa eta kanpaiak ezagutzeko bisita gidatuak izango dira larunbatean (hilak 8), Soinuenea Fundazioak, Cavaille-Coll Organoaren Lagunen Elkarteak eta herriko ezkilajoleek antolatuta. 20 lagunentzako lau bisita egingo dira (bi goizez eta bi arratsaldez), Anton Mendizabal eta Joseba Zabaletaren gidaritzapean. Oiartzungo Udalak herriko ondarea ezagutzera animatu ditu herritarrak eta antolatzaileei eskerrak eman herriko altxor hauek ezagutzera emateagatik.

Udalak antolatutako Prosa eta Poesia lehiaketako 29. edizioan parte hartu nahi duten 16 eta 18 urte arteko oiartzuarrek (dagoeneko herriko ikastetxeetan ikasten ez dutenek) azaroaren 3a arte dute horretarako aukera, lanak Euskara zerbitzuan aurkeztuta. Idazketa mota bakoitzean 120 €ko bina sari banatuko dira. Prosan, gehienez hiru orrialdeko lanak aurkeztu daitezke eta Poesian, 40 lerrokoak. Lanak kartazal itxi batean aurkeztu beharko dira, izengoitiz sinatuta eta barruan, idazlearen datuak.

Elorsoro kiroldegiko 2017ko bonoetan laguntza eskatzeko epea irekita dago azaroaren 11 arte. Oiartzunen erroldatuak egon eta Udalarekiko zerga betebeharrak eguneratuak dituzten herritarrek kasu hauetan eskatu dezakete bazkide izateko laguntza: %33tik gorako ezintasuna badute edo baldintza ekonomiko bereziak badituzte (baremoak gainditu ez edo Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza, Larrialdietarako laguntza edo Kotizatu Gabeko Pentsioaren onuradun badira). Informazioa kiroldegian, www.elorsoro.com edo www.oiartzun.eus-en.

Eskualdeko Feminismo zinegotziek eta Berdintasun teknikariek 2016/2017 ikasturteko lehenengo bilera egin dute aste honetan, Oiartzungo udaletxean. Honela, aurreko ikasturteko balorazioa egin ondoren, datozen hilabeteetako lan-ildo nagusiak berretsi dituzte: indarkeria matxista jasan duten emakumeentzako ahalduntze eskolekin jarraituko da eta jaiak eraso matxistarik gabeko gune bihurtzeko lanketarekin ere bai. Ikasturte berriko erronketako bat da eraso sexisten kontra, eskualde mailako protokoloa sortzea.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.