udal aldizkaria
Auzo batzarrak izango dira datozen bi asteetan 2017ko aurrekontuak, auzoaren balorazioa eta aurrera begirakoak izango dira hizpide Datorren astelehenetik (azaroak 7) aurrera, Udala auzoetara hurbilduko da, auzo batzarren bidez. Auzo bakoitzea bertako zinegotzi arduraduna eta beste bi hurbilduko dira. Hiru gai izango dira hizpide Udalaren eta herritarren artean: 2017ko aurrekontuak, azken urteko balorazioa (auzokoa eta orokorra) eta aurrera begirako lanak auzo bakoitzean. Aurrera begirako proposamenak Udala lau urteko ikuspegiarekin ari da lanean, dagoeneko auzoetan zerrendatuta dauden beharrak urtebetean egitea ezinezkoa delako ekonomikoki. Hori dela eta, auzo bakoitzera proposamen zehatz bat eramango du Udala 2017ari begira, auzotarrek onartzen badute, martxan jartzeko.
EGUTEGIA: 19:30ean; Gurutzekoa, 18:30ean. ALTZIBAR: Azaroak 16, asteazkena; eskola. ARRAGUA: Azaroak 7, astelehena; frontoiko lokala. ELIZALDE: Azaroak 15, asteartea; Manuel Lekuona biblioteka. ERGOIEN: Azaroak 10, osteguna; Auzokalte elkartea. GURUTZE: Azaroak 15, asteartea; Bizardia Elkartea. ITURRIOTZ: Azaroak 14, astelehena; auzo lokala. KARRIKA: Azaroak 10, osteguna; Artaso elkartea UGALDETXO: Azaroak 8, asteartea; Atamitx.
2016ko AZAROA • 156. ZENBAKIA
Sendian, zaintzaileak zainduz
Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaile ez-profesionalek (senitartekoek) osasuna zaintzeko Sendian programan antolatu du Gizarte-Ongizate sailak, Aldundiaren laguntzarekin, dohainik.
Komertzio ttikiaren mapa osatzen
Merkataritza ttikiak herrian duen egoera aztertzeko eta etorkizun hobea izan dezan, merkatari, eragile eta herritarren artean Oiartzungo mapa osatu da. Azaroan, beste bi foro ireki egingo dira herritar eta merkatarien artean.
Hala ere, tartea izango da auzotarrek ikusten dituzten behar berriak biltzeko ere. Udalaren egoera ekonomikoaren berri ere emango da: zerga ordenantzako aldaketak, zorpetze maiGobernu Taldeak parte hartzeko deia egin du. la...
LANINek enpresa ttikien euskalduntzea hitzarmen zehatzen bidez sustatuko du Udalak baliabide ekonomiko eta teknikoak jarriko ditu helburuak lortzeko Enpresa ttiki eta ertainak euskalduntzea Udalarentzako lehentasuna izango da datozen urteetan. Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak LANIN egitasmoko suspertzaileekin batera aurkeztu dituzte ondorioak eta aurrera begirakoak.
beharra ere nabarmendu da.
Enpresen konpromisoa LANINen parte hartzea erabakitzen duten enpresei eskatuko zaizkie gutxieneko konpromiso batzuk ere: urtean zortzi orduko auzolana egitea LANINekin lotuta; hizkuntz eskubideei begirunea izatea; Sei hilabeteko azterketa egin du Ahize aholkula- ahal dela praktiketan ikasle euskaldunak hartzea ri-tzak, herriko enpresa, sindikatu eta euskalgin- eta beste zenbait. tzako kideekin elkarlanean. Datozen hiru urteetan euskararen arloko konpromisoetan hitzarmen zehatz bidez funtzionatzea izango dela egokiena izan da ondorioa.
Oiartzun eta oiartzuera, jolasteko
OIartzun eta oiartzuerari buruzko mahai-jolasa argitaratuko du Udalak 2017 urte bukaeran. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta zenbait herritarren laguntza izango du lan honetan. Aste honetan, lanak banatzeko elkartu dira.
Udalak, baliabide ekonomiko eta teknikoak Udalak baliabide ekonomikoak eta teknikoak jarriko ditu euskalduntzeko urratsak emateko. Besteak beste, diru-laguntzak emango ditu arlo batzuetan (%50 arte finantzatuz) eta lanaldi erdiz enpresen euskalduntzean arituko den langile baten
Lintziringo barne-errepidean, lanak
Euskararen arnasgune tailerra, larunbatean
Ibarreko bidegorriko tunelak egonkortzeko lanak
Lintziringo barne-errepidea konpontzen hasi da Udala. 621.000 â‚Ź baino gehiagoko inbertsioa izango da eta hiru hilabeteko aurreikuspena dute lanek. Lehenengo fasea Carrefour inguruan hasi da -zubia ere konponduko da-, eta pixkanaka Arragua alderako norabidean jarraituko dute lanek. Oiartzungo Udalak Arragua-Makarraztegi inguruan trafiko azterketa egin zuen, egoera ezagutzeko. Udalaren eskumenekoa den barne-errepideko interbentzioa azterketa horren ondorioetako bat da.
Euskararen arnasgune tailerra izango da datorren larunbatean (hilak 12), Udalak eta Ttur-Tturrek antolatuta, eta UEMAk dinamizatuta. Tailerraren helburua Oiartzungo joera linguistikoei buruzko hausnarketa egiteko tartea hartzea eta hizkuntzaren erabileran eragin duten faktoreak aztertzea izango da, etorkizunera begira jartzeko. Euskararen erabileraren garrantziaz jabetzen den edonoretzako moduko tailerra da. Tailerra Haurtzaro Ikastolako jantokian izango da, 10:00etatik 13:30era.
Ibarre pareko bidegorriko tunelak egonkortzeko lanak hasi dira. Lehenengo, goiko tunela konponduko da (duela lau hilabetez geroztik itxita dagoena, pendizaren puska bat erori zelako), eta ondoren, behekoa. Aurreikuspenen arabera, lanek bi hilabeteko iraupena izango dute eta 140.833 â‚Źko inbertsioa egingo du Udalak lan hauetan. Goiko tuneleko zati bat erori zenean, bidegorriko erabitzaileen segurtasuna bermatzeko tunela itxi eta azterketa geologiko bat eskatu zuen Udalak. Azterketa horrek emandako emaitzen ondorio dira lan hauek.