157 ap

Page 1

udal aldizkaria

Emakumeenganako indarkeriaren kontra, batuta Herriko mugimendu feministak eta eragileek azaroaren 25aren harira antolatutako ekimenetan parte hartzera animatu ditu herritarrak Udalak 1999az geroztik, azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da (1960an, data horretan, Dominikar Errepublikako Leonidas Trujillo diktadoreak Mirabal ahizpak erail zituela ere gogora ekartzeko).

Emakume erasotuentzako autolaguntza tailerra Eskualde mailan aurten ere martxan jarri den Autolaguntza Tailerraren berri eman nahi dugu udalok. Eraso matxistak jasan dituzten edo jasaten dituzten emakumeentzako programa da.

Egun honen atarian, Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaiako udalak batu egin dira, “emakumeen kontrako indarkeriaren kontra udalok hartuak ditugun konpromisoak berresteko� eta azaroaren 25aren harira, mugimendu feministak eta emakume taldeek antolatu dituzten ekimenetan parte hartzera deitzeko.

Asteazkenero, Errenteriako Merkatuzarren bi orduko saioa (17:30etik 19:30era) izaten da. Bakoitzak bere indarraren eta egoeraren arabera, erabakiak hartzen ahalduntzeko tailerra da.

Noemi Arbaras, Sergio Ekiza, Agurtzane Lekuona eta Garazi Lopez de Etxezarreta, aurkezpenean.

Auzo batzarrak egin dira

Bi aste hauetan 2017ko aurrekontuen harira, batzarrak izan dira auzo guztietan. 110 lagun hurbildu dira udal ordezkariekin Udalaren egoera ezagutzera eta euren auzoak hobetzeko proposamenak egitera (akta guztiak,oiartzun.eus-en).

Autolaguntza saioetara joateko haurtzaindegi zerbitzuaren beharra duten emakumeei, GizarteOngizate sailak (943 49 05 52 telefonora deituta). OIARTZUNGO EGITARAUA: Azaroak 20, igandea: Emakumeenganako indarkeriaren kontrako argazki masiboa (Hipatiaren lorategia, 18:00). Azaroaren 21etik 28ra: Herriko ikasleen lanen erakusketa (udaletxeko areto nagusian). Azaroak 23, asteazkena: Indarkeria matxista sare sozialen bidez hitzaldia, DBH 4. mailatik goitiko gazteentzat (Manuel Lekuona bibliotekan, 17:30ean). Azaroak 25, ostirala: Zineforuma: La teta asustada (udaletxeko areto nagusian, 17:00) eta elkarretaratzea (Doneztebe plazan, 19:30).

Oiartzun arnasgune izan dadin

UEMAko teknikariek dinamizatutako euskararen arnasguneen tailerrean 80 lagun elkartu ziren. Oiartzungo egoera erreala aztertu eta gure herriak arnasgune izaten segi dezan egin daitezkeenen inguruan hausnartu zuten.

2016ko AZAROA • 157. ZENBAKIA

ABARAXKA PAPEREZKO AMETSAK Liburuei hegoak jarri nahi dizkiegu Oiartzunen. Hegan egin dezaten nahi dugu, batera eta bestera, munduan barrena. Finean, bigarren bizitza bat eskaini nahi diegu; liburu zaharrei eta irakurle berriei. Papera bere lekua galtzen ari den garai honetan, gero eta liburu gehiago ikusten ditugu garbiguneetan hautsa hartzen, kaxatan ahaztuta edo zaborretan orri zahar bihurtuta. Baina, bitxia badirudi ere, munduko hainbat txokotan ez dituzte paperezko liburuak ezagutu ere egiten oraindik, edo benetako altxortzat dituzte, beste batzuetan. Eta horixe da, hain zuzen ere, proiektu honen asmoa. Soberan ditugunak, falta dituztenei eramatea. Haurrentzat nahiz helduentzat, euskaraz nahiz erdaraz... Irakurtzearen plazerra zabaltzen lagundu nahi dugu eta, bide batez liburuei bizitza luzatuz. Liburuei hegoak jarriko dizkiegu Oiartzunen. Hegan egingo dute, eta ametsak sortu. Liburuak esku artean dituztenen ametsak. Paperezko ametsak. Hasteko, hiru norako aukeratu ditugu: Argentinako iparraldean dagoen Humahuaca herriko eskola txiki bat eta Saharako kanpamenduetako eskolak gaztelaniazko liburuentzako eta, Hego Amerikako Euskal Etxe bat euskarazkoentzat. Oiartzunen liburuak jaso eta aireratuko ditugu eta beste nonbait izango dute lurreratzea. Ametsak egi bihurtzea. Dagoeneko hasi gara Abaraxka ludotekan iburuak biltzen. Hemendik aurrera adi egon, izango duzue eta Paperezko ametsen berri!

Kirol jardunaldietan jarrera egokia sustatuz

Beramendi alkate ohia epaitu dute aste honetan

3 urte arteko haurren gurasoentzako tailerra

Merkataritza ttikiarentzat ekintza plana osatzen

Oarsoaldeko Kirol Mahaiak kirol jardueretan guraso, entrenatzaile eta ikusleen jarrera egokia sustatzeko bideoa osatu du. Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaiako Kirol zinegotzien ardura izan da lana jendaurrean aurkeztea. Kirolaren alde hezitzailean eragile horiek duten garrantziaz kontzientziatzea da bideoaren helburuetako bat, eta bestea, kirol jardunaldietan guraso eta ikusleek presentzia eskertzea. Bideoaren lotura: https://www.youtube.com/ watch?v=u3a4brDUSWk.

Martin Beramendik 2003-2007an alkate zela Txaran ustez egindako prebarikazioarengatik epaitu du Donostiako Zigor Arloko epaitegiak. Epaia oraindik ez du atera. Oiartzungo Udalak testigantza ematera joan behar izan duten langileei babesa adierazi die eta 2003-2007 legegintzaldian ustez gertatutako irregulartasunak argitzeko nahia adierazi du publikoki. Abenduaren 13an, dokumentazio ofizialaren zaintzan ustez egindako desleialtasunarengatik epaituko du Beramendi Gipuzkoako Audientzia Probintzialak.

0-3 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoentzako hausnarketa tailerra antolatu du GizarteOngizate zerbitzuak hilaren 22an (17:30ean, Manuel Lekuona bibliotekan). Umeen heziketan sortzen diren zalantzak partekatzeko eta argibide batzuk eskaintzeko asmoa du saioak. Haur baten jaiotzak eragiten dituen aldaketetara egokitzea ez da beti erraza izaten, eta gurasoek seme-alabei hezkuntza ahalik eta onena eskaintzeko asmoz, muga eta arauen inguruan maiz izaten dituzten zalantzak izango dira hizketagai.

Merkataritza ttikia suspertzeko lehenengo foroan, epe ertainera begirako Ekintza Plana definitzen saiatu ziren aurreko astean. Elkartu ziren merkatari eta kontsumitzaileek merkataritza ttikia suspertzeko egin daitezken ekintzak eta proposamenak planteatu zituzten eta horien artean eraginkorrenak izan daitezkeenak lehenetsi. Hilaren 23an izango da hurrengo foroa. Saio horretan, merkataritza ttikia suspertzeko ekintza planaren antolaketa izango da hizpide (Manuel Lekuona bibliotekan, 20:00etan).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.