udal aldizkaria
2017ko ildo nagusiak auzotarrekin erabaki dira Auzo batzarretan parte hartu duten herritarren jarrera eraikitzailea txalotu du Udalak Azaroaren 7tik 16ra, herriko zortzi auzoetara hurbildu da Gobernu Taldea udalaren egoera ekonomikoa azaltzera, 2017ko aurrekontuen proposamena egitera eta auzoetan egindako lanen balorazioak zein aurrera begirakoak zehaztera.
berritzea; Lintziringo eremua konpontzen jarraitzea; poligonoen mantenua...
2016ko ABENDUA • 158. ZENBAKIA
0-3 adinekoen gurasoentzako tailerra
Adin Gabeko Mahaiak antolatuta, 0-3 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoentzako hausnarketa tailerra egin da. Haurren hezkuntzarekin lotutako gaien inguruan hausnarketa interesgarriak egin zituzten bildutakoek.
Aurten martxan egon diren egitasmoarekin jarraituko da (etxebizitza, Larre Plana eta Lurbizi) eta horiei merkataritza ttikia suspertzekoa batuko zaie.
Parte hartu duten herritar guztiei eskerrak eman dizkie Udalak, “elkarrekin iritziak trukatzea oso aberasgarria delako eta herria elkarrekin eraiki- Elkarbizitzarako arazoak tzeko azaldu duten prestutasunarengatik”. Auzo guztietan elkarbizitza oztopatzen duten gaiak aipatu dituzte auzotarrek: txakur-kakak eta Parte-hartzea, mantendu trafiko kontuak (gaizki aparkatzea, abiadura hanGuztira, 110 lagunek parte hartu dute auzo ba- dian gidatzea...). tzarretan. Kopurua, aurreko urtetako berdintsua da. Hala ere, Udalak gazteen parte-hartzea (16-30 Udalak herritarrei kontu horiei arreta jartzeko eta urte artekoena) oso baxua izan dela eta, datorren arauak errespetatzeko eskatu nahi die, herri-biziurterako horien parte-hartzea aktibatzeko moduak tza errazago izan dadin. pentsatu behar dituela hausnartu du. Hala ere, parte hartu dutenen jarrera oso eraikitzailea izan da eta Gobernu Taldeko zinegotziak “eroso eta errespetatuak” sentitu dira auzo guztietan.
Amerikako hizkuntz gutxituak ezagutuz
Garabide eta Udalaren arteko hartuemanaren ondorioz, oiartzuarrok Mexiko, Kolonbia, Ekuador eta Boliviako hizkuntza gutxituen egoera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu Horacio, Filomena, Jose Angel eta Inti indigenei esker.
2017rako ildoak 2017an auzoetan aurtengo lan-ildoak mantenduko dira: udal eraikinetako mantenu lanak (Arizmendi, Madalensoro eta Egia Enearen garapena); herribi- Ugaldetxoko auzo batzarrean, Eneritz Arbelaitz de eta espaloien mantenua; hoditeria eta argiteria alkateordea azalpenak ematen.
‘Oiartzun, gazteak eta etxebizitza’ jardunaldia izango da hilaren 16an 16-35 urte arteko gazteei zuzendutako saioa izango da 16 eta 35 urte arteko gazteek emantzipatzeko ‘OIARTZUN, GAZTEAK eta ETXEBIZITZA’ aukerak, arazo eta nahiak aztertzen ari da Udala JARDUNALDIEN EGITARAUA: Aztikerren laguntzarekin. Abenduak 16, ostirala, udaletxeko areto nagusian: Orain arte, elkarrizketak eta inkestak egin dira 16:00-16:15: Ongietorria. gaiaren inguruan (adin tarte horretako oiartzua- 16:15-17:00: Azterketen emaitzen aurkezpena. rren %15ek parte hartu) eta hurrengo urratsa, 17:00-17:15: Atsedena. beraiei zuzendutako jardunaldiak izango dira: he- 17:15-18:30: Esperientzia eta ereduen aurkezperriko emaitzak aurkeztu, esperientzia batzuk eza- na. gutu eta iritziak trukatzeko gunea izango da. 18:45-19:30: Oiartzunerako proposamenak eta aukerak. Diagnostikotik eta jardunaldietan ateratako on- 19:30-20:15: Ekarpenen antolaketa eta lehenesdorioek aurrera begira Udalaren Etxebizitza Plan- tea. gintza eta aukerak zehazteko balioko dute. 20:15-20:30: Agurra eta luntxa.
Euskararen motibazio saioak hasi dira
Haurtzaro Ikastolako DBH 3. eta 4. mailako ikasleekin euskararen motibazio saioak egin dituzte Itsaso Markos eta Irati Odriozola Ttur-Tturreko kideek. Elizalde Institutuan abenduan egingo dira saioak. Guztira, 208 ikasle parte hartuko dute saioetan.
Ekonomia soziala eta merkataritza, hizpide
2016an jaiotakoentzako atsolorra prestatzen
Txondorra bisitatzeko aukera bereziak
Merkataritza ttikia suspertzeko egitasmoaren baitan -eta diagnostiko fasea bukatzen ari den honetan-, Udalak herriko zenbait eragilerekin herri-ekonomiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu. Aditu eta arituen eskutik, ekonomia sozialaren aukeren inguruan, Oiartzunen elikadura burujabetzan dauden proposamen eta aukerak aztertu ziren eta bukatzeko, merkataritza ttikiaren garrantziaren inguruko hausnarketarako tartea hartu zuten elkartu ziren herritarrek eta eragiletako kideek.
2016an jaiotako oiartzuarrentzako ongietorria prestatzen hasi dira Udala eta jaioberrien gurasoak elkarlanean: atsolorra. Lehenengo bilera aurreko astean egin zuten, eta 12 guraso elkartu ziren. Bilera horretan haurrei ongietorria herri mailan eta auzolanean ematearen filosofia azaldu zitzaien. Hurrengo bileratik aurrera, 2017ko martxoaren 19an ospatuko den atsolorra antolatzen hasiko dira. Hurrengo bilera hilaren 14an izango da, 17:00etan, Manuel Lekuona bibliotekan (2016an guraso izan diren guztientzako irekia izango da saioa).
Aurreko asteburutik, txondorra ketan dago berriz ere Arditurrin. Ikazkinak bertan lanean ariko dira abenduaren 17a arte, egun horretan itzaliko baita. Tarte honetan, bideo zein argazki erakusketak izango dira parketxean eta bisita gidatuak egiteko aukera ere izango da aurrez ordua hartuta (943 49 50 69 edo 943 49 45 21 telefonoetara deituta). Gainera, hil honen 4, 6, 8 eta 10ean tren berdea, txondorra eta meategiak aldi berean bisitatzeko aukera izango da. Pack berezi hori ere aldez aurretik hartu behar da.