udal aldizkaria
Gazteak eta etxebizitza, jardunaldietarako gaia Azken hilabeteetan Udala egiten ari den ikerketa borobiltzeko antolatu da Herriko gazteek emantzipatzeko dituzten aukerak, arazoak eta nahiak aztertzen aritu da azken hilabeteetan Udala.
2016ko ABENDUA • 159. ZENBAKIA
ABARAXKA ABENDUAk 3: EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. A ZE FESTA! Arratsaldepasa txiki bat antolatzen hasi eta azkenean egun osoko egitaraua. Bai, egun osoa bete genuen emanaldiz. Eragile eta norbanako asko eta ezberdinek parte hartu zuten Oiartzungo euskararen festan.
Gaia borobiltzeko, orain arteko emaitzak aurkezteko, zenbait esperientzia ezagutzeko -batzuk herrikoak bertakoak, besteak Euskal Herriko beste zenbait txokotan martxan daudenak- eta gazteek euren aukerak proposatzeko eta herrirako moduko plangintza egin ahal izateko, jardunaldiak izan dira gaur.
Goizetik hasita txistulari, dultzainero, haur jolasak, herri apainketa, mural margoketa, pintxoak muxikoak…
Aztikerreko Ekhi Zubiria, azterketako emaitzak azaltzen.
Arratsaldeko 15:30ean hasi zen bigarren zatia trikitilari, buruhandi eta erraldoiekin. Jarraian ikuskizunez ikuskizun bete zen Doneztebe plazako oholtza eta udaletxe aurrea. Denetik ikusi eta entzun genuen: malabareak, dantzak, aurkezpenak, antzerkiak, bertsoak, abestiak, musika, euskararekiko konpromisoak, ginkana.. Mirari eta Usoa izan genituen aurkezle lanetan. Hauek deitu bezala, jendea eszenatokiko alde batetik igo eta bestetik jaitsi orduko hurrengo ikuskizunaren unea iristen zen. Denek parte hartu ahal izateko ezin minutu bat bera ere galdu! Horrela bete genituen arratsaldeko ordu luzeak.
Arrosa Lizasok Gurutzeko kooperatiba-etxeen berri eman du eta Izaro Zinkunegik, Errezilgo auzo-etxearena.
Larre Planaren errepasoa
Larre Planaren batzarra egin dute Udalak, Aldundiak eta abeltzainek, aurten hartutako konpromisoen errepasoa egiteko eta aurrera begirakoak elkarrekin zehazteko. Datorren urterako diru inbertsioa mantenduko dute Udalak eta Aldundiak.
Bukaera ere ezin hobea: Ibargain Musika Eskolako irakasleen laguntzaz, betiko abestiak abestu genituen: Nire sentimendua, Txoria txori, Xalbadorren heriotza… Gazteen iritzia eta proposamenak jaso nahi izan dira.
Euskara, motibazio iturri
Euskararen motibazio saioetan parte hartu dute pasa den astean Elizalde Institutuko DBH 3. eta 4. mailako ikasleek, Ttur-Tturreko suspertzaileekin. Honela, adin-tarte horretako ikasle oiartzuar guztiek hausnartu dute euskararen inguruan.
Eskerrak eman nahi dizkiegu festa bikain honetan parte hartu zuten guztiei eta baita ikusle moduan etorri zirenei. Gu denoi esker euskara bizi mantenduko dugulako Oiartzunen!
Oarsoarrak saria, Karlos Ibargurenentzat
Udalak eta Antiju Morik antolatuta, gaur Anari
Izar Etxeberriaren eskaintza herriari
Eskualde mailan banatzen den Oarsoarrak Euskararen saria Oiartzunera etorri da aurtengoan: Karlos Ibarguren Olalde medikuak jaso du, Osakidetza eta osasunmundua euskalduntzeko egiten duen lan aktiboa errekonozitzeko. Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) sortzaileetako bat izan zen eta azken urteetan, OEEko lehendakaria ere bada. Osasun arloko euskarazko ikas-materiala sortzen ere aritzen da. Errenteriarra izan arren jaiotzez, aspaldiko urteetan Oiartzunen bizi da Ibarguren.
Udalak eta Antiju Morik talde feministak elkarrekin antolatu dute Anariren kontzertua. Hilaren 23an 22:00etan izango da emanaldia, udaletxeko areto nagusian. Azkoitiarrak azken lana aurkeztuko du oiartzuarron aurrean: Epilogo bat. Sarrerak aldez aurretik 8 €tan daude salgai Elorsoro kiroldegian, Amazkar eta Makutso tabernetan, eta Garmendi txokolategian. Gaur bertan prezio berean salduko dira sarrerak udaletxean. Guztira, 160 sarrera jarriko dira salgai -udaletxeko areto nagusian sartzen den jende kopurua-.
Izar Etxeberria Arruabarrena, Euskal Herriko Soinu Zahar txapeldunak bere sari-oroigarria eskaini dio Oiartzungo herriari, Josune Cousillas Kultura zinegotziari eskura emanda. Pasai Antxoko Alkartasuna Dantza Taldekoek -Soinu Zahar Txapelketaren antolatzaileak- parte hartu zuten, Koldobika Jauregi eskultorearen Enborra tenteka oroigarria beraiek ekarri baitzuten Oiartzunera. Pasaiko Kultura zinegotzi den Miriam Canoren eskutik jaso zuen Etxeberriak oroigarria, Oiartzungo herriari eskaini aurretik.