160 ap

Page 1

udal aldizkaria

Prosa eta Poesia sariak: literaturaren iturria zabalik 2016an liburuak argitaratu dituzten herriko sortzaileek ere euren tartea izan dute Prosa eta Poesia lehiaketak aurten 29. edizioa izan du. Herriko ikasleek euskaraz egindako idazlanak sustatu eta sari bidez bide horretan jarraitzeko animatzea da helburua.

SARITUAK: Prosa: 1. saila: Ilargi Ziaurritz eta Aritz Oiartzabal. 2. saila: Iraia Zapirain eta Iruri Etxebeste. 3. saila: Lur Lopez eta, Elaia Erkizia eta June CaeLiteratura, hezkuntza, kultura eta euskara arloko tano. herritarrek osatutako epaimahaiak lan onenak sa- 4. saila: Malen Frantsesena eta Kattalin Iriondo. ritu ditu. Lan horretan aritu dira Nerea Aizpuru, 5. saila: Malen Elizasu eta Luix Mitxelena. Pello Añorga, Sohalge Arbelaitz, Izar Azpiroz, Ima- 6. saila: Maddi Puy eta Maddi Ibarguren. nol Irigoien, Intxixu AEK, Goiatz Labandibar, Ain- Poesia: geru Palomo eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea. 3. saila: Garazi Elizegi, Maddi Goenaga eta Ibai Sanzberro; eta Unai Eguskitza. Ikastetxeetan Prosa eta Poesia lehiaketan parte 4. saila: Beñat Susperregi eta Nagore Etura. hartzeko egiten den lana ere eskertu zuten Ioritz 5. saila: Laiene Aranburu eta June Galardi. Aizpuru Euskara zinegotziak eta Aitziber Arnaiz 6. saila: Amaia Cortes eta Carla Garcia. Euskara teknikariak. Ibargaingo musikarien laguntza Aurtengoan, sari banaketa Ibargain Musika Eskolako Beñat Ibargoien, Haizea Lekuona eta Edurne Saizar musikarien laguntzarekin egin da. Sari banaketaren ondoren herriko idazle eta ilustratzaileek iaz argitaratutako lanak zozkatu ziren: Pello Añorga, Idoia Beratarbide, Oier Guillan, Antton Kazabon, Goiatz Labandibar eta Jokin Mitxelena dira sortzaile horiek. Horietako hiru (Añorga, Kazabon eta Labandibar), bertan izan ziren sarituei aleak sinatzeko.

2017ko URTARRILA • 160. ZENBAKIA

Txondorra hustu, zakuak ikatzez bete

Hilabete inguruz piztuta egon ondoren, Arditurriko txondorra itzali zuten ikazkinek abenduan eta bertatik ateratako ikatza Olentzeroren Laguntzaileek jaso zuten. Datorren urtean, Arditurrin beharrean, Ataunen piztuko da txondorra.

Anariren kontzertua, arrakasta hutsa

Arazo teknikoengatik atzeratuta hasi zen Anariren kontzertua, baina itxoiteak merezi izan zuen. Epilogo bat eta Zure aurrekari penalak lanetako kanta berrienekin batera, kantari azkoitiarrak bere errepertorioko kanta ezagunenak ere jo zituen.

Nagore Etura Mendizabal saritua, Denbora poesia errezitatzen sari-banaketan.

Gospel doinuak, Ugandaren alde

Abataano Ugandako gospel taldeak kontzertua eman zuen Gabonetan San Esteban elizan, Bizitza Salbatzeko Musika gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta. Entzuleen borondatea jaso zen, Ugandako umezurztegietara bideratzeko.

Goian, Poesia saileko 5. mailako sarituak: Laiene Aranburu eta June Galardi. Behean, saritu guztiak.

Iruri Esnaola eta Iraia Zapirain sarituak.

Bibliotekako Ikasle Gela jarraitua irekita dago

‘Motxian eby’ lehiaketako irabazleak, oiartzuarrak

Unibertsitateko azterketa garaia hurbiltzen ari den honetan, Manuel Lekuona bibliotekako beheko aretoa Ikasle Gela gisa irekita dago urtarrilaren 31 arte. Ordutegia, astelehenetik igandera, 09:00etatik 22:00etara izango da. Bibliotekako ganbarako Ikasle Gelak bere horretan jarraituko du zerbitzua ematen, Manuel Lekuona bibliotekaren ordutegiaren barruan: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara.

Motxian eby esketx lehiaketako lehenengo saria Oiartzungo gaztetxoek irabazi dute, Libre izenburuko lanarekin. 300 €ko saria jaso dute. Herri bakoitzeko lan onena ere saritu dute, eta kasu horretan, Zer gertatzen da? izenekoa izan da Oiartzungo onena. 12 eta 16 urte arteko gaztetxoak euskaraz sortzera animatzeko antolatzen da esketx lehiaketa. Aurten, 44 lan aurkeztu dituzte lehiara eskualdeko lau herrietako gaztetxoek. Guztiak ikusgai daude www.motxianeby. eus gunean.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.