161ap

Page 1

udal aldizkaria

Mugikortasun ohiturak aztertzeko bi elkarrizketa saio egingo ditu Udalak herritar bolondresekin

2017ko URTARRILA • 161. ZENBAKIA

ABARAXKA

Herri barruko garraio publikoa baloratu eta hobetzeko pistak jasotzea da helburua Udalak etorkizun hurbilean herri barruko garraio zerbitzua hobetzea du helburu. Hori lortzeko, ezinbestekoa da herritarren ohiturak eta beharrak ezagutzea. Gaia kokatzeko, 206 herritarrek galdetegi bat erantzun zuten urte bukaeran. Hortik jakin dugu herritarrek desplazamendu gehienak herri barruan (%38) edo eskualdean (%22) egiten dituztela. Desplazamendu gehienak (%53) ibilgailu pribatuan egiten dituzte oiartzuarrek. Herri barruan garraio publikoan egiten diren desplazamendu gehienek Xorrolan egiten dira. Azken urteetan herri barruko garraioaren erabilera igotzen ari da. Galdetegia erantzun dutenen %70ak oso ongi baloratu du herri barruko garraio publikoa. Hoberen baloratu diren irizpideak ibilbidea eta tarifa politika dira.

azkena, 18:00etan), biak udaletxeko areto nagusian. Haurrentzako zaintza aukera eskainiko du Abaraxka ludotekak asteazkeneko saiorako. Ordu eta erdiko saioan, gaur egungo zerbitzuen balorazioa eta hobetzeko proposamenak jasoko dira. Profil ezberdinetako bolondres bila Talde horietan parte hartzeko prest dauden herritar bolondresak behar ditu Udalak. Profil ezberdinetako jendea bilatu nahi da, beraz, izena ematen dutenen artean aukeraketa egingo da, elkartzen direnei esker herriko errealitatearen ahalik eta ikuspegi zabalena jaso dadin. Parte hartzeko Alkatetzara deituz (943 49 18 62) edo Internetez eman daiteke izena (www.oiartzun.eus).

Bidegorriko Ibarreko tunelak konpontzeko lanak bukatu dira. Goiko tunelean izandako luiziaren ondoren, hormak egonkortzeko lanak egin dira bai goiko tunelean, baita behekoan ere. Biak berriz irekita daude erabiltzaileentzako.

Ludoteka guraso, aiton-amona eta adin guztietako haurrez bete zen eta gitarra eta teklatuaren laguntzaz, hain txikitatik bidelagun izan ditugun Imanol Urbietaren haur kantak gogora ekarriz eta kantatuz pasatu genuen arratsaldea. Benetan ekintza polita izan zen, kantuan, dantzan eta antzerki txikiren bat tarteko, gure haurtzaroa kantuz estali duen Imanol Urbieta zarauztarrari omenalditxo bat egin genion. Jolas txiki baten laguntzaz kantu batzuk birgogoratu, beste batzuk ikasi, dantza koreografiak egin eta arratsalde bukaerarako Imanolen irudia eta bere kantuz inguraturiko mural eder bat osatu genuen. Merezi izan zuen bertan parte hartzeak eta horrelako ekintza esanguratsu eta polita berriz ere errepikatzeko gogoz geratu ginen! Eskerrik asko parte-hartzaile eta dinamizatzaile guztiei. Ea laster egiten dugn topo beste horrelako kantu merienda batean!

Erabiltzaile eta ez-erabiltzaileekin, taldeko elkarrizketak Ikerketa osatzeko, Xorrola eta taxibusaren erabil-tzaile eta erabiltzaile ez direnekin taldeko bi elkarrizketa saio egingo dira: urtarrilaren 30ean (astelehena, 18:30ean) eta otsailaren 1ean (aste-

Ibarreko tunelak, egonkortuta

Gabonetako oporrak ekintza desberdinaz bete ditugu. Horien artean, abenduak 29ko arratsaldean, Soinuenea herri musikako beste bi kideren laguntzarekin kantu-merienda egin genuen Abaraxkan.

Arraguan, kiroletarako pista

Arraguako Larzabal etxadiak kirol ekipamendu berria du. Azken hilabeteetan aparkalekua txukuntzeko egin diren lanekin batera, kirol aniztuneko pista bat ere jarri da bertan, auzotarren eskaeretako bat erantzunez.

12 merkatari euskara eskolak hartzen hasi da

Salbuespenak eta hobariak eskatzeko epea, irekita

Film-zikloa aurkeztu dute Zinegileek eta Udalak

12 merkatari euskara eskolak hartzen hasi dira, Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak martxan duten Euskara merkataritzara egitasmoaren baitan. Intxixu AEK-ko Lur Mitxelena irakasle dutela, 60 orduko euskarazko oinarrizko ikastaroa hartzen ari dira. Merkatari eta ostalariak Mamut zentro komertzialeko, Talaia poligonoko, Arraguako eta Elizaldeko establezimenduetako langileak dira. Horietako batzuk, ikastaroan aurretik ere parte hartu izan dute eta gehiago ikasiko dute.

Udaletxeko zerga eta tasen salbuespena edo hobaria eskatzeko epea irekita dago, otsailaren 28a arte. Salbuespena jasoko dute Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata gainditzen ez dutenek edo gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemaren onuradun direnek. Hobariak, berriz, tasa eta zergaren arabera aurreikusteko baldintzak betetzen dituztenek jasoko dituzte (familia ugariak, hondakinak autokudeatzen dituztenek...). Eskaerak udaletxeko harreran egin behar dira, beharrezko dokumentazioa aurkeztuz.

Zinegileak Kultur Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako film zikloa hasiko da gaur (hilak 20), Xavier Artigas eta Xapo Ortegak zuzendutako Ciutat Morta dokumentalarekin eta egileekin solasaldiarekin. Hurrengo saioak hauek izango dira: Gure hormek, Homing eta I´m not from here (otsailak 24); animaziozko film laburren saioa (martxoak 17); Pedalo (apirilak 21) eta Boye (maiatzak 12). Saio guztiak 19:00etan izango dira, udaletxeko areto nagusian, dohainik. Saio guztietan parte hartuko dute egileek.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.