162 ap

Page 1

udal aldizkaria

Ergoien, Gurutze, Ugaldetxo eta Karrikako herribideetan lanak egingo dira Ergoiengo Añakadi eta Ugaldetxoko Añarre herribideetako lanak aste honetan hasi dira Ergoien, Gurutze, Ugaldetxo eta Karrikako herribide batzuk konpontzeko lanak egingo dira datozen asteetan. Ergoiengo Añakadi herribideko lanak hasi dira -Portuburutik Añakadi baserrira doan bidea-, baita Ugaldetxo Añarre eta Belaztegi herribideak konpontzekoak ere. Konponduko diren beste hiru herribideak Karrikako Lekungaraiko sarrera (Lekungaraitik Artikutza arteko baserrietako postontziak daude bertan), Ergoiengo Arbelaitz bidea eta Gurutzetik Elizaldera doan Fraileen Bidea izango dira (Urkabeko magala zeharkatzen duena).

Literatura, harremanak estutzeko bide

Pello Añorga idazle, ipuin-kontalari eta unibertsitateko irakaslearen tailerrak, haurrak literaturara hurbiltzeko eta ipuin zein liburuen bidez haiekin harremana afektiboa zein ahozko transmisioa lantzea helburu duenak, aurten ere jakinmina piztu du.

arekin batera, Arbelaitz bidea eta bidegorriaren arteko lotura egingo da. Honela, Arbelaitz bideko bizilagunek oinezko bide segurua izango lukete Ergoiendik Altzibarrera edo Elizaldera. Auzotarren aspaldiko eskaera da oinezkoentzako bide segurua.

Mugikortasuna hobetzeko iritziak

Oiartzuarren mugikortasun ohiturak ezagutzeko azterketan, herri barruko garraio publikoaren erabiltzaile eta ez-erabiltzaile bolondresekin saioak egin dira. Euren iritziek diagnostikoa osatuko dute, etorkizun hurbilean mugikortasuna hobetzeko.

Lau herribideak enpresa berak -Sasoi- konponduko ditu, bata bestearen atzetik. 87.000 €ko inbertsioa egingo du lan hauetan Udalak. Arbelaitz bidea eta bidegorriaren lotura Bereziki garrantzitsua izango da Ergoiengo Arbelaitz bideko lana. Izan ere, herribidea konpontze-

2017ko OTSAILA • 162. ZENBAKIA

Ergoiengo Añakadi herribideko lanak.

Kirol Sarirako proposamenak bildu nahi ditu Udalak Otsailaren 13a izango da azkeneko eguna, eskolakirola@oiartzun.org edo oiartzun.eus-en Bigarren urtez, Kirol Saria banatuko du Oiartzungo Udalak. Kirola sustatzeko ibilbidearengatik edota kirolaren munduan izandako lorpenengatik nabarmendu diren norbanako, talde eta eragile oiartzuarrei aitortza egiteko banatuko da 2017ko Kirol Saria. Aurten ere, Kirol Saria jasotzeko hautagaien proposamena egiteko aukera izango dute herritarrek. Ondoren, Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluak aztertuko ditu proposamenak eta Kirol Saria nori eman erabakiko du.

Kirol Astearen baitan banatuko da saria Kirol Saria Kirol Asteko egitarauaren barruan banatuko da. Aurten, martxoaren 27tik apirilaren 1era izango da kirolari eskainitako astea. Iaz, Girizia Kirol eta Kultur Elkarteak jaso zuen Kirol Saria, elkartearen ibilbide luzean izan diren kirol-sekzio ezberdinak eta horiek herrian sustatzeko egindako lana aitortzeko.

Artzain eta Inude Nagusien izendapena

Oiartzungo Flauta Taldeak antolatutako Artzain eta Inude festako protagonista nagusiak Oier Elgeta eta Lide Romero izan dira. Josune Cousillas Kultura zinegotziak eta Iñaki Gurruchaga flauta taldeko zuzendariak bandak jarrita hartu zuten “kargua”.

Epea: hilaren 13a arte Proposamenak egiteko, hilaren 13a (astelehena) izango da azkeneko eguna. Bi modu daude proposamenak egiteko: batetik, eskolakirola@oiartzun.org helbidera idatzita. Bestetik, www.oiartzun.eus-en aurki daiteken formularioa beteta.

Iaz Giriziak jaso zuen Kirol Saria.

Larunbatetan, termak haurrentzako irekita

Udalaren funtzionamendua ikasleei azaltzen

Kontxa Murgia omentzeko ekitaldiak hasi dira

Elorsoro kiroldegiko eremu termoludikoa erabili dezakete 8 urtez goitiko haur eta gaztetxoek larunbat arratsaldetan ere. Hala ere, erabiltzeko arauak daude: adin txikikoak heldu baten ardurapean bakarrik sartu ahal izango dira kiroldegiko termetara. Maiatzaren 27a arte martxan egongo da aukera hau, froga moduan. Orain arte, adin txikiko erabiltzaileek larunbat goizetan zuten aukera eremu termoludikora sartzeko, eta aukera hori zabaltzea erabaki du Elorsorok, urtea hastearekin batera.

Haurtzaro Ikastolako DBH 4. mailako Ekonomia ikasgaiko ikasleek udalak nola funtzionatzen duen ikasteko aukera izan dute, Eneritz Arbelaitz alkateordeak emandako klase berezi batean. Honela, Oiartzungo Udalaren eredu erreala ezagutu dute: nola osatzen diren udal aurrekontuak, zertara bideratzen den diru publikoa, nola osatzen diren aurrekontuak modu parte-hartzailean... Ikasleek adi jarraitu zituzten Arbelaitzen azalpenak, eta aurretik prestatutako zein momentuan suertatuko zalantzak argitu zituzten.

Kontxa Murgia Egaña zena omentzeko elkartu dira aurten ere Udala eta Fato Cultural Daniel Castelao. Bihar, larunbata, ohiko lore-eskaintza egingo zaio jaiotetxean Murgiari (Manuel Lekuona bibliotekan), 12:00etan. Baina aste honetan, omenaldia osatzeko Rosalia de Castroren (Murgiaren erraina, honen seme Manuel Martinezekin ezkonduta baitzegoen) eta Antton Kazabonen poesien errezitaldia izan da, eta Euskal Herrira etorritako galiziarrei buruzko dokumentala ere aurkeztuko du Davide Cabaleiro zuzendariak gaur (20:30ean).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.