udal aldizkaria
Bibliotekako haur saila berrantolatuko da Lanen ondorioz zerbitzua murriztuko da hilaren 21a arte Manuel Lekuona bibliotekako Haur saila (lehenengo solairua) berrantolatzeko lanak hasi dira. Ondorioz, bibliotekako zerbitzuan eragingo du lanak bukatu arte: printzipioz, hilaren 21a arte.
Berrantolaketa egingo den egunetan, 08:30tik 14:30era erabili ahal izango dira bigarren solairuko (Helduen saila) eta ganbarako zerbitzuak: ordenagailuak, irakurketa txokoa, egunkariak...
Haur Saila berrantolatuta, bertako erabiltzaile diren haur eta gurasoentzako gune goxoagoa sortzea da helburua.
Kanpoko buzoiaren erabilera Bide batez, Manuel Lekuonako arduradunek gogora ekarri nahi dute kanpoko buzoia bibliotekako materiala uzteko bakarrik dela. Etxeko liburuak bibliotekari eman nahi dizkionak, 943 49 38 64 telefonora deitu behar du.
Mailegurik ezingo da egin Bibliotekako beharrak eguneratzea izango da berrantolaketaren beste helburuetako bat: armairuak egungo materialetara -DVDak- egokituko dira, lehenengo solairuan dauden mahaiak -ttikienek erabiltzen dituztenak eta handiagoek etxekolanak egiteko erabiltzen dituztenak- bi espaziotan banatuko dira eta maileguen erakusmahaiaren tamaina ere ttikituko da.
Lore-eskaintza Kontxa Murgiari
Kontxa Murgia Egaña gogora ekartzeko ekitaldiak lore-eskaintza instituzionalarekin bukatu ziren. Josune Cousillas Kultura zinegotziak eta Xose Estevez historialariek gidatutako ekitaldi xume eta sentikorra izan zen.
ABARAXKA IHOTETAKO PERTSONAIAK EZAGUTZEN: ZOMORROZINKO Asteburu honetan ihoteak ospatuko ditugu herrian. Intxixuak, sorginak eta basandreak bisitan etorriko zaizkigu. Baina hauez gain beste zenbait pertsonaia ere agertuko dira. Horietako bat Zomorrozinko izango da. Ez al dakizu zein den? Segi irakurtzen! Zein da: Oiartzunen ihoteetan ateratzen zen pertsonaia da. Garai batean, Oiartzunen Zomorrozinko izeneko pertsonaia bat ibiltzen zen ihoteetan jendea izutzen. Zomorrozinko sorpresaz ateratzen zen kale ertzetatik. Nola janzten da: Lehen, ganbarara igo eta aurkitzen zuenarekin osatzen zuen bakoitzak bere Zomorrozinko mozorroa. Gaur egun zakua du oinarri, baita soinua egiteko zintzarriak, kriskitinak… Bi gauza dira beharrezkoak: batetik, jendea zirikatzeko zerbait eta bestetik, aurpegia estaltzea ez inork ezagutzeko.
Egun horietan, mailegurik ezingo da egin bibliotekan (ez haurren materialena, ezta helduena ere). Hala ere, liburuak eta DVDak itzuli ahal izango dira, biblioteka kanpoaldeko buzoia erabilita. Ikasle gela berriz irekita Zerbitzua murriztua dagoen bitartean, beheko aretoa helduentzako Ikasle Gela irekita egongo da astelehenetik igandera 09:00etatik 22:00ak bitartean.
2017ko OTSAILA • 163. ZENBAKIA
Noiz ateratzen da: Inauterietan. Azken urteetan ihoteetan, kuestazio egunean arratsaldez, hau da, ihotetako larunbatean. Zenbat dira: Nahi adina izan daitezke. Une berean herrian zehar korrika, zirikatzen, joan eta etorrian ibiltzen dira. Zer egiten du: Jendea beldurtu, zirikatu, bereziki haurrekin jolastu. Haurrek abesten dioten bitartean beraien atzetik ibiltzen da. Haur saila goxoago bihurtzeko egingo da aldaketa.
Bi belaunaldi bertsoak batuta
Torri Gukin-ek antolatuta, erretiratuentzako bertso-saioa egin da. Oiartzungo Bertso Eskolako bertsolari gazteak aritu dira jardunean - argazkian, Josu Ibarguren eta Jokin Irastorza-, belaunaldien arteko konplizitate ederra lortuz.
Zein du bere abestia: ZOMORROZINKO TITARITAKO ZAZPI ARRAULTZA AFARITAKO BESTE HORRENBESTE GOSARITAKO!
Aurtengo Kirol Sarirako 19 hautagai daude
AISA: euskara hurbiltzeko lehen urratsa
Mendi bizikletako proba gaztetxoentzat
Belar-bolen plastikoaren bilketa, datorren astean
Kirol Sarirako 19 hautagai proposatu dituzte parte-hartze prozesuan parte hartu duten 197 herritarrek. Kirolaren alde, ibilbidean edota emaitzengatik destakatu diren norbanako, elkarte eta taldeen lana aitortzea da sariaren helburua. Orain, Kirol Aholku Kontseiluak proposamenak aztertu eta 2017ko Kirol Saria nori eman erabakiko du. Txirrindularitza, atletismo, futbola, eskalada, mendi lasterketak, saskibaloia, arrauna, pilota, kirol kazetaritza etabarren inguruko hautagaiak dira.
Etorriberriek euskarara hurbiltzeko lehenengo urratsak eman ditzakete AISA ikastaroaren bidez. Hilaren 21a arte eman dezakete izena 16 urtez goitiko herritarrek, Oiartzunen erroldatuak badaude. Eskolak Intxixu AEK euskaltegiko irakasleek emango dituzte martxoaren 30etik aurrera. Matrikula 5 € ordaindu beharko da, baina Udalak euskara ikasleentzako bideratzen dituen diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte baldintzak betetzen dituzten ikasleek. Herritarrei inguruan izan ditzaketenak animatzeko deia egiten diegu.
OTXEk antolatuta, eta Enekoitz Markos Kirol zinegotziaren laguntzarekin, gaztetxoentzako (Infantil eta Alebin mailakoak, 2003 eta 2006 artean jaiotakoak) mendi bizikletako probaren berri eman da. Ugaldetxon, Mendibilgo Txara parkean izango da saioa datorren larunbatean (hilak 25). 15:30ean ireiko da izen-ematea, baina proba 16:30ean hasiko da. Bukaeran, parte-hartzaile guztientzako oroigarriak eta txokolate beroa izango da. Saio irekia izango da, OTXEn ez dabiltzaten neska-mutikoek ere parte hartu dezakete.
Belar bolen silo plastikoaren bilketa berezia egingo da datorren asteazkenean (hilak 22). Aurreko bi egunetan (astelehena 20 eta asteartea 21), utzi beharko dira hondakinak horretarako prestatu diren bost puntuetan. Ugaldetxon: Zerradi poligonoko ekarpen-gunean eta Txaparreko zintzilikarioetan; Karrikan, Gaintzabal bideko sarreran; Ergoiene, Arbelaitz bidearen sarreran eta Gurutzen, Bizardia Elkartean. Belar-bolak biltzen dituen plastikoa hondakin berezia da eta Udalak, horregatik, tarteka jasotzen du.