164 ap

Page 1

udal aldizkaria

Martxoa ekitaldiz bete du Feministen Asanbladak Udalak, talde feminista, emakume elkarte, hezkuntza eragile eta norbanakoek antolatuta Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Oiartzungo Asanblada Feministak (Antiju Morik, HELTA, Killirikupe, norbanakoak, Elizade Herri Eskola, Haurtzaro Ikastola eta Udalak) martxoa osoa emakumea arlo ezberdinetan azalera ateratzeko hilabete bihurtu du, herriko beste eragile batzuen laguntzarekin -Abaraxka ludoteka edota Oiartzungo Antzerkizale Elkartea, esaterako-.

EGITARAUA: Martxoak 3, ostirala: Gu, Euskaldunako emakumeak dokumentala eta solasaldia Araitz Rodriguez gidoilariarekin (udaletxea, 18:00). Martxoak 5, igandea: Lilatoiko elkartze guneak: 09:05eko autobusa edo 09:45an Bretxan. Martxoaren 6tik 10era: Oiartzungo emakumeen lanen erakusketa (Manuel Lekuona biblioteka, 10:00-12:00/17:00-19:00). Udala, berdintasun politiken alde Martxoak 8, asteazkena: Emakumeak kazetariAurreko astean, Udalak erakundeek berdintasun tzan tailerra Mirari Martiarena eta Goiatz Labanpolitiketan eragiten duten arloetan murrizketarik dibarrekin, LH 5. mailako ikasleentzat (udaletxea, ez egiteko eta, kontrara, berdintasuna berma- 11:00); Feministak plazara! ekimena (Doneztetzeko politikak indartzeko eskatzen zuen mozioa be plaza, 17:30) eta eskualdeko manifestazioa onartu zuen, EH Bilduko zinegotzien babesarekin. (18:55eko autobusa). Martxoak 10, ostirala: Mari Carmen BasterretxeaEAJ abstenitu egin zen “Eusko Jaurlaritzak egiten ren Euskal Herria, kultura matrilineala liburu aurduen politika kritikatzen dela” ulertu zuelako. kezpena (udaletxea, 18:00). Martxoak 11, larunbata: Emakume feministen bazkaria (Joxixionian; txartelak 18 €tan aurrez salgai Garmendi txokolategian eta Amazkarren). Martxoak 12, igandea: Kitto! Nik utziko dut antzerkia (udaletxea, 19:00. Sarrera: 5 €). Martxoak 17, ostirala: Emakumea eta hezkuntza: Itziar Rekalde, EHUko irakaslea; Arantza Manterola, Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehenengo emakume lehendakaria; Jaione Ugaldebere, Haurtzaro Ikastolako irakaslea eta zuzendari ohia. Martxoak 24, ostirala: Emakumea eta kartzela: Borroka armatua eta kartzela liburu aurkezpena Oiartzungo Asanblada Feministako kideek Hipatiaren lo- Oihana Etxebarrietarekin eta herriko emakume rategian aurkeztu dute egitaraua. preso ohiekin solasaldia.

Hezteko, gurasoen arteko koherentziaz tailerra 3 urte arteko haurren gurasoentzat izango da 0 eta 3 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoentzako tailerra antolatu du Udalak hilaren 14rako (Manuel Lekuona bibliotekako beheko aretoan, 17:30ean).

2017ko MARTXOA • 164. ZENBAKIA

Udala, erabakitzeko eskubidearen alde

Martxoaren 19an, Gure Esku Dagok antolatutako herri galdeketaren harira, Udalak (EH Bildu eta EAJko ordezkariek) oiartzuarron erabakitzeko eskubidea babestu dute.

Arbelaitz herribidean lanak

Ergoiengo Arbelaitz herribidea konpontzeko lanak hasi dira. Herribidea txukuntzearekin batera, bidegorrira oinezkoentzako lotura ere egin da, bertako ergoiendarrek bide seguruak izan ditzaten beste auzoetara eta herrira joateko.

Lan istripuaren kontra, elkarretaratzea

Aurreko astean, Lanbarrenen kokatua dagoen Transportes Insausti enpresako langile bat hil zen lan istripuz. Heriotza hau eta garraio munduko prekarietatea salatzeko elkarretaratzea deitu zuten sindikatuek enpresaren aurrean. Eneritz Arbelaitz ere bertan izan zen, Oiartzungo Gobernu Taldearen ordezkari.

Gizarte-Ongizate arloko Adingabeko Mahaitik -adin txikikoekin lan egiten duten herriko eragileek parte hartzen dute bertan- landu da gaia. Javi Bravo gizarte hezitzaileak gidatuko du saioa. Saioak ordu eta erdiko iraupena izango du. Landuko den gaia gurasoen arteko koherentzia seme0-3 urte arteko gurasoentzako beste tailer bat antolatu alabak hazteko garaian izango da. zuen Gizarte-Ongizate sailak duela gutxi.

2.000 kilo silo plastiko baino gehiago bildu da

Bibliotekako beheko solairua, berrantolatua

Atsolorra eta errituari buruzko hitzaldia

Belar bolak biltzeko silo plastikoaren bilketa berezia egin da berriz: 2.140 kilo jaso dira. Belar bolak desegiten hasteko garaia da hau baserritar askorentzat, eta hondakin horrek tratamendu berezia behar du. Horregatik, Udalak landa inguruan bilketa berezia egiten du zenbaitetan. Karrika, Ugaldetxo, Ergoien eta Gurutzen jarri dira bilketa puntuak. Euren hondakinak ongi kudeatzen dituzten baserritarren ahalegina gainerako oiartzuar guztiena bezain garrantzitsua da hondakinak murriztu eta birziklatzeko.

Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairua berrantolatuta, berriz zerbitzua normaltasunez eskaintzen hasi da. Haur saila eremu goxoagoa izateko egin dira aldaketak, armairuak aldatuz eta haurrentzako mahaiak aretoaren alde batean bilduz. Beste aldean, gaztetxoek lanak egiteko erabiltzen dituzten mahaiak jarri dira, hain erabilera ezberdinak dituzten bi eremuak bereiziz, guztientzako egokiagoa izan dadin. DVDen atala ere tokiz aldatu da eta materiala gordetzeko altzari egokiak jarri dira.

2016an jaiotako oiartzuarren ongietorri kolektiboa, atsolorra, hilaren 19rako antolatu dute Udalak eta gurasoek, elkarlanean. Giroa berotzeko eta atsolorraren erritura hurbiltzeko, Mari Carmen Basterretxea antropologoak hitzaldia emango du hilaren 11n (larunbata) udaletxeko areto nagusian, 10:30ean. Aurten, hirugarren urtez ospatuko dugu atsolorra Oiartzunen. Garai batean, haurrak eta amak komunitatean txertatzeko festa izaten zen. Orain, gaur egungo errealitatera egokituta ospatzen dugu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.