165ap

Page 1

udal aldizkaria

Kirol Astea izango da martxoko azkenekoa Egunero, 19etan kirolarekin lotutako gai bat landuko da Kirol Astea izango da hilaren 27tik 31ra. Kirolak, ariketa fisikoaz gain dituen beste alor batzuk -sozialak, bizimodua, komunikabideak eta ikus-entzunezkoak...- astebetez lehen planora ekartzea da helburua. Aurtengoan mendi-lasterketak, surfa, mendizaletasuna, kazetaritza eta atlestimoa izango dira gai nagusietako batzuk. Azken urtean herrian zeresana eman duten kirolariek ere izango dute euren saioa. Kirol Saria, Periko Sanromarentzat Periko Sanroma Aizkorbe, Haurtzaro Atletismo Taldearen sortzaile eta kideak jasoko du aurten Kirol Saria. Azken 35 urtean (eta oraindik ere) atletismoa sustatzeko herian egin duen borondatezko lana aitortu nahi dio, horrela, Oiartzungo Udalak, herriaren izenean.

EGITARAUA: Martxoak 27, astelehena: Oihana Kortazar, mendi korrikalaria (udaletxeko areto nagusian, 19:00). Martxoak 28, asteartea: Surfa bizimodu gisa, Aitor Francesenarekin (udaletxeko areto nagusian, 19:00). Martxoak 29, asteazkena: Kirol kazetaritza eta emakumeak mahai-ingurua (Manuel Lekuona bibliotekan, 19:00). Martxoak 30, osteguna: Azken 35 urteetako eboluzioa mendiko filmetan, Xabier Errorekin (udaletxeko areto nagusian, 19:00). Martxoak 31, ostirala: II. Kirol Sariaren banaketa eta herriko kirolariekin mahai-ingurua (udaletxeko areto nagusia, 19:00).

Kirol Saria merezi duten herriko kirolari, eragile eta elkarteen proposamenak herritarrek egin dituzte. Guztira, 197 lagunek parte hartu dute eta 19 proposamen ezberdin egin dituzte. Proposamen horiek guztiak Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluak aztertu ditu eta han erabaki dute nork merezi duen aurtengo saria. Bertan biltzen dira herriko kirol elkarteetako ordezkariak.

Atsolorraz hizketan

Mari Carmen Basterretxea antropologoak atsolorraren errituari buruzko hitzaldia eskaini du, Udalak eta 2016an jaiotako oiartzuarren gurasoek antolatuta. Etzi, hilak 19 (igandea) izango da haurrentzako ongietorri kolektiboa.

Periko Sanromak jasoko du Kirol Saria.

Liburu aurkezpena

Mari Carmen Basterretxeak Euskal Herria, kultura matrilineala liburua aurkeztu du, Udalaren eskutik eta Oiartzungo Feministen Asanbladaren egitarauaren baitan. Udalak antropologoaren lana editatzen lagundu du.

2017ko MARTXOA • 165. ZENBAKIA

ABARAXKA UDALEKU IREKIAK 2017 HH (2013an jaiotakoetatik hasita) eta LHko ikasleentzat. Izen-ematea: Martxoaren 27tik apirilaren 7ra, Mendiburu kaleko 5. zenbakian (lehen Atez ateko Informazio Bulegoa zena). Astelehenetik ostiralera: 08:30-11:30 eta 14:30-18:30. Udalekuen txandak: Uztailaren 3tik 14ra eta uztailaren 17tik 28ra. Prezioak: 2 ASTE: - Normala: 36 € - Normala + autobusa: 49 € - Matrikulatutako hiru haurrengatik %25eko deskontua: 27,25 € bakoitza. - Matrikulatutako hiru haurrengatik eta autobusarengatik %25eko deskontua: 37 € bakoitza. 4 ASTE: - Normala: 72 € - Normala + autobusa: 98 € - Matrikulatutako hiru haurrengatik %25eko deskontua: 54,50€ bakoitza. - Matrikulatutako hiru haurrengatik eta autobusarengatik %25eko deskontua: 74 € bakoitza. Oharrak: -Apirilaren 7a da izena emateko azkeneko eguna. EZ da epez kanpo inor onartuko. - Gizarte Segurantzako txartela, ordainagiria eta izen-emate orria entregatu behar dira. - Parte hartzeko baldintza: haurra oiartzuarra izatea edo bertan ikastea. Informazio gehiago: www.oiartzuarrak.org/www.gazteoiartzun.net/ udalekuak.oiartzun@gmail.com/685 32 30 40.

Zuhaitz Egunean, Gurutzen haritzak aldatuz

Irakurketa Taldea eta ipuin kontaketa bibliotekan

2017ko haurren matrikulazioa Urmendin

Maider Zabalegiren ‘Zuei’ diskaren aurkezpena

Bihar (hilak 18), Zuhaitz Eguna izango da. Aurtengoan, Gurutzeko Andalarregi eremua landatuko dute herriko haur eta gurasoek elkarlanean. Bertako flora berreskuratzea da Udaleko Ingurumen sailak Zuhaitz Egunarekin azken urteetan duen helburua. Horregatik, biharkoan ere bertako haritzak aldatuko dira. Haurtzaro Ikastolatik tipi-tapa abiatuko dira Andalarregira goizeko 09:00etan (10:00etan autobusez, aldez aurretik izena eman dutenak). Bukaeran, bertaratutakoei hamaiketako eskainiko zaie.

Datorren astean bi hitzordu izango dira Manuel Lekuona bibliotekan: batetik, hilaren 21ean (asteartea) Irakurketa Taldea elkartuko da Julen Belamunoren Gaueko zaindaria nobelaz aritzeko (20:00etan, bibliotekako lehenengo solairuan). Bestetik, hilabete honetako ipuin kontaketa datorren ostegunean (hilak 23) izango da. Oraingo honetan, Lur Korta kontalariaren ardura izango da lau urtez goitiko haurrak ipuinen bidez ahozko literatuz gozatzera eramatea. Ohi bezala, 17:30ean hasiko da saioa, bibliotekako beheko aretoan.

Urmendi Haur Eskolak 2017an jaio diren edo jaioko diren haurren gurasoentzako aurkezpen bilera eta ate irekiak egingo ditu datorren asteartean (hilak 21), 17:00etan Haurtzaro Ikastolako jantokian. Urmendik 07:30etik 17:00etara eskaintzen duen zebitzua azalduko dute. Apirilaren 28an bukatuko da aurrematrikulazioa. 2017ko azaroan eta abenduan jaioko diren haurren matrikulazioa ekaina bukaeran izango da. Informazio gehiago 943 26 00 86 telefonoan edo bulegoa.ouip@ouip.ikastola. eus helbidera idatzita.

Maider Zabalegik bihar (hilak 18, larunbata) Zuei diska aurkeztuko du udaletxeko areto nagusian, bakarlari gisa egin duen lehenengo lana. Herrian, Udalarekin elkarlanean, aurkeztuko du oholtzetara itzulera musikariak ia 10 urteko etenaldiaren ondoren. Berarekin batera, taldekideak izango ditu oholtzan, horien artean, Gorka Urra oiartzuarra. Kontzerturako sarrerak saldu diren abaila kontuan hartuta, nabarmena da Zabalegiren itzulerak jakinmira piztu duela. Sarrera denak salduta daude.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.