udal aldizkaria
48 jaioberriri ongietorria eman dio Oiartzunek 2016an jaio ziren 85 haurretatik 48k eta hauen gurasoek parte hartu dute atsolorran 2016an 85 haur jaio ziren Oiartzunen. Udalak eta horien gurasoek auzolanean prestatu dute atsolorra, jaioberrientzako ongietorria. Martxoaren 19an, beraz, horietako 48 oiartzuarrek, haien gurasoek, senideek eta aiton-amonek bete zuten pleno aretoa. Josune Cousillas Kultura zinegotziak esan bezala, herriak haur horiek euskaraz eta euskal kulturan hezteko konpromisoa hartu du. Oiartzuar-berrien ardura komunitate guztiarena dela ere adierazi zuen, garai bateko atsolorra errituaren izpiritu komunitarioa aintzat hartuz. Musikak eta kantuak alaitutako saioa Musikak eta kantuak tarte garrantzitsua izan zuten ekitaldian: Larraitz Aristizabal eta Aritz Oiartzabal Kapeo-ren txalaparta doinuak; Lur Gaztelumendik atsolorari buruz sortutako kanta; Maddi Kazabonek interpretatu zituen Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Aitatxo eta Amatxo kantak; eta Alaitz Guridi eta Arantxa Ansak sehaska kanta batzuk ere erakutsi zituzten.
2016an jaiotako oiartzuarrak: Lander; Manex; Xuban; Unax; Ander; Peru; Euri; Oihane; Aimar; Valentina; Mikele; Liher; Xabier; Aiert; Iara; Aitor; Alessandro; Izaro; Malen; Leire; Axel; Luka; Ibai; Oihan; Garazi; Erik; Ekhi; Unax; Daniella Amarachi; Arhane; Peru; Uxue; Noa; Inar; Mara; Martin; Ane; Amaiur; Ipar; Ander; Auritz; Luna; Owen; Ane; Fatima; Ariane; Laia; Hodei; Eneko; Malen; Noah; Xumar; Nekane; Naiara; Mare; Jon; Nora; June; Egoi; Ekhi; Ekain; Ur; Alaine; Irati; Enaitz; Malen; Malen; Ahmed; Oier; Aimar; Nora; Jose Maria; Aiert; Unai; Manex; Imran; Aimar; Zihara; Laia; Mendaur; Ekaitz; Ekain; Luca Stefan; Jokin eta Ekhi.
2017ko MARTXOA • 166. ZENBAKIA
Kirol Astean, kirolaren ertz guztiak
Kirol Asteak mendi lasterketak, surfa, mendiko erreportajeak edota kirol kazetaritza hizpidera ekartzen lagundu du aurten. Gaur, Kirol Saria jasoko du Periko Sanromak eta herriko kirolarien mahai-inguruarekin bukatuko da Kirol Astea.
Euskararen Kale erabilera: %58,8
Iazko irailetik urria bitartean euskararen kale erabilera neurtu zuen Soziolinguistika Klusterrak herrian. Datuen arabera, %58,8 da euskararen erabilera gurean. Haurrak eta gazteak (24 urte artekoak) dira gehien erabiltzen dutenak, eta Iturriotz da auzorik euskaldunena (%75,5eko erabilera).
Euskal Herrian ohitura dugun bezala, bukaeran, hamaiketako eder batekin bukatu zen festa, gurasoek etxetik ekarritako patata-tortilla eta bizkotxoekin.
Zuhaitz Eguna, Gurutzen
70 haur eta gurasok parte hartu dute aurtengo Zuhaitz Egunean. Udalak Gurutzeko Andalarregi eremuan bertako haritza aldatzeko auzolanerako egindako deia gogotsu erantzun zuten.
Ugaldetxoko eskoletako teilatua konpontzen
Udaleku irekietarako begiraleak behar dira
Ugaldetxoko eskolako teilatua konpontzeko lanak hasi dira aste honetan, zeukan egoera kaxkarrari erremedioa jartzeko. Besteak beste, udalaren jabetzakoa den lokal hau erabiltzen dute Ugaldetxoko auzotarrek hauteskunde ofizialetako bozkaleku gisa eta egunerokotasunean, Ugaldetxoko Eskolak Kultur Elkarteak erabiltzen du musika, ikus-entzun, diseinu eta dantza arloko jardueretarako -ikastaroak, grabazioak, entseguak...-. 7.450 â‚Źko inbertsioa egingo du Udalak lan hauetan.
Uztailaren 3tik 28ra izango diren udaleku irekietan begirale gisa lan egiteko interesa dutenek curriculumak aurkeztu ditzakete apirilaren 7a arte. Abaraxka ludotekak jasoko ditu eta han egingo da begiraleen aukeraketa ere, ludoteka zerbitzuarekin lotuta baitago udalekuetako eskaintza. Curriculumak bidaltzeko bi modu daude: nemakurri@gmail.com helbidera bidalita edo Mendiburu kaleko 5. zenbakiko bulegoan eskura utzita (ordutegia, astelehenetik ostiralera: 08:30etik 11:30eta eta 16:30etik 19:30era).