udal aldizkaria
2017ko APIRILA • 167. ZENBAKIA
Xanistebanetak iragartzeko kartel lehiaketa, martxan ABARAXKA Maiatzaren 31 izango da udaletxean lanak aurkezteko azkeneko eguna
Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan da. Herriko festak iragartzeko lanak aurkezteko epea maiatzaren 31 arte izango da. Udaletxeko harreran entregatu beharko dira sorkuntzak (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30ra; azkeneko egunean 13:00ak izango da lanak entregatzeko epemuga). Kartel lehiaketako irabazleak xanistebanak, festetako programa eta Oiartzun 2017 urtekaria apainduko ditu. Baldintza teknikoak Edozein teknika artistikorekin sortutako kartelak onartuko dira lehiaketan, 70x50 cm-ko neurria errespetatzen badute eta Xanistebanak 2017 leloa azaltzen bada.
Bost sari banatuko dira Xanistebanetako Jai Batzordeak osatuko du epaimahaia (oraindik ez dago zehaztua noiz bilduko den). Bost sari banatuko dira: irabazlea (600 €); oiartzuar onena (300 €); bi akzesit (50 €koa bakoitza) eta gaztetxoentzat, 100TZE Sormen Espazioan urtebeteko beka. Irabazlea oiartzuarra bada, oiartzuar onenaren sarrera bigarren geratu den oiartzuarrak jasoko du. Sari-banaketa ekitaldia abuztuaren 1ean egingo da, xanistebanetako kultur ekitaldiaren baitan.
HAZIAK egitasmoa botere harremanak iraultzea helburu duen egitasmo bat da. Iraulketaz gain norbanakoa ahalduntzea eta kontzientzia kolektiboa indartzea ere lantzen da proiektu honetan. Haziak-ek 2015ean izan zuen sorrera Oiartzungo herrian, Haurtzaro Ikastolan hain zuzen ere, LHko 2., 5. eta 6. mailako geletan. Iaz Abaraxka ludotekak antolatuta hainbat ekintza ezberdin burutu ziren Haziak-en baitan: enpatia jolasak, Futbolaria eta printzesak ikuskizunak, Jokin eta betaurrekoak ipuinaren lanketa eta bideoa sorketa… Hezkuntza formala eta ez formalaren arteko zubi bat gauzatu genuen eta modu ezberdinetara bada ere, gai berdinaren lanketa jorratu genuen: ENPATIA. Haziak egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza baten bidez jarri zen martxan 2015ean. 2016-2017 ikasturtean esperientziarekin jarraitu ahal izateko Oiartzungo Udalaren babes ekonomikoa jaso du proiektuak, Oiartzungo herri osoa bere osotasunean kontuan hartuz, eta herrian ekintza desberdinen bidez adin tarte guztietara zabalduz, txikienetatik hasi eta aiton-amonenganaino iritsiz.
Genero berdintasunaren irizpideak ere kontuan hartuko dira aukeraketa egiteko garaian, beraz, sortzerakoan ere kontuan hartzea eskatzen da. Artista bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ditzake lehiaketara. Lanetan ezingo da sortzailea identifikatu. Bere datuak (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta langabetua bada, ziurtagiria), aparteko gutunazal itxi batean entregatu beharko dira lanarekin batera.
Epaimahaikideak aukeraketa lanetan, iaz.
Kirol Saria jaso du Sanromak
Jai Batzordea martxan da
Oiartzungo II. Kirol Saria jaso du Periko Sanroma, Haurtzaro Atletismo Taldeko sortzaile eta entrenatzaileak. 1984an taldea sortu zenetik egin duen lan bolondresaren errekonozimendua jaso du Sanromak.
HAZIAK
Xanistebanak prestatzeko lehenengo bilera egin du Jai Batzordeak. 14 elkartetako ordezkariek parte hartu zuten bilera honetan. Hurrengo Jai Batzordea maiatzaren 23an izango da (19:00etan, Manuel Lekuona bibliotekan).
Aurten ere, martxoaren 25ean enpatia jolasez gozatzeko aukera izan zuten Abaraxkara bertaratu ziren haurtxoek. Aurrera begira hainbat ekintza ezberdinen lanean dabil Haziak egitasmoa: ikuskizunak, herri eragile ezberdinekin lanketak, musika, familiari begirako dinamikak…
Kiroldegiko igerilekuan udan zerbitzurik ez
Antropologia ikasleek udal artxiboa ezagutu dute
Arditurrin, trena eta bisitak prezio berezian
Elorsoro kiroldegiko igerilekuan berrikuntza lanak egingo dira udan. Ondorioz, ekainaren 26tik irailaren 4a bitartean itxita egongo dira bi igerilekuak. Hori dela eta, udako denboraldian ikastaro trinkorik ez da eskainiko aurten. Ikastaroak egiteko interesa dutenei, beraz, ikasturtean zehar egiteko aholkua eman nahi diegu. Informazio gehiago nahi duenak, Elorsoro kiroldegiko harreran eskatu dezake. Hala ere, Udalak aurrerago zehaztapen gehiago emango ditu Elorsoro moldatzeko egingo diren lanen inguruan.
Euskal Herriko Unibtertsitateko Antropologia graduko ikasleak Oiartzungo udal artxibategia ezagutzera etorri dira aste honetan, bi taldetan banatuta. Alvaro Ruano irakasle oiartzuarraren ikasleek artxibo bat nola antolatzen den bertatik bertara ikusi dute, baita Oiartzungo udal artxiboetan topatutako zenbait dokumentu bitxi bertatik bertara ezagutzekoa ere. Koro Pascual artxibozainak egin zien harrera bi taldeei. Aragonek artxibo-lanak nola egiten diren ere azaldu zien etorkizuneko antropologo hauei.
Apirilaren 22an, Pazko astea dela eta, eskaintza berezia izango da Arditurriko meategia ezagutzeko: tren berdea eta bisitak prezio murriztuan. Trena eta oinarrizko bisita 5 €tan -3 € bost urtez beheitiko haurren kasuan-, eta trena sakoneko bisitarekin, 7 €tan. Pagoaldetik abiatuko da trena (10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan). Aurrez erreserba egitea komenigarria da 943 49 52 69 edo 943 49 45 21 telefonoetara deituz. Honez gain, hegaztiei buruzko Andoni Ruizen argazki-erakusketa ere ikusgai dago parketxean.