168 ap

Page 1

udal aldizkaria

2017ko MAIATZA • 168. ZENBAKIA

Udan 30 kirol jarduera baino gehiago, aukeran

Kanposantuko hormak konpontzen

Eskualdeko mailako egitasmoan, Oiartzunen zortzi jarduera eskainiko dira Udako kirol eskaintza bateratua antolatu dute aurten ere Oiartzungo, Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako Udalek.

akrobazia; pilota; jumpfit; euskal dantza; parkur; slackline; malabareak...

Kanposantuko hormak konpontzeko lanak hasi dira. Hilerrian dauden hobien arteko pasabideetako hormak dira konpontzen ari direnak. Pareta zaharra kendu -zati asko erortzen hasita baitzeuden- eta txukun jarriko dira.

Ekintza gehienak 3-16 urte arteko haur eta gazDagoeneko izen-ematea martxan dago, Elorsoro tetxoei zuzenduta badaude ere, batzuk 16 urtez kiroldegiko harreran (ikastaroak bukatu arte egon- goitikoentzako ere badira (igeriketa, aquafit, zumgo da aukera). ba... adibidez). Zortzi kirol jarduera Oiartzunen bertan Oiartzunen bertan, zortzi kirol jarduera egiteko aukera izango da: aerobik; spinning; gimnasia erritmikoa; akrobaziko gimnasia; babes pertsonala; sport games eta lerro irristaketa. 3 eta 16 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendutako jarduerak izango dira (kirolaren arabera). Prezioak, 30,6 â‚Źtik 56,1 â‚Ź bitartekoak izango dira.

Ekintzak ekainaren 12an hasiko dira eta irailaren 3an bukatu. Oiartzuarrek beste herrietako jardueretan parte hartzeko aukera dute. Informazio zehatza nahi izanez gero, Elorsoro kiroldegian eta udaletxeko sarreran lortu daitezken orri informatiboetan daude ekintzen antolatzaile guztien kontakturako bideak.

Uztailaren 3tik 28ra izango dira ikastaroak Oiartzunen.

Haurrak eta helduak, elkarrekin kantuan Abaraxka ludotekan, Haziak eta Torri Gukin proiektuek bat egin zuten euskal kantu zaharrak kantatzeko saio batean. Haurren eta adinekoen topagune bihurtu zen arratsaldea, abestien transmisioa aitzakiatzat hartuta.

Beste herrietan, 22 ekintza baino gehiago Oiartzundik kanpo, beste kirol jarduera hauek egiteko aukera izango da, guztira 22 baino gehiago: boleibola; top kirola; igeriketa; zirkoa; dantza; eskalda; aquafit; aqualatino; zumba; nordic walking; tono-ziklo; tenis; padel; surf; brake dance; oihal

Olaldeko lokala egokitzeko lanak hasi dira Erabileraren inguruko bilera irekia aurrerago egingo da Altzibarko auzo lokala izango dena egokitzeko lanak hasi dira. Udalak Olalden duen espazio bat bideratu du horretarako. Azken asteetan auzotarrek lokala erabili ahal izateko oinarrizko egokitzapenak egiten hasi dira. Hala nola komuna egin, argiteria pasatu, berogailua jarri...

etorkizuneko erabilera eta funtzionamenduaren inguruan. Auzotarrekin egingo den bilera altzibartar guztientzako irekia izango da, baina data zehazteke dago oraindik.

Ikastolaren 50. urteurreneko festa

Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena dela eta, bihar (hilak 6) ekitaldia, bazkaria eta kontzertuak izango dira. Herriko hezkuntza komunitate garrantzitsu honen festan parte hartzeko gonbita luzatu du Udalak, ikastolarekin batera.

Egingo diren lanek irisgarritasun legeak eskatzen duena bermatuko dute, baita ere. Auzotarrekin erabakiko da erabilera Erabileraren inguruko lanketa oinarrizko lan hauek bukatu ondoren egingo da. Hala ere, dagoeneko altzibartarrekin zenbait kontraste egin ditu Udalak lokal horrek izan ditzakeen

Gurasoentzako tailerrak Abaraxka ludotekan

Ipuin-kontaketa izango da datorren ostegunean

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia

Arraguan taxientzako geltokia antolatu da

Aste honetan HHko seme-alabak dituzten gurasoentzako tailerra izan da, haurrei mugak jartzearen garrantziaz aritzeko. Datorren astean (hilak 11, osteguna, 14:45ean Abaraxka ludotekan) LHko seme-alabak dituzten gurasoentzako beste tailer bat egongo da: guraso-haur edota senideen artean sor daitezken gatazken inguruko ordu eta erdiko saio praktikoa izango da. Udalak eta Abaraxka ludotekak antolatutako zikloa da guraso tailerrena, Agintzariko Javi Bravo gizarte hezitzaileak gidatuta.

Datorren ostegunean (hilak 11) ipuin kontaketa izango da Manuel Lekuona bibliotekan. Ohi bezala, bibliotekako beheko aretoan izango da saioa eta 17:30ean hasiko da. Lau urtez goitiko haurrentzako saioa izango da hilabete honetakoa -eta adin tartea errespetatzeko eskatzen zaie gurasoei, entzule diren umeentzako eta kontalariarentzako giro egokia sortu dadin-. Hilabete honetan, Lur Korta ipuin-kontalaria ariko da kontu-kontari. Ipuin-kontaketak dirauen bitartean, Ikasle Gelaren erabilera etengo da.

Errenta aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte Udalak, TturTtur Euskaltzaleon Bilguneak eta UEMAk oiartzuarrak. Iaz, errenta aitorpena egin zuten oiartzuarren %36,61k egin zuen euskaraz. 2004tik, %30 igo da euskaraz egiten duten herritarren kopurua, hala ere, oraindik jende askok diru-kontuak gazteleraz egiteko joera du. Errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera dago modalitate guztietan, baita etxera heltzen den autolikidazioan ere. Ogasunean eskatzea besterik ez dago horretarako.

Arraguako Larzabal etxadian -autobus geltokiaren ondoan- taxistentzako geltokia antolatu du Udalak. Horretarako, taxi-gunea den horretara pasabidea galarazten zuen zintarria ebaki da bi gunetan, zerbitzu-ibilgailuentzako sarrera eta irteera ahalbidetzeko. Era berean, espaloira igotzeko kroxka berdindu da gune batean, oinezkoen irisgarritasuna bermatzeko. Egoteko tokia taxi-ibilgailuentzako bakarrik izango da. Lan hauek eginda, Arragua auzoak garai batean bazuen taxi-geltokia berreskuratu du.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.