udal aldizkaria
Karrika auzoko bidea zabaldu eta oinezkoentzako seguruago egiteko egitasmoa landu du Udalak
2017ko EKAINA • 171. ZENBAKIA
ABARAXKA
Aste honetan auzotarrei aurkeztu die proposamena, aurrera egin aurretik Karrika auzoa zeharkatzen duen errepidea zabaldu eta oinezkoentzako gune segurua sortzeko proposamena landu du Udalak eta auzotarrekin konpartitu, hauen iritzia jasotzeko. Artaso Elkartean Jexux Leonet alkateak egindako aurkezpenera 30 auzotar baino gehiago hurbildu ziren eta, iritzi truke luze baten ondoren, begi onez ikusi zuten egindako proposamenarekin aurrera egitea. Udan, proiektua landu eta urtea bukatu aurretik lanekin hastea da Udalaren asmoa.
Espaloia berritu eta errepidea zabaldu Egindako proposamenaren ildo nagusiak hauek dira: batetik, Karrikako kaxkoa altxa, hoditeria saneatu eta errepidea konpondu, oinezko itxura emanez; Larraldapatik Bidasoro Errota arteko -auzo sarreran- dagoen espaloia konpontzea; Oroimen etxetik Iturburura bidea zabaldu eta oinezkoentzako zatia sortu zein seinaleztatzea; Iturburu eta plaza artean bidea emateko seinaleztapena jarriko da. Auzotarrek hala eskatuta, Karrika Xabalen (plazan) autoen ibilgailua murriztuarazteko moduak ere pentsatuko dira.
Kurtso hasiera eta gure txoko goxoko ateak atzo ireki genituela iruditzen zitzaigun arren, hainbat arratsalde mahai-jolas, joko dinamiko, liskar txiki, merienda, marrazki, elkarrizketa, eskulan, antzerki eta beste momentu asko konpartitzen pasa ondoren, konturatzerako ailegatu zitzaigun ekainaren 2a eta harekin batera, Abaraxkari denboralditxo batez ateak ixteko unea. Ez genuen besterik gabe agurtu nahi eta modu xume batean egin genuen arren, itxiera festa goxo bat antolatu genuen guztion artean. Urte osoan zehar egin ditugun ekintza asko eta askotan gurekin parte hartu duten pertsona horiei guztiei eskertza-omenaldi bat egin nahi izan genien, zein ekintzatan parte hartu zuten gainontzekoei adierazi eta txalo zaparrada baten laguntzaz, ludotekan haurrekin egindako oroigarri polit bat eman genien opari, egindako ekintzaren argazki batekin, nolabait gurekin eta gugatik egindakoa eskertzeko helburuarekin. Ondoren, aurrez elkarrekin prestatutako meriendari ekin genion, bokadillo txikiak alde batetik eta frutak bestetik. Omendutakoak, gurasoak, haurrak, hezitzailea,… giro polita sortu genuen bata bestearekin berriketan.
Karrikako bidea, konponduko dena.
Auzo batzarra, Artaso Elkartean.
Sutar eskultura eta Oiartzungo mairubaratzen mapa inauguratuko da asteazkenean
Itxiera festari bukaera emateko, Soinueneako kide den Itziar Nabarro gitarra-jole eta abeslaria etorri zen gurera eta denon artean kantuan eta gustura, momentua elkarbanatuz, esan genion agur modu positiboan baloratzen dugun ikasturteari.
Egun berean, Mikel Mendizabalen ‘Arbasoen sua’ dokumentala emango da Anton Mendizabalek egindako Sutar eskultura eta Oiartzungo mairuburatzen mapa inauguratuko dira datorren asteazkenean (hilak 21, 20:30ean, beilatoki ondoan). Eskultura “mairubaratzen sinboloa da”. Duela bederatzi urte jarri zen dagoen tokian, baina orain gunea osatu da mairubaratzen maparekin. “Geroaren gaina da eremu hau: Pena Gantxegiren monumentua, kristautasunaren hilerria... Eta orain, mendia ekarri dugu hona”. Aurretik, Mikel Mendizabalek zuzendutako Arbasoen sua dokumentala emango da, dohainik (19:00etan, udaletxean). 25 urte bete dira filma estreinatu zenetik.
Mikel eta Anton Mendizabal, Josune Cousillasekin.
Merkatariek euskara ikastaroa bukatu dute
Sanjuan sua eremu publikoetan, seguru
Etxebizitza Bulegoa alokairu duina sustatzen
XVII. eta XVIII. mendeak argitara ekarriz
Herriko zortzi merkatari eta ostalarik euskarazko oinarrizko ikastaroa bukatu berri dute. Bost hilabete pasatxotan, oinarrizko euskara eskolak hartu dituzte Intxixu AEK euskaltegiko Lur Mitxelena irakaslearekin. “Guztiek hobetu dute mintzamena, entzumena... hilabete hauetan. Gehien mintzatzea kostatzen zaie”. Bar Alhambra; Itsaso goxokidenda; Zoocenter; Stock Factory; +x-; Beti Auro eta M2ko langileak izan dira eskolak jaso dituztenak. “Talde giro polita sortu da”, kontatu du Mitxelenak.
Eremu publikoetan sanjuan sua piztu nahi duten herritar eta elkarteentzako irizpideak zehaztu ditu Udalak, Mendi-Ingurumen saila eta udaltzaingoaren arteko koordinazioarekin. Sua piztu ahal izateko, baimena eskatu beharko da udaletxean hilaren 20a baino lehen. Sua pizteko zenbait baldintza egongo dira, pertsonen eta ondasun publikoen segurtasuna bermatzeko eta ingurumena zaintzeko: pilak gehienez astebete lehenago eraikiko dira; hiru metroko garaiera ez dute pasako; material solidoa bakarrik erreko da...
Gazteen emantzipazioan laguntzeko, etxebizitzak alokairu duinera bideratzeko eta informazio zerbitzua emateko Etxebizitza Bulegoa martxan du Udalak. Dagoeneko Altzibarren etxebizitza bat alokairura atera da EtxebideAsap bidez eta orain, Iturriotzen eta Elizalden maizterren zain daude beste bi. Horietako bat eskuratzeko (eta etorkizunean) egin beharrekoaren berri jasotzeko, Etxebizitza Bulegoarekin harremanetan jartzera animatu nahi ditu Udalak Oiartzungo gazteak: 943 49 42 19.
Oiartzungo udal artxiboko akta zaharretan bildutako istorioak argitara ematen hasiko da Udala. Hilean gai bat izango du hizpide, XVII. eta XVIII. mendeetako herri bizitzaren isla izango direnak. Udalaren webgunean egongo dira guztiak irakurtzeko moduan, eta oiartzuarrak.org atarian ere argitaratuko dira. Aktetan dagoen ondarea argitara eramanez, oiartzuarrek beren herria hobeto ezagutzeko aukera izango dute. Izan ere, udal aktetan islatuta geratzen da garai hartako Oiartzun nolakoa zen.