172 ap

Page 1

udal aldizkaria

Xanistebanak, Eneko Salaberriak iragarrita 28 lanen artean egin du aukeraketa Jai Batzordeko kideek osatutako epaimahaiak Aurtengo xanistebanak Eneko Salaberria oiartzuarraren kartelak iragarriko ditu, Jai Batzordeak hala erabakita. Guztira, 28 lan aurkeztu dira aurten lehiara.

Berri elkartea; Lartaun abesbatza; Mindara; Oiartzungo Gazte Asanblada; Oiarpe; Txost... Josune Cousillas Kultura zinegotziak eta Joxan Eizmendi Kultura teknikariak idazkari lanak egin zituzten.

Epaimahaia Jai Batzordeko 18 eragile baino gehiagotako ordezkariek osatu dute: Aldeguna elkartea; Antiju Morik; Ardilatxa elkartea; Arraztalo; Artaso elkartea; Auzokalte elkartea; Bizardia elkartea; Elizalde Herri Eskola; Ernai; Gure Esku Dago; Haurtzaro Dantza Taldea; Ibargain elkartea; Iturri

SARIAK: Irabazlea: Eneko Salaberria Gonzalez. Oiartzuar onena: Onintza Etxebeste Liras. Akzesitak: Angel Blanco Egoskozabal eta Silvia Morate. 100TZE beka: Ander Irazoki eta Josu Zabala.

2017ko EKAINA • 172. ZENBAKIA

Mairubaratzen proiektuaren bukaera

Anton Mendizabalen Sutar eskultura eta Oiartzungo haraneko mairubaratzak seinaleztatzeko maparen proiektuari bukaera emateko ekitaldia izan zen joan den astean.

Elorsoroko igerilekuko obra hasi da

Elorsoro kiroldegiko igerilekuko pitzadurak konpontzeko lanak hasi dira aste honetan. Hori dela eta, udan ezingo da kiroldegiko igerileku zerbitzua erabili. Eremu termoludikoak eta gainerako zerbitzuek bere horretan jarraituko dute.

Mendiburu 14ko egitasmoa aurkeztuko da 12an Kultura, euskara eta gizarte arloko zerbitzuak eskaintzeko udal ekipamendua sortzeko aurreproiektua lantzen ari da Udala Mendiburu 14 eremuan (gaur egun Gazte Izanak erretiratuen elkartearen egoitza dagoen horretan) kultura, euskara eta gizarte ongizate arloetako beharrei erantzuteko udal ekipamenduaren aurreproiektua lantzen ari da Udala. Hilaren 12an orain arte landu denaren aurkezpen publikoa izango da, 19:00etan udaletxeko areto nagusian. Izan ere, egitasmoa herritarrekin partekatu nahi du Udalak, oiartzuarren ekarpenekin osatzeko.

Elkarrizketa horietatik ateratako behar eta egoeratika biatuta diseinatu ahal izan da aurreproiektua. Udal ekipamenduarekin batera, Landetxe plaza berrituko da, dauden arazoak konponduta bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko. Hori dela eta, bertako bizilagunen ordezkariekin ere bildu da.

Olalden mahaiak eta aulkiak jarri dira

Altzibarren, Olaldetik Karrikara doan bidegorriaren ondoan, hiru mahai eta aulki sorta jarri dira. Auzotarrek egindako eskaera bati erantzun dio, modu honetan, Udalak.

Eragile eta erabiltzaileekin lanketa hasi da Aurreproiektua lantzeko, udal ekipamendu horren erabiltzaile izango lirateken eragile eta erabiltzaileekin bildu dira Udala eta Astazaldi arkitektura estudioa -aurreproiektua lantzen ari diren teknikoak-, bakoitzaren beharrak eta egoera ezagutzeko.

Perurenaren eta Lasa anaien txupinazoa

Xanistebanetako hesien zaintzarako izen-ematea

Ikasle oiartzuar bat, eskualdeko iraunkorrena

Erraustegiaren ingurumen baimenari errekurtsoa

Txomin Perurena, Miguel Mari Lasa eta Joxe Manuel Lasa txirrindulari ohiek emango diete hasiera aurtengo xanistebanei, Jai Batzordeak hala erabakita. Lartaun zikloturista taldearen proposamena izan da herriko txirrindularitzaren historian hain garrantzitsuak izan diren hiru kirolari hauek botatzea suziria: egindako balentrien artean, 1970ean hirurek ostatutako Gipuzkoako taldeak Espainiako Txapelketa irabazi zuen. Aurten, baita ere, 70 urte beteko dira Lartaun xanistebanetako klasika antolatzen hasi zena.

Xanistebanetan hesien zaintzan lan egin nahi dutenek uztailaren 3tik 17ra (bi egun horiek barne) izango dute izena emateko aukera, udaletxeko harrera bulegoan. Bi baldintza hauek bete behar dira hesien zaintza-lanerako hautagai izateko, ezinbestean: 18 urte beteak izatea eta euskaraz jakitea. Nortasun agiria aurkeztu beharko da lanerako izena emateko garaian. Oiartzuarrek lanerako lehentasuna izango dute herriko festetako ardura honetan. Izena ematen dutenen artean zozketa bidez aukeratuko dira langileak.

Eskualde mailan, Eskola Kirolako jardunaldietara joateko garraio iraunkorra sustatzeko egitasmoa martxan egon da aurten ere eta ikasturte bukaerako sari banaketan Elizalde Herri Eskolako Godavhari Flores ikasleak patinetea eskuratu du, 24 jardunaldietatik 13tara bizikletaz joan delako (bera izan da eskualdean garraio iraunkorra gehien erabili duen ikaslea). Era berean, eskualdeko ikasle guztien artean egindako bizikletaren zozketan ere Elizalde Herri Eskolako ikasle bat izan da zorteduna: Aingeru Lorenzo.

Oiartzun, Hernani eta Usurbilgo udalek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Zubietako erraustegiari emandako Ingurumen Baimen Bateratuari (IBB) errekurtsoa jarri diote, lege-hausteak egon direlakoan: iraungita zegoen Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpen prozedura urratuta aldatu da; iraungitako IBBa legeak dio ezin dela luzatu; bi txosten horiek ez ziren argitaratu ezta justifikatu eta URA agentziaren aldeko baimena jaso gabe tramitatu da. “Herritarrak defendatzen jarraituko dugu hiru herriok�.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.