udal aldizkaria
Landetxeko udal ekipamendu berria aurkeztu da Landetxe plaza konponduko litzateke; ekarpenak egiteko epea irekita dago 28a arte Landetxe ondoan -Mendiburu 14 eraikinaren eremuan- zerbitzu anitzeko udal ekipamendu berria egiteko egitasmoa aurkeztu du publikoki Udalak.
2017ko UZTAILA • 173. ZENBAKIA
Saharako haurrei ongietorria
Mahyuba, Salka, Tarba, Mohamed, Mohamed Lamin, Zakaria, Jadiya, Jaibala eta Dami Saharako errefuxiatuen kanpamenduetatik uda pasatzera Oiartzunera etorri diren bederatzi haurrak dira. Udalak eta El-Watanak ongietorria eman zieten Ergoiengo Auzokalte Elkartean egindako meriendan.
Bertan kultura, euskara eta erretiratuen arloetan herrian dauden zenbait beharri irtenbidea emateko zerbitzuak egongo lirateke: Euskararen Etxea; Gazte Izanak erretiratuen elkartea eta kultur areto polibalentea. Ekipamendu berria sortzearekin batera, Landetxe plaza berrituko du Udalak, bertako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko eta plazari bizitza emateko.
Uda, kirol jardueraz gainezka
Udako kirol jarduerekin hasi dira. Oiartzunen, padel, spinning, aerobik, lerro irristaketa (argazkian) eta btt taldeak osatu dira. Uda guztian zehar izango da izena emateko aukera, bai Oiartzungo zein eskualdeko beste herrietan antolatutako jardueretan parte hartzeko.
Ezaugarri nagusiak Ekipamenduak 780 m2 inguru izango ditu, hiru solairutan banatuta. 0. solairua kultur aretoa izango da. 240 lagunentzako tokia egongo da eserita eta 400ntzat zutik. Ekintza ezberdinak egiteko egokitua egongo da eta biltegiak ere izango ditu. 1. solairuan (260 m2) Gazte Izanak-en egoitza egongo da. Irisgarritasun neurri guztiak beteko ditu eta erretiratuek ekintzak egiteko espazio egokiak (tailer gelak, bulegoak...) sortuko dira. Oiartzunen, 2.000 erretiratu baino gehiago daude gaur egun. Solairu honetan terraza eta taberna ere egongo dira. 2. solairua (260 m2) Euskararen Etxea izango da. Bertan bilduko dira Udalaren Euskara zerbitzua, UEMA, Intxixu AEK, Oiartzun Irratia eta Ttur-Ttur Aurkezpenak herritar askoren jakinmina piztu zuen. Euskal-tzaleon Bilgunea.
Udaleku irekiak, hezitzaileak
Aurten ere, uztailean udaleku irekiak martxan daude, Abaraxka ludotekak dinamizatuta. Guztira, 47 hezitzaile eta hiru koordinatzaile arduratuko dira udalekuetan parte hartuko duten 428 haurrentzako aisialdi hezitzaile eta baliodunaz.
Ekarpenak egiteko aukera hilaren 28a arte Aurrelanketa ekipamenduaren erabiltzaile eta eragileekin egin da. Iaz kontrastea egin zen eta aurten, elkarrizketa bidez bakoitzaren beharrak jaso eta proiektu orokor bakar bat landu da. Orain, egitasmoa herritar guztiei aurkeztu eta aurreproposamena hauen ekarpenekin osatu nahi da. Erakusketa informatiboa: Hilaren 28a arte, udaletxeko areto nagusian. Goizez eta arratsaldez. Azalpenak: Hilaren 14an, 18an, 20an eta 26an. Goizez: 11:00-13:00. Arratsaldez: 18:30-20:30 Ekarpenak: Presentzialki, udaletxeko sarreran eta erakustean. Internetez: ekarpenak@oiartzun.org.
Hilaren 28a arte erakusketa informatiboa pleno aretoan.
Helduen antzerki eskolan izen-ematea, irekita
Arditurri Eguna izango da heldu den igandean
Euskara arloko erronkak herritarrekin konpartituz
Bihartik hilaren 30a bitarte Txinalka, helduen antzerki taldean izena emateko epea irekita egongo da. Irailaren 6tik aurrera, asteazkenero bi orduko eskolak izango dira (19:00-21:00), Tessa Andonegi irakaslearekin, Karaez kaleko 4. lokalean. Ikasle oiartzuarrek urtea 60 â‚Ź ordaindu beharko dute eta kanpokoek, 80. Elorsoron edo udaletxean aurkeztu behar da izen-emate orria, ordainagiriarekin batera. Euskadiko Kutxako kontu korronte honetan egin behar da ordainketa: 3035 0126 60 1260900006.
Datorren igandean, hilak 16, Arditurri Eguna izango da. Aurten, beste edizioetan bezala, txu-txu trena izango da dohainik eta meategiak prezio berezian bisitatzeko aukera ere bai. Arrano Etxean sendatu diren zenbait hegazti ere askatuko dira eta, haurrentzako tailerrak eta jolasak ere izango dira. Bi ekintza berri ere izango dituzte, hurbiltzen direnek: espeleologia egiteko aukera -aurrez erreserbatatu; 25 â‚Źtan- eta Arditurriko euskal hanburgesa egin eta dastatzeko aukera. Ekintzak 09:30ean hasiko dira.
Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak bilear ireki batean partekatu dituzte herriko euskaltzale, eragile eta elkarteetako ordezkariekin datozen urteetarako euskararen arloan jarri dituzten erronkak. Hurbilenak, aurtengo abenduan Konpromisotik Aritzera ekimena izango da. Euskararen erabileran azken urteetan izandako eboluzioaren kezkak eraginda eta eskualde mailan Oarsoarrak-ek euskararen alde herritarren aktibazioa sustatzeko ekimenak batuta egindako proposamena izan da, lantalde batek egina.