udal aldizkaria
Kultur ekitaldia, xanistebanen pregoilari Memoria historikoa berreskuratzeko taldeak eta Alaitz Bergaretxe omenduko ditu Udalak Xanistebanetako kultur ekitaldia izango da datorren asteartean (abuztuak 1), udaletxeko areto nagusian, 18:00etan. Aurten, Udalak memoria historikoa berreskuratzeko lan egiten duten herriko bi taldeak (Katin Txiki -36ko gerra eta ondoren errepresioaren eragina, errekuperazioa eta justiziaren alde lan egiten duen taldea- eta Beloaga Bizirik -Nafarroako erresuma garaiko memoria historikoa berreskuratzen duena-) eta Alaitz Bergaretxe Gezala dantza-irakaslea omenduko ditu (azken urteetan udal hautetsiei soka-dantza irakasten aritu izana eskertzeko).
go diena ere.
2017ko UZTAILA • 174. ZENBAKIA
Arditurri Eguna meategi eremuan
Arditurri Egunaren azkeneko edizioa izan berri da. Kasu honetan, espeleologia egiteko aukera izan da San Joakin meategian. Arditurri ezagutzeko modu berritzailea izan da.
Kartel lehiaketako sari banaketa Xanistebanetako kartel lehiaketako sariak ere banatuko dira abuztuaren 1eko ekitaldian. Besteak beste, Eneko Salaberria aurtengo xanistebanen kartel iragarlearen egileak jasoko du saria. Ohi bezala, abuztuaren 1eko ekitaldia irekia izango da eta interesatua dagoen edozein herritarrek parte hartu ahal izango du.
Erasorik gabeko xanistebanak lantzen
Txomin Perurenari buruzko erakusketa Oiartzun 2017 urtekaria eta Mugarriren azkeneko zenbakia, Artikutzako trena (Suberri Matelo eta Anton Mendizabalek egina) ere aurkeztuko dira ekitaldi honetan.
Xanistebanen aurretik Krisi Mahaia elkartu da, eraso sexisten kontra jarraituko den protokoloa zehazteko. Udaleko Gizarte Ongizate eta Feminismo sailetako arduradun tekniko eta politikoez gain, udaltzaingoak eta mugimendu feministak parte hartu dute.
Txomin Perurena txirrindulari ohiak ere protagonismo berezia izango du: aurtengo erakusketak bere kirol-bizitza gogora ekarriko du. Perurenarentzako xanisteban bereziak izango dira aurtengoak: bera izango baita, Lasa anaiekin batera (Miguel Mari eta Beloaga Bizirik herri-ekimena izango da kultur ekitaldian Joxe Manuel) abuztuaren 2an festei hasiera eman omenduetako bat.
Mendiburu 14ko proiektuaren erakusketa bukaera Aurreko astean Landetxeko bizilagunekin bilera irekia egin zuen Udalak Mendiburu 14 eremuan udal ekipamendu berria sortzeko eta Landetxe plaza berritzeko ekarpenak egiteko epea gaur bukatuko da.
Landetxeko bizilagunek euren ekarpenak egiteko aukera izan zuten bilera horretan eta horiek jaso zituen Udalak.
Hilaren 13tik aurrera, erakusketa informatiboa egon da ikusgai. Gaur 21:00ak arte oraindik aukera izango da ikusteko eta ekarpenak egiteko. Oraingoz, 10 ekarpen inguru jaso dira idatziz.
Gaiari buruz, 11 Telebistan emititu den erreportajea hemen dago ikusgai: https://www.youtube. com/watch?v=xThQw4k5tWo&t=70s
Landetxe plazaz, bertako bizilagunekin Aurreko astean, Landetxeko bizilagunekin plazaren biziberritzearen inguruko bilera ireki berezitua egin zuen Udalak. Orain arte, Landetxeko atarietako administratzaileekin eta blokearen administratzaile orokorrarekin aritu da hizketan Udala egitasmoari buruz. Orain, bizilagun guztiei lehen eskutik informazioa eman, kezkak argitu eta iritzia emateko aukera eman die.
Landetxeko bizilagunekin bilera egin du Udalak.
Itturri elkarteak weba martxan jarri du
Hondakin bilketako aldaketak xanistebanetan
Mugarri eta ‘Oiartzun’ urtekaria salgai daude
Itturi, Oiartzungo merkatarien elkarteak, webgune berria jarri du martxan (www.itturri.eus) eta Udalarekin batera aurkeztu du. Iazko urte bukaeran herriko merkataritza ttikia suspertzeko diagnostiko prozesua martxan jarri zuen Udalak. Lanketa horren ondorioz, herriko merkatariek elkartea berriz martxan jartzea erabaki zuten. Gaur egun, 27 komertziok osatzen dute Itturri. Martxan jarri berri duten webgunean komertzio eta zerbitzuen kokapena, informazioa, eskaintza eta albisteak jaso daitezke.
Xanistebanak direla eta, Elizalde auzoko zenbait kale eta plazatan hondakinen ordutegiaren bilketan aldaketak izango dira abuztuaren 2tik 7ra. Hondakinak goizez bilduko dira, beraz, herritarrek 08:00etatik 09:00etara atera beharko dituzte gaika sailkatutako hondakinak. Kale eta plaza hauei eragingo die aldaketak: Donibane, Mendiburu, Putxutxoerreka, Aialde, Kontzejupe, Kontzejuerreka eta Rafael Pikabea (1,3,5,7, eta 10 zenbakiak) kaleak, eta Doneztebe, Landetxe, Kaskazuri eta Euskal Herria plazak.
Oiartzun 2017 urtekaria eta Mugarri bildumako zenbaki berria, Artikutzako trena (Suberri Matelo Mitxelenak eta Anton Mendizabal Cristobalek ondua), salgai daude 4 eta 12 â‚Źtan honako toki hauetan: Berezi janari-denda (Altzibar); Pikoketa estankoa (Arragua); Garmendi txokolategia, Garmendia okindegia, Urrats paper-denda eta Zapirain estankoa (Elizalde); Ibarreko gasolindegia, Martin harategia eta Pottolo janari-denda (Iturriotz) eta, Intxixu taberna eta Mamuteko liburudenda (Ugaldetxo).
Hautetsiak, soka-dantza entseatzen
Udal hautetsiak buru-belarri ari dira sokadantzarako entseguak egiten. Aurten, dantzarako gonbita Gure Esku Dago ekimeneko kideei egin zaie, eta haiekin arituko dira dantzan abuztuaren 2an, txupinazoaren aurretik.