udal aldizkaria
Arditurriko Bide Berdearen eguna izango da 17an Oiartzungo plazatik bizikleta martxa abiatuko da, familia giroan egiteko modukoa Arditurriko Bide Berdearen Eguna ospatuko da hilaren 17an (igandea). Seigarren aldia izango da, herriko bidegorri sarea azpimarratu eta txirrindari ere garrantzia emateko baliatuko dena. Familia giroan egiteko plana izango da. Oiartzuarrentzako, sei kilometroko ibilbide erraza antolatu da, plazatik Arditurriraino. Era berean, Arditurriko eremuan antolatu diren ekimenak ere familiara bideratuta daude.
2017ko IRAILA • 175. ZENBAKIA
Xanistebanek utzitakoa
Xanistebanetan izan da zer egina, ze ospatua eta zer gozatua. Hona hemen herriko festetan izan ziren ekimen batzuetako irudiak. Gora xanistebanak!
EGITARAUA: 09:30: Bizikleta martxaren irteera Gamondik (Errenteria). 10:00: Bizikleta martxaren irteera Doneztebe plazatik. 12:00-13:00: Trial erakustaldia. 11:00-14:00: Meategira bisita gidatuak. Goiz osoan zehar jolasak (bizikletarekin eta herri kirolak), segway zirkuitua (meategiko sarrerarekin) eta bizikleta gordailu zerbitzua.
Bisita gidatuak prezio murriztuan Bi ibilbide izango dira, Errenteriatik ere aterako baita beste zutabe bat. Bi kasu hauetan, txirrindulari gidari bat izango da laguntzaile. Parte-hartzaileentzako hamaiketakoa izango da helmugan. Kaskoa eramatea beharrezkoa izango da denentzat, eta argia eramatea gomendagarria. Behin Arditurriko meategi gunean, bisita gidatuak prezio murriztuan egiteko aukera izango da (oinarrizkoa 3 €tan eta sakonekoa 4€tan). Egunerako, OTXE, Girizia eta Lartaun zikloturista elkarteen, eta Tta-ken laguntza izan du Udalak eta Iazko Bide Berdearen egunean, haurrak jolasean. eskerrak eman nahi dizkie.
Manuel Lekuona etorbideko lanak martxan daude Orain arteko galtzada-harriak altxatu eta bide guztia berrituko da Manuel Lekuona etorbidea berritzeko lanak mar- Beheko Plazako pilotalekuan, asfaltoa txan daude. Lan hauekin batera, Beheko Plazako Beheko plazako pilotalekuan, berriz, hondarra kendu eta asfaltoa eman da. Bertako erabiltzaipilotalekua ere berritu da. leen eskaeratik abiatuta erabaki du Udalak lan Abuztuaren erdialdean hasi ziren lanak eta, au- hauek egitea. Era berean, asfaltozkoa izanik plarreikuspenen arabera, bi hilabeteko iraupena izan- za horri erabilera gehiago emateko aukera izango dela espero du Udalak. go dute eta 335.000 € pasatxoko aurrekontua. Oinezko eta ibilgailuentzako bide bereiziak Manuel Lekuona etorbideko galtzada-harriak maiz altxatzen ziren, arriskua ekarriz oinezkoei eta ibilgailuei, eta mantenu lanetan gastu handia egin behar izan du Udalak, emaitza egokirik gabe. Egoera hori konpontzeko, berrikuntza lanetan ibilgailuentzako bidea asfaltatuko da eta oinezkoen bidea beste galtzada-harri batekin markatuko da. Momentu honetan, lurra altxa eta lan horiek egiten hasita daude.
Urmendi Haur Eskolan ikasturtea hasi da
Etorriberriek euskara ikasteko izen-ematea
Kuadrillategin izena emateko epea irekita dago
Udako igerilekuaren denboraldi bukaera
Urmendi Haur Eskolan ikasturtea hasi da. 2017/2018 ikasturte honetan 142 ikasle (sehaskakoak, ertainak eta 2 urtekoak) izango ditu herriko haur eskolak. Hauen hezkuntzaren ardura 23 irakaslek eta hiru sukaldarik izango dute. Hiru egoitzatan banatuta egongo dira ikasgelak ikasturte honetan: Urmendi egoitza nagusian, Haurtzaro Ttikin eta Harri-gainen. Zuzendaritza berria ere ikasturtearekin batera jarri da martxan: zuzendaria Ibintza Iragorri eta laguntzaile pedagogikoa Iraia Etxebeste dira.
AISA, Oiartzunera etorriberriak euskarara hurbiltzeko ikastaroak eskainiko dira aurten ere, Intxixu AEK-rekin elkarlanean. Irailaren 22a arte izena eman daiteke, horretarako Euskara sailera jota (Fermiñene etxea edo 943 49 38 42). Ikastaroa 60 ordukoa izango da eta 5 € ordainduko da matrikula (Udalaren bekak lagunduko du). Oiartzunen erroldatuta egotea eta 16 urte beteta izatea izango dira baldintza bakarrak. Inguruko etorriberriak euskarara hurbiltzera animatzeko ahalegina egiteko eskatu nahi diegu herritarrei.
DBH 1. eta 2. mailako ikasle oiartzuarrek Kuadrillategin izena emateko aukera dute irailaren 29a arte. Egun horretan bertan hasiko dira saioak, Kataxulo gaztetxean. Euskaraz ongi pasatzea da egitasmoaren helburua, gaztetxoek eurek proposatu eta elkarrekin antolatutako gustuko ekintzak egiten dituzten bitartean. Izen-ematea ikastetxeetan egingo da, alegia, Elizalde Institutuan eta Haurtzaro Ikastolan. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneko kideak izango dira saioen dinamizatzaileak, Udalaren eta bien arteko hitzarmena dela eta.
Udako igerilekuaren denboraldia datorren igandean (hilak 10) bukatuko da. Egun horretan iraileko ohiko ordutegi bera izango du igerilekuak: 11:00etatik 20:00etara. Hala ere, kanpoko igerilekua itxi aurretik, gaur bertan (hilak 8, ostirala) denboraldi bukaerako festa izango da haurrentzat, 16:00etatik aurrera. Lehenengo, uretako puzgarriak jarriko dituzte eta gero, 18:00en bueltan, txokolatada goxo-goxoa eskainiko zaie bertaratzen diren ume guztiei. Bi ekintzak dohainik izango dira. Udako igerilekuaren erabilera datuak denboraldia bukatu ondoren emango dira.