176 ap

Page 1

udal aldizkaria

Abaraxka ludotekan, ate irekiak eta izen-ematea Urrian ludoteka zerbitzua eta Familia eremua ezagutzeko ate irekiak izango dira Abaraxka ludoteka 2017/2018 ikasturteari ekitera doa. Ohi bezala, urriaren 3tik 31ra -astelehenetan izan ezik- ate irekiak izango dira, 16:30etik 19:30era, 6 eta 12 urte arteko haurrentzat (Lehen Hezkuntza ziklokoak). Epe honetan zerbitzua ezagutzeko eta izena emateko epea izango da. Hilaren 3an, asteartea, ludotekaren inguruko bilera informatiboa izango da gurasoentzat. 17:00etan hasiko da saioa, ludotekan bertan. Bilerak dirauen bitartean haur-zaintza zerbitzua izango da. Izen-ematearen ordutegia: Gauza hauek. Ludoteka erabiltzeko bazkide egin behar da. Zerbitzua doakoa da. Oiartzuarrak, edo Oiartzungo ikastetxeetan ikasten duten haurrak onartuko ditu ludotekak.

Asteburutan, Abaraxka ibiltaria Abaraxka ibiltaria, larunbatetako eskaintza, ere martxan jarriko da urrian. Honela, hilaren 7an ludotekaren irekiera festarekin hasiko da asteburutako ibilbidea, Abaraxka ludotekan 16:30ean.

2017ko IRAILA • 176. ZENBAKIA

Arditurriko Bide Berdearen Eguna

Arditurriko Bide Berdearen seigarren eguna antolatu dute Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak. Oiartzungo plazatik eta Errenteriarik abiatutako bizikleta martxak Arditurriko meategian antolatutako ekintzekin osatu ziren.

Hurrengo asteburuetan puzgarriak (urriaren 14an) eta Gau Beltzaren prestaketa (urrian 21ean) izango dira asteburutako ekintzak. Izan ere, urriaren 31n ospatuko da Gau Beltza. Abaraxka ibiltaria ere LHko haurrei bideratuta dago eta parte hartzeko ez da izena eman beharrik. Abaraxkak baloreetan oinarritutako hezkuntza ezformala eskaintzen jarraituko du, beraz.

Familia eremua, adin-tartea zabalduta Aurtengo astelehenak ere familiari eskainitako egunak izango dira: 0 eta 6 urte arteko haurrak eta euren gurasoei irekiko dizkie ateak ludotekak, eurek kudeatuta erabiltzeko.

Erorketen prebentzioa lantzen

Udaleko Gizarte-Ongizate sailak eta herriko anbulatorioak elkarlanean antolatu dute bigarren aldiz 65 urtez goitiko herritarrentzako erorketen prebentzioa lantzeko tailerra. Izan ere, erorketak izaten dira adin horretako herritarren artean lesio iturri nagusia eta pauta gutxi batzuk kontuan hartuta, aurre hartu daiteke.

Zerbitzu honi buruzko bilera informatiboa urriaren 2an, astelehena, izango da, 17:00etan Abaraxkan (egun honetan ere izango da haur-zaintza zerbitzua). Egun horretan eta hurrengo lau astelehenetan -urriak 9, 16, 23 eta 30- ate irekiak izango dira Gau Beltza prestatzen hasiko da Abaraxka ibiltaria. Familia Eremua ezagutzeko ere.

Juansendo berritzeko lanak

Ugaldetxoko Juansendo kalean espaloia eta hoditeria berritzeko lanak hasi dira. Bi hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusten da eta Udalak ia 99.000 â‚Źko inbertsioa egingo du berrikuntza lan hauetan.

Hoditeria zaharra aldatzen

Elorsoro kiroldegi parean izandako matxura baten ondorioz, ur-hoditeria berritzeko lanak hasi ditu Udalak. Hoditeria zaharrak isuri bat izan zuen eta begiratzen hasterakoan, hoditeria zaharkitua eta berritzeko premian zegoela baloratu da.

Kataluniari elkartasun adierazpena

Irailaren 20an Kataluniako erreferendumaren kontra Espainiako estatuak martxan jartzeko operazioa salatu eta Kataluniari elkartasuna adierazteko, herriko eragileek deitutako elkarretaratzean parte hartu du Udalak. EH Bilduko Gobernu Taldea eta EAJko udal taldea deitzaileen artean zeuden.

Jai parekideen inguruko gogoeta gunea

Eskalada ikastaroetan izen-ematea, martxan

Muittu! egitasmoa martxan Ikasturteko lehenengo ipuin-saioa, asteazkenean jarriko da aurten ere

Datorren asteazkenean, hilak 27, jai parekideen inguruko gogoeta gunea izango da (Manuel Lekuona bibliotekan, 18:30ean). Eskualde mailan jai parekideen inguruan egiten ari den prozesuaren barruan kokatzen da saioa. Berdintasunaren ikuspegitik herrian egiten diren festei buruzko hausnarketa egitea da helburua. Horretarako, orain arteko lanketa partekatu eta iritziak jasoko dira. Festen inguruan inplikatuta dauden elkarte, eragile, talde, norbanako eta interesatuta dauden guztiak daude gonbidatuak.

Elorsoro kiroldegiak eskalada ikastaroak eskainiko ditu urriaren 2tik aurrera. Haurrak (8-12 urte), Nerabeak (13-17 urte) eta Helduak (18 urtetik goiti) kategorietan hastapen eta maila aurreratua eskainiko dira. Astelehenetan (Haurrak 18:00etan; Nerabeak eta Helduak 19:30ean) eta asteazkenean (Nerabeak eta Helduak, ordu berean) emango dira ordu eta erdiko saioak. 10 saioko -astean behin- matrikula 75 â‚Ź izango da eta 20 saiokoa -astean bitan-, 140 â‚Ź. Izen-ematea Elorsoron bertan egin behar da, hilaren 28a baino lehen.

LH 2. mailako haur oiartzuarrentzako (2010ean jaiotakoak) Muittu! saioak eskainiko ditu aurten ere Udalak. Helburua haurrek, jolasen eta esperimentatzearen bidez, oreka eta psikomotrizitatea landu eta kirolak ezagutzen hastea da. Asten ordubeteko bi saio izango dira Elorsoro kiroldegian, bi txandatan banatuta: astelehen eta asteazkenetan edo, astearte eta ostegunetan. Urrian hasiko dira saioak eta maiatza arte iraungo du egitasmoak. Izen-ematea oraindik irekita dago, eskolakirola@oiartzun.org helbidera idatzita.

2017/2018 ikasturteko lehenengo ipuin kontaketa izango da datorren asteazkenean, hilak 27, Manuel Lekuona bibliotekan. Lur Korta kontalari oiartzuarraren saioa 17:30ean hasiko da, bibliotekako beheko aretoan. Lehenengo saioa 4 urtez goitiko haurrentzako izango da. Ohi bezala, gurasoei saioa zuzenduta dagoen haurren adina errespetatzeko eskatzen zaiei, haur guztientzako eta kontalariarentzako ere esperientzia atsegina izan dadin ipuin-saioa. Hemendik aurrera, hilero ipuin-kontaketa saio bat izango da haurrentzat.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.