177 ap

Page 1

udal aldizkaria

Madalensoroko berrikuntza erdibana finantzatzeko hitzarmena egin dute Udalak eta Aldundiak

2017ko URRIA • 177. ZENBAKIA

ABARAXKA

Fatxada eta teilatua berrituko dira, eta eraikina irisgarritasun araudira egokitu Madalensoro eraikina berritzeko lanak egingo dira. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatu berri duten hitzarmena dela eta, erdibana finantzatuko dute lana. Guztira, 794.000 € pasatxo kostako du berrikuntza lanak. Urtea bukatu aurretik hasiko dira lanak eta 2018 urte bukaerarako bukatuko dira. Udalak positiboki baloratu du Aldundiarekin elkarlanean aritzeko akordiora heldu izana.

Udalak martxan duen egitasmo orokorraren barruan kokatzen dira. Izan ere, Beheko Plazako pilotalekua berritu berri da eta Rafael Pikabeako kirolgunea eta plaza berritzeko lanak ere egingo dira.

Teilatua, fatxada eta irisgarritasun neurriak Gaur egun Madalensorok dituen hezetasun eta itoginen arazoa konpontzeko teilatua eta mendebaldeko fatxada (Rafael Pikabea aldera ematen duena) berrituko dira.

Gogoratu astelehenetako egitasmo honetan, hau da, Familia Eremuan, haurra dela matrikulatzen den pertsona, baina honek bere familia osoa gunea erabiltzera baimentzen duela. Hau da, nahiz eta senide zaharragoak izan, hauek ere etor daitezke astelehenetan familiarekin batera eremuaz, familiaz, lagun arteaz gozatzera.

Horrez gain, Madalensoro eraikina irisgarritasun araudira egokitzeko baliatuko dira lanak: igogailua jarriko da, eta harmailak zein aldagelak irisgarriak izateko neurriak hartuko dira. Azkenik, eraikineko instalazio elektriko guztia ere berrituko da.

Nahiz eta adin tartea luzatu Familia Eremuko dinamika antzekoa edo berdina izango da. Ateak guk, Abaraxkako hezitzaileok, irekiko ditugu, honela astelehenero irekitzen dela ziurtatuko dugu eta ixtea bertan daudenen esku geratuko da.

Inguru osoaren biziberritzea Lan hauek Madalensoro ingurua biziberritzeko Uda- Jexux Leonet alkateak Denis Itxaso foru diputatuari Madalensoro erakutsi zion hitzarmena sinatu ondoren.

Lintzirinen zerbitzu-bide bat sortuko da Udalak eta Aldundiak sinatutako hitzarmena dela eta, %55a finantzatuko du diputazioak Lintzirin eremua biziberritzeko hirugarren fasea hastera doa. Fase honetan, GI-636 errepidea hobetzeko lanak egingo dira: zerbitzu-bide bat sortuko da inguruko enpresa eta zerbitzuetara irteerak erraztu eta trafikoa errazteko.

Abaraxka Ludotekak baditu erletxo berriak. Ziztada txiki bezain goxoak emango dizkiguten erletxoak dira, hain zuzen ere. Dakizuten bezala orain arte gure Abaraxkako astelehenetako Familia Eremua egitasmoan, 3 urtetik gorako haurrak eta hauen familiakoak sar zitezkeen bakarrik; baina aurtengo ikasturtean baditugu guretzako eta herritarrentzako berriak eta nobedadeak. Aurten, Abaraxkako hezitzaileen eta hainbat herritarren eskaria dela eta, Udalak gure ateak herriko txikienei ere zabaltzea erabaki du. Beraz, jaiotzetik 6 urte arteko adin-tartera zabaldu dira astelehenetako Familia Eremuko egitasmoko ateak.

Hitzarmenaren balorazio positiboa Udalak oso positibiko baloratu du hirugarren fase honetan Aldundiarekin hitzarmenera heldu izana. Erakundeen arteko elkarlana horrelako lan handietan ezinbestekoa dela uste du.

Hezitzaileon lana ere ez da aldatzen, helburua ez baita gu bertaratutako haurrekin jolastea; familia izango da horren arduradun. Udalak eskaintzen duen espazio honetan familia da protagonista. Familien arteko harremanak ere bultzatzen dira bertatik, elkar ezagutuz, elkarrekin jolastuz, harremanduz…. Aldaketa honen harira, bertako hezitzaileak ere material berriak sortzen hasiak gara: altxorraren saskiak, jostailu sensorialak, klepsidrak edo botilekin egindako jostailuak…

Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lanak elkarlanean finantzeko hitzarmena sinatu dute. Guztira, 919.732,18 €ko aurrekontua dute GI-636 errepideko obrek. Aldundiko Azpiegitura Sailak bere gain hartuko du %55aren finantzaketa. Beste bi fase gauzatu dira barne-errepidean Orain arte, Udalak beste bi fase gauzatu ditu bere kabuz -lehenengo fasean Carrefourrekin hitzarmen ekonomikoa eginez-: Lintzirin atzeko udal bidea asfaltatzea eta gero, espaloiak eraiki eta hoditeria jartzea gune horretan.

Leonet eta Oiarbide hitzarmena sinatzen.

Altzibarko Klarene plaza konpontzen ari da Udala

49 lagun ariko dira antzerki eskoletan

Festak eta berdintasuna gogoeta gai bihurtuta

Altzibarko Klarene plazako lurra konpontzeko lanak egiten ari da Udala. Lan hauen baitan, plazan dauden panpanoen zainekin hondatutako hormigoizko lurra altxatu eta hartxintxarrezko lurra jarriko da. Honela, egun plaza horretan dauden kroskak kenduko dira. Altzibarko plaza ttiki honi berezitasuna eman dioten harrizko aulkiak eta gurutzea mantendu egingo dira. Egitekoa ez da bereziki konplexua eta hori dela eta, bi aste inguruan berriz ere plaza erabiltzeko moduan izango dute auzotarrek.

49 ikasle arituko dira aurten herriko antzerki eskoletan: 34 gazte -hiru taldetan banatuta- eta 15 heldu -Txinalkan-. Gazteen taldeen ardura Lur Kortak eta Saioa Aizpuruak izango dute. Aurten, talde bat gehiago osatu da, izena eman duten gaztetxo kopuru handia dela eta. Helduen taldea, berriz, bigarren ikasturtez Tessa Andonegik gidatuko du. Udalaren antzerki eskolek duten arrakasta ikusita, argi dago antzerkizaletasunak osasun ona duela Oiartzunen. Karaez kaleko 4. zenbakian entseatuko dute.

Herrian antolatzen diren festak -auzoetakoak, xanistebanetakoak edota beste edozein motatakoakberdintasunaren ikuspegitik aztertu eta herritarrek dituzten iritziak biltzeko gogoeta gunea martxan da. Aste honetan lehenengo saioa izan da. Bigarren -eta azken- saioa hilaren 31n izango da, 18:00etan bibliotekan. Batez ere, festen antolakuntzan dabiltzan herritarrak elkartu eta euren ikuspuntua biltzea da helburua, baina festetako parte-hartzaile gisa herritarrek dituzten inpresioak biltzea ere garrantzitsua da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.